XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak VI: Frantsesa-Gaztelania eta Gaztelania-Frantsesa IV25506

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25506
Murrizketak
Itzulpen Praktikak VI: Frantsesa-Gaztelania eta Gaztelania-Frantsesa IV irakasgaian matrikula egiteko, B Hizkuntza IV: Frantsesa irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau itzulpen moduluaren barruan dago, eta, beraz, lanbidearen praktika profesionalera bideraturik dago. Nahitaezko irakasgaia da B hizkuntza frantsesa hautatu duten ikasleentzat, eta Itzulpengintza eta Interpretazioa graduko 4. ikasturteko 2. lauhilekoan eskaintzen da.



Frantsesa-euskara itzulpen konbinazioa lantzen duten graduko hiru irakasgaietatik azkena da, eta, aurreko itzulpen praktiketan landutako gaitasunak sakontzeaz gain, itzulpen espezializatuetarako beharrezkoak direnak ere jorratuko dira bertan. Literatur itzulpenaren hastapenak landuko dira.



Irakasgai honetan matrikulatu ahal izateko, ezinbestekoa da B Hizkuntza IV: Frantsesa irakasgaia gainditurik izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK



-Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna (M04CM02).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Sorburu testuak dagokien komunikazio eta kultura testuinguruan egoki kokatzen ditu.

• Sorburu testuetako ezaugarri estilistikoak eta horien funtzio eta eraginak antzematen ditu.



-Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa M04CM01

Ikaskuntza-emaitzak:

• Testu bakoitzari dagozkion konbentzio testual eta komunikatiboak errespetatzen ditu sortzen dituen xede testuetan.

• Sorburu testuaren esanahiarekin eta estiloarekin bat datozen xede testuak sortzen ditu.



-Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna (G005, G007, G008).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Frantsesa-euskara hizkuntza konbinaziorako egokiak diren baliabideak erabiltzen ditu bere itzulpenetan.



-Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna (M04CM05).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Sorburu testuen edukiaz eta haien testuinguruaz ondo jabetzeko behar dituen informazio iturriak erabiltzen ditu.

• Xede testua lantzerakoan agertzen zaizkion arazoak eta zalantzak gainditzeko baliabide egokiak erabiltzen ditu.



-Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna (M04CM07).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Egindako itzulpenen iruzkin kritikoa egiten du.

• Hobetu beharreko alorrak identifikatzen ditu, jorratutako testuen zuzenketa orokorretik abiatuta.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



Bakarka zein taldean lan egiteko gaitasuna, erabakiak hartzekoa eta proiektuak kudeatzekoa (G007).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Egoki antolatzen ditu atazak eta epeak, taldean garatu beharreko proiektuetan.

• Epe luzeko banakako proiektuak egoki planifikatzen ditu, ezarritako baldintzei eta epeei erantzuteko.



Sorburu hizkuntzan (SH) eta xede hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak sortzeko gaitasuna (M04CM03).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Eztabaida saioak aurkezten eta moderatzen ditu.

• Eskolan landutako testuen itzulpen prozesuari buruzko txostenak egiten ditu.

Ikaskuntza autonomoa, analisirako eta sintesirako gaitasuna eta ezagutzak praktikan jartzeko gaitasuna (G008).

Ikaskuntza-emaitzak:

• Irakurgai berezituetan eta norberaren hausnarketan oinarriturik, itzulpen jardunari buruzko eztabaidagaiak proposatzen ditu taldean.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Testuen azterketa eta tipologia.

- Itzulpenerako baliabideak, teknikak eta estrategiak.

- Itzulpenerako dokumentazioa.

- Lan hizkuntza bien berezitasunak, eta haien arteko aldeak.

- Itzulpenen zuzenketa eta autozuzenketa.

Aiapatutako edukiak itzulpen errealen bitartez landuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza presentziala izango da irakasgai honetan, beraz, nahitaezkoa da eskola saioetara joatea. Horrez gain, ikasleek zenbait lan egin beharko dituzte eskoletatik kanpo. Irakasgaia jarraitzeko beharrezkoak diren argibide, material eta jarraibide guztiak e-Gela plataformaren bitartez zabalduko dira.



Eskola saioak praktikoak izango dira, eta ezinbestekoa da ikasleek parte hartzea eztabaidetan, taldeko erabakietan etab. Ikasturtean zehar, bakarka burutu beharreko atazak eta taldean landu beharrekoak egongo dira.



Irakasgai honetako jardun nagusia itzulpenak egitea izango da, zehatzago, literatura alorreko itzulpenak. Ikasleek etxean itzuli beharko dituzte testuok, eta eskola saioetan aztertu eta zuzenduko dira.



Itzulpen lan horiez gain, itzulpengintzari buruzko eztabaidak egingo dira taldean, eta ikasleek prestatu eta gidatu beharko dituzte.



