XSLaren edukia

C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak I: Alemana-Gaztelania/Euskara I25463

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25463
Murrizketak
C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak I: Alemana-Gaztelania/Euskara I irakasgaian matrikula egiteko, C Hizkuntza IV: Alemana irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

C hizkuntza gisa alemana aukeratu duten Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduko ikasleen kasuan, 3. mailako derrigorrezko irakasgaia da "C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak I: Alemana-Euskara I". Xede-hizkuntza aldatzen den arren, irakasgai honen osagarri dira 4. mailako honako bi hauek: "C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak II: Alemana-Gaztelania II" eta "C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak III: Alemana-Gaztelania III". Batez ere testu ez espezializatuei helduko diegu 3. mailako irakasgai honetan, eta 4. mailan hasiko gara testu espezializatuak sakonago lantzen.



Aldez aurretik, 3. mailara iritsi baino lehen, guztiek hizkuntza alemanari lotutako hainbat irakasgai burutu dituzte eta batzuek egonaldiren bat egin dute alemana hitz egiten den herrialderen batean. Beraz, alemanaren ezagutza (B2, gutxienez) ezinbesteko baldintza da irakasgai hau burutu ahal izateko. Era berean, baldintza hori betetzea beharrezkoa da jarraian aipatuko diren gaitasunak lantzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

-Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa (G001, G002, G006, G009).

-Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna (G002, G004, G006, G008).

-Xede-hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak ekoizteko gaitasuna (G001, G002, G003, G004, G009).

-Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna (G005, G007, G008).

-Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna (G004, G005, G008, G010).

-Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna (G001, G003, G008, G009).



Ikaskuntza emaitzak (IE)

Gaitasun horiek kontuan hartuta, ikasgai honen amaieran, ikasleak gai izango dira

1IE: sorburu hizkuntzak agertzen dituen berezitasunak egoki ezagutzeko, Christiane Nord-en eskema oinarri hartuta;

2IE: hainbat motatako testuak itzultzean sortzen diren arazoak eta zailtasunak atzeman ondoren, horiek konpontzeko estrategiak zuzen aplikatzeko;

3IE: testu mota bakoitza itzultzeko terminologia- eta dokumentazio-tresnak modu autonomo eta kritikoan kudeatzeko;

4IE: xede hizkuntzak sorburu hizkuntzarekiko dauzkan desberdintasunak sistematikoki identifikatzeko, hala elementu linguistikoei nola estilozkoei dagokienez, sorburu eta xede testuak alderatuz;

5IE: xede hizkuntzan testu egoki, ulergarri eta beregainak sortzeko;

6IE: eta itzulpen-prozesu osoaren gaineko gogoeta kritikoa egiteko, itzulpen-prozesuaren parte diren elementu guztiak kontuan hartuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren edukia bost bloketan banatu dugu, jarraian ikus daitekeen moduan:





1. gaia: Autoebaluazioa eta STaren analisia

2. gaia: Dokumentazio-tresnak eta baliabideak

3. gaia: Es war einmal vor langer, langer Zeit...

4. gaia: Wanderausstellung

5. gaia: Ikus-entzunezko itzulpena

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza sustatu nahi da ikasgai honetan. Horregatik, ikaslea izango da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatz, talde-lana sustatuko da, ikasleek hartzen dituzten erabakien inguruko eztabaida eta gogoetak ezinbestekoak izango dira, eta itzulpen-enkargutan oinarrituta, mundu profesionalean aurki daitezkeen egoeretara gerturatuko gara.



UPV/EHUko IKD eredu pedagogikoari jarraiki, ikasgaiaren ardatz izango dira honako bi metodologia hauek:



Arazoetan oinarritutako ikaskuntza (AOI): Ikasleek hainbat itzulpen-enkarguri egin beharko diete aurre lauhilekoan zehar, mundu profesionalean gertatzen den legez, eta, beraz, ikaskuntza hau gailenduko da ikasgai honetan.



Ikaskuntza kooperatiboa (IK): Hainbat ariketa egiteko, talde-lan kooperatiboa sustatuko da. Talde txikitan lan egingo dute, eta talde-lanaren eta lankidetzaren fruitu diren emaitzak lortuko dituzte (eta ez indibidualki egindako lanen batura soila).



