XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak V: Ingelesa-Euskara eta Euskara-Ingelesa II25502

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25502
Murrizketak
Itzulpen Praktikak V: Ingelesa-Euskara eta Euskara-Ingelesa II irakasgaian matrikula egiteko, B Hizkuntza IV: Ingelesa irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gure gizartea ikus-entzunezko produktuen zurrunbiloan murgilduta

bizi da. Ikus-entzunezko produktuak ugaltzearekin batera, ikus-entzunezko

itzulpenak iraultza erabatekoa ezagutu du XX. mendearen bukaeran eta XXI.

mendearen hasieran. Gaur egun, biztanle gehienek ikus-entzunezko

produktuak literatur produktuak baino gehiago kontsumitzen dituzte. Egiaz

ere, alor honetako itzulpena dugu XXI. mendean gehien praktikatzen den

itzulpen jarduera. Gaur egungo gizartean, ikus-entzunezko testuak kultura eta

informazioa transmititzen dituzten funtsezko tresna bihurtu dira.

Errealitate horri erantzun nahirik, itzulpengintza eta interpretazioko

graduan itzulpen espezializatuaren ibilbidea osatzen duen ikus-entzunezko

itzulpena eskaintzen zaie laugarren mailako ikasleei.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M04CMO4 – Itzulpengintzarako teknikak eta baliabideak menderatzea

M01CM01 – Nork bere hizkuntza eta kultura menderatzea

M04CM05 - Gaitasun dokumentala eta informazioa eskuratu eta prozesatzeko

gaitasuna edukitzea

M06CM05 - Informatikako tresna profesionalak ezagutzea eta erabiltzea

M02CM05 - Gai izatea zorrotz berrikusteko, lan ereduak kontrolatzeko,

autoebaluazioa egiteko eta amaierako kalitatea bermatzeko

M04CM03 - Gaitasun komunikatiboa eta testua sortzeko gaitasuna edukitzea

Sorburu Hizkuntzan eta Xede Hizkuntzan



EMAITZAK

Ikus-entzunezko itzulpenerako baliabide elektronikoak erabiltzea, bai

eta bideoa editatzeko, bikoizketarako eta azpidazteko informatika

programak ere

Ikus-entzunezko gidoiak ama hizkuntzan berridaztea, ahozko

erregistroak aintzat hartuta

Europa mailako ikus-entzunezko arau profesionalak praktikan jartzea

Ikus-entzunezko testuaren ahozko hizkuntza ulertzeko gai izatea

Ingelesez idatzitako ikus-entzunezko gidoiak ulertzea

Hizkuntza, kultura eta zinemari buruzko dokumentazio iturrietara

jotzeko gai izatea eta eraginkortasunez erabiltzea

Ikus-entzunezko testuak era egokian itzultzeko gai izatea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Lanbidearen aurkezpena. 1.1.Alderdi profesionalak: lan merkatua, lan

erritmoa, lan egiteko tresnak; tarifak; lanbidean sartzea. 1.2.Ikusentzunezko

itzulpenaren prozesua: bikoizketaren faseak.

2. Ikus-entzunezko itzulpena. 2.1. Definizioa eta itzulpen motak. 2.2. Ikusentzunezko

hizkuntza.

3. Bikoizketaren konbentzioak. 3.1.Bikoizketan erabiltzen diren zeinuak.

3.2.Bikoizketaren unitateak: “takeak”.

4. Ikus-entzunezko itzulpenaren funtsezko oinarriak. 4.1. Ahozkotasuna.

4.2. Egokitzapena: sinkronia fonetiko eta zinesikoa eta isokronia. 4.3.

Antzespen lana. Sinesgarritasunaren erronka.

5. Dokumentalen itzulpen-egokipena. Narrazioa. 5.1. Voice over edo ahots

gainjarrien teknika.

6. Marrazki bizidunen itzulpen-egokipena. Ahozkotasuna. Sorkuntza.

7. Telesailen itzulpen-egokipena. Telesailen hizkuntza erregistroa.

8. Filmen itzulpen-egokipena. Fideltasuna eta egokitzapena.

9. Azpidazketa. Azpidatzien forma. Konbentzio ortotipografikoak.

Informazioa laburtzea. Informatikako programak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia guztiz praktikoa da. Teoriak jarduera profesionalean du

oinarri eta jarduera horretatik elikatzen da. Hori dela eta, itzulpen mota honek

eskatzen dituen trebetasunak bereganatzeko, bikoiztutako edo azpidatzitako

ikus-entzunezko testuak aztertu eta bikoizkerako zein azpidazketarako

itzulpenak egin beharko dituzte ikasleek. Helburuekin bat eginik, eskolan

erabiliko diren ikus-entzunezko materialak (dokumentalak, marrazki

bizidunak, telesailak eta filmeak) benetakoak izango dira.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gaitasunak ebaluatzeko erabiliko den sistema etengabeko ebaluazioarena izango da. Sistema horretan ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Aukera egongo da ebaluazioa prestakuntza aldian zehar egindako probekin soilik egiteko, edo, proba horiek egiteaz gain, kasuan kasuko azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarri bat ere egiteko.



Graduko Titulazio Ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Arautegiaren 9.1 artikuluaren arabera, irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGOST, R. (1999): Traducción y doblaje: palabras, voces e imágenes.

Bartzelona: Ariel Practicum.

AGOST, R. eta CHAUME, F. (2001): La traducción en los medios audiovisuales.

Castellón: Universitat Jaume I.

ARANGUREN, T. (1997) «Telebista eta bikoizketa». Jakin 99, 65-70.

AVILA, A. (1997): El doblaje. Madril: Cátedra (Signo e Imagen).

BARAMBONES, J. eta ZABALONDO, B. (2006): Ikus-entzunezko itzulpena. Bilbo:

UEU.

BARAMBONES, J. (2005b): «Euskarazko ikus-entzunezko itzulpenaren historia:

ETB-1erako itzulpen-egokipena eta bikoizketa». Senez 28, 77-97.

----- (2008): «Ikus-entzunezko itzultzaileei egindako galdeketa: emaitzak eta

ondorioak». Senez 35, 89-101.

----- (2012): Mapping the Dubbing Scene. Audiovisual Translation in Basque

Television. Frankfurt am Main: Peter Lang.

----- (2012): Lenguas minoritarias y traducción. La traducción audiovisual en euskera.

Castelló de la Plana: Publicacions de la Universitat Jaume I.

CHAUME, F. (2004): Cine y traducción. Madril: Cátedra (Signo e Imagen).

----- (2012): Audiovisual Translation: Dubbing. Manchester: St. Jerome.

CHAVES, M.J. (2000): La traducción cinematográfica. Huelva: Publicaciones de

la Universidad de Huelva.

DELABASTITA, DIRK (1989): «Translation and mass-communication: film and

TV translation as evidence of cultural dynamics». Babel, 35 (4): 193-218.

DIAZ CINTAS, J. (2003): Teoría y práctica de la subtitulación inglés/español.

Bartzelona: Ariel Cine.

DÍAZ CINTAS, J. eta ANDERMAN, G. (eds.) (2009): Audiovisual Translation.

Language Transfer on Screen. Basingstoke: Palgrave Macmillan

EGUZKITZA, J. (1997): «Telebista eta bikoizketa». Jakin 99, 71-77.

EIZIE (arg.) (2007): Senez 34. Donostia: EIZIE

ETXEBARRIA, I. (1994): «Doblaje y subtitulación en Euskal Telebista», Eguíluz,

F. et al. (arg.), Transvases culturales: literatura, cine, traducción. Gasteiz:

Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHU, 191-197.

LARRINAGA, A. «Bikoizketarako irizpideak finkatzen (I, II, III, IV)».

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/.

LORENZO, L.; PEREIRA A. (ed.) (2001): Traducción subordinada (I) El doblaje

(inglés-español/gallego). Universidad de Vigo.

MARTÍ FERRIOL, J.L. (2013): El método de traducción. Doblaje y subtitulación frente

a frente. Castelló de la Plana: Publicacions de la Universitat Jaume I.

MARTIN, L. (1994): «Estudio de las diferentes fases del proceso de doblaje».

Eguíluz et al. (arg.) Trasvases culturales: literatura, cine, traducción. Vitoria-

Gasteiz: EHU/UPV: 323-330.

ORERO, P. (ed.) (2004): Topics in Audiovisual Translation.

Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins.

WHITMAN, C. (1992): Through the Dubbing Glass. Frankfurt: Peter Lang.

ZABALBEASCOA, P., SANTAMARIA, L. eta CHAUME, F., (arg.) (2005): La

traducción audiovisual: Investigación, Enseñanza y Profesión. Granada:

Comares.

ZABALONDO, B. (2005): «Bikoizketa euskaraz», R. Merino et al (arg.),

Trasvases culturales: Literatura, cine, traducción. Bilbo: Universidad del País

Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea, 297-305.

–––––– (2005): «Euskal nerabeak eta Euskal Telebista». Jakin 151, 71-94.

ZUBIZARRETA, I. (1997): «Telebista eta bikoizketa». Jakin 99, 78-84.

TaldeakToggle Navigation

16-46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (2)