XSLaren edukia

Informazioaren Zuzenbidea27098

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27098

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen xedea ikasleak kazetaritza, publizitate eta ikus-entzunezko komunikazioaren eremuko komunikazio-lanbideen egikaritzan oinarrizkoak diren ezagutza juridikoak bereganatzea da. Helburua honako hau da: ikaslea, albisteak idazterakoan eta beste informazio-produktu batzuk egiterakoan, adierazkorrak, publizitatekoak edo aisialdikoak, egiaztatze- eta erredakzio-teknikak modu egokian erabiltzeko gai dela egiaztatzea, era horretan lanbidearen egikaritzan erantzukizun juridikoak (penalak, zibilak, lan-eremukoak edo administrazio-eremukoak) ekiditeko.

Horretarako, gai honetan adierazpen- eta informazio-askatasunen eduki eta muga zehatzekin zerikusia duten alderdietan sakonduko da. Eremu honetan ezagutza sendoak lortuta, hurrengo ikasturteetan, kazetaritzako (Idazkera, Deontologia eta Hedabideak, Informazio-enpresa), ikus-entzunezko komunikazioko (Idazkera, Komunikazio sistemaren egitura), zein publizitate eta harreman publikoko (Publizitatearen Zuzenbidea, Idazkera, Ikus-entzunezko sistema) zenbait ikasgaitan azalduko diren edukiak eta eskakizun praktikoak hobe ulertu ahalko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Informazioaren Zuzenbidea ikasgaiak Ikus-entzunezko Komunikazioa titulazioarentzat jasotzen diren gaitasun orokor ezberdinak garatzen ditu:

a) Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta medotologien bitartez (Soziologia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan;

b) Jariokortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.

c) Komunikazioaren eremuan testuinguru eta errutina profesionaletatik ezagutzak eta esperientziak jasotzea.

Aurrekoarekin batera, zehazki, titulazioaren bigarren kurtsoan garatu behar diren bi zeharkako gaitasun jorratzen ditu: a) bere testuinguru historiko, sozial, judizial eta nazioarteko zehatzean informazio eta komunikazio sistema eta prozedura ezberdinak aztertu, ezagutu eta identifikatzeko gaitasuna lortu; b) komunikazio eta informazioaren eremuan arazo ezberdinak ikertu eta ebazteko aplikatuko diren iturri-dokumentuekin lan egiteko teknika eta metodoak garatzeko gaitasuna landu .

Irakasgaia ikastearen emaitzak honako hauek dira:

1. Informazioarekin zerikusia duten lanbide eta jardueretatik eratorritako ondorio juridikoak antzematea, bereziki horien bermeak eta mugak (DIZIPLINA EZAGUTZEA).

2. Gertakizunei buruz informatzea eta horiei buruzko iritzia ematea egiaztatze- eta erredakzio-teknikak gaizki erabili izanagatik erantzukizun juridikorik sorrarazi gabe (ARDURA PROFESIONALA).

3. Gaiari buruzko kontzeptuak eta terminologia zehatza ulertzea eta informazio-erlazioaren garapenean sortzen diren gatazken argudio juridikoak laburtzea (HIZTEGIA ETA ARRAZOITZEA).

4. Gaiaren ohiko iturriak erabiltzea alderdi orokor eta partzialei buruzko analisi, ikerkuntza edo txosten errazak egin ahal izateko, zein ordenamenduak aintzatesten dituen eskubideez baliatzeko (ERREDAKZIOA ETA IKERKUNTZA).

5. Aldez aurretik adierazitako gaitasun guztiak jendaurrean azaltzea eta gaiarekin lotutako eztabaida mantentzeko gai izatea (DISKURTSOA ETA EZTABAIDA).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA

1. Sarrera

2. Informazioaren Zuzenbidea: objektua, historia eta iturriak

3. Adierazpen- eta informazio askatasunak: eskubideak eta bermeak

4. Kanpo- eta barne-mugak: egiazko informazioa eta nabarmentasun publikoa

5. Ideologia adierazteko askatasuna eta haren mugak

6. Parte-hartze murriztaileak: zentsura, bahiketa, hedabideak ixtea eta eskubideak etetea

7. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak (I): ikuspegi orokorra eta babes zibila

8. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak (II): babes penala eta konstituzio-doktrina

9. Zuzenketa eskubidea

10. Kontzientzia-klausula eta informazioaren profesionalaren estatutua.

11. Sekretu profesionala

12. Sekretu ofizialak eta botere publikoen informaziora sartzeko mugak

13. Hedabideen erregimen juridikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Informazioaren Zuzenbidea ikasgaiak 6 ECTS kreditu dauzka eta ikasketa-planean 53 ordu teoriko eta 7 praktiko dagozkio.

Teoria orduetan irakasleak programa gelan azalduko du eta ikasleriak askatasun osoz parte-hartu eta galdetu ahal izango du.

Praktikak klasean egin ahal izango dira, bertaratuz, (irakasleak zehaztuko duen egun eta orduan. Egun eta ordu horiez aste bat arinago abisatuko da gutxienez, e-gelan) edo on-line, agindu den lana entregatuz, adieraziko den astean. Kurtsoan zehar 4 edo 5 praktika egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA JARRAITUA

Kurtsoan zehar egindako praktikek (klasera bertaratuz edo on-line) azken notaren %20 balioko dute.

Azken frogak (garatzekoak izango diren galdera ezberdinez osatutako azterketa idatzia) azken notaren %80 balioko du.

EBALUAKETA EZ-JARRAITUA

Kurtsoan zehar praktikak egin ez dituztenei aplikatuko zaie. Kasu honetan azken froga bat gauzatuko da. Froga honek bi zati izango ditu: batetik, garatzekoak izango diren idatzizko galderek osatutako atal bat egongo da (azken notaren %80 balioko du). Bestetik, ebatzi beharko den kasu praktiko bat (azken notaren %20 balioko du). Kasu praktikoa ebazteko kurtsoan zehar erabili diren material ezberdinak kontsultatu ahal izango dira, paperean.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Orientazioak ohiko deialdiaren berberak dira.

Ohiko deialdian zati praktikoan eta autoebaluaziorako galdetegietan lortutako nota ezohiko deialdirako gorde daiteke, ikasleak hori nahi izanez gero. Bestela, azterketa egunean jarriko direnak egiteko aukera dauka.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiak eGelan duen orrian programaren gaien testua eskegiko da, dagozkien eskemekin batera. Material horiek ezagutzea ezinbestekoa da azterketarako.
Irakurketa osagarriak izenburupean ikasgaiarekin zerikusia duten testuak, webguneetara loturak, gaurkotasuna duten albisteak, eta abar ere argitaratuko dira. Horien kontsulta eta irakurketa erabat borondatezkoa da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

URÍAS, Joaquín, Principios de Derecho de la Información, Tecnos, Madril, 3. argitalpena, 2014.

GUICHOT, Emilio (koord.), Derecho de la Comunicación, Iustel, Madril, 5. argitalpena, 2018.

AZURMENDI, Ana, Derecho de la Comunicación, Eunsa, Iruña, 2016.

PAUNER, Cristina, Derecho de la Información, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2014.

BALAGUER, María Luisa, Derecho de la Información y de la Comunicación, Tecnos, Madril, 2. argitalpena, 2016.

TORRES LÓPEZ, Mª Asunción eta beste batzuk, Elementos para el estudio del Derecho de la Comunicación, Madril, Tecnos, 2017.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Araudia:
Normas básicas de Derecho de la Información, Audiovisual y Publicitario, Editorial Ratio Legis, Salamanca, 2010.
Monografiak:
CHINCHILLA, Carmen eta AZPITARTE, Miguel, Estudios sobre la Ley General de Comunicación Audiovisual, Aranzadi, Iruña, 2011.
FISS, Owen F., La ironía de la libertad de expresión, Gedisa, Bartzelona, 1999.
GARTON ASH, Timothy, Libertad de palabra, Tusquets, Bartzelona, 2017.
LAZCANO BROTÓNS, Íñigo, El secreto profesional en el periodismo, Lete, Bilbao, 2007.
MEDINA GUERRERO, Manuel, La protección constitucional de la intimidad frente a los medios de comunicación, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2005.
MUÑOZ MACHADO, Santiago, Los itinerarios de la libertad de palabra, Crítica, Bartzelona, 2013.
RODRÍGUEZ MONTAÑÉS, Teresa, Libertad de expresión, discurso extremo y delito, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2012.
SALVADOR CODERCH, Pablo eta GÓMEZ POMAR, Fernando (ed.), Libertad de expresión y conflicto institucional. Cinco estudios sobre la aplicación judicial de los derechos al honor, intimidad y propia imagen, Civitas, Madril, 2002.

Aldizkariak

Gaztelaniaz, gaiari buruzko bi aldizkari bakarrak elektronikoak dira: Revista de Derecho de la Comunicación-Derecom (www.derecom.com) eta Revista de Derecho Comparado de la Información (www.biblio.juridicas.una.mx/revista/DerechoInformacion/), azkena, nagusiki, Amerika Latinako eremukoa.
Arlo honetako artikuluak honako beste aldizkari hauetan ere aurki daitezke: Actualidad Jurídica Aranzadi, Revista Española de Derecho Constitucional, Poder Judicial, Revista de Administración Pública, Revista de Derecho y Nuevas Tecnologías, Revista Vasca de Administración Pública eta Revista Española de Derecho Administrativo. Informazioaren Zuzenbidearen programako alderdi zehatzei buruzko artikuluak aurkitzeko ezinbestekoa da www.dialnet.unirioja.es bilatzailea erabiltzea.
Nazioartean badaude gaiari buruzko aldizkari espezializatuak, garrantzitsuenak: Légipresse (Frantzia), The Journal of Media Law (Erresuma Batua) eta Communication Law and Policy (Estatu Batuak).

Web helbideak

Arau juridikoak honako esteka honetan kontsulta daitezke: www.juridicas.com (Legislación atalean).
Bereziki interesgarria da https://www.boe.es/legislacion/codigos/codigo.php?id=168_Codigo_de_Derecho_Audiovisual&modo=1.
Giza Eskubideen Europar Auzitegiaren epaiak (frantsesez eta ingelesez) honako esteka honetan daude: www.hudoc.echr.coe.int/eng.
Konstituzio Auzitegiaren epaiak honako esteka honetan daude: www.tribunalconstitucional.es.
Beste auzitegi batzuen epaiak www.poderjudicial.es/search/index.jsp webgunean edo Aranzadi On-line (Westlaw) datu-basean (UPV/EHUko liburutegiko webgunean, nahiz eta UPV/EHUtik barrutik bakarrik sar daitekeen) lor daitezke.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABERASTURI GORRIÑO, UNAI
  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • LAZKANO BROTONS, IÑIGO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

13:00-15:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak