XSLaren edukia

Espainiaren eta Euskal Herriaren Historia Garaikidea27118

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27118

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kazetaritzako Graduko laugarren mailako irakasgai hau hautazkoa da. Irakasgai honek XX. mendean zehar Espainiako eta Euskadiko bilakaera historikoaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu, munduko eta Europako testuinguruan kokatuz, egungo gizartea ulertzeko helburuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:

Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez (G001).

Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz (G002).

Jakintza-alor arteko komunikazioaren testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea (G008).

Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologien bitartez (kasu honetan, Historia Garaikide) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan (GOO7).

Pentsaera kritikoa (CT7).

Informazioaren kudeaketa eta hiritartasun digital (CT5).

Testuinguru historiko, sozial eta kulturala interpretatu, informazio-iturrien egokitasuna ebaluatu ahal izateko (C3CC02).



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:

Ikasleak Espainia eta Euskadiren historia garaikidearen aldiak identifikatzen ditu.

Ikasleak Espainia eta Euskadiren historia garaikidearen prozesu historiko nagusien ezaugarriak azaltzen ditu, ahoz zein idatziz.

Ikasleak mota desberdinetako agiri historikoak (koadroak, testuak, mapak, grafikoak) ulertu eta bere testuinguru historikoan kokatzen ditu.

Ikasleak Espainia eta Euskadiren iragan hubilazko testu historiografikoak kritikoki aztertzen ditu.

Ikasleak prozesu historiko zehatz bati buruzko mota desberdinetako informazioak bildu, sailaktu eta aztertzen ditu, eta bere ondorioak ahoz eta idatziz aukezten ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. ESPAINIA ETA EUSKADI XX. MENDEAREN HASIERAN

1. GAIA: Errestaurazioko sistema politikoa. Masa-gizartea eta Errestaurazioaren krisia. Primo de Rivera-ren diktadura eta Monarkiaren amaiera.

2. GAIA: Euskadiko modernizazio sozio-ekonomikoa eta pluralismo politikoa.



II. II ERREPUBLIKA ETA GUDA ZIBILA

3. GAIA: Espainiako lehen demokrazia: II. Errepública.

4. GAIA: Guda Zibila: Kontrairaultza eta Iraultzaren artean.

5. GAIA: Autonomiarako bide luzea eta lehen Euskal Gobernua.



III. FRANCOREN DIKTADURA

6. GAIA: Gerraoste luzea: autarkia ekonomikoa eta errepresio politikoa. Diktaduraren ezarpena Euskadin.

7. GAIA: "Desarrollismotik" frankismoaren krisira. Modernizazioa ekonomikoa eta oposizioaren berpizkundea Euskadin.



IV. TRANTSIZIOA ETA DEMOKRAZIA

8 GAIA: Diktaduratik Demokraziarako Trantsizioa. Trantsizioa Euskadin eta euskal autonomiaren eraikuntza.

9. GAIA: Espainia eta Euskadi demokraziaren garaian.



MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralaren bitartez, irakasleak gaiak aurkeztuko ditu. Azalpen horiek ikasleak osatu behar ditu zenbait jarduera praktikoren bitartez: testu-iruzkinak eta lan monografikoak eginez, ikus-entzunezko materialak aztertuz, ikasleak landutako irakurgaiak aukeztuz eta eztabalidatuz (lan horiek eta berorien aurkezpena ebaluazio jarraiaren funtsa dira).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetako ebaluazioa jarraia da, hau da, ikasleak ikasturtean zehar egindako lanen (testu eta ikus-entzunezkoen iruzkinak, aipamen kritikoak, lan monografikoak, eta abar) ebaluazio etengabea, eta garatu beharreko froga idatzia.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita. Kasu honetan azken ebaluazioa garatu beharreko proba idatzia izango da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Garatu beharreko proba idatzia egingo du ikasleak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGIRREAZKUENAGA, Joseba: (zuz.): Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos. San Sebastián, Lur, 2004.

ÁLVAREZ JUNCO, J. y A. SHUBERT, (eds.): Nueva historia de España (1808-2018), Madril, Galaxia Gutemberg, 2018.

BAHAMONDE, A., MARTINEZ, J.: Historia de España. Siglo XX, Madril, 2004.

BARRUSO, P., et al., Historia del País Vasco. Edad Contemporánea, Hiria, Donostia, 2005.

CANAL, J. (dir): Historia de España, Vol. II (1931-2017), Madril, Taurus, 2018.

CASANOVA, J. eta GIL ANDRÉS, C.: Historia de España en el siglo XX, Ariel, Bartzelona, 2010.

FUSI, J.P. y PÉREZ, J.A.: Euskadi 1960-2011: dictadura, transición y democracia, Biblioteca Nueva: Madril, 2017.

GRANJA, José Luis de la & PABLO, Santiago de (zuz.), Laurak bat. Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, Bilbao, 2010.

GRANJA, José Luis de la ; PABLO, Santiago de eta RUBIO, Coro, Breve Historia de Euskadi. De los Fueros a la autonomía, Debate, Barcelona, 2020.

MARIN, J. y otros, Historia Política, 1939-2000, Madrid, 2001.

MARTORELL, M. eta JULIA, S.: Manual de historia política y social de España (1808-2011), Bartzelona, 2012.

NÚÑEZ SEIXAS, X.M. (dir.). España en democracia (1975-2011). Historia de España, Vol. 10, Barcelona, Crítica, 2017.

RIVERA, Antonio (zuz.): Euskal Herriaren Historia, Lur, Donostia, 1998.





5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTINEZ RUEDA, FERNANDO
  • MEES , LUDGER KARL PAUL
  • RINCON DIEZ, AINTZANE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

13:00-15:00 (3)

13:30-15:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

15:00-15:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

13:00-15:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak