XSLaren edukia

Aldibereko Interpretazioa I: Euskara-Gaztelania25432

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25432

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Laborategiko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aldibereko interpretaziorako hurbilpena egingo dugu ikasgai honetan, bakar-bakarrik EU>ES norabidean (alderantzizkoa, ES>EU norabidea, Aldibereko Interpretazioa II ikasgaian landuko da. Biziki gomendatzen dut bi ikasgaiak hautatzea).



Lehendabizi, oinarri gisa, ikasleen mintza-trebetasunak landuko ditugu eta poliki joango gara interpretazio-saio praktikoak egiten, zailtasun gradualeko mintzaldiak dituzten bideoak erabiliz.



Ikasgaiaren helburua ez da interpretazio profesionalerako behar den maila eskuratzea eta, beraz, ikaslearen lana helburu horren arabera ebaluatzea; aldiz, bai da helburua ikasleek interpretazio modalitate eta norabide honen ezaugarriak ezagutzea eta oinarri-oinarrizko trebetasun batzuk eskuratzea. Etengabeko praktikaren bitartez eskuratu beharko ditu ikasleak trebetasun horiek, bere interpretazio-mintzaldiaren erabateko kontrola lortzeko eta ahozko testu gramatikalki zuzenak eta lexikoki koherenteak egiteko.



Trebetasun horiek eskuratu eta helburuak lortzeko bidean, oso garrantzizkoa da ikasleen autoikasketa (beren kabuz ariketak eginez eta materialak landuz) eta autoebaluatzeko gaitasuna. Ikasle bakoitzak halako eguneroko kritiko edo txosten bat egin beharko du klasean eta etxean bere kabuz egindako lanari buruzko azalpenekin, aurkitutako informazioekin eta horietan oinarrituta prestatutako glosarioekin, bere klaseko ariketei buruzko irakaslearen feedbackarekin eta bere lan guztiaren autoebaluaketarekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

• Autoikasketarako gaitasuna:

• Ikas-materialak aurkitu eta erabili

• Norbere kabuz ariketak egin

• Ariketa guztien autoebaluaketa zorrotza egin

• Ahozko mintzaldiak errepikatzeko eta oroitzeko gaitasuna

• Ahozko mintzaldiak birformulatzeko gaitasuna

• Norbere hizketa kontrolatzeko gaitasuna

• Ahozko testuak aztertzeko eta informazioa kudeatzeko gaitasuna:

• Lehen mailako informazioa / Funtsezko informazioa

• Bigarren mailako informazioa / Informazio osagarria

• Testuak sintetizatzeko gaitasuna

• Oroimen testuala

• Mintzaldiak prestatzeko eta dokumentazioa eskuratzeko gaitasuna

• Norbere eta besteen lanaren balorazio kritikoa egiteko gaitasuna

• Ahozko eta idatzizko itzulpenaren arteko oinarri, baldintza eta jarduera-

desberdintasunen jabetza eskuratzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

• Interpretazio profesionalaren panoramari buruzko ikuspegia

• Aldibereko interpretazioaren oinarriak

• Mintzamen eta interpretazio teknikak eta prozesu mentalak

• Testu laburren bat-bateko interpretazioa

• Aldibereko interpretazioaren oinarrizko teknikak

• Zentzuaren teoria eta lanketa: mintzaldiaren berreraikuntza

• Ahotsa: modulazioa, intonazioa, ahoskera, etenak eta erritmoa. Ahotsaren egokitasuna.

• Kabinaren barruko interpretaziorako hurbilpena.

• Aldibereko interpretazio praktiketarako hurbilpena.



MetodologiaToggle Navigation

**KLASEETAKO METODOLOGIA, LAN PERTSONALA ETA EBALUAZIOA:



a) Klaseko lana (notaren % 40):



Eskolen ardatza kabinako praktikak izango dira, hau da, irakasleak proposatutako hitzaldi-testuen interpretazioa prestatzea (gaiari buruzko dokumentazioa eta glosarioa egitea aurretiaz), bideograbazioak egin eta Youtubeko kanalera igotzea, eta, ondoren, ikasle bakoitzak bere autoebaluaketa landu eta bidaltzea 10 bat eguneko epean. Bereziki aintzat hartuko da mintzaldien transkripzioan oinarritutako gogoetak egitea.



Klasean beste ariketa batzuk ere egingo dira: mintzamena eta adierazmena lantzeko, oroimen ariketak, lexikoaren itzulpen bat-batekoa lantzeko ariketak, eta dokumentazioari loturiko ariketak (glosarioak barne).



Ebaluazio jarraiturako balioko dute klaseko lan hauek. Irakasleak eskatutako grabazio guztiak egin beharko dira, dokumentazio, glosario eta autoebaluazioekin batera. Hala egin ezean, bukaerako proba ere egin beharko da; kasu horretan, klaseko lanak % 20ko balioa izango du, eta bukaerako probak ere % 20koa



b) Bikotekako lan pertsonala (%40):



Ikasleek bikoteak eratu behar dituzte lan pertsonala egiteko. Lan pertsonal hori hauxe izango da:

- Bikotekide bakoitzak SEI mintzaldi bideograbatu behar ditu, euskaraz, 8 minutu ingurukoak, nahi duten gai formalari buruz. Irakurri gabeko mintzaldiak izan behar dute; mintzaldiak Google Driveko norbere karpetara igo behar dira.



- Bikotekide bakoitzak beste kideak egindako euskarazko mintzaldien interpretazioa bideograbatu behar du eta Drivera igo. Interpretazioari buruzko autoebaluazioa ere igo behar du Drivera; bikotekide bakoitzeko hizlariak lagundu egingo dio bere iritziarekin eta iradokizunekin autoebaluazioa egiten duenari. Autoebaluazioa interpretazio-laneko adibideetan eta/edo transkripzioetan oinarrituko da beti. Zenbat eta autoebaluazio sakonagoa, nota hobea atera ahalko da azken ebaluazioan.



**Lan pertsonalaren kronograma:

Lan pertsonala ezinbestez ondoko kronogramari jarraituz osatu behar da; hala egin ezean, lanaren puntuazioa gutxitu egingo da.



Irailean BI mintzaldi igo behar dira Google Drivera

Urrian BI mintzaldi eta BI interpretazio igo behar dira Google Drivera

Azaroan BI mintzaldi eta BI interpretazio igo behar dira Google Drivera

Abenduan BI interpretazio igo behar dira Google Drivera



Google Driven sartzeko gakoak:

Helbidea: Aldiberekoa1@gmail.com

Pasahitza: Abi12020

Arazorik izanez gero, bidali whatsapp bat 607285627 telefono zenbakira.





c) Ebaluazio-txostena (Notaren %20):

Ikasle guztiek egin behar dute (baita ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek ere), klasean eta/edo etxean egindako lan guztia zehatz-mehatz azaltzeko haren ebaluazio kritikoa eginez. Txostena, lauhilekoa bukatzean aurkeztu beharko da, azterketa eguna baino lehen. Gomendatzen da txostenak honelako egitura izatea:



1. Aldibereko interpretazioari buruzko oinarri teorikoak, ikusitako nahitaezko materialetatik (ORCIT eta irakurri beharreko bibliografiako liburua), edota ikasleak bere kabuz aurkitutako bestelako ikusentzunezko edo argitaratutako materialetatik eta klaseko apunteetatik abiatuz:

* ORCIT: https://orcit.eu/index.php/recursos/ sarean edo bibliografian aurkitzen dituzten bestelako material teorikoekin batera, haien laburpena ebaluazio-txosteneko 1. atal teorikoan sartzeko.

* IRAKURRI BEHARREKO BIBLIOGRAFIA:

PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.



2. Klaseko lana: ikasle bakoitzak klasean egindako lan guztiak, modu antolatuan eta txukuntasunez erantsi beharko zaizkio txostenari.



3. Lan pertsonala: ikasle bakoitzak bere kabuz egindako lan guztiak (grabazioen azalpena eta prestaketa, eta autoebaluaketak, modu antolatuan eta txukuntasunez aurkeztuak).



4. Bilakaera pertsonala eta ondorioak: lauhilekoan zehar ikasle bakoitzak izandako bilakaera, ondorioak eta gogoeta pertsonalak.

Txostenaren 1. eta 4. puntuek balioko dute bereziki atal honi buruzko nota erabakitzeko. Lanaren sakontasuna edukiko da kontuan notarako.



Autoebaluazio-txostenaren behin betiko testua, lauhilekoko azterketa-aldian aurkeztu beharko dio ikasle bakoitzak irakasleari.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 40
    • Bukaerako txostena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1) Irakasgaia gainditzeko baldintzak:

- Ebaluazio jarraituan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da klaseetara etortzea eta

- Eskatutako lanak epearen barruan ematea/egitea.

- Ez da egongo bukaerako azterketarik



2) Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko eta ebaluaketarako proba bat egiteko aukera izango du baldin eta irakasleari eskari bat helarazten badio idatziz (data eta sinadurarekin) lauhileko honetako bederatzigarren astera arte.



Dena dela, ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek ere egin beharko dituzte "Eskoletako Metodologia eta Lan Pertsonala" atalean esaten diren lanak: lan pertsonala irakasleak ikasle guztiei agintzen dizkien lanak berdin-berdin egin behar dira. Azken nortarako, beraz, ebaluazio jarraituari uko egindako ikasleek etxean egindako lanak, azken txostena eta azterketa hartuko dira kontuan.



3) Irakasgaia, oro har, modu jarraian ebaluatuko da ondorengo irizpideen arabera:



* Klaseko lana (irakasleak eskatutakoa) eta klaseko parte hartzea: % 40

* Lan pertsonala (ikasleak bere kabuz egindakoa): % 40

* Azken txostena: % 20









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia gainditu ahal izateko, beharrezkoa izango da ebaluazio jarraituan eskatutako lan guztiak ematea, autoebaluaketa-txostena bidaltzea eta, gainera, interpretazio saio bat egitea eta gainditzea.



Ohiko deialdian bezala, 3) puntuan esaten denak balioko du kasu ezohiko deialdian ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ORCIT: https://orcit.eu/index.php/recursos/
PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GILE, D. (1995) Basic Concepts and Models for Interpreter and Translator Training. John Benjamins , Amsterdam.

GILLIES, A. (2004): Conference Interpreting. A new students companion. Varsovia: Tertium.

JONES, R. (1998) Conference Interpreting Explained. St Jerome Publishing, Manchester.

KURZ, I. «Conference interpreting: quality in the ears of the user», Meta XLVI, Vol.2, 2001. pp. 394-409.

LEÓN, M. (2000) Manual de interpretación y traducción. Luna, Madrid.

PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

PÖCHHACKER, F. (2004): Introducing Interpreting Studies. Londres: Routledge.

PÖCHHACKER, F., SCHLESINGER, M., (eds) (2002): The Interpreting Studies Reader. Londres: Routledge.

SELESKOVITCH, D. (1968), L¿interprè dans les conférences internationales, Minard, Lettres Modernes, París.

SELESKOVITCH, D. LEDERER,M. (2002): Pédagogie raisonnée de l'interprétation. París: Didier Erudition.

TaldeakToggle Navigation

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.44 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.44 - LETREN FAKULTATEA (2)