XSLaren edukia

Loturazko Interpretazioa: Euskara-Gaztelania25430

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25430

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Laborategiko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Loturazko interpretazioa ez da euskarazko interpretazioaren lan-merkatuan egiten den interpretazio-mota bat, ez baitago beharrik, ez behintzat EU>ES/ES>EU konbinazioan; hori dela eta, haren ordez, ikusizko interpretazioa landuko dugu ikastaro osoan zehar, teknika hau bai erabili behar izaten baita oso sarri aldibereko eta esan osteko interpretazioaren barruan.



Interpretazio-modalitate hau hizlariak irakurriko duen testuaren prestakuntzan oinarrituta dago, eta hor ezinbestekoa da segmentazioaren teknika ikasi eta lantzea, oinarri bezala, irakurketa-itzulpen ahalik eta naturalena lortu ahal izateko. Horretarako, teknika hori azaldu ondoren, egiazko testuekin praktikatu beharko dugu, baina beti ere edozein motatak interpretaziorako egin ohi den lanaren prestakuntzarekin batera (lanaren dokumentazioa, glosario edo hiztegi txikiak, etab.).



Helburu nagusia, ikasleek teknika hau menderatzea da, ahozko itzulpen gramatikalki zuzenak eta lexikoki koherenteak egiteko. Itzulpenaren norabidea EU>ES izango da batez ere, baina ES>EU itzulpena ere landuko da azken asteetako klaseetan, bi norabideen desberdintasunez jakitun egoteko. Azken asteetan bakarrik landuko ikusizko itzulpena aldibereko interpretazioaren barruan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

o Autoikasketarako gaitasuna:

- Ikas-materialak aurkitu eta erabili

- Norbere kabuz ariketak egin

- Ariketa guztien autoebaluaketa zorrotza egin



o Testuen gaiari buruzko informazioa kudeatzea:

- Informazio / dokumentazio egokia bilatzeko gaitasuna

- Beharrezko terminologia aurkitzeko iturri desberdinak erabiltzeko gaitasuna

- Lanerako glosario edo datu terminologikoak prestatzeko gaitasuna



o Testuak denbora laburrean prestatzeko azkartasuna, zehaztasuna galdu gabe

- Segmentuak banatu

- Arazo lexikalak aurkitu eta zehaztasunez konpondu

- Arazo sintaktikoei irtenbide baliokide zehatzak aurkitu



o Zuzentasun morfosintaktikoz eta zehaztasun semantikoz espresatu

- ST egitura zuzen, ulergarri eta sinesgarriz berregiteko dohaia

- Autokontrola: jendaurrean segurtasunez eta patxadaz hitz egin

- Komunikazio-egoerari dagokion estilo egokia erabili



o Aberastasun lexikoa eduki eta aukera lexiko desberdinak kudeatu

- Zehaztasun eta egokitasun lexikoak garrantzi handia dute





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

o Euskarazko interpretazio profesionalaren panoramari buruzko ikuspegia



o Testuak segmentatzeko teknika:

- Oinarriak ezagutzea

- Hobetzeko praktikak egitea



o Testu laburren bat-bateko interpretazioa.



o Ikusizko interpretazioaren oinarrizko eta osagarrizko teknikak.



o Zentzuaren teoria eta lanketa: mintzaldiaren berreraikuntza.



o Ahotsa: modulazioa, intonazioa, ahoskera, etenak eta erritmoa. Ahotsaren egokitasuna.



o Kabinaren barruko interpretaziorako hurbilpena.



o Aldibereko interpretazio praktiketarako hurbilpena.







MetodologiaToggle Navigation

a) Klaseko lana (notaren % 40)

Eskolen ardatza interpretazio-praktikak izango dira, hau da, irakasleak proposatutako testuen interpretazioa prestatzea (gaiari buruzko dokumentazioa eta glosarioa eginez aurretiaz), audiograbazioak egin eta Google Driveko karpetara igotzea, eta, ondoren, ikasle bakoitzak bere lanari buruzko autoebaluaketa landu eta Drivera igotzea astebeteko epean. Autoebaluazioetan bereziki aintzat hartuko da mintzaldien transkripzioan oinarritutako gogoetak egitea.

Klasean, gainera, ikasleek oroimena, mintzamena eta adierazmena lantzeko ariketak, lexikoaren itzulpen bat-batekoa lantzeko ariketak, esan osteko interpretazio ariketak, dokumentazioari loturiko ariketak (glosarioak barne) ere egingo dituzte.

Ebaluazio jarraiturako balio izango dute egunez eguneko klaseko lan hauek. Horretarako, irakasleak eskatutako grabazio guztiak egin beharko dira, dokumentazio eta glosario lanekin eta autoebaluazioekin batera. Hala egin ezean, bukaerako proba ere egin beharko da; kasu horretan, klaseko lanak % 20ko balioa izango du, eta bukaerako probak ere % 20koa.



b) Bikotekako lan pertsonala (notaren % 40):

Ikasleek bikoteak eratu behar dituzte lan pertsonala egiteko. Lan pertsonal hori hauxe izango da:

- Aste batean, bikotekide bakoitzak euskarazko testu egoki bat aurkitu beharko du, gutxienez BI orrikoa; gero, testu horren gaia jakinaraziko dio beste kideari, besteak gai hori bere kasa prestatzen joateko (dokumentazio eta glosario ahalik eta beteena lortzeko eta asimilatzeko).