Eskola presentzialak egiteko modurik ez balego, eGela eta BBC plataformen bidez garatuko da irakaskuntza.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema aipatu diren helburu eta gaitasunak neurtzeko pentsaturik dago, eta ebaluazio jarraitua izango da.



Salbuespen gisara, azken ebaluazioa aukeratu ahal izango dute ikasleek, baldin eta arautegian horretarako ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, bi ataza egin beharko dira irakasgaia gainditzeko. Lehena itzulpen komentatu bat izango da; azterketarako finkatzen den eguna izango da lan hori entregatzeko azken eguna. Azterketarako ezarritako egunean idatzizko proba bat egin beharko dute ikasleek: frantsesezko testu euskaratu (irakasgaian zehar landutakoen zailtasun maila berekoa).

Bi ataza horietako bakoitza azken notaren % 50 izango da, baina bi-bietan lortu behar dira gutxienik 5 puntu (10etik) irakasgaia gainditzeko.



Azken proba ordenagailuz egingo da, eta sareko hiztegiak kontsultatu ahal izango dira.

Azterketa modu presentzialean egiteko oztoporik balego, BBC plataforma erabiliko da.



Ebaluazio sistema hori aukeratu nahi izanez gero, ikasleak irakasleari jakinarazi beharko dio ikasgaiaren lehen 10 asteen barruan.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EAzterketa egunean egin beharreko proba idatzi baten bitartez egingo da ebaluazioa: frantsesezko testu baten –irakasgaian zehar landutakoen zailtasun maila berekoa– itzulpen iruzkinduna. Proba horren kalifikazioa izango da azken nota.



Proba ordenagailuz egingo da, eta sareko hiztegiak kontsultatu ahal izango dira.

Azterketa modu presentzialean egiteko oztoporik balego, BBC plataforma erabiliko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- SENEZ aldizkaria https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez
- Langintza xeheki https://eizie.eus/eu/argitalpenak/azterketak-txostenak/langintzaxeheki

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ECO, Umberto. Decir casi lo mismo. Experiencias de Traducción. 2008 Ed. Lumen

- Euskararako literatur itzulpena (ELI dossierra) https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/20091026/literatura_dossierra

- LOPEZ GASENI, Manu: Euskararako literatura-itzulpenen kritikaz. ItzulBaita 2008 https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/20091026/lopez_gaseni2

-CASAS, Joan. Un traductor literari a l'era de les revolucions tècnologiques. https://www.nuvol.com/noticies/un-traductor-literari-a-lera-de-les-revolucions-tecnologiques/

-WUILMART Françoise. Le péché de « nivellement » dans la traduction littéraire -–Meta 2007 https://www.erudit.org/fr/revues/meta/2007-v52-n3-meta1860/016726ar/

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ARRIZABALAGA, Bakartxo: Itzulpena eta feminismoa - SENEZ aldizkaria http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20080201/bakartxo
- BERMAN, Antoine : L'épreuve de l'étranger. Culture et traduction dans l'Allemagne romantique, Paris, Gallimard, « Essais », 1984 (rééd. coll. « Tel », 1995) ;
- REIMONDEZ, MARIA: Itsasargiak iluntasunean. Ideologia eta itzulpengintza: ikuspegi feministak eta postkolonialak - SENEZ aldizkaria http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20131028/15Reimondez
- TIPIANI, Victoria: Manual de traducción literaria: Guía básica para traductores y editores, Trad. Editorial Universidad de Antioquia, Medellín, 2009
- VON FLOTOW, Luise Le feminisme en traduction https://books.google.es/books?id=Fnfa3DAwrzcC&pg=PA117&lpg=PA117&dq=critique+feministe+de+la+traduction&source=bl&ots=n7fO3UQuye&sig=xa45qi0PP8uSW0ufEWWMQjqbsu0&hl=es&sa=X&ei=BAP6VNnyKobzULjbgMAN&ved=0CCcQ6AEwAQ#v=onepage&q=critique%20feministe%20de%20la%20traduction&f=false
- Repères bibliographiques https://books.openedition.org/enseditions/4144?lang=es
-ZENBAIT EGILE - Traduire le genre: femmes en taduction – PALIMPSESTES aldizkaria http://palimpsestes.revues.org/180

Aldizkariak

Actes des assises de la traduction littéraire, Arles, ATLAS
- SENEZ https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez
- META: Journal des traducteurs http://www.erudit.org/revue/meta/2011/v56/n2/index.html
- ITZULPEN ALDIZKARIEN ZERRENDA https://eizie.eus/eu/baliabideak/aldizkariak

Web helbideak

- 31 eskutik https://31eskutik.com/
- Elearazi http://elearazi.eizie.eus/
- Armiarma https://armiarma.eus/
- Nor da Nor datu-basea http://nordanor.eus/
- Jardunerako gidak eta kontratu ereduak https://eizie.eus/eu/baliabideak/gidak

TaldeakToggle Navigation

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA (2)