XSLaren edukia

Fotokazetaritza27102

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27102

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Fotokazetaritza” irakasgaiak hedabideetara bideratutako argazki-adierazpenean sakontzea du helburu. Horretarako, ezagutzaren bi arloak kontuan hartuko ditugu: alde teorikoa eta praktikoa. Alde batetik, ikasleak lengoaia fotografikoaren elementu nagusiak ikasiko ditu. Bestetik, fotokazetaritzaren elementu teorikoak ezagutuko ditu. Ondorioz, kazetari moduan ez ezik, fotokazetaritzari ikerlari moduan ere heltzeko baliabideak bereganatuko ditu ikasleak, hau da, hedabideetako argazkiak interpretatzeko gakoak azaltzeko gai izango da.



“Fotokozetaritza” Kazetaritza Graduko 3. mailako irakasgaia da eta lehen lauhilekoan ematen da. Aurreko ikasturteetako irakasgaiak osatzen ditu, ikus-elementuak aztertzen dituelako. Horrela, “Fotokazetaritzak” 1. mailako “Berrien idazkera prentsa” eta 2. mailako “Ziberkazetaritzako hizkera” zein “Berrien idazkera telebista” irakasgaiak osatzen ditu. Era berean, argazkien konposizioa ere lantzen duenez, beste bi irakasgairen oinarri da: 3. mailako “Kazetaritza diseinuaren oinarriak” eta 4. mailako “Prentsa edizioa”, hain zuzen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

UPV/EHUko Kazetaritza Graduan ikasleak garatuko dituen gaitasunetatik, 3. mailako “Fotokazetaritza” irakasgaiak honakoak zehazki lantzen ditu:

1.) Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea hainbat komunikabideren ezaugarrien arabera.

2.) Zenbait iturri bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.

3.) Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.

4.) Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea, komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.



“Fotokazetaritza” ikasgaiak, hortaz, argazkien eta konposizioaren teknika izango du abiapuntu. Teknika ezagutzea, baina, ez da komunikazioan trebe izateko gaitasun nahikoa. Horregatik, ezaguera teknikoa lanbide-senaren zerbitzura ipiniko da. “Fotokazetaritza” irakasgaian ikasleek ikasturtearen amaieran honelako gaitasunak bereziki garatuko dituzte:

1.) Kameraren funtzionamendu teknikoa menderatzea eta erabiltzea.

2.) Argazki-konposizioaren arauak ezagutzea.

3.) Egoera zailetan argazki baliagarriak egiteko baliabideak garatzea.

4.) Irudiak sortzeko eta interpretatzeko gaitasun kritikoa lantzea.

5.) Irudien hizkera informazio-arlora egokitzeko gaitasuna garatzea.

6.) Irudien erabilpen profesionala hobestea.

7.) Informazioa irudien bitartez helarazteko eta maketazio egokian aurkezteko sen kritikoa bereganatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



1.) Argazki-kameraren ezarpenak:

1.1.) Kamera digitalaren ezaugarriak.

1.2.) Ikuseremua.

1.3.) Esposizioa.

1.4.) Argiztapena.

1.5.) Histograma.



2.) Argazki-konposizioa:

2.1.) Irudia prestatzea.

2.2.) Konposizioaren arau estetikoak:

2.2.1.) Formatua.

2.2.2.) Enkoadraketa.

2.2.3.) Foku-puntuaren kokapena.

2.2.4.) Foku-puntua nabarmentzeko baliabideak.

2.3.) Ohiko akatsak ekiditeko.





3.) Fotokazetaritzaren historia:

3.1.) Aro esperimentala (1826-1855).

3.2.) Argazki-merkataritza eta artea (1856-1899).

3.3.) Argazkigintza eta modernitatea (1900-1945).

3.4.) Bigarren Mundu Gerraostea eta gizarte permisiboa (1946-1976).

3.5.) Postmodernitatetik sareko argazkigintzara (1977-gaur arte).



4.) Argazkiaren erabilgarritasun informatiboa:

4.1.) Kazetaritzako argazkiak.

4.2.) “Fotoegia”.

4.3.) Objektibotasuna.





5.) Kazetaritzako argazkien generoak:

5.1.) Fotoalbistea.

5.2.) Albisteentzako argazkia.

5.3.) Erretratua.

5.4.) Fotorreportajea.

5.5.) Fotosaiakera eta argazkilaritza dokumentala.



6.) Argazkien azterketa:

6.1.) Argazkiei buruzko ikerketa-proiektua diseinatzea.

6.2.) Kazetaritzak oargazkien ikergaiak:

6.2.1.) Argazkien garrantzia.

6.2.2.) Argazkien egokitasuna.

6.2.3.) Argazkien esangura.



EGITARAU PRAKTIKOA



1.) Tratamendu fotografikoa:

1.1.) Argazki-artxiboa sortu eta antolatzea.

1.2.) Postprodukzioa.

1.3.) Argazkiak tratatzea.



2.) Edizio grafikoa:

2.1.) Edizio grafikoaren egitekoa.

2.2.) Argazki motaren araberako edizio grafikoa.

2.3.) Diseinua.

MetodologiaToggle Navigation

Ikastordu magistraletan fotokazetaritzaren oinarri teknikoak azalduko dira, ondoren horren erabilgarritasun informatiboari ekiteko. Beraz, eduki teorikoek hiru arlo landuko dituzte: argazkilaritzaren teknika zein konposizioa, kazetaritzarako argazkien eginkizuna eta argazkien interpretazioa.



Ikasgelako praktiketan irakasgaiaren alde esperimentala landuko da. Horrela, ikasleek haiek argazkiak egingo dituzte eta horiek konposizio egokian aurkeztuko dituzte. Norberak, gainera, ezagupen teknikoak banakako lanetan islatu beharko ditu.

Azkenik, ordenagailu-praktikak egongo dira, eta ikasleak azpitaldetan banatuko dira. Bertan, argazki-edizio profesionalerako hainbat software libreko programa landuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Azken froga (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak klase magistraletako, ikasgelako praktiketako eta ordenagailuko praktiketako saioen %80ra bertaratu behar du eta ikastordu magistraletako eztabaidetan parte-hartzea baloratuko da. Arau horrek atal bakoitzeko %80ko asistentzia eskatzen du. Justifikatuta egon arren, bertaratu ezin daitekeen gehienezko kopurua irakasgaiaren atal bakoitzean %20koa izango da. Hau da, atalen batean huts eginez gero, ikaslea azken ebaluazioaren sistemaren arabera kalifikatuko da, baldin eta irakasleari idatziz horren berri ematen badio.



a.1) Ebaluazio jarraia



* Argazki-lana, praktiketan entregatu beharrekoa (kalifikazioaren %10a): emandako jarraibideen arabera argazkiak ateratzea.

* 10. astean banakako lan praktikoak (%20a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.

* 15. astean taldeko lan praktikoak (%40a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.

* 16. astean banakako lan teorikoa (%30a): teoria eta ikerlana, analisia edo eduki teorikoekin zerikusia duen kasu-azterketa.



Ikasgaia gainditzeko, ikasleek ebaluaziorako lau zereginetatik hiru egin beharko dituzte, gutxienez.



Ikasleek azken probari uko egiten ahalko diote. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, azaroaren 18a baino lehen.



a.2) Azken ebaluazioa



* Banakako lan praktikoak (%70a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.

* Lan teorikoa (%30a): azterketa.



Lan praktikoak ikaslearen gidan zehaztutako egunean eta moduan aurkeztuko dira, eta deialdi bakoitzean azken azterketa egiteko ezarritako epea izanen da.



Ikasgaia gainditzeko, ikasleek atal biak gainditu beharko dituzte.



Ikasleek azken probari uko egiten ahalko diote. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, azaroaren 18a baino lehen.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi arruntaren azken ebaluazioko baldintza berak aplikatuko dira.



* Banakako lan praktikoak (%70a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.

* Lan teorikoa (%30a): azterketa.



Lan praktikoak ikaslearen gidan zehaztutako egunean eta moduan aurkeztuko dira, eta deialdi bakoitzean azken azterketa egiteko ezarritako epea izanen da.



Ikasgaia gainditzeko, ikasleek atal biak gainditu beharko dituzte.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gorosarri, Maria (2022): Fotokazetaritza: Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa, UEU, Bilbo.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gorosarri, Maria (2022): Fotokazetaritza: Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa, UEU, Bilbo.

Rodríguez, Hugo (2020): Guía completa de la imagen digital, Marcombo, Barcelona.

Sousa, Jorge Pedro (2003): Historia crítica del fotoperiodismo occidental, Comunicación Social, Sevilla.

Vázquez, Rosa Isabel (2017): El proyecto fotográfico personal, FotoRuta, Madrid.

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1997): Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia, UEU, Bilbo.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Abott, James (2021): The Digital Darkroom, Ilex, London.
Alonso Erausquin, Manuel (1995): Fotoperiodismo: formas y códigos, Síntesis, Madrid.
Barthes, Roland (1971 [1964]): Elementos de la semiología, Editor Alberto Corazón, Madrid.
Berger, John (2008 [1972]): Ways of Seeing, Penguin Modern Classics, London.
Caballo Ardila, Diego (2006): Fotoperiodismo y edición, Universitas, Madrid.
Caple, Helen (2013): Photojournalism: A Social Semiotic Approach, Palgrave Macmillan, Basingstoke.
Fahmy, Shahira; Bock, Mary Angela; Wanta, Wayne (2014): Visual Communication Theory and Research: A Mass Communication Perspective, Palgrave Macmillan, New York.
Freeman, Michael (2019): Todo lo que necesita saber para tomar fotografías perfectas, Blume, Barcelona.
Kobré, Kenneth (2006): Fotoperiodismo: El manual del reportero gráfico, Ediciones Omega, Barcelona.
Hacking, Juliet (2021): Photography: The Whole Story, Thames & Hudson, London.
Heine, Kay-Christian (2011): Fotografie für Journalisten, O’Reily, Köln.
Hustvedt, Siri (2017): La mujer que mira a los hombres que miran a las mujeres: Ensayos sobre feminismo, arte y ciencia, Seix Barral, Barcelona.
Josephson, Sheree; Kelly, James D.; Smith, Ken (2020): Handbook Of Visual Communication: Theory, Methods, and Media, Routledge, New York.
Lobinger, Katharina (2012): Visuelle Kommunikationsforschung – Medienbilder als Herausforderung für die Kommunikations- und Medienwissenschaft, Springer, Wiesbaden.
Marzal Felici, Javier (2007): Cómo se lee una fotografía. Interpretaciones de la mirada, Cátedra, Madrid.
Rossig, Julian J. (2014): Fotojournalismus, UVK, Konstanz.

Web helbideak

Euskal Prentsaren Lanak: .
Photographers Without Borders: .
Pulitzer Sariak: .
World Press Photo: .

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

10:00-11:30 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

10:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

10:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

32 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

32 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:00-19:00 (1)

15:00-17:00 (2)

2-15

17:30-19:30 (3)

16:00-16:30 (4)

Irakasleak

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

66 Ordenagailuko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:30-17:00 (1)

Irakasleak