XSLaren edukia

Informazio Enpresa27112

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27112

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kazetaritza graduko laugarren mailako ikasgaia da Informazio Enpresa. Ikasgai honen helburua zera da: informazio enpresaren eta hedabideen merkatuaren izaera eta funtzionamendua ulertzeko beharrezkoak diren baliabideak bereganatu ditzatela ikasleek eta, gainera, informazio enpresa bideragarri bat sortzeko plangintza diseinatu eta garatzeko gai izan daitezela.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Behin irakasgaia burututa, ikasleak honako sei gaitasun hauek eskuratu ahal izango ditu:



1- Enpresaren izaera, egitura eta antolakuntzari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.



2- Jarduera ekonomiko bat martxan jartzeko eta merkatal sozietatea sortzeko prozesua menperatzea.



3- Informazio enpresaren ezaugarri berezkoak bereiztea eta informazio enpresaren bilakaeraren berri izatea.



4- Informazio enpresek edukiak nola banatzen eta komertzializatzen dituzten ulertzea.



5- Informazio enpresen diru iturri eta gastu nagusiak zeintzuk diren jakitea.



6- Informazio enpresaren beharretara egokitutako enpresa plangintza bat egiteko baliabideak menperatzea.



7-Egungo informazio merkatuaren eta komunikazio talde handien mugimendu estrategikoei buruzko ikuspegi orokorra izatea.



8.- Kontuan hartuko da taldeka lan egitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAITEGI TEORIKOA:



1- Enpresa

1.1. Kontzeptua

1.2. Merkataritza-sozietate motak

1.3. Finantzabideak

1.4. Kontabilitatea

1.5. Zerga-sistema

1.6. Giza baliabideak

1.7. Enpresa-proiektu baten abiatzea. Enpresa-plana



2- Informazio enpresari buruzko kontzeptu orokorrak

2.1. Sorrera eta bilakaera

2.2. Berezitasunak

2.3. Egitura eta antolakuntza

2.4. Tipologia



3- Informazio-produktuaren merkaturatzea

3.1. Marketin estrategikoa eta marketin operatiboa

3.2. Informazio-produktua

3.3. Diru sarrerak eta irteerak

3.4. Banaketa

3.5. Promozioa

3.6. Hedapenaren eta audientziaren neurketa

3.7. Publizitate merkatua



4- Informazio-merkatuaren egitura

4.1. Prentsaren merkatua

4.2. Irratiaren merkatua

4.3. Telebistaren merkatua

4.4. Merkatu digitala

4.5. Informazio agentzien merkatua



5- Hedabideen kontzentrazioa

5.1. Tipologia eta ondorioak

5.2. Joerak

5.3. Multimedia talde eta enpresak gaur egun



GAITEGI PRAKTIKOA



Informazio enpresa baten proiektuaren diseinua, goian aipatutako gaitasunak hartzera bideratutako neurri txikiagoko beste praktika batzuez gain.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EEbaluazio jarraitua normaltasun ala erdi-normaltasun egoeran, hau da, konfinamendua erabatekoa ez den kasuan:



Ikasgaia ebaluazio jarraituaren bidez burutu ahal izateko, eskatutako lan guztiak entregatu beharko dira, teoriari buruzko idatzizko azken proba egiteaz gain.



Kalifikaziorako ehunekoak honako hauek izango dira:



Teoriari buruzko idatzizko probak notaren %35 balioko du; taldeka egin beharreko (eta gelan aurkeztu beharreko) informazio enpresa proiektuak notaren 35% balioko du;

banaka egin beharreko komunikazio-enpresa bati buruzko ikerketak notaren %20 balioko du; eduki teorikoei buruz (finantziaketa, publizitate-merkatuarekin lotutako audientzien neurketa, harpidetza formula berriak…) taldeka landu eta gelan aurkeztu beharreko lanak %10eko balioa izango du.



Konfinamendua erabatekoa bada, ordea, ebaluazio jarraitua horrela gauzatuko da:



-Teoriari buruzko idatzizko proba ez da egingo.

-Informazio Enpresa proiektuak azken notaren %50 balioko du.

-Komunikazio-enpresa bati buruzko ikerketak -banakakoa- notaren %30 balioko du.

-Teoriarekin harremandutako banakako praktikek %20 balioko dute.



