XSLaren edukia

C Hizkuntza IV: Alemana25483

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25483
Murrizketak
C Hizkuntza IV: Aleman irakasgaian matrikula egiteko, C Hizkuntza II: Alemana irakasgai gaindituta izan behar da.
Para matricular Lengua C III: Alemán debe tener matriculado Lengua C I: Alemán y Lengua C II: Alemán

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

C Hizkuntza IV: Alemana derrigorrezko irakasgaia da eta Itzulpengintza eta Interpretazioko graduko 2. mailako 2. lauhilekoan irakasten da. Irakasgai hau 1. lauhilekoan egindako C Hizkuntza III: Alemana irakasgaiaren jarraipena da.



2. mailako 1. lauhilekoan irakasten den C Hizkuntza III: Alemana irakasgaiarekin batera, C Hizkuntza IV: Alemana irakasgaiak alemanaren inguruko erdi mailako ezagutzan sakontzea du helburu, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarrituta, beti ere; horrela, bi irakasgaien azken helburua B1+ maila lortzea da.



Bi irakasgai horiei esker ikasleak eskuratzen duen B1+ maila linguistikoa “erabiltzaile independentearena" da: Goethe-Institutaren arabera, maila hori duen hiztuna "gai da aleman estandarrean idatzita dauden testu argien ideiak ulertzeko, ezagunak zaizkion gaiei buruzkoak badira, esparru ezberdinetan: lana, ikasketak, aisia etab. Ikaslea gai da alemana hitz egiten den herrialdeetan suerta litezkeen egoera gehienetan moldatzeko. Gainera, gai da ezagunak zaizkion edo bereziki interesatzen zaizkion gaiei buruz modu erraz eta koherentean hitz egiteko".



Maila hau Goethe Institut-eko Zertifikat Deutsch tituluaren parekoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan Itzulpegintzako B eta C Hizkuntzako konpetentzia hauek landuko dira, B1+ mailara egokituta:



M03CM02 - C hizkuntzan idatzizko eta ahozko testuak ulertzea (G002).

M03CM04 - C hizkuntzan idatzizko eta ahozko testuak sortzea (G002).

M03CM05 - Hiztegia eta esapideak ikastea eta zuzen aplikatzea (G002).

M03CM07 - Atzerriko hizkuntza esparru akademikoan nahiz hartatik kanpo erabiltzeko gai izatea (G002).

M03CM08 - Egitura sintaktikoak eta forma gramatikalak poliki-poliki ulertu eta barneratzeko irizpideak eta tresnak ezagutzea (G002 eta G008).



Ikaskuntzako emaitzak: konpetentzia horiek landuz, lauhilekoaren amaieran ikasleak Alemaneko moduluko jarduera hauek egin ahalko ditu, B1 mailara egokituta:



- Elementu bisual eta idatzizkoen laguntzaz hitz egitea

- Espontaneoki hitz egitea

- Idatzizko lanak ahoz gora irakurtzea

- Lan akademikoak ahoz eta idatziz aurkeztea

- Testu formalak sortzea

- Testu kreatiboak sortzea

- Ahozko testu orokorrak ulertzea

- Testuak modu orokorrean, selektiboan edo/eta espezifikoan ulertzea

- Online materiala ulertu eta erabiltzea

- Ahoz eta idatziz argudiatzea

- Eztabaidetan parte hartzea eta iritzia ematea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Komunikazio edukiak:



Reiseplanung und Verkehrsmittel, Ausbildung und Studium, Erste Erfahrungen in der Arbeitswelt, Ferien, Reklamation Reisegepäck, Verkehrsunfall und Versicherung, über Sehenswürdigkeiten und Kulturveranstaltungen sprechen, Postsendungen und Beschwerden bei der Post, über die Natur sprechen, mit der Natur arbeiten, das Schulsystem in Deutschland, ins Ausland reisen.



Gramatika edukiak:



Nomen: Genus und Pluralendungen, Zusammengesetzte Nomen, Genitiv. - Adjektiv: Stellung im Satz, Adjektivdeklination, Adjektive mit festen Präpositionen - Verb: Verwendung der drei Vergangenheitsformen, Verben mit festen Präpositionen, Wortbildung des Verbs, Konjunktiv II, Passiv und alternative Formen zum Passiv, Futur mit “werden”. - Konnektoren / Präpositionen: Satzgliedstellung nach Konnektoren, inhaltliche Funktion von Konnektoren (kausal, konsekutiv, konditional, temporal, final, adversativ, konzessiv, modal). - Satz: Wortstellung im Haupt- und Nebensatz, Verweiswörter auf Wort- und Satzebene, Relativsätze, Indirekte Rede.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan honako jarduerak egingo dira:



