XSLaren edukia

Tokiko Hedabideak: Informazio Produktua Sortzea27117

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27117

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburu nagusia da tokian tokiko komunikazioa landuz, ikasleek eurek aukeratutako euskarrian (idatziz/peperean, ikus-entzunezko, digital: web orrialde edo blog) produktu informatibo bat sortzea hasieratik bukaerara arte. Hau da, produktu horren sorrera prozesua pausoz pausu ezagutu eta bizitzea. Modu horretan, eta laugarren mailako hautazko irakasgaia izanik, ikasleek gradu osoan ikasitako eduki teoriko, praktiko eta konpetentziak erakutsi eta garatu ahal dituzte profesionalen tokian jarrita, benetako lan mundutik oso gertu dagoen eszenatokian.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1-Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.



2-Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.



3-Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.



4-Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.



5-Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea.



6-Argudiatzearen irudi erretorikoak eta ahozko eta idatziko baliabide linguistiko desberdinak identifikatzea eta trebetasunarekin erabiltzea,genero mota bakoitzean adierazpen eraginkorra eta komunikabide desberdinetako publiko hartzaileari egokitutako mezuko tipoa lortzeko.



7-Enpresa-antolaketa modeloak eta bere garapen faseak ezagutzea, enpresa bat sortzea baimentzen duten oinarriak ezartzeko, komunikabideen jarduera etikoa arautzen duten barne eta kanpoko dokumentuen erabilgarritasun graduaren jakintzarekin.



EMAITZAK



1.Ikasleak gai dira tokiko hedabide baten ezaugarriak ezagutzeko eta irakurleak erakartzeko orduan, tokiko edukiek duten garrantzia ulertzeko.



2. Ikasleek trebetasunak eskuratu dituzte tokiko aldizkari bat diseinatzeko eta maketatzeko, eta ikus-entzunezko produktu informatibo bat diseinatzeko eta sortzeko irrati eta telebistarako, edo hedabide digital baterako eta sakelako telefonorako.



3. Ikasleak kazetaritza-testuak (albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, kronikak eta iritzi-testuak) sortzeko gai dira hainbat euskarritarako (prentsa idatzia, ikus-entzunezkoa, digitala edo telefono mugikorra), tokiko kazetaritzaren iturriak erabiliz.



4. Ikasleak gai dira plan eta negozio eredu bat asmatzeko eta horren bidez tokiko komunikazio proiektua aurrera eramateko.



5. Ikasleek beren tokiko informazio-proiekturako egokiena den enpresa-antolamenduaren eredua aplikatuko dute.



6. Ikasleak gai dira tokiko informazio-proiektuari martxan jartzeko beharrezkoak diren finantzabideak kontsultatzeko eta lortzeko (udalaren, foru-aldundien, tokiko saltokien eta negozioen publizitatearen, subskripzioen edo crowdfunding edo mikromezenasgo kanpainen bidez).



7. Ikasleek tokian tokiko informazio produktua banatzeko eta merkaturatzeko kanpaina bat martxan jarri ahal izateko trebetasunak eskuratu dituzte.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Teoriaren egitaraua:



1. Gaia: Tokian tokiko komunikazioaren mundua



1.1. Definizioa



1.2. Sailkapena eta ezaugarriak



1.3. Tokian tokiko kazetariaren bereizgarriak



1.4. Gertuko kazetaritza



1.5. Kazetaritza hiperlokala: tokian tokiko estrategia mediatiko berriak.



1.6. Euskarazko tokian tokiko kazetaritzaren historia



2. Gaia: Tokian tokiko informazioaren antolakuntza



2.1. Tokian tokikorako deszentralizazioa



2.1.1. Azterketarako kasuak



2.1.2. Doako prentsaren kasua



2.2. Tokian tokiko kazetaritzaren produkzio errutinak



2.2.1. Irratiko eta telebistako lana



3.Gaia: Tokian tokiko informazio iturriak



3.1- Lehen mailako iturriak



3.2- Bigarren mailako iturriak



3.3- Tokian tokiko informazioaren iturri ofizialak



3.3.1- Udala



3.3.2- Aldundia



3.3.3- Erkidego Autonomoa



3.3.4- Estatuko Administrazioa



3.4- Tokian tokiko politika



3.4.1- Udalerriko kronika



4.Gaia: Internet eta tokian tokiko informazioa



4.1- Ziberhedabidearen kontzeptua



4.2- Euskal Herriko eta Espainiako ziberhedabideak



4.3- Globala, tokian tokikoa eta glokala



5. Gaia: Tokian tokiko informazio produktua sortzeko faseak



5.1- Produktuaren diseinua



5.2- Enpresaren diseinua



5.3- Produktuaren sorrera



5.4- Hedapena eta komertzializazioa



Praktiken egitaraua:



-Kazeta-enpresen eta benetako informazio produktuen sorrera



-Tokian tokiko hedabide eta edukien analisia



-Tokiko interesa duten albiste, erreportaje, elkarrizketa eta kroniken sorrera formatu ezberdinetan



-Gaiarekin zerikusia duten hitzaldietara etortzea.



-Tokian tokiko produktu eta horien edukien aurkezpena taldeetan.



IKASLEEI BEREN ORDENAGAILU ERAMANGARRIA ETA TELEFONO MUGIKORRA GUZTIZ KARGATUTA ERAMATEA GOMENDATZEN ZAIE, LAN TEORIKOAK ETA PRAKTIKOAK EGITEKO BEHARREZKOAK IZANGO BAITIRA.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia modu presentzialean egingo da eta lanen entrega eGela plataformaren bidez egingo da. Lan teoriko eta praktikoak taldeka egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIKO DEIALDIA



Ikasgaiaren azken nota 3 ataletan banatzen da. Nota guztiak taldekoak izango dira.