- Hurrengo astean, testua eta gaiaren prestakuntza (gosarioa eta dokumentazioa) igo behar du ikasle bakoitzak Google Driveko norbere karpetara, eta, ondoren, ikusizko itzulpena prestatu ondoren, ikasle bakoitzak bere itzulpena audiograbatu eta Google Drivera igo beharko du.



- Ondoko astean, norbere interpretazioari buruzko autoebaluazioa ere igo behar da Drivera; bikotekide bakoitzak besteari lagundu egingo dio bere iritziarekin eta iradokizunekin autoebaluazioa egiten duenari. Autoebaluazioa interpretazio-laneko adibideetan eta/edo transkripzioetan oinarrituko da beti. Zenbat eta autoebaluazio sakonagoa, nota hobea atera ahalko da azken ebaluazioan.



Horrela, gutxienez launa ariketa egin beharko dituzte ikasleek.





c) Azken txostena (notaren % 20):

Ikasle guztiek egin behar dute (baita ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek ere), klasean eta/edo etxean egindako lan guztia zehatz-mehatz azaltzeko haren ebaluazio kritikoa eginez. Txostena, lauhilekoa bukatzean aurkeztu beharko da, azterketa eguna baino lehen. Gomendatzen da txostenak honelako egitura izatea:

1. irakurri beharreko artikulutik, klasean erabilitako bideoetatik (eGela), ikasleak bere kabuz aurkitutako bestelako ikusentzunezko edo argitaratutako materialetatik (ezinbestekoa) eta klaseko apunteetatik abiatuz::

* IRAKURRI BEHARREKO BIBLIOGRAFIA:

TORRALBA, C.M. (2017), Ikusizko itzulpena euskara-gaztelania norabidean. Euskal interpreteen errealitatea hiru arlotan: konferentzietan, instituzioetan eta justizian (Gradu Amaierako Lana). eGelan eskuragarri.



2. Klaseko lana: ikasle bakoitzak klasean egindako lan guztiak, modu antolatuan eta txukuntasunez erantsi beharko zaizkio txostenari.

3. Lan pertsonala: ikasle bakoitzak bere kabuz egindako lan guztiak (grabazioak, landutako gaien prestakuntza, azalpena eta autoebaluaketak, modu antolatuan eta txukuntasunez aurkeztuak).

4. Bilakaera pertsonala eta ondorioak: lauhilekoan zehar ikasle bakoitzak izandako bilakaera, ondorioak eta gogoeta pertsonalak. Gutxienez LAU orri.



Txostenaren 1. eta 4. puntuek balioko dute atal honi buruzko nota erabakitzeko. Lanaren sakontasuna edukiko da kontuan notarako.

Autoebaluazio-txostenaren behin betiko testua, lauhilekoko azterketa-aldian aurkeztu beharko dio

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 40
    • Azken txostena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

• Klaseetara etortzerik ez dutelako ebaluazio jarraitua egin ezin duten ikasleek ezin dute azterketa soilik egin ikasgaia gainditu ahal izateko; lehendabizi, ikasturtearen hasieran jakinarazi beharko diote irakasleari, eta berdin-berdin egin beharko dute goian adierazitako beren kabuzko lan pertsonala (grabazioak, glosarioak, autoebaluaketa eta azken txostena). Lauhilekoaren bukaeran, arauzko azterketa-proba egin beharko dute.



• Ebaluazio jarraituari uko egindako ikasleen kasuan, honela ebaluatuko dira lanak:

* Lan pertsonala: % 50

* Bukaerako txostena: % 30

* Azterketa: % 20



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin nahi badio, lauhilekoa hasi eta hurrengo 9 asteetan egin beharko du, irakasleari aurkeztutako idatzi baten bidez.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia gainditu ahal izateko, beharrezkoa izango da ebaluazio jarraituan eskatutako lan guztiak ematea, autoebaluaketa-txostena bidaltzea eta, gainera, interpretazio saio bat egitea eta gainditzea.



Ohiko deialdian bezala, 3) puntuan esaten denak balioko du kasu ezohiko deialdian ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klasean banatutakoak eta eGelan jarritakoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

COLLADOS, A., FERNÁNDEZ, M.M. (2001), Manual de Interpretación Bilateral, Comares

PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

VALERO, C., MANCHO, G. (eds.)(2002), Traducción e Interpretación en los Servicios Públicos: Nuevas Necesidades para Nuevas Realidades, Alcalá de Henares: Universidad de Alcalá, Servicio de Publicaciones.

GARZIA, J. (2008) Jendaurrean hizlari, Alberdania.

Web helbideak

http://www.aptij.es/

TaldeakToggle Navigation

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.44 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.44 - LETREN FAKULTATEA (2)