XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak III: Gaztelania-Euskara eta Euskara-Gaztelania II25498

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25498
Murrizketak
Itzulpen Praktikak III: Gaztelania-Euskara eta Euskara-Gaztelania I irakasgaian matrikula egiteko, A Hizkuntzako Ahozko eta Idatzizko Adierazpena I irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gaztelaniaz idatzitako testuak euskarara eta euskaraz idatzitakoak gaztelaniara itzultzen trebatzeko irakasgai praktikoa. Aurreko ikasturteko “Itzulpen-praktikak I” eta “Itzulpen-praktikak II” irakasgaietan landutako metodo, estrategia, teknika eta baliabideak praktikan jartzea da irakasgai honen xedea, horretarako testu errealak aztertuz eta itzuliz. Hainbat alorretako testuak itzuliko dira, zailtasun maila ertain-altukoak: kazetaritzakoak, administratiboak, zientifiko-teknikoak, literarioak…

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M04CM01 Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa. [G001 (MEC1,MEC4), G002 (MEC4), G006 (MEC3), G009 (MEC4)]

M04CM02 Gai izatea Jatorri Hizkuntzan (JH) dauden testuak zuzen aztertu eta interpretatzeko. [G002 (MEC4), G004 (MEC3), G006 (MEC3), G008 (MEC5)]

M04CM03 Gaitasun komunikatiboa eta testua sortzeko gaitasuna edukitzea Jatorri Hizkuntzan (JH) eta Helburu Hizkuntzan (HH). [G001 (MEC1,MEC4), G002 (MEC4), G003 (MEC1), G004 (MEC3), G009 (MEC4)]

M04CM04 Itzulpengintzarako teknikak, baliabideak eta laguntzak menderatzea. [G005 (MEC2,MEC5), G007 (MEC2), G008 (MEC5)]

M04CM07 Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna. [G001 (MEC1,MEC4), G003 (MEC1), G008 (MEC5), G009 (MEC4)]

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Jatorri eta Helburu Hizkuntzetako hizkuntza- eta dokumentazio-baliabideak.

2. Bi hizkuntzen arteko diferentzia nagusiak.

3. Testu- eta diskurtso-tipologia: ezaugarriak.

4. Hizkuntza bakoitzaren kultur- eta gizarte-testuinguruak itzulpenean duen eragina.

5. Testu itzulien ebaluazioa eta kritika.

6. Itzulpenen zuzenketa eta autozuzenketa.





MetodologiaToggle Navigation

- Jatorri eta Helburu Hizkuntzetako hizkuntza eta dokumentazio baliabideak erabili

- Bi hizkuntzen arteko diferentzia nagusiak aztertu

- Testu mota desberdinen ezaugarriak identifikatu

- Hainbat alorretako testuak itzuli (kazetaritzakoak, administratiboak, zientifiko-teknikoak, literaraioak…)

- Testu itzuliak ebaluatu eta kritikatu

- Testu itzuliak zuzendu

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa jarraitua izango da. Eskolan itzultzen diren testuetako batzuk (4-6 bitartean) jaso, zuzendu eta ebaluatu egingo ditu irakasleak. Ikasgaiaren azken nota itzulgai horien guztien noten batezbestekoa izango da. Ebaluazioa jarraitua izanik, ezinbestekoa izango da eskoletara erregulartasunez etortzea (eskola-egunen % 80ko bertaratzea).



Ebaluazio irizpideak

Gaitasunak ebaluatzean, lau irizpide hartuko dira kontuan:

- Gaztelaniazko testuak zuzen aztertzen eta interpretatzen ditu [M04CM02]

- Zailtasun maila baxuko gaztelaniazko testuen itzulpen baliokideak sortzen ditu [M04CM03]

- Euskaraz zuzen eta egoki idazten du [M04CM03]

- Itzulpengintzako teknikak, baliabideak eta laguntzak menderatzen ditu eta modu eraginkorrean erabiltzen ditu gaztelaniazko testuak euskarara itzultzerakoan [M04CM04]



Nolanahi ere dela, ikasleek eskubidea izango dute azken azterketa batez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Ukoa, nolanahi ere, indarrean dagoen Graduen Kudeaketarako Araudiarekin bat burutu beharko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Proba praktikoa:

- Gaztelaniazko testu bat euskarara itzultzea edo/eta hautuak justifikatzea

- Euskarazko testu bat gaztelaniara itzultzea edo/eta hautuak justifikatzea

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Euskararen eta gaztelaniaren gramatikak
- Hiztegi orokorrak eta sinonimo hiztegiak (euskara eta gaztelania)
- Gaztelania-euskara / euskara-gaztelania hiztegi elebidunak
- Entziklopediak
- Zuzentzaile ortografikoak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, X. eta I.SARASOLA. 2001. Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: EHU.