- Alemanez hainbat komunikazio egoera prestatzea

- Alemanezko gramatika egituren azalpena

- Ahozko testuak entzutea

- Gramatikako ariketak eta hiztegia lantzeko ariketak egitea

- B1 mailako testuak irakurtzea eta entzutea

- B1 mailako testuak idaztea eta maila bereko ahozko aurkezpenak egitea

- Alemanez testu konplexuak irakurtzea

- Alemaniar kulturaren inguruko gaiak lantzea



Arreta berezia eskainiko zaie trebetasun aktiboei, alegia, ahozko eta idatzizko produkzioari; nolanahi ere, testuak entzutea eta irakurtzea ere garrantzitsua izango da. Ikaslearen lan autonomoa bultzatuko da, ikasketa-prozesuan ardurak eta erabakiak har ditzan. Akatsek prozesu horretan duten garrantzia azpimarratuko da.



Osasun krisiaren ondorizko egokitzapenik balitz, eskolak online emango dira. Ebaluazio jarraituak pisu handia izango du, oro har.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Participación activa (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak BI EBALUAZIO SISTEMAren artean aukeratu ahalko du:



A) EBALUAZIO JARRAITUA: gutxienez saioen % 75era joaten diren ikasleei aplikatu ahal zaie. Gaitasunak tresna hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira, horietako bakoitzari azken notaren ehuneko jakin bat esleituta:



- Ariketak eta idazlanak: %20

- Gai jakin baten ahozko aurkezpena: %20

- Kontrolak eta proba diagnostikoak: %20

- Idatzizko azterketa finala: %20

- Ahozko proba finala: %10

-Parte hartze aktiboa: %10



Ebaluazio irizpideak:



Idatzizkoari dagokionez: konjugazio eta deklinabidean zuzentasuna; hiztegiaren erabilera egokia; egitura sintaktikoen erabilera egokia; ortografia zuzena; testu mota ezberdinei dagozkien arauak modu egokian erabiltzea; eginkizunari dagokion forma eta eduki zuzenak erabiltzea.



Ahozkoari dagokionez: jariotasuna; egituraketa gramatika zuzena; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioan aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Atal guztiak gainditu ezean, gainditu gabeko atalaren nota jarriko da.



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:



Ebaluazio jarraituko sisteman parte hartu ezin duen ikasleari dagokionez, eskuraturiko konpetentziak eta ezagutzak erakutsi ahalko ditu lauhilekoaren amaieran proba bakar bat eginez. Proba horrek irakasgaiaren notaren % 100 balioko du. Kasu horretan, ikasleak irakasgaiaren arduradun den irakasleari idatzi bat aurkeztu behar dio gehien jota 9 asteko epean, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita ikastegiko egutegi akademikoa kontuan hartuta.



B) AZKEN EBALUAZIOA: ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleei aplikatu ahal zaie. Ikasle hauek lauhileko amaierako proba bakar bat egingo dute, fakultateak horretarako finkatutako egunetan. Beren gaitasunak tresna hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira, horietako bakoitzari azken notaren ehuneko jakin bat esleituta:



- Idatzizko azken proba (%70): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena eta gramatika.



Ebaluazio-irizpideak: entzundakoaren ulermen egokia; irakurritakoaren ulermen egokia; zuzentasun gramatikala; hiztegia; sintaxia; ortografia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea.



- Ahozko azken proba (%30): idatzizko proba amaitutakoan egingo da.



Ebaluazio-irizpideak: zuzentasun gramatikala; jarioa; hiztegia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



BI SISTEMETARAKO OHARRAK:



a. OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMAKO IKASLEENTZAT: ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio, dagokion irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren irakasle arduradunari.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMAKO IKASLEENTZAT: azterketen data ofizialetan zehaztutako probara ez aurkezteak deialdi horri automatikoki uko egitea ekarriko du.



b. MATERIALAK, TRESNAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA



Entregatu edo zuzendu beharreko idazlanen bat gelan eginez gero, ikasleak hiztegi elebiduna (on-line edo paperean), testu-liburua eta gelako apunteak soilik erabili ahalko ditu. Haatik, tarteko probetan nahiz azken azterketan (idatzizkoan nahiz ahozkoan) ezin izango da bitarteko bibliografikorik erabili ezein euskarritan (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), ez gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak), ezta ikasleak bildutako edo irakasgaiaren arduraduna den irakasleak emandako materialik ere (klaseko apunteak, fotokopiak...).



c. IRUZURREZKO PRAKTIKAK



Halaber, edozein probatan kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «gutxiegi» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzari dagokion erantzukizuna alde batera utzi gabe. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio. Era berean, edozein ebaluazio-probatan iruzurrezko praktika nabarmena (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) gertatu dela antzemango balu, irakasleak lan horri «gutxiegi» kalifikazioa jarri ahalko dio.



d. KALIFIKAZIOA BERRIKUSTEA:



Behin behineko kalifikazioa GAURen argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data horretatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikasleen ebaluazioa amaierako proba bakar batean oinarrituko da, eta fakultateak horretarako ezarritako data ofizialean egingo da. Proba bi zatitan banatuko da:



- Idatzizko azken proba (%70): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena eta gramatika.



Ebaluazio-irizpideak: entzundakoaren ulermen egokia; irakurritakoaren ulermen egokia; zuzentasun gramatikala; hiztegia; sintaxia; ortografia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea.



- Ahozko azken proba (%30): idatzizko proba amaitutakoan egingo da.



Irizpideak: zuzentasun gramatikala; jarioa; hiztegia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioan aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko.



a. DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleentzat nahikoa izango da azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.



b. MATERIALAK, TRESNAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA



Proba hauetan ezin izango da bitarteko bibliografikorik erabili ezein euskarritan (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), ez gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak), ezta ikasleak bildutako edo irakasgaiaren arduraduna den irakasleak emandako materialik ere (klaseko apunteak, fotokopiak...).



c. IRUZURREZKO PRAKTIKAK



Halaber, edozein probatan kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «gutxiegi» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzari dagokion erantzukizuna alde batera utzi gabe. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio. Era berean, edozein ebaluazio-probatan iruzurrezko praktika nabarmena (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) gertatu dela antzemango balu, irakasleak lan horri «gutxiegi» kalifikazioa jarri ahalko dio.



d. KALIFIKAZIOA BERRIKUSTEA:



Behin behineko kalifikazioa GAURen argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data horretatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Krenn, Wilfried und Herbert Puchta (2015): MOTIVE. Kompaktkurs DaF.
Kursbuch B1. Hueber: München.

Krenn, Wilfried und Herbert Puchta (2015): MOTIVE. Kompaktkurs DaF.
Arbeitsbuch B1. Hueber: München.

Irakurgaia (zehaztuko da)

eGELAko materialak

Hiztegi elebiduna

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (2002). Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Castell, Andreu y Brigitte Braucek (2000). Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Rusch, Paul y Helen Schmitz (2008). Einfach Grammatik - Gramática del alemán con ejercicios - Niveles A1 hasta B1. Berlin: Langenscheidt.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Clamer, Friedrich y Erhard G. Heilmann (2007). Übungsgrammatik für die Grundstufe: Arbeitsheft. Regeln, Listen, Übungen. Niveau A2 - B2. Meckenheim: Liebaug-Dartmann.

Dinsel, Sabine y Susanne Geiger (2009). Großes Übungsbuch Deutsch: Grammatik. Ismaning: Hueber.

Dreyer, Hilke y Richard Schmitt (2009). Lehr- und Übungsbuch der deutschen Grammatik. Ismaning: Verlag für Deutsch.

Fandrych, Christian y Ulrike Tallowitz (2012). Klipp und Klar. Übungsgrammatik Grundstufe Deutsch. Stuttgart: Klett.

--- (2002). Sage und schreibe. Übungswortschatz Grundstufe Deutsch. Stuttgart: Klett.

Helbig, Gerhard y Joachim Buscha (1992). Übungsgrammatik Deutsch. Berlin/München: Langenscheidt.

Hering, Axel et al. (2009). Übungsgrammatik für die Mittelstufe: Deutsch als Fremdsprache. Ismaning: Hueber.

Luscher, Renate (1998). Übungsgrammatik DaF für Anfänger. Hueber: Ismaning.

Reimann, Monika (2011). Grundstufen-Grammatik für DaF. Hueber: Ismaning.

Aldizkariak

Interes orokorreko aldizkariak:
- Deutsch Perfekt
- DE Magazin Deutschland
- Kulturaustausch. Zeitschrift für internationale Perspektiven.
- Zeit Campus

Aldizkari zientifikoak:
- Fachdienst Germanistik. Sprache und Literatur in der Kritik deutschsprachiger Zeitungen.
- Jahrbuch für internationale Germanistik
- Zeitschrift für Germanistik

Web helbideak

http://www.dw.de (Deutsche Welle)
http://www.goethe.de
http://www.pons.de
http://www.learn-german-online.net/learning-german-resouces/radiofern.htm
http://www.deutsch-als-fremdsprache.de/lernen/
http://www.daf-portal.de/
http://community.skype.com/t5/Skype-Lounge/Tandem-Deutsch-Spanisch-Espa%C3%B1ol-Alem%C3%A1n/td-p/1766772 Tandem Spanisch-Deutsch Skype

TaldeakToggle Navigation

73 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 206 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 206 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)