Irakaskuntza presentziala izango da, baina, osasun egoerak baldintzatuta, eskola presentzialak eten, eta ez presentzialetara pasatu gaitezke; kasu horretan, eGela eta eskola birtualak erabiliko ditugu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa jarraia izango da.



1. Alde batetik, idatzizko lana egingo da (eta horren ahozko aurkezpena) eta horrek notaren % 40 balioko du.

2. Beste aldetik, guztira idatzizko 2 azterketa egingo dira. Azken notaren kalkulua egin ahal izateko, azterketa bat gainditu beharko da gutxienez. Bi azterketen emaitzek azken notaren % 60 balioko dute.





Bi ebaluazio bide horien bitartez landuko ditugu aurreko puntuan aipatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak.



Aipatutako ebaluazio jarraia ez egitea erabaki duen ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, gutxienez bederatzi asteko epearen barruan, lauhilekoa hasten denetik. Aurrez aipatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak ebaluatu ahal izateko, ikasle horiek hainbat ariketa (% 60) entregatu beharko dituzte hilabete bateko epean, eta ohiko deialdiaren azterketa egunean entregatu beharko dituzte. Gainera, azterketa-egun ofizialean, itzulpen-proba bat egingo dute (% 40).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia egin ez duten ikasleekin erabiliko diren irizpide berberak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

UPV/EHUko plataforma birtuala (eGela).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (1997): Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aldabe, Jon (2019): Alemanezko perpaus erlatiboen euskaratzea eta gaztelaniaratzea. Gradu amaierako lana.

Elena García, Pilar (1990): Aspectos teóricos y prácticos de la traducción: alemán-español. Publicaciones Universida de Salamanca.

Gamero, Silvia (2005): Traducción alemán-español. Aprendizaje activo de destrezas básicas. Castelló: Universitat Jaume I.

Garzia, Juan (2005): Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Lertxundi, Anjel (2019): Itzuliz usu begiak. Irun: Alberdania

Nord, Christiane (2003): Textanalyse und Übersetzen. Theoretische Grundlagen, Methode und didaktische Anwendung einer übersetzungsrelevanten Textanalyse. Tübingen: Julius Gross Verlag.

Sanz-Villar, Zuriñe (2018): Interference and the translation of phraseological units in a parallel and multilingual corpus, Meta, 63.

Sanz-Villar, Zuriñe (2015): Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Literatur testuen corpusean oinarritutako analisia. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9082-172-5 < https://addi.ehu.es/handle/10810/15128>

Uribarri, Ibon (2005): «Deutsch-Baskische Übersetzung: Allgemeine Situation und spezifische Probleme», en Macià Riutort y Jordi Janè (argl.), Deutsch-spanische Zwischenwelten - Neue Horizonte für die spanische Germanistik zu Beginn des 21. Jahrhunderts. Tarragona: Forum, .

Zubillaga Gómez, Naroa (2013). Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: zuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen alderaketa corpus baten bidez. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9860-867-0 < https://addi.ehu.es/handle/10810/12431>.

Zubillaga Gómez, Naroa (2015). La traducción del discurso oral de la literatura infantil y juvenil alemana: las partículas modales ja y

Aldizkariak

Das Übersetzerportal: https://uepo.de/zeitschriften/

Senez: http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez

Web helbideak

2TZUL: http://www.eizie.org/2tzul

Berria estilo liburua: http://www.berria.eus/estiloliburua/

Duden: http://www.duden.de

DWDS: http://www.dwds.de/?kompakt=1&sh=1&qu=t%C3%BCrstange

EIZIE: http://www.eizie.org

ETC corpusa: http://www.ehu.es/etc/

EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net/

Institut für deutsche Sprache (IDS): http://www.owid.de/elexiko_/index.html

ITZUL: http://postaria.com/pipermail/itzul/

Ortotipografia: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf

PaGes: https://www.corpuspages.eu/corpus/about/about?lang=es

Phraseologisches Lexikon: http://hispanoteca.eu/lexikonphraseologie.asp

Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: http://azpidazki.ehu.es/azpidazki/dokumentuak/Gramatika/PUNTUAZIOA.pdf

Redensarten Index: http://www.redensarten-index.de/suche.php

Wortschatz Uni-Leipzig: http://wortschatz.uni-leipzig.de/

TaldeakToggle Navigation

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (2)