XSLaren edukia

Gaur Egungo Espainia eta Euskadiren historia27118

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27118

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation



Kazetaritzako Graduko irakasgai hau hautazkoa da. Irakasgai honek XX. mendean zehar Espainiako eta Euskadiko bilakaera historikoaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu, munduko eta Europako testuinguruan kokatuz, egungo gizartea ulertzeko helburuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Espainia eta Euskal Herriko bilakaera historikoaren ildo nagusiak baloratzea eta adieraztea (ahoz eta idatziz) XX. mendean zehar, horrela bizi dugun mundua ulertu ahal izateko.

Testu, grafiko eta mapa historikoak aztertzea.

Historialarien eta bestelako gizarte zientzialarien liburuei buruzko aipamen kritikoak idaztea.

Gai edo aldi historiko bati buruzko lan akademikoa egitea, bibliografia berezitua eta bestelako iturriak erabiliz.

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:

Ikasleak Espainia eta Euskadiren historia garaikidearen aldiak identifikatzen ditu.

Ikasleak Espainia eta Euskadiren historia garaikidearen prozesu historiko nagusien ezaugarriak azaltzen ditu, ahoz zein idatziz.

Ikasleak mota desberdinetako agiri historikoak (koadroak, testuak, mapak, grafikoak) ulertu eta bere testuinguru historikoan kokatzen ditu.

Ikasleak Espainia eta Euskadiren iragan hubilazko testu historiografikoak kritikoki aztertzen ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. ESPAINIA ETA EUSKADI XX. MENDEAREN HASIERAN

1. GAIA: Errestaurazioko sistema politikoa. Masa-gizartea eta Errestaurazioaren krisia. Primo de Rivera-ren diktadura eta Monarkiaren amaiera.

2. GAIA: Euskadiko modernizazio sozio-ekonomikoa eta pluralismo politikoa.



II. II ERREPÚBLICA ETA GUDA ZIBILA

3. GAIA: Espainiako lehen demokrazia: II. Errepública.

4. GAIA: Guda Zibila: Kontrairaultza eta Iraultzaren artean.

5. GAIA: Autonomiarako bide luzea eta lehen Euskal Gobernua.



III. FRANCOREN DIKTADURA

6. GAIA: Gerraoste luzea: autariko ekonomikoa eta errepresio politikoa. Diktaduraren ezarpena Euskadin.

7. GAIA: "Desarrollismotik" frankismoaren krisira. Modernizazioa ekonomikoa eta oposizioaren berpizkundea Euskadin.



IV. TRANTSIZIOA ETA DEMOKRAZIA

8 GAIA: Diktaduratik Demokraziarako Trantsizioa. Trantsizioa Euskadin eta euskal autonomiaren eraikuntza.

9. GAIA: Espainia eta Euskadi demokraziaren garaian.





MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralaren bitartez, irakasleak gaiak aurkeztuko ditu. Azalpen horiek ikasleak osatu behar ditu zenbait jarduera praktikoren bitartez: testu-iruzkinak eta lan monografikoak eginez, ikus-entzunezko materialak aztertuz, ikasleak landutako irakurgaiak aukeztuz eta eztabalidatuz (lan horiek eta berorien aurkezpena ebaluazio jarraiaren funtsa dira).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetako ebaluazioa jarraia da, hau da, ikasleak ikasturtean zehar egindako lanen (testu eta ikus-entzunezkoen iruzkinak, aipamen kritikoak, lan monografikoak, eta abar) ebaluazio etengabea.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita. Kasu honetan azken ebaluazioa garatu beharreko proba idatzia izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Garatu beharreko proba idatzia egingo du ikasleak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ÁLVAREZ JUNCO, J. y A. SHUBERT, (eds.): Nueva historia de España (1808-2018), Madril, Galaxia Gutemberg, 2018.

BAHAMONDE, A., MARTINEZ, J.: Historia de España. Siglo XX, Madrid, 2004.

BARRUSO, P. et al.: Historia del País Vasco. Edad Contemporánea, Hiria, Donostia, 2005.

CANAL, J. (dir): Historia de España, Vol. II (1931-2017), Madrid, Taurus, 2018.

CASANOVA, J. y GIL ANDRÉS, C.: Historia de España en el siglo XX, Ariel, Bartzelona, 2010.

GRANJA, J. L. y DE PABLO, S.: Historia del País Vasco y Navarra en el siglo XX, Madrid, 2002.

GRANJA, J.L., DE PABLO, S., RUBIO, C.: Breve historia de Euskadi. De los Fueros a la autonomía, Debate, Barcelona, 2020.

MARIN, J. y otros, Historia Política, 1939-2000, Madrid, 2001.

MARTORELL, M., JULIÁ, S.: Manual de historia política y social de España (1808-2011), Barcelona, 2012.

NÚÑEZ SEIXAS, X.M. (dir.). España en democracia (1975-2011). Historia de España, Vol. 10, Barcelona, Crítica, 2017.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BEASCOECHEA GANGOITI, JOSE MARIA
  • HIDALGO GARCIA, SARA
  • MONTERO GARCIA, MANUEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

13:30-15:30 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak