XSLaren edukia

Tokiko Hedabideak: Informazio Produktua Sortzea27117

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27117

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburu nagusia da tokian tokiko komunikazioa landuz, ikasleek eurek aukeratutako euskarrian (idatziz/peperean, ikus-entzunezko, digital: web orrialde edo blog) produktu informatibo bat sortzea hasieratik bukaerara arte. Hau da, produktu horren sorrera prozesua pausoz pausu ezagutu eta bizitzea. Modu horretan, eta laugarren mailako hautazko irakasgaia izanik, ikasleek gradu osoan ikasitako eduki teoriko, praktiko eta konpetentziak erakutsi eta garatu ahal dituzte profesionalen tokian jarrita, benetako lan mundutik oso gertu dagoen eszenatokian.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK



1-Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez. G001



2-Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz. G002



3-Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea. G003



4-Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez. G004



5-Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea. G005



6-Argudiatzearen irudi erretorikoak eta ahozko eta idatziko baliabide linguistiko desberdinak identifikatzea eta trebetasunarekin erabiltzea, genero mota bakoitzean adierazpen eraginkorra eta komunikabide desberdinetako publiko hartzaileari egokitutako mezuko tipoa lortzeko. G006



7- Gizarte-gertaerak eta -prozesuak gizarte-zientzietako (soziologia, ekonomia, zuzenbidea, historia garaikidea) ezagutzak eta metodologiak oinarri hartuta aztertu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan. G007



8-Enpresa-antolaketa modeloak eta bere garapen faseak ezagutzea, enpresa bat sortzea baimentzen duten oinarriak ezartzeko, komunikabideen jarduera etikoa arautzen duten barne eta kanpoko dokumentuen erabilgarritasun graduaren jakintzarekin.



OINARRIZKO GAITASUNAK



CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izana. Maila hori, testuliburu aurreratuetan oinarritzen den arren, bere ikasketa-eremuaren abangoardiatik datozen ezagutzak dakartzaten alderdi batzuk ere jasotzen ditu.



CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak prestatuz eta defendatuz eta beren ikasketa-eremuan arazoak konponduz erakutsi ohi diren gaitasunak izatea.



CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etikoei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.



CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta soluzioak publiko espezializatu zein espezializatu gabeari transmititu ahal izatea.



CB5 - Ikasleek autonomia maila handiko ondorengo ikasketak egiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izana.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



CT1 - Autonomia eta autorregulazioa.

CT2 - Konpromiso soziala.

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK



1. Ikasleak gai dira entitate publiko, gizarte erakunde edo enpresa bateko komunikazio eta harreman publikoen zuzendaritzan erabiltzen diren komunikazio teknikak identifikatu eta menderatzeko.



2. Harreman Publikoak erakunde erreal batentzat komunikatzeko jatorrizko estrategia garatzen du.



3. Harreman publikoei dagozkien idatzizko, ahozko eta ikusizko komunikaziorako teknikak diseinatzen ditu, Harreman Publikoen komunikazioa zuzentzeko estrategien esparruan.



4. Harreman publikoei dagozkien idatzizko, ahozko eta ikusizko komunikazio-teknikak diseinatzen eta erabiltzen ditu, besteak beste, publizitate-teknikak, Internet (webguneak, blogak, gizarte-sareak), Harreman Publikoen publizitatea eta ekitaldiak, Harreman Publikoen komunikazio-zuzendaritzaren estrategien esparruan.



5. Krisi-egoerak aztertzen ditu eta krisi-egoerei buruzko komunikazio-planak garatzen ditu.







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Teoriaren egitaraua:

1. Gaia: Tokian tokiko komunikazioaren mundua

1.1. Definizioa

1.2. Sailkapena eta ezaugarriak

1.3. Tokian tokiko kazetariaren bereizgarriak

1.4. Gertuko kazetaritza

1.5. Kazetaritza hiperlokala: tokian tokiko estrategia mediatiko berriak.

1.6. Euskarazko tokian tokiko kazetaritzaren historia



2. Gaia: Tokian tokiko informazioaren antolakuntza

2.1. Tokian tokikorako deszentralizazioa

2.1.1. Azterketarako kasuak

2.1.2. Doako prentsaren kasua

2.2. Tokian tokiko kazetaritzaren produkzio errutinak

2.2.1. Irratiko eta telebistako lana



3.Gaia: Tokian tokiko informazio iturriak

3.1- Lehen mailako iturriak

3.2- Bigarren mailako iturriak

3.3- Tokian tokiko informazioaren iturri ofizialak

3.3.1- Udala

3.3.2- Aldundia

3.3.3- Erkidego Autonomoa

3.3.4- Estatuko Administrazioa

3.4- Tokian tokiko politika

3.4.1- Udalerriko kronika



4.Gaia: Internet eta tokian tokiko informazioa

4.1- Ziberhedabidearen kontzeptua

4.2- Euskal Herriko eta Espainiako ziberhedabideak

4.3- Globala, tokian tokikoa eta glokala



5. Gaia: Tokian tokiko informazio produktua sortzeko faseak

5.1- Produktuaren diseinua

5.2- Enpresaren diseinua

5.3- Produktuaren sorrera

5.4- Hedapena eta komertzializazioa



Praktiken egitaraua:

-Kazeta-enpresen eta benetako informazio produktuen sorrera

-Tokian tokiko hedabide eta edukien analisia

-Tokiko interesa duten albiste, erreportaje, elkarrizketa eta kroniken sorrera formatu ezberdinetan

-Gaiarekin zerikusia duten hitzaldietara etortzea.

-Tokian tokiko produktu eta horien edukien aurkezpena taldeetan.



IKASLEEI BEREN ORDENAGAILU ERAMANGARRIA ETA TELEFONO MUGIKORRA GUZTIZ KARGATUTA ERAMATEA GOMENDATZEN ZAIE, LAN TEORIKOAK ETA PRAKTIKOAK EGITEKO BEHARREZKOAK IZANGO BAITIRA.





MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia modu presentzialean egingo da. Lanen entrega eGela plataformaren bidez egingo da. Lan teoriko eta praktikoak taldeka egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIKO DEIALDIA

Ikasgaiaren azken nota 3 ataletan banatzen da. Nota guztiak taldekoak izango dira.



-Teoriko gai bat garatu eta aurkeztu: 30 puntu



-Tokian tokiko produktuaren sorrera: 60 puntu



-Klaseko ariketak: 10 puntu (Praktiketako aktak, kontrolak eta hitzaldiak)



EBALUAZIO JARRAITUA:



Ikasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzeko ezinbestekoa izango da, gai teoriko baten garapena eta aurkezpena egitea eta klase praktiko, kontrol saio eta hitzaldien %75era azaltzea. Aurreko baldintzak bete ezean, ez ohiko deialdia egin beharko da.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio 2023ko azaroaren 10a baino lehen.



Ikasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa, biak, egin eta gainditu beharko dira. Praktikan, 70etatik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu. Bien batuketak emango du azken nota.



EBALUAZIO EZ JARRAITUA:



Ebaluazio jarraitua ohiko deialdian egiten ez duenak, amaierako ebaluazio arrunta egiteko bi lanen aurkezpena egin beharko du: alde batetik, tokiko komunikabide baten analisiari buruzko lan teoriko bat aurkeztu beharko du (30 puntu) eta bestetik, tokian tokiko informazio-produktu bat sortzeko lan praktiko bat aurkeztu beharko du (70 puntu). Lanak bakarka egingo ditu ikasleak eta irakaslearen jarraipena eta ikuskapena izango dute aurkeztu aurretik.



Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio 2023ko azaroaren 24a baino lehen.



Irakasgaian gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar dira. Praktikan, 70etik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikaren nota gainditu bada, eta eskatutako asistentzia minimoa betez gero, gorde egingo da ekainerako deialdirako bakarrik. Eskatutako gutxieneko asistentzia betetzen ez duenak edo alde praktikoa gainditzen ez duenak azken froga berezia, teorikoa eta praktikoa, egin beharko du. Aipatu azterketak ohiko deialdikoak dituen ezaugarri berberak izango ditu.



Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar dira. Praktikan, 70etik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu.













BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ONDOREN AIPATZEN DIREN LIBURUAK EZ DIRA IKASGAIAREN ESKU LIBURUAK:



-Aiestaran, Alazne. Deba barreneko euskarazko komunikazio sistema: tokian tokiko aldizkariaren kazetaritza genero eta

gaien analisia 2000-2004 bitartean. Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioa, 2007.



-Aranguren, Asier. Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbao, 2001.



-Arboledas, Luis. El ombligo del periodista. Periodismo local en el siglo XXI. Editorial Comares. Granada, 2007.



-Cebrián Enrique, B; Mirón, L M (Editores). Áreas del periodismo. Comunicación Social Ediciones y Publicaciones.

Sevilla, 2013.



-Izquierdo Labella, Luis. Manual de periodismo local. Editorial Fragua. Madrid, 2010.



-Izquierdo Labella, Luis. Comunicación glocal. El periodismo local abre una ventana al mundo. Tirant Humanidades.

Valencia, 2012.



-López García, Guillermo. Comunicación local y nuevos formatos periodísticos en Internet: cibermedios, confidenciales y

weblogs. Server de Publicacions de la Universitat de València. Valencia, 2008.



-López García, Xosé; Maciá Mercadé, Juan. Periodismo de proximidad. Editorial Síntesis. Madrid, 2007.



-López Lita, R; Fernández Beltrán, F; y Durán Mañes, A (Editores). La prensa local y la prensa gratuita. Universidad Jaime I. Castellón, 2002.



-Nieto Tamargo, Alfonso; Iglesias Francisco. La empresa informativa. Ed. Ariel. Barcelona, 2000.



-VV.AA. Radiotelevisión pública, local y alternativa: perspectivas. (Primer Congreso de radio y televisiones locales, públicas y alternativas). Chaparro, Manuel, recopilador. Ema RTV. Cádiz, 1998.



-Zabaleta Urkiola, Iñaki; Zalakain Garaikoetxea, Jesus Mari. Irrati eta telebistako informazioaren teoria eta teknika. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Bilbao, 2004.



-Santos Díez, Maria Teresa; Pérez DaSilva, Jesús Angel. La televisión local en el País Vasco. Servicio Editorial de la UPV. Leioa, 2010.



Gehiago sakontzeko bibliografia

AGIRRE, Unai (2008). “Txostena” En: ASKOREN ARTEAN (2008). Euskara hedabideetan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 47-58 or.

AIESTARAN, Alazne (2010). "Euskarazko herri-prentsaren irakurleen profila aztergai". Uztaro 74. Bilbo: UEU, 59-72.

AIESTARAN, Alazne (2009). “Herriko informazioa: kazetarion probaleku eta eskola” in Ramirez de la Piscina, Txema (ed) (2009). Kazetari aditua unibertso digitalean. Udako Euskal Unibertsitatea. Bilbo.

ARANTZABAL, Iban (2008). Tokiko hedabideek etorkizun handia dute. Bat Soziolinguistika aldizkaria, 68. zenb. Andoain: Soziolinguistika Klusterra, 103-114 or.

ARANZABAL, Joxe (1999). Euskarazko herri prentsaren bilakaera. Euskonews & Media, 26 zenb. [http://www.euskonews.com/0008zbk/frmedia.htm] 2010-03-2.

BIDEGAIN, E. et. al (2016). Goiena eta Berria komunikabideen balio soziala: neurgailu berri baten lehen egokitzapenak, euskal prentsarako. Uztaro, 98, 79-96.

CAMACHO, Idoia (1999). Herri-aldizkarien funtzioak euskara normaltzeko prozesuan 1989-1999 doktore-tesia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

IRIZAR, Mikel (2001). Goiena esperientzia, eskualdeko talde multimedia baten sorrera. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

IRIZAR, Mikel (2003). Herri-aldizkariak: balantzea eta etorkizuneko erronkak. Bat Soziolinguistika aldizkaria, 48. Zenb. Andoain: Soziolinguistika Klusterra, 53-65 or.

RAMIREZ DE LA PISCINA, T., Zabalondo, B., Aiestaran, A., Agirre, A. (2016). Tokian tokiko aldizkarien kalitate-indizeen neurketa. Euskal Hedabideen Urtekaria, 81-96.

URKOLA, A., BIDEGAIN, E. (2016). Euskarazko tokiko komunikabideen egoerari begirada bat. Euskal Hedabideen Urtekaria, 65-80.




Aldizkariak

Uztaro
Zer
Jakin
Ámbitos
Estudios sobre Mensaje Periodístico
Comunicación y Sociedad
Comunicar
Doxa.
Palabra Clave
Revista Latina de Comunicación
Telos
Textual and Visual Media

Web helbideak

-http://topagunea.eus/
-http://goiena.eus/
-http://hitza.eus/
- http://anboto.org/
-http://www.herrikolore.org/
-http://www.somosmalasana.com
-http://www.vilaweb.cat
-http://www.zonaretiro.com
-http://www.granadaimedia.com
-http://www.tualbacete.com
-La comunicación local por Internet: http://books.google.es/books?id=UOrmLV_GyOYC&dq=comunicacion+local&printsec=frontcover&source=bl&ots=59iY-6hCWs&sig=8-_BXTHinTM5Y1FBaqjSaUzIY20&hl=es&sa=X&oi=book_result&resnum=5&ct=result#PPA15,M1
-http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
-Vademécum de Español Urgente: http://www.agenciaefe.com/esurgente/lenguaes/
-Gramática y ortografía española: http://www.indiana.edu%7Ecall/lengua.html
-Guía de la comunicación de Euskadi: http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2629/es/contenidos/informacion/es_kom_gida/es_es_kom/es_kom_gida.html




5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00 (1)

16:00-18:00 (2)

2-15

15:00-17:00 (3)

16:00-17:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00 (1)

14:00-16:00 (2)

2-15

15:30-17:30 (3)

14:00-15:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00 (1)

Irakasleak