XSLaren edukia

Testuen Edizioa eta Berrikuspena25426

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25426

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko 3. mailan eskainitako oinarrizko irakasgaia, Gai teorikoak eta tresna-baliabideak (M06) izeneko moduluan biltzen dena. Moduluko irakasgaiek itzultzaileek eta interpretariek beren jardun profesionalean behar dituzten bitartekoetan trebatu nahi dituzte ikasleak (dokumentazio- eta informazio-erauzketakoak, itzulpenerako eta testuen ediziorako tresnak, eta abar).



Testuen Edizioa eta Berrikuspena irakasgaiak editoreek eta berrikusleek liburuen argitalpen-prozesuan dituzten zereginak edukiko ditu hizpide. Horretarako, liburuen ezaugarriak zehaztuko ditugu, argitalpen-prozesua urratsez urrats deskribatuko dugu eta editoreen eta zuzentzaileen jardunbidea (helburuak, prozedurak eta tresnak) alderdi teorikotik zein praktikotik landuko dugu.



Itzultzaileentzako Informatika iraskasgaiaren eta Itzulpen Praktikak deituriko guztien osagarria da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:

G1. Edizioaren arloko oinarrizko terminologia eta bibliografia ezagutzea eta erabiltzea [M06CM14 - G005, G008, G010].



G2. Liburuen edizio-ezaugarriak eta haien argitalpen-prozesua ezagutzea eta jakintza hori liburu bat bakarka zein elkarlanean argitaratzeko erabiltzea [M06CM14 - G005, G008, G010]



G3. Editoreen eta berrikusleen zereginak eta jardunbideak ezagutzea eta jakintza hori testuen edizioan eta berrikuspenean erabiltzea [M06CM15, M06CM16 - G001 G003, G004, G008, G010].



G4. Oinarrizko edizio- eta berrikuspen-tresna informatikoak ezagutzea eta erabiltzea [M06CM14 - G005, G008, G010].



G5. Euskarari buruzko lanek proposatutako zuzentasun irizpideak ezagutzea eta testuak sortzerakoan edo berrikustean aplikatzea. erabiltzea [M06CM15, M06CM16 - G001 G003, G004, G008, G010].



IKASKETAREN EMAITZAK

IE1. Liburuen argitalpen-prozesuko faseak zuzen identifikatzen ditu, baita haietako bakoitzean editoreek dituzten zereginak ere;



IE2. Liburuen argitalpenaren alderdi bibliologiko eta tipografikoak ondo ezagutzen ditu;



IE3. Editore eta berrikusleen jardunari buruzko nondik-norakoak (argitalpen-prozesuko zereginak; edizio- edo berrikuspen-irizpideak, mailak eta prozedurak) ezagutzen ditu eta modu egokian aplikatzen ditu testuak editatzerakoan edo berrikusterakoan.



IE4. Testua editatzeko eta zuzentzeko tresnak ezagutzen ditu eta modu eraginkorrean erabiltzen ditu euskal testuak, besterenak zein bereak, prestatzerakoan.



IE5. Euskarari buruzko hizkuntza-arau eta gomendioak menderatzen ditu, eta ezagutza hori testu zuzenak sortzeko baliatzen du.



IE6. Itzulpen-liburu bat elkarlanean editatzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Argitaratze-prozesua eta editorearen zereginak



2. Liburua: definizioa eta atalak



3. Aurre-edizioa



4. Berriskuspena

4.1. Berrikuslearen zereginak

4.2. Berrikuspen motak

4.3. Berrikusleen jardunbideaz

4.4. Berrikuspen-moten banakako azterketa



5. Liburuaren edizioaren alderdi alderdi teknikoak

5.1. Konposizioa

5.2. Grafismoak eta kontragrafismoak

5.3. Orrialdekatzea

MetodologiaToggle Navigation

1. Eskola majistralak.

2. Eskola teoriko-praktikoak. Akats zuzenketako, berrikuspeneko eta testu edizioko banakako zein taldekako jarduerak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 55

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- EBALUAZIO SISTEMAK:



Bi izango dira aukerako ebaluatze-sistemak:



i. Ebaluazio jarraia. Bi kalifikazio-tresnaren bidez jasotako notetan oinarrituko da: batetik, lauhilekoaren erdialdera egingo den proba (% 20), eskolan landutako alderdi teorikoei buruzkoa izango dena; eta bestetik, lauhileko osoko talde-proiektu bat (%80) --banakako (% 35) eta taldekako (% 45) emaitzak bereiz kalifikatuko dituena--.



ii. Azken azterketa (%100). Aurrekoan bezala, bi kalifikazio-tresnaren bidez jasotako notetan oinarrituko da: batetik, Dekanotzak ezarritako datan egingo den azterketa (% 30), eskolan landutako alderdi teorikoei buruzkoa izango dena; eta bestetik, banakako lan bat (%70).



Bai batean, bai bestean irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da ikaslearen batez besteko nota 5etik gorakoa izatea eta notarako jarduera bakoitzekoa 3tik gorakoa izatea.



- EBALUAZIO SISTEMA BATETIK BESTERA ALDATZEA:

Ikasleek lehen bederatzi asteen epea izango dute ebaluazio-sistema batetik bestera aldatzeko aukera. Aldatu nahia idatziz adierazi beharko zaio irakasleari.



- DEIALDIARI UKO EGITEA:

Ebaluazio jarraiko ikasleek lehen bederatzi asteen epea edukiko dute deialdiari uko egiteko. Idatzizkoa izan beharko du. Azken azterketa egin behar dutenek, berriz, nahikoa izango dute azterketa egunean ez bertaratzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- ERREKUPERATU BEHARREKOAK:

Ebaluazio jarraia errekuperatu behar izanez gero, ikasleak aukeran izango du atal guztiak berriro egin edo gainditu ez dituen atalak bakarrik errekuperatu; nolanahi ere, idatziz eta azterketa-data baino astebete lehenago adierazi beharko dio hautua irakasleari. Azken azterketaren kasuan, atal guztiak berregin beharko dira.



- DEIALDIARI UKO EGITEA:

Nahikoa izango da ez aurkeztea deialdiari uko egiteko.



- EGOKITZAPENAK IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PRESENTZIALETIK TELEPRESENTZIALERA EDO PRESENTZIAL EGOKITURA ALDATU BEHAR IZANEZ GERO

Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskolako apunteak eta lauhilekoan zehar emandako irakurgaiak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Edizioa eta berrikuspena:

Blanco Valdés, Juan Luis. 2012. Manual de edición técnica. Del original al libro. Madrid: Pirámide.

Martínez de Sousa, J. (2010) Manual de edición y autoedición, Pirámide, Madrid.

Martínez-Val, Juan. 2002. Tipografía práctica. Usos, normas, tecnologías y diseños tipográficos en los inicios del siglo XXI. Madrid: Laberinto.

Mossop, Bryan. 2001. Revising and editing for translators. Manchester: St. Jerome Publishing.



- Euskara:

Alberdi, Xabier eta Ibon Sarasola. 2001. Euskal estilo libururantz. Bilbo: EHU.

Arakama, J.M. et al. 2005. IVAP-eko estilo liburua. Gasteiz: IVAP/HAAE.

Askoren artean. 2006. Berria. Estilo liburua. Andoain: Berria Euskal Editorea.

Garzia, Juan. 2005. Kalko okerrak, EIMA. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Garzia, Juan. 2014. Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, EIMA. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Mujika, Alfontso. 2008. Letra larriak erabiltzeko irizpideak, EIMA. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Petrirena, Patxiku. 2011. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, EIMA. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Zubimendi, Joxe Ramon. 2004. Ortotipografia, EIMA. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Edizioa eta berrikuspena:
Askoren artean. 2004. Senez 27 (zuzenketari buruzko zenbaki monografikoa).
Cámara Aguilera, Elvira. 1999. Hacia una traducción de calidad. Técnicas de revisión y corrección de errores. Granada: Granadako Unibertsitatea.
Casals, Ricard. 1992. Las pruebas, sus opciones y glosario. Barcelona: Tecnoteca.
Cortés Barrios, Ramón. 1992. Cómo hacer un libro con microcomputadora. La composición tipográfica en 18 lecciones. Mexiko: Limusa.
De Buen, Jorge. 2008. Manual de diseño editorial. Gijón: Ediciones Trea.
Horguelin, Paul A. eta Louise Brunette. 2000. Practique de la révision. Solutionnaire. Montreal-Quebec: Linguatech.
Martín Montesinos, José Luis eta Montse Mas Hurtuna. 2001. Manual de tipografía. Valentzia: Campgràfic.
Martínez de Sousa, José. 2000. Manual de estilo de la lengua española. Gijón: Ediciones Trea.
Martínez de Sousa, José. 2001. Diccionario de edición, tipografía y artes gráficas. Gijón: Ediciones Trea.
Martínez-Val, Juan. 2002. Tipografía práctica. Usos, normas, tecnologías y diseños tipográficos en los inicios del siglo XXI. Madrid: Laberinto.
Parra Galiano, Silvia. 2001. La revisión de traducciones en la didáctica de la traducción: cara y cruz de una misma moneda, Sendebar 12, 373-386.
Parra Galiano, Silvia. 2007. Propuesta metodológica para la revisión de traducciones: principios generales y parámetros, TRANS 11, 197-214.
Senz Bueno, Silvia. 2001. Normas de presentación de originales para la edición. Originales de autoría y originales de traducción. Gijón: Ediciones Trea.
Spector, Cyril. 1973. La dirección en la industria gráfica. Madril: Paraninfo.
Tschichold, Jan. 2003. La nueva tipografía: manual para diseñadores modernos (itzul. María - Teresa Albero eta Estela Marqués). Valentzia: Campgràfic.
Ubieto Arteta, Antonio. 1974. Sobre tipografía. Apuntes para investigadores. Anubar.
Unseld, Siegfr

Aldizkariak

Senez

Web helbideak

2tzul bloga: http://www.eizie.org/2tzul/
31eskutik bloga: http://31eskutik.com/
EHUren Euskara Institutua: http://www.ei.ehu.es/p289-content/eu/contenidos/informacion/euskara_inst_sarrera/eu_sarrera/sarrera.html
Euskaltzaindia: https://www.euskaltzaindia.eus/
Kalkoen behatokia: http://www.ehu.es/ehg/kalkoak/
Senez aldizkaria: www.eizie.org/Argitalpenak/Senez
Berriaren Estilo Liburua: http://www.berria.info/estiloliburua/eliburua/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:00-19:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (1)