XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak IV: Frantsesa-Euskara eta Euskara-Frantsesa I25501

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25501
Murrizketak
Itzulpen Praktikak IV: Frantsesa-Euskara eta Euskara-Frantsesa I irakasgaian matrikula egiteko, B Hizkuntza IV: Frantsesa irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau nahitaezkoa da B hizkuntza frantsesa hautatu duten ikasleentzat, eta Itzulpengintza eta Interpretazioa graduko 3. ikasturteko 2. lauhilekoan eskaintzen da.



Itzulpen moduluaren barruan dago, eta, beraz, lanbidearen praktika profesionalera bideraturik dago. Frantsesa-euskara itzulpen konbinazioa lantzen duen graduko lehen irakasgaia denez, Itzulpen praktikak I, II eta III irakasgaietan landutako gaitasunak sakontzeaz gain, frantsesa-euskara hizkuntza konbinazioaren ezaugarri bereziak landuko dira, hala nola hizkuntza bikote horretarako baliabideak eta tresnak.



Irakasgai honetan matrikulatu ahal izateko, ezinbestekoa da B Hizkuntza IV: Frantsesa irakasgaia gainditurik izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK



-Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna (M04CM02).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Sorburu testuak dagokien komunikazio eta kultura testuinguruan egoki kokatzen ditu.

• Egokitzapena behar duten edo itzulpen arazoak sor ditzaketen elementuak antzematen ditu sorburu testuetan.



-Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa M04CM01

Ikaskuntza-emaitzak:

• Testu bakoitzari dagozkion konbentzio testual eta komunikatiboak errespetatzen ditu sortzen dituen xede testuetan.

• Xede kulturan funtzionalak diren testuak sortzen ditu.

• Sorburu testuaren esanahiarekin eta estiloarekin bat datozen xede testuak sortzen ditu.



-Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna (G005, G007, G008).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Frantsesa-euskara hizkuntza konbinaziorako egokiak diren baliabideak erabiltzen ditu bere itzulpenetan.



-Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna (M04CM05).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Itzulpengintzari buruzko testuetatik abiatuta, egungo itzulpen jardunerako eztabaida gaiak planteatzen ditu.

• Sorburu testuen edukiaz eta haien testuinguruaz ondo jabetzeko behar dituen informazio iturriak erabiltzen ditu.

• Xede testua lantzerakoan agertzen zaizkion arazoak eta zalantzak gainditzeko baliabide egokiak erabiltzen ditu.



-Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna (M04CM07).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Egindako itzulpenen iruzkin kritikoa egiten du.

• Hobetu beharreko alorrak identifikatzen ditu, jorratutako testuen zuzenketa orokorretik abiatuta.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



Bakarka zein taldean lan egiteko gaitasuna, erabakiak hartzekoa eta proiektuak kudeatzekoa (G007).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Egoki antolatzen ditu atazak eta epeak, taldean garatu beharreko proiektuetan.

• Epe luzeko banakako proiektuak egoki planifikatzen ditu, ezarritako baldintzei eta epeei erantzuteko.



Sorburu hizkuntzan (SH) eta xede hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak sortzeko gaitasuna (M04CM03).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Eztabaida saioak aurkezten eta moderatzen ditu.

• Eskolan landutako testuen itzulpen prozesuari buruzko txostenak egiten ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

. Testuen azterketa eta tipologia.

• Itzulpenerako baliabideak, teknikak eta estrategiak.

• Itzulpenerako dokumentazioa.

• Lan hizkuntza bien berezitasunak, eta horien arteko aldeak.

• Itzulpenen kritika eta ebaluazioa; jatorrizkoarekiko erkaketa.

• Itzulpenen zuzenketa eta autozuzenketa.



Aipatutako edukiak itzulpen errealen bitartez landuko dira.Erabiliko diren itzulgaiak ez dira espezializatuak izango, eta zailtasun maila txikia edo ertaina izango da. Testuen tipologiari dagokionez, askotarikoa izango da.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza presentziala izango da irakasgai honetan, beraz, nahitaezkoa da eskola saioetara joatea. Horrez gain, ikasleek zenbait lan egin beharko dituzte eskoletatik kanpo. Irakasgaia jarraitzeko beharrezkoak diren argibide, material eta jarraibide guztiak e-Gela plataformaren bitartez zabalduko dira.



Eskola saioak praktikoak izango dira, eta ezinbestekoa da ikasleek parte hartzea eztabaidetan, taldeko erabakietan etab. Ikasturtean zehar, bakarka burutu beharreko atazak eta taldean landu beharrekoak egongo dira.



Irakasgai honetako jardun nagusia itzulpenak egitea izango da: tipologia askotariko frantsesezko testu orokorrak euskaratu, itzulpen aukerak eztabaidatu eta itzulpenak zuzendu. Ikasleek etxean itzuli beharko dituzte testuok, eta eskola saioetan aztertu eta zuzenduko dira.



Itzulpen lan horiez gain, itzulpengintzari buruzko eztabaidak egingo dira taldean, eta ikasle guztiek ahozko aurkezpen bat egin beharko dute.



