XSLaren edukia

C Hizkuntza V: Alemana25485

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25485
Murrizketak
Para matricular la asignatura Lengua C V: Alemán es necesario superar la asignatura Lengua C IV: Alemán

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

C Hizkuntza V: Alemana 3. mailako lehen lauhilekoan ematen den derrigorrezko ikasgaia da. C Hizkuntza III eta V: Alemana (B1+ maila) ikasgaien jarraipena da.



Alemanaren B2 mailako edukiak landuko dira, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren (MCERL) arabera:



Ikuspegi komunikatibo eta induktibo batetik eta banakako eta taldeko ikaskuntza sustatuz, lau hizkuntza gaitasunak (ahozko eta idatzizko testuen ulermena, idazmena eta mintzamena) landuko dira.



Irakaslearen eta ikasleen arteko komunikazioa aleman hutsean izango da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Honako hauek dira ikasgai honen helburuak: ikasleak alemanezko B2 mailako ahozko zein idatzizko testuak ulertu (M03CM02; G002) eta ekoizteko (M03CM04) gai izatea, lexiko eta adierazpide ugari beren konnotazio mailekin ezagutzea (M03CM05; G002), atzerriko hizkuntza gizarte komunikazioko egoeretan, ikasketa esparruan zein horretatik kanpo erabiltzeko gai izatea (M03CM07; G002) eta egitura sintaktiko eta forma gramatikalak mailaz maila bereganatzeko printzipioak eta prozedurak ikastea (M03CM08; G002 y G008), bai bere kabuz eta bai taldean ikasteko eta lan egiteko (G007 eta G008) bereganatutako ezagutzak etorkizunean beren lanbide jardueran (irakaskuntza, itzulpengintza, edizioa eta abar) aplika ditzaten (G010).



Ikaskuntzaren ondorioz, honako hauetarako gai izango dira ikasleak:

- testu konplexuen ideia nagusiak ulertzea, hala gai konkretuei, nola abstraktuei buruzkoak, tartean elkarrizketa teknikoak barne hartuta, baldin eta bere espezialitatearen ingurukoak badira.

- horrenbesteko jariotasun eta naturaltasunez erlazionatzea, ezen jatorrizko hiztunekiko komunikazioa posiblea dela, ezein aldetatik ahalegin handia eskatu gabe.

- askotariko gairen inguruan argi eta zehatz mintzatzea, eta gaurkotasuneko gai zehatz bati buruzko ikuspegia azaltzea, aukera ezberdinen abantailak eta eragozpenak adieraziz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Komunikazio edukiak: iritzia adieraztea eta hirugarren batena galdetzea; zerbait proposatu, aholkatu eta gomendatzea; adostasuna, zalantza eta errefusa adieraztea; alde edo kontrako argudioak ematea; hitz egiteko txanda moztea; pronostikoak eta suposizioak egitea; ikerketaren emaitzak azaltzea; irudiak, grafikoak eta estatistikak deskribatzea; argudiozko testu bat ahoz edo idatziz egituratzea; bilera baten gai zerrenda aurkeztea; testu bat laburbildu eta ebaluatzea.



Gramatika edukiak: Wortstellung im Satz; Negation; Vergleichssätze mit als/wie und je ... desto/umso; das Wort es; ein- und zweiteilige Konnektoren; Relativsätze mit wer; Modalsätze; Passiv und Passiversatzformen; Indefinitpronomen.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan ikuspegi komunikatibo eta induktiboa erabiliko da, alemana egiazko testuinguru batean erabilarazteko eta proiektu, ahozko azalpen, eztabaida, lan eta ariketen bitartez espiritu ikertzailea eta lana -banakakoa eta taldekoa- sustatzeko (gaitasun zeharkakoak G007, G008 eta G010).



Lernen durch Lehren (Irakatsiz ikasi) metodoa, zeinetan ikasleak beren ikaskuntza prozesuko protagonista eta arduradun nagusi bihurtzen diren, eta Akatsak aztertu eta zuzentzeko teknika ere erabiliko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Bertaratze eta parte-hartze aktiboa (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A) Ebaluazio jarraitua: ikasgelako saioetara joan ohi diren ikasleei aplikatzekoa (gehienez bost hutsegite).



Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:



1. Parte-hartze aktiboa ikasgelan: %10*.

2. Lanak egin eta epearen barruan entregatzea (idazlanak, transkripzioak, filmen laburpenak, gramatikako ariketak eta testak, etab.): %20*.

3. Ahozko azalpena: %30*.

4. Amaierako idatzizko proba, hau da, entzundakoaren ulermeneko ariketa bat, gramatikako ariketak eta idazlan bat: %40*.



* Ikasleak lau zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko. Horrela ez izatekotan, azken kalifikazioa ez gainditutako zatiari edo zatiei dagokiena izango da.



Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; ikasgelako saioetan eraginkortasunez esku hartzea; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak, ahozko azalpenak powerpointekin). Epez kanpo entregatutako lanak ez dira ez zuzendu, ez ebaluatuko.



Egindako lanak hobetzeko orientabideen bitartez egingo da prestakuntzaren ebaluazioa, jakinda akatsak ikaskuntza prozesuaren zati direla, eta bereziki ikasturtean zehar lortutako aurreratzea baloratuko da.



Covid-19ak sortutako egoera larriagotzearen ondorioz irakaskuntza eta ebaluazio telepresentzialera itzuli beharko bagenu, amaierako idatzizko azterketa eGelan egindako zereginek edota galdetegiek ordezkatuko lukete, lauhilekoan zehar burutuko liratekeenak.



B) Azken ebaluazioa: Ebaluazio jarraitua jarraitzerik ez duten edo ikasgaiaren irakasleari azterketa aldi ofiziala hasi aurreko 10 egunetik gorako epean zuzendutako idazkiaren bitartez ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleei aplikatzekoa.



Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:



1. Ahozko azterketa: %40*.

2. Amaierako idatzizko proba, hau da, entzundakoaren ulermeneko ariketa bat, gramatikako ariketak eta idazlan bat: %60*.



* Ikasleak bi zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko. Horrela ez izatekotan, azken kalifikazioa ez gainditutako zatiari dagokiona izango da.



Ebaluazio irizpideak: Bereganatutako ezagutzen menperatze eta aplikazio maila; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa;



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.



Covid-19ak eragindako egoera larriagotzearen ondorioz irakaskuntza eta ebaluazio telepresentzialera itzuli beharko bagenu, amaierako idatzizko azterketa eGela, Blackboard Collaborate edota onlineko beste plataformen bidez egingo litzateke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa: Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:



1. Ahozko azterketa: %40*.

2. Amaierako idatzizko proba, hau da, entzundakoaren ulermeneko ariketa bat, gramatikako ariketak eta idazlan bat: %60*.



* Ikasleak bi zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko. Horrela ez izatekotan, azken kalifikazioa ez gainditutako zatiari dagokiona izango da.



Ebaluazio irizpideak: Bereganatutako ezagutzen menperatze eta aplikazio maila; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa;



Ohiko deialdian ebaluazio tresnaren bat gainditu duten ikasleei ebaluazio jarraitua aplikatuko zaie –lehenengo ezohiko deialdian–, ohiko deialdian gainditutako zatien kalifikazioak mantenduz. Ikasleak berariaz kontrakoa esaten ez badu.



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.



Covid-19ak eragindako egoera larriagotzearen ondorioz irakaskuntza eta ebaluazio telepresentzialera itzuli beharko bagenu, amaierako idatzizko azterketa eGela, Blackboard Collaborate edota onlineko beste plataformen bidez egingo litzateke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak landutako materialak, eGela ikaskuntza plataforma birtualaren bitartez lortu ahal izango direnak.

Koithan, Ute et al., Aspekte neu B2 - Teil 1 - Media Bundle, Klett: Stuttgart

Hiztegi elebakarra edota elebiduna

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (2002): Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madrid.

Castell, Andreu / Braucek, Brigitte (2000): Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madrid.

Dengscherz, Sabine / Businger, Martin (Hrsg.) (2014): Grammatikunterricht zwischen Linguistik und Didaktik. DaF/DaZ lernen und lehren im Spannungsfeld von Sprachwissenschaft, empirischer Unterrichtsforschung und Vermittlungskonzepten. Narr: Tübingen

Granzow-Emden, Matthias (2013): Deutsche Grammatik verstehen und unterrichten. Narr: Tübingen

Hall, Karin / Schreiner, Barbara (2001): Übungsgrammatik Deutsch als Fremdsprache für Fortgeschrittene. Hueber Verlag: München

Mayr-Sieber, Tanja. Aspekte neu B1 plus bis C1. Grammatik. Klett

Schmitt, Richard (2001): Weg mit den typischen Fehlern! Hueber Verlag: München

Gehiago sakontzeko bibliografia

Hoffmann, Ludger (2013): Deutsche Grammatik. Erich Schmidt Verlag: Berlin
Zifonun, Gisela / Hoffmann, Ludger / Strecker, Bruno et. al. (1997): Grammatik der deutschen Sprache. Walter de Gruyter: Berlin/New York

Web helbideak

http://www.grammatiktraining.de (Online-Grammatikübungen)
http://www.canoo.net (Online-Grammatik)
http://hypermedia.ids-mannheim.de (Online-Grammatik des IDS grammis)
http://www.goethe.de (Goethe-Institut)
http://www.dw.de/deutsch-lernen (Deutsche Welle)
http://www.tagesschau.de/
http://www.heute.de/zdfheute-nachrichten
http://www.n-tv.de
http://tvthek.orf.at/program/Zeit-im-Bild
http://www.srf.ch

TaldeakToggle Navigation

76 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA (2)