-Teoriko gai bat garatu eta aurkeztu: 30 puntu



-Tokian tokiko produktuaren sorrera: 60 puntu



-Klaseko ariketak: 10 puntu (Praktiketako aktak, kontrolak eta hitzaldiak)



EBALUAZIO JARRAITUA:



Ikasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzeko ezinbestekoa izango da, gai teoriko baten garapena eta aurkezpena egitea eta klase praktiko, kontrol saio eta hitzaldien %75era azaltzea. Aurreko baldintzak bete ezean, ez ohiko deialdia egin beharko da.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio 2022ko azaroaren 11a baino lehen.



Ikasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa, biak, egin eta gainditu beharko dira. Praktikan, 70etatik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu. Bien batuketak emango du azken nota.



EBALUAZIO EZ JARRAITUA:



Ebaluazio jarraitua ohiko deialdian egiten ez duenak, amaierako ebaluazio arrunta egiteko bi lanen aurkezpena egin beharko du: alde batetik, tokiko komunikabide baten analisiari buruzko lan teoriko bat aurkeztu beharko du (30 puntu) eta bestetik, tokian tokiko informazio-produktu bat sortzeko lan praktiko bat aurkeztu beharko du (70 puntu). Lanak bakarka egingo ditu ikasleak eta irakaslearen jarraipena eta ikuskapena izango dute aurkeztu aurretik.



Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio 2022ko azaroaren 25a baino lehen.



Irakasgaian gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar dira. Praktikan, 70etik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikaren nota gainditu bada, eta eskatutako asistentzia minimoa betez gero, gorde egingo da ekainerako deialdirako bakarrik. Eskatutako gutxieneko asistentzia betetzen ez duenak edo alde praktikoa gainditzen ez duenak azken froga berezia, teorikoa eta praktikoa, egin beharko du. Aipatu azterketak ohiko deialdikoak dituen ezaugarri berberak izango ditu.



Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar dira. Praktikan, 70etik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ONDOREN AIPATZEN DIREN LIBURUAK EZ DIRA IKASGAIAREN ESKU LIBURUAK:



-Aiestaran, Alazne. Deba barreneko euskarazko komunikazio sistema: tokian tokiko aldizkariaren kazetaritza genero eta

gaien analisia 2000-2004 bitartean. Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioa, 2007.



-Aranguren, Asier. Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbao, 2001.



-Arboledas, Luis. El ombligo del periodista. Periodismo local en el siglo XXI. Editorial Comares. Granada, 2007.



-Cebrián Enrique, B; Mirón, L M (Editores). Áreas del periodismo. Comunicación Social Ediciones y Publicaciones.

Sevilla, 2013.



-Izquierdo Labella, Luis. Manual de periodismo local. Editorial Fragua. Madrid, 2010.



-Izquierdo Labella, Luis. Comunicación glocal. El periodismo local abre una ventana al mundo. Tirant Humanidades.

Valencia, 2012.



-López García, Guillermo. Comunicación local y nuevos formatos periodísticos en Internet: cibermedios, confidenciales y

weblogs. Server de Publicacions de la Universitat de València. Valencia, 2008.



-López García, Xosé; Maciá Mercadé, Juan. Periodismo de proximidad. Editorial Síntesis. Madrid, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-López Lita, R; Fernández Beltrán, F; y Durán Mañes, A (Editores). La prensa local y la prensa gratuita. Universidad Jaime I. Castellón, 2002.

-Nieto Tamargo, Alfonso; Iglesias Francisco. La empresa informativa. Ed. Ariel. Barcelona, 2000.

-VV.AA. Radiotelevisión pública, local y alternativa: perspectivas. (Primer Congreso de radio y televisiones locales, públicas y alternativas). Chaparro, Manuel, recopilador. Ema RTV. Cádiz, 1998.

-Zabaleta Urkiola, Iñaki; Zalakain Garaikoetxea, Jesus Mari. Irrati eta telebistako informazioaren teoria eta teknika. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Bilbao, 2004.

-Santos Díez, Maria Teresa; Pérez DaSilva, Jesús Angel. La televisión local en el País Vasco. Servicio Editorial de la UPV. Leioa, 2010.

Aldizkariak

Ámbitos
Estudios sobre Mensaje Periodístico
Comunicación y Sociedad
Comunicar
Doxa.
Palabra Clave
Revista Latina de Comunicación
Telos
Textual and Visual Media
Uztaro
Zer
Jakin
Revista Latina de Comunicación

Web helbideak

-http://www.somosmalasana.com
-http://www.vilaweb.cat
-http://www.zonaretiro.com
-http://www.granadaimedia.com
-http://www.tualbacete.com
-La comunicación local por Internet:
http://books.google.es/books?id=UOrmLV_GyOYC&dq=comunicacion+local&printsec=frontcover&source=bl&ots=59iY-6hCWs&sig=8-_BXTHinTM5Y1FBaqjSaUzIY20&hl=es&sa=X&oi=book_result&resnum=5&ct=result#PPA15,M1
-http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
-Vademécum de Español Urgente: http://www.agenciaefe.com/esurgente/lenguaes/
-Gramática y ortografía española: http://www.indiana.edu%7Ecall/lengua.html
-Guía de la comunicación de Euskadi: http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48- 2629/es/contenidos/informacion/es_kom_gida/es_es_kom/es_kom_gida.html
-http://topagunea.eus/
-http://goiena.eus/
-http://hitza.eus/
- http://anboto.org/
-http://www.herrikolore.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00 (1)

15:00-17:00 (2)

2-15

15:00-17:00 (3)

15:00-16:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00 (1)

18:00-20:00 (2)

2-15

15:30-17:30 (3)

18:00-19:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

19:00-20:00 (1)

Irakasleak