Eskola presentzialak egiteko modurik ez balego, eGela eta BBC plataformen bidez garatuko da irakasgaia.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema aipatu diren helburu eta gaitasunak neurtzeko pentsaturik dago, eta ebaluazio jarraitua izango da.



Salbuespen gisara, azken ebaluazioa aukeratu ahal izango dute ikasleek, baldin eta arautegian horretarako ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, bi ataza egin beharko dira irakasgaia gainditzeko. Lehena itzulpen komentatu bat izango da, azterketarako finkatzen den eguna izango da lan hori entregatzeko azken eguna. Azterketarako ezarritako egunean idatzizko proba bat egin beharko dute ikasleek: frantsesezko testu euskaratu (irakasgaian zehar landutakoen zailtasun maila berekoa), paperezko hiztegiak erabilita.

Atazetako bakoitza azken notaren % 50 izango da, baina bi-bietan lortu behar dira gutxienik 5 puntu (10etik) irakasgaia gainditzeko.



Azken proba ordenagailuz egingo da, eta sareko hiztegiak kontsultatu ahal izango dira.

Azterketa modu presentzialean egiteko oztoporik balego, BBC plataforma erabiliko da.



Ebaluazio sistema hori aukeratu nahi izanez gero, ikasleak irakasleari jakinarazi beharko dio ikasgaiaren lehen 10 asteen barruan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa egunean egin beharreko proba idatzi baten bitartez egingo da ebaluazioa: frantsesezko testu baten –irakasgaian zehar landutakoen zailtasun maila berekoa– itzulpen iruzkinduna. Proba horren kalifikazioa izango da azken nota.



Proba ordenagailuz egingo da, eta sareko hiztegiak kontsultatu ahal izango dira.

Azterketa modu presentzialean egiteko oztoporik balego, BBC plataforma erabiliko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Le trésor de la langue française informatisé http://atilf.atilf.fr/
- Nola erran www.nolaerran.org
- Euskalbar https://addons.mozilla.org/es/firefox/addon/euskalbar/

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ALBERDI, X. eta I.SARASOLA. 2001. Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: EHU.

- BERRIA. 2013. Estilo liburua. Andoain: Euskal Editorea.

- EUSKALTZAINDIA. 1985-2005. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I-VII. Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernua: Bilbo eta Iruñea.

- EUSKALTZAINDIA. 1992-2007. Euskaltzaindiaren arauak. [http://www.euskaltzaindia.net/arauak]

- GARZIA, J. 1997. Joskera lantegi. IVAP-HAEE: Donostia.

- GARZIA, J. 2005. Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

- GARZIA, J. 2014. Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

- HURTADO ALBIR, A. 2001. Traducción y Traductología. Introducción a la Traductología. Madril: Cátedra.

- MUJIKA, A. 2008. LETRA LARRIAK erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

- PETRIRENA, P. 2011. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

- ZUBIMENDI, J.R. 2004. Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

- ZUBIRI, I. eta E. ZUBIRI. 1995. Euskal Gramatika Osoa. Bilbo: Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-BRUNETTI, M., RAJAUD, V., Traduire. Initiation à la pratique de la traduction, Paris, Nathan, coll. Fac., 2001.
-CERQUIGLINI, B., CORBEIL, J.-C., KLINKENBERG, J.-M., PEETERS, B., Le français dans tous ses états, Paris, Flammarion, 2000.
-CHARAUDEAU, P., Grammaire du sens et de l’expression, Paris, Hachette, 1992.
-GARCÍA-PELAYO, Dictionnaire français-espagnol, espagnol-français, Paris, Larousse, 1993.
-GRELLET, F., Apprendre à traduire (Typologie d'exercices de traduction), Nancy, Presses Universitaires de Nancy, coll. Outils et Méthodes, 1991.

DATU-BASEA ELEANITZAK
- IATE (InterActive Terminology for Europe) https://iate.europa.eu/home
- Conseil International de Langue Française (CILF) http://www.cilf.fr/unepage-terminologie-terminologie-1-1-0-1.html

Aldizkariak

- SENEZ https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez
- META: Journal des traducteurs http://www.erudit.org/revue/meta/2011/v56/n2/index.html
- ITZULPEN ALDIZKARIEN ZERRENDA https://eizie.eus/eu/baliabideak/aldizkariak

Web helbideak

- EIZIE elkarteko webgunea https://eizie.eus/eu
- ITZULTZAILE ELKARTEEN ZERRENDA https://eizie.eus/eu/baliabideak/elkarteak
- Diccionnaires en ligne: http://www.redaction.be/ressources/dictionnaires.htm#1
- Educnet https://educnet.enpc.fr
- Le point du FLE https://www.lepointdufle.net/
- ITZULPENARI BURUZKO POSTA-ZERRENDAK https://eizie.eus/eu/baliabideak/posta_zerrendak
- EHUko BALIABIDEAK
- Euskararen arloko Errektoreordetza https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
- Euskara Institutua. https://www.ehu.eus/eu/web/eins
- Guide de ressources en traduction et terminologie. Université de Monréal. https://bib.umontreal.ca/langues-litteratures/traduction-outils-traducteur

TaldeakToggle Navigation

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (2)