OHIKO DEIALDIA: orientabideak eta uko egitea



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ebaluazio jarraituari uko egin eta azken ebaluazioaren aldeko hautua egiten duen ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten den egunetik aurrera. Alegia, 2020ko azaroaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



Azken ebaluazioa:



Erabateko konfinamendurik gabeko egoera baten aurrean, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla-eta ebaluazio jarraituan parte hartu ezin duten ikasleek aukera izango dute azken ebaluazioaren bitartez ikasgaiaren berezko ezagutza eta gaitasunak egiaztatzeko. Azken ebaluazioak honako betebeharrak dakartza:



1. Lan praktiko bat entregatzea: azken notaren %40.

2. Eduki teoriko-praktikoen azterketa: azken notaren %60.



Konfinamendua erabatekoa bada:



1. Komunikazio enpresa bat oinarri duen negozio-egitasmo bat entregatzea:

azken notaren %60 izango da.



2. Irakasgaiaren teoriarekin lotutako beste lan praktiko batzuk egitea.: %40.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki, deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Alegia, azaroaren 9a baino lehen aurkeztu beharko du aipatu idatzia. Ukoa idatziz aurkeztu beharko zaio ikasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren aldeko aukera egin duten ikasleen kasuan, azterketa ofizialera ez aurkeztearekin aski izango da. Halaber, kontuan izan behar da nahitaezko baldintza dela negozio egitasmoa egitea, bai azterketa teorikoa egin ahal izateko, baita ikasgaia gainditzeko.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko sistema berbera aintzat hartuko da:



1. Lan praktiko bat entregatzea: azken notaren %40.

2. Eduki teoriko-praktikoen azterketa: azken notaren %60.



Konfinamendua erabatekoa bada:



1. Komunikazio enpresa bat oinarri duen negozio-egitasmo bat entregatzea:

azken notaren %60 izango da.



2. Irakasgaiaren teoriarekin lotutako beste lan praktiko batzuk egitea: %40.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGUADO, Guadalupe et al. Organización y gestión de la empresa informativa. Madril: Síntesis, 2008.

NUÑEZ FERNÁNDEZ, Víctor. La empresa informativa en la era digital. Madril: CEF, 2015.

NIETO, Alfonso eta IGLESIAS, F. La Empresa Informativa. Bartzelona: Ariel, 2000

CRESPO DE LARA, Pedro. La empresa periodística en vivo. Bartzelona: Ariel, 1995

Gehiago sakontzeko bibliografia

Albarran, Alan B. Media Economics: Understanding Market, Industries and Concepts. Iowa: Iowa State Univ. Press, Ames, 1996
Archier, G. eta Serieux. La empresa del tercer tipo. Una nueva concepción de la empresa. Bartzelona: Planeta, 1985
Bustamante, Enrique. La televisión económica. Financiación, estrategias y mercados.. Bartzelona: Gedisa, 1999
Bustamante, E. eta Zallo, R. Las industrias culturales en España. Madril: Akal, 1988
Drucker, Peter F. La gerencia de empresas. Buenos Aires: Sudamericana, 1984
Farias García, P. eta Farias Batlle, P. En torno a la libertad de empresa informativa. Madril: Editorial Complutense, 1994
Freire, Andy Pasión por emprender. Aguilar, 2004
Gallo, M. Angel. Responsabilidades sociales de la empresa. Iruñea: IESE-EUNSA, 1980
Garitaonandia, Carmelo eta Sánchez-Tabernero, Alfonso. Las empresas informativas en Europa. Bilbo: UPV-EHU, 1992
González Ballesteros, Teodoro.Legislación informativa. Madril: Colex ed., 1991
Goulden, John. Newspaper Management. Londres: Heinemann, 1967
Larrañaga, José eta Díaz Noci, Javier (coords.). El periodista ante el mercado laboral. Bilbo: UPV, 2003
Lavine, John M. Gestión de empresas informativas. Madril: Rialp. 1992
Mateo, Rosario de. La empresa periodística en los ochenta. Bartzelona: Fundación Conde de Barcelona, 1988
Nieto, Alfonso, eta Mora, J.M. Concentración informativa en España, Prensa Diaria. Iruñea: Nafarroako Unibertsitatea, 1989
Pérez Gorostegui, Eduardo. Economía de la empresa. Introducción. Madril: Editorial Centro de Estudios Ramón Areces, 1993

Web helbideak

www.webbusinessonline.com
www.infonomia.com
www.invertia.es
www.revecap.com
www.economyweb.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-10:30 (3)

10:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak