XSLaren edukia

Zuzenbide Prozesala I26153

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26153

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zuzenbide graduan hiru ikasgaiek osatzen dute zientzia prozesalaren adarra: Zuzenbide Prozesala I, Zuzenbide Prozesala II (prozesu zibilari buruzkoa) eta Zuzenbide Prozesala III (zigor prozesuari buruzkoa). Zuzenbide prozesala I ikasgaiaren bidez, ikasleak ordenamendu juridikoko eremu jurisdikzionalean izan beharreko oinarriak jasoko ditu; hala nola, ikasleak ezagutuko ditu jurisdikzioaren oinarri konstituzionalak, antolaketa judiziala, prozesuaren printzipioak eta egintza prozesalak. Zientzia prozesalaren bestelako bi ikasgaiekin batera Zuzenbide Graduatuen lanbide-profila eraikitzeko nahitaezko bitartekoak eskaintzen dizkio ikasleari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

II MODULUKO ESKUDUNTZA OROKORRAK:



1) Egunero eman daitezkeen arazo juridikoak ebazteko Zigor Zuzenbidearen teoria orokorra eta berezia egokiro integratzea.



2) Nazioarteko erakundeak aztertzea eta ulertzea, bere iturri juridikoak erabiltzea eta konstituzio eskubide eta askatasunak identifikatzea, bakea barne, eta baita berauek bermatzeko organoak ere, eremu hauetan gatazka juridikoak neurtzeko eta ebazteko.



3) Finatziazio publikoaren eta aurrekontu Zuzenbidearen xedea ulertzea, eremu honetan eman daitezkeen gatazka juridikoak ebazteko.



4) Dagokion Herri-Administrazioaren araudia ezagutzea eta ulertzea eman daitezkeen arazoak ebazteko.



5) Epaile antolaketa, prozesua eta bere printzipio nagusiak ezagutzea eta ulertzea.

6) Arlo juridiko bakoitzari dagokion araudia aplikatzen jakitea.



7) Egoera berriei moldatzea eta planteatutako kasuari egokien suertatzen zaion konponbidea aukeratzea, espiritu eratzailearekin.



8) Oinarrizko informatikaren ezagutza, informazio tresna nagusien erabilpena eta TIK-en erabilpen egokia.



9) Kontzeptu juridikoen azterketa kritikorako, berauek harremanetan jartzeko eta integratzeko gaitasuna.

10) Oinarrizko eskubideen errespetua, gizon eta emakumeen berdintasunaren errespetua, desberdinarekiko tolerantzia eta bake-kulturaren sustapena.



11) Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa.



12) Analisi, sintesi eta aurkezpen gaitasuna.



13) Norberaren ikaskuntza prozesua kudeatzea, formazio integral bat eta balio demokratikoak errespetatzen dituena lortzeko, ondorengo espezializazio edo errezikleta ikasketei arrakastaz aurre egin ahal izateko.



IRAKASGAIAREN ESKUDUNTZA ZEHATZAK:



1) Analisi eta laburpen gaitasuna.



2) Arrazonamendu kritikoa.



3) Espainiako sistema judizialaren, oinarrizko eskubide prozesalen eta prozesu zibil eta penalaren ezagutza.



IKASKETA XEDEAK:



1) Espainiako sistema judizialaren printzipio eta oinarrien, jurisdikzio, akzio eta prozesuen funtsezko kontzeptuen eta egintza prozesalen teoria orokorraren ezagutza.



2) Praktika egokia posible egiten duten Jurisdikzio, akzio eta prozesuaren oinarrizko printzipioak aplikatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia [Gatazkak eta gatazkak konpontzeko bideak].



I. Irakasgaira lehen hurbilketa: Hasierako adibidea. II. Pertsonen arteko interes subjetiboen gatazkak eta Zuzenbide materiala. III. Gatazka horiek konpontzeko moduak edo bideak. IV. Zuzenbide Jurisdikizonala edo Jurisdikzio Zuzenbidea (Zuzenbide Prozesala edo Prozesu Zuzenbidea) eta honen oinarrizko kontzeptuak. V. Irakasgaiaren eboluzio historikoa eta azken joerak. VI. Zuzenbide Jurisdikzionalaren edo Jurisdikzio Zuzenbidearen osoko egitura.





2. gaia [Jurisdikzio ahalmena eta haren printzipio politikoak].



I. Botereen banaketaren teoria eta haren ondoreak organoekiko.- II. “Boterea”,“Subiranotasuna”, “ahalmena”, eta “ahalmen jurisdikzionala” (edo jurisdikzio ahalmena) kontzeptuak. III. “Jurisdikzio”aren kontzeptua eta haren erlatibotasuna. IV. Jurisdikzio ahalmena eta haren egikaritze esparrua. V. Epai Boterearen esanahi konstituzionala: A) Jurisdikziodun organoa; B) Antolakuntza. VI. Justizia herritik eratortzea eta erregearen izenean administrazioa. VII. Ahalmen jurisdikzionalaren printzipio politikoak. VIII. Jurisdikzioaren batasun printzipioa. IX. Organo jurisdikzionalak: kontzeptua eta motak. X. Epai Botere bakarra eta Autonomia Erkidegoak. XI. Jurisdikzioaren eskusibitatearen printzipioa. XII. Legezko epaile edo legeak aurretiaz zehaztutako epailearen printzipioa.





3. gaia [Epaileak eta Magistratuak eta haien printzipio determinatzaileak: independentzia eta erantzukizuna].



I. Inpartzialtasuna. II. Independentzia eta legearen menpekotasuna. III. Mugiezintasuna. IV. Erantzukizuna. V. Estatu-epailearen ondare-erantzukizuna.





4. gaia [Funtzio Jurisdikzionala].



I. Funtzio jurisdikzionala: gaurko kontzepzioa. II. Uzia eta erresistentziaren kontzeptua. III. Zuzenbidearen egikaritze ezeztaezina.





5. gaia [Epai Boterearen (edo Botere Judizialaren) gobernua].



I. Sarrera. II. Epai Boterearen (edo Botere Judizialaren) Kontseilu Nagusia. III. Gobernu Salak. IV. Auzitegietako eta entzutegietako presidenteak. IV. Epaileak. V. Epaile Dekanoak eta epai batzarrak. VI. Auzitegien ikuskapena.





6. gaia [Epai antolaketa: organoak].



I. Epai antolaketaren irizpideak. II. Jurisdikzio organoak: A) Pertsona bakarreko organoak (Epaitegiak); B) Organo kolegiatuak edo kide anitzekoak (Auzitegiak). III. Epaitegien, salen eta atalen eraketa.





7. gaia [Epai antolaketa: pertsonala].



I. Pertsonal jurisdikzionala eta haren estatutu juridikoa. II. Pertsonal auxiliarra edo laguntzailea. III. Pertsonal lankidea edo kolaboratzailea.





8. gaia [Eskuduntza: kontzeptu orokorrak].



I. Eskuduntza: Kontzeptua. II. Jurisdikzioaren hedadura eta mugak. III. Eskuduntza generikoa edo ordenagatiko. IV. Atribuzio irizpideak. V. Negozioen banaketa. VI. Eskumenari buruzko gatazkak.





9. gaia [Akzio eskubidea: kontzeptua].



I. Sarrera. II. Epai bidezko babes eraginkorrerako oinarrizko eskubidea.





10. gaia [ Doako justizia].



I. Justiziara doako sarrera. II. Doako laguntza juridikoaren onura jasotzeko eskubidea. III. Prozedura izapidetzea. IV. Abokatu eta prokuradorearen ofiziozko izendatzea. V. Auzi nagusiaren esekipena.





11. gaia [Prozesua: izaera].



I. Prozesuaren izaera eta egitura. II. Prozesuaren ezaugarriak: instrumentala, artifiziala eta teknikoa. III. Prozesuaren izaera juridikoa. IV. Prozesua, prozedura eta epaiketa edo judizioa. IV. Prozesu motak: A) Materia substantiboaren arabera; B) Epaileek emandako babesaren arabera.





12. gaia [Prozesu orori komunak zaizkien printzipioak].



I. Sarrera. II. Posizio bitasuna. III. Kontradikzioa edo audientzia. IV. Alderdien berdintasuna.





13. gaia [Prozesu eta prozeduraren printzipioak].



I. Prozesuaren printzipioak: A) Oportunitate eta beharrezkotasunaren printzipioa; B) Printzipio dispositiboa eta ofizialitate printzipioa; C) Prozesuaren zuzendaritzaren ahalmen materialei buruzko printzipioak; D) Zuzendaritza ahalmen prozesalei buruzko printzipioak; E) Probaren balorazio sistemak. II. Prozeduraren printzipioak: A) Kontu orokorrak; B) Ahozkotasun printzipioa eta honetatik eratorritakoak; C) Idazte printzipioa eta honetatik eratorritakoak.





14. gaia [Egintza prozesalak: kontzeptua, betekizunak eta motak]



I. Egintza prozesalak: kontzeptua eta egintza eta egitate prozesalen arteko desberdintasuna. II. Egintza prozesalen betekizunak. III. Egintza prozesalen baliorik eta eraginkortasunik eza. IV. Alderdien egintzak. V. Ebazpen judizialak. VI. Idazkariaren ebazpenak. VII. Komunikazio egintzak.





15. gaia [ADR: kontzeptua, betekizunak eta motak]



I. ADR-ren sorrera: noiz, non eta zelan sortzen den. II. ADR-ren kontzeptua eta ezaugarriak. III. ADR eboluzioa: court-annexed ADR eta ODR. IV. ADR teknikak. V. ADR-ren kritikak eta etorkizuna.

MetodologiaToggle Navigation

Zuzenbide Prozesala I irakasgairako proposatzen den metodologiak eskola teorikoak eta kasu praktikoen ebazpena uztartzen ditu, Bolonia Planarekin bat.



Ikasgelan adieraziko den kronogramari jarraituz, unitate didaktiko guztietan ondorengo eskema jarraituko da:



1 )Ikasleak unitate didaktikoa aztertzea.



2) Irakasleak unitate didaktikoa azaltzea eta ikasleak izan ditzaketen zalantzen argipena.



3) Ikasleek materia osotoro ulertzen eta asimilatzen dutela bermatzen duten praktikak burutzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak, Zuzenbide Prozesala I ikasgaiari dagokion kontratu-programa sinatuz gero, ondorengo bi ebaluazio sitemen artean aukera dezake: a) jarraitua eta b) azkena.



Aukeratutako ebaluazio sistemak ikaslea ikasturte osorako (ohiko deialdia eta ez-ohikoa) lotzen du. Hala ere, EHUren araudiarekin bat, ikasleak badu ebaluazio jarraitua baztertzeko eskubidea.



Kontratu-programa hau sinatzen ez duten ikasleek azken ebaluazio aukeratzen dutela ulertuko da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aukeratutako ebaluazio sistemak ikaslea ikasturte osorako (ohiko deialdia eta ez-ohikoa) lotzen du. Hala ere, EHUren araudiarekin bat, ikasleak badu ebaluazio jarraitua baztertzeko eskubidea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oinarrizko legeria:
- Espainiako Konstituzioa (1978)
- Botere Judizialaren Lege Organikoa (1985)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gomendatutako eskuliburuak:

GOMEZ COLOMER, Juan Luis (koord.); BARONA VILAR, Silvia (koord.). Derecho Jurisdiccional I, Parte General, Tirant lo Blanch, Valentzia (azken argitalpena).



ASENCIO MELLADO, Jose María. Introducción al Derecho Procesal, Tirant lo Blanch, Valentzia (azken argitalpena).

CORDÓN MORENO, Faustino. Introducción al Derecho Procesal, Eunsa, Pamplona (azken argitalpena).

DE LA OLIVA SANTOS, Andrés; DIEZ-PICAZO JIMENEZ, Luis; VEGAS TORRES, Jaime. Derecho Procesal. Introducción, Centro de Estudios Ramón Areces, Madril (azken argitalpena).

ESPARZA LEIBAR, Iñaki (koord.). Prozedura Zibileko Lege berria, Eleria testuak, Donostia 2002.

FAIRÉN GUILLÉN, Víctor. Doctrina general del Derecho Procesal (Hacia una Teoría y Ley Procesal Generales), Librería Bosch, Madril (azken argitalpena).

GIMENO SENDRA, Vicente. Introducción al Derecho Procesal, Colex, Madril (azken argitalpena).

GÓMEZ DE LIAÑO GONZÁLEZ, Fernando. Introducción al Derecho Procesal, Forum, Bartzelona (azken argitalpena).

LORCA NAVARRETE, Antonio María. Constitución y Poder Judicial, Instituto Vasco de Derecho Procesal, Donostia-San Sebastián (azken argitalpena).

MORENO CATENA, Víctor; CORTÉS DOMÍNGUEZ, Valentín. Introducción al Derecho Procesal, Tirant lo Blanch, Valentzia (azken argitalpena).

MORENO CATENA, Víctor; LÓPEZ JIMÉNEZ, Raquel; ARNAIZ SERRANO, Amaya. Esquemas de organización judicial. Tribunales nacionales y supranacionales. Tomo I, Tirant lo Blanch, Valentzia (azken argitalpena).

NIEVA FENOLL, Jordi. Derecho procesal I. Introducción, Marcial Pons, Madril (azken argitalpena).

ORMAZÁBAL SÁNCHEZ, Guillermo. Introducción al Derecho procesal, Madril (azken argitalpena).

ORTELLS RAMOS, Manuel (zuz.); MASCARELL NAVARRO, Mª José (koord.). Introducción al Derecho Procesal, Aranzadi, Iruñea (azken argitalpena).

RAMOS MÉNDEZ, Francisco. El sistema procesal español, Atelier, Bartzelona (azken argitalpena).

SAIZ GARITAONANDIA, Alberto. Zuzenbide Prozesalerako Sarrera, EHU-UPV, Leioa 2006: http://testubiltegia.ehu.es/

VALENCIA MIRÓN, Antonio José. Introducción al Derecho Procesal. Comares, Granada (azken argitalpena).

PRIETO-CASTRO Y FERRANDIZ, Leonardo. Derecho de Tribunales, Aranzadi, Iruñea (azken argitalpena).



Gehiago sakontzeko bibliografia

Eskoletan aurkeztuko da.

Aldizkariak

Revista General de Derecho Procesal
Diario La Ley
Justicia. Revista de Derecho Procesal
Iuris: actualidad y práctica del Derecho

Web helbideak

www.fiscal.es
www.justizia.net
www.poderjudicial.es
www.tribunalconstitucional.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ETXEBERRIA GURIDI, JOSE FRANCISCO
  • ORDEÑANA GUEZURAGA, ISUSKO
  • OTAZUA ZABALA, GOIZEDER

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

15:30-17:30 (1)

17:30-19:30 (2)

22-30

15:30-17:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

08:30-10:30 (1)

16-30

09:30-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • 2.2 GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)