BERRIA. 2013. Estilo liburua. Andoain: Euskal Editorea.

EUSKALTZAINDIA. 1985-2005. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I-VII. Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernua: Bilbo eta Iruñea.

EUSKALTZAINDIA. 1992-2007. Euskaltzaindiaren arauak. [http://www.euskaltzaindia.net/arauak]

EUSKALTZAINDIA. 2018. Euskara batuaren eskuliburua. Euskaltzaindia: Bilbo.

GARZIA, J. 1997. Joskera lantegi. IVAP-HAEE: Donostia.

GARZIA, J. 2005. Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

GARZIA, J. 2014. Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

HURTADO ALBIR, A. 2001. Traducción y Traductología. Introducción a la Traductología. Madril: Cátedra.

IVAP-HAEE. 2005. IVAPeko estilo-liburua. Donostia: IVAP-HAEE.

MUJIKA, A. 2008. LETRA LARRIAK erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

PETRIRENA, P. 2011. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

RAE. 2010. Nueva gramática de la lengua española: Manual. Madril: Espasa Libros.

RAE. 2012. Ortografía básica de la lengua española, Madril: Espasa Libros.

ZUBIMENDI, J.R. 2004. Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

ZUBIRI, I. eta E. ZUBIRI. 1995. Euskal Gramatika Osoa. Bilbo: Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AIERBE, A. 2008. Itzulpengintza-estrategiak. Bilbo: EHU.
AMURIZA, X. 1974. “Euskal aurrizkiak”. Euskera 19: 9-104.
ARRIETA, A. eta beste. 2003. Galdezka. Euskarazko zalantzei erantzunez. Zarautz: IVAP-HAEE.
BOSQUE, I. eta V. DEMONTE. 1999. Gramática descriptiva de la lengua española, 3 liburuki. Madril: Espasa-Calpe.
CASARES, J. 1942 [2001]. Diccionario ideológico de la lengua española, Mexiko: Ed. Gustavo Gili.
EGUNKARIA. 2000. Estilo liburua. Andoain: Egunkaria.
EUSKALTZAINDIA. 1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1992. Hitz-elkarketa 4. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1994. “Eratorpenaz”. Euskera 39 - Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarreko Agiriak: 1039-1058.
GÓMEZ TORREGO, L. 2004 [2. argitaraldia]. Nuevo manual de español correcto (2 liburuki), Madril: Arco/Libros.
GÓMEZ TORREGO, L. 2011. Las normas académicas: últimos cambios, Madril: Estudios SM.
IVAP-HAEE. 2001. Zalantza-dantza. Donostia: IVAP-HAEE.
LOZANO, J. (Koord.).1997. Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Donostia: IVAP-HAEE.
MARTÍNEZ DE SOUSA, J. 2007 [3. argitaraldia]. Manual de estilo de la lengua española, Xixon: Trea.
MOLINER, M. 2007. Diccionario de uso del español, Madril: Gredos.
SARASOLA, I. 1997. Euskara Batuaren Ajeak. Donostia: Alberdania.
SARASOLA, I. 2016. Bitakora kaiera. Donostia: Erein.
SECO, M., Andrés, O. eta Ramos, G. 1999. Diccionario de español actual, Madril: Aguilar.
SECO, M., Andrés, O. eta Ramos, G. 2004. Diccionario fraseológico documentado del español actual. Locuciones y modismos españoles, Madril: Aguilar.
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak. Ebakera eta idazkera. Donostia: UZEI.
UZEI. 1988. Laburtzapenen Gidaliburua. Donostia: UZEI.
ZABALA, I. 1994. “Laburtzapenen deklinabidea”. Euskera 39.2: 735-742.
ZABALA, I. (Koord.) 1996. Testu-loturarako baliabideak: Euskara teknikoa. Bilbo: EHU.

Aldizkariak

- Senez
- Quaderns

Web helbideak

31 ESKUTIK: 31eskutik.com
ARTEZ: www.hiztegia.net
BERRIA ESTILO LIBURUA: https://www.berria.eus/estiloliburua/
EIZIE: www.eizie.eus
EUSKALTZAINDIA: www.euskaltzaindia.eus
EUSKARA INSTITUTUA (UPV/EHU): https://www.ehu.eus/eu/web/eins
EUSKARAREN ETA ETENGABEKO PRESTAKUNTZAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZA (UPV/EHU): https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
EUSKO JAURLARITZA (EIMA / Estilo-liburua): http://www.euskadi.eus/beste-proiektu-batzuk-euskara/web01-a2heusk/eu/
IVAP/HAEEKO ITZULTZAILE ZERBITZU OFIZIALA (IZO): http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vizo/eu/
REAL ACADEMIA DE LA LENGUA ESPAÑOLA: www.rae.es

TaldeakToggle Navigation

16A Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (2)