XSLaren edukia

Zuzenbidea eta Kulturartekotasuna26187

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26187
Murrizketak
"Zuzenbidea eta Kulturartekotasuna" irakasgaian matrikula egiteko, "Antropologiarako Sarrera I" gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zuzenbidea eta Kulturartekotasuna, Kriminologiako Graduan, 2. mailako 1. lauhilekoan irakasten den 6 kredituko irakasgaia da.

Titulazioak duen diziplinarteko izaera kontuan hartua, Kriminologia ikuspuntu juridiko batetik aztertzen dutenen artean dago.

Gizarte modernoak geroz eta pluralagoak dira eta bertan, desberdinak diren kultura identitateak elkarrekin daude. Irakasgaiaren helburuen artean dago kriminologiako profesionalak jabetzea, dibertsitatearen kudeaketa egoki batek duen garrantziaz gizarte kohesionatuak lortzeko, elkarbizitza baketsuaren bidean.

Helburu horrekin kultura identitatearekin lotuta dauden oinarrizko eskubideak aztertuko dira. Jarraipena emango zaio oinarrizko eskubideak aztergai izan dituzten irakasgaiei, horien artean Konstituzio eta Administrazio Zuzenbideak. Bide batez, gehiengo eta gutxiengoen artean dauden gatazkak aztergai izango diren heinean, Soziologia edo Antropologiako irakasgaietako ekarpenak erabilgarri izango dira.

Kriminologiako titulazioaren objektua izaki portaera kriminala, honekiko erreakzioa eta prebentzioa, biktimekiko tratamendua hala nola biztanleriaren segurtasuna bultzatzea, kontuan hartuko da, Kriminologiaren Printzipioak irakasgaia. Hala nola, Zigor Zuzenbidean aztertutakoa, kultura dibertsitatearekin lotura duten jardueren mugak ezagutzerakoan.

Egoera kriminologikoetan, kultura dibertsitateko elementuak daudenean, Kriminologiako profesionalarentzat garrantzitsua da bere jardueran, ondo ezagutzea gizartean dauden gutxiengoen nolakotasuna, hala nola, egoera hauek egoki kudeatzeko dauden bitartekoak, diskriminatu gabe, oinarrizko eskubideak errespetatuz eta gizarte kohesioa bideratzeko asmoz.

Ikasleak kultura, etnia, erljio gutxiengoen inguruan emandako gatazkak aztertuko ditu, diskriminazio, segregazio, baztertze sozialaren eremuan daudenak, eta neurri egokiak hartu ezean, biktima eta biktimarioak sortu ditzaketen delituen sorburu izan daitezkeenak.

Gatazka horiek eremu juridikoan aztertuko dira, hala nola, horiek bideratzeko dauden bestelako bitartekoak ere proposatuko dira. Horretarako kulturartekotasuna paradigma moduan hartuko dugu, zenen arabera, kultura arteko elkarrizketa bideratzeko errespetatu beharrekoak izango diren, pertsonaren duintasuna, dituen oinarrizko eskubideak, zuzenbidezko estatua eta printzipio demokratikoak.

Adierazitako eremu honetan kokatu behar dira irakasgaiarentzat jasotako gaitasunak, Titulazioarenak diren orokorrak eta bigarren mailarako aurreikusita daudenen zehaztapen.

Zuzenbidea eta Kulturartekotasunaren eremuan, Kriminologiarekiko instrumentalak diren kategoria eta kontzeptuak aztertuko dira. Horretarako iturri egokietan bilaketak eta ezagutzen integrazioa landuko dira, proposatutako praktiketara aplikatuz. Aurkeztutako ebazpenak bateragarri izango dira oinarrizko eskubideekin eta bakearen kultura sustatzearekin.

Analisirako gaitasunaren garapena bilatuko da, hala nola argudioen eraketa eta proposatutako ebazpenen balorazio kritikoa, kontuan hartuz ondorio etiko eta juridikoak. Ezagutzen diren praktika onen harira, irtenbide berrien bilaketa bultzatuko da.

Ikasleen komunikazio gaitasuna landuko da, ahoz nahiz idatziz. Hala nola helburu izango da ikasleak bere ikasketa-prozesua modu autonomoan bideratzea, proposatuko diren jarduera teoriko-praktikoak, bakarka nahiz taldean, egokitasunez kudeatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



GE 1 Kulturartekotasunaren eremuan, Kriminologiarekiko instrumentalak diren oinarrizko kontzeptu, kategoria eta terminologia, juridikoa bereziki, ezagutzea, ikasleak jabetuz kultura aniztasunari erantzun egokia emateak duen garrantziaz, gizarte-kohesioa bilatuz, elkarbizitza baketsua lortzeko.



GE 2 Aztergai diren materiak lantzeko, gai izatea garrantzitsuak diren iturriak juridikoak nahiz informazio edo dokumentuazkoak biltzeko; hauen edukia landu eta sintetizatuz



GE 3 Dibertsitatearen kudeaketa bideratzeko, ezagutzak bateratu eta judizio konplexuak gorpuzteko gaitasuna erakustea, bide batez, oinarrizko eskubideen defentsa kontutan hartuta, arrazonamendu kritikoa eta proposatutako erabakien aplikazioak dituzten ondorioak eta ardurak baloratzeko gaitasuna garatzea.



GE 4 Kultura arteko suposamendu praktikoetara, aztertutako kontzeptu, teoria eta terminologia aplikatzea, bakerako kultura eta diskriminazio gabeko oinarrizko eskubideen arabera arrazoitutako ebazpenak eskainiz.



GE 5 Aztergai diren ezagutzen arabera, ondorioak eta argudioak komunikatzeko gaitasuna erakustea, ahoz nahiz idatziz, argitasun eta zehaztasunez.



GE 6 Norberaren ikasketa-prozesua modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna izatea, irakasgaiaren eremuan proposatutako jarduera teoriko-praktikoak, bakarka nahiz taldean, aurrera ateratzeko gaitasuna erakutsiz.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK



IE 1 Zuzenbidea eta Kulturartekotasunaren eremukoak eta Kriminologiaren jakintzarekiko instrumentalak diren kontzeptu eta kategoriak identifikatu eta azaltzen ditu.



IE 2 Jabetzen da kultura aniztasunari erantzun egokia emateak duen garratziaz, gizarate-kohesioa bilatuz elkarbizitza baketsua lortzeko.



IE 3 Garrantzitsuak diren iturriak, juridikoak, informazio nahiz dokumentuzkoak, bilatu eta erabiltzen ditu.



IE 4 Ezagutza eta edukiak aztertu eta integratzen badaki, baita kritikoki baloratzen ebazpenen aplikazioen ondorio eta ardurak, oinarrizko eskubideen ikuspuntutik.



IE 5 Ezagutza teoriko-praktikoak aplikatzen ditu aurkeztutako gatazkak ebazterakoan, eta arrazoitutako irtenbideak proposatzen ditu bateragarriak direnak kulturarterkotasun-irizpideekin, diskriminazio gabeko oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturarekin.



IE 6 Argitasun eta zehaztasunez komunikatzen ditu, ahoz nahiz idatziz, Zuzenbidea eta Kulturartekotasunaren eremuko ezagutzak eta gaira datozen ondorioak.



IE 7 Ikasketa prozesua etenik gabe eta modu autonomoan kudeatzen du, proposatutako jarduerak, bakarka nahiz taldean, gauzatuz.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ZUZENBIDEA ETA KULTURARTEKOTASUNA



1. IKASGAIA. 1. SARRERAKOA. ZUZENBIDEA ETA KULTURARTEKOTASUNA



1. Kulturartekotasunaren zuzenbidea: definitzioa. 2. Estatu modernoaren krisialdia, bere formulazio liberalean. 3. Erantzun politikoak Kultura aniztasunaren aurrean: monokulturalismoa, kultura pluralismoa, multikulturalismoa, interkulturalismo edo kulturartekotasuna. 4. Konstituzio-jurisprudentzia metodo gisa. 5. Iturriak.



2. IKASGAIA. KULTURA, ORDENAMENDU JURIDIKOA ETA OINARRIZKO ESKUBIDEAK



1. Hurbilketa historian zehar. Kultura juridikoak denboraren zehar. 2. Indarreko ordenamendu juridikoaren kultura elementuak. 2.1. Zuzenbidezko estatu demokratikoa. 2.2 Ordenamenduko balioak. 2.3. Oinarrizko eskubideak. 2.4. Berdintasuna eta diferentzia. 2.5.- Dibertsitatea, aniztasuna balio gisa. 3. Gizabanakoaren eskubideak eta eskubide kolektiboak.



3. IKASGAIA. ANIZTASUN EDO DIBERTSITATEKO EREMUAN, ELKARBIZITZA BIDERATZEKO BALIABIDE JURIDIKOAK



1. Integrazioa, arazo nagusiei erantzuteko. 2. Herritartasuna. 3. Egokitzearen teoria. 4. Kulturartekotasunerako hezkuntza. 5. Kulturarteko bitartekaritza. 6. Integrazio-politikak zuzenbide espainiarrean.



4. IKASGAIA. GUTXIENGOEN ESKUBIDEAK NAZIOARTEKO EREMUAN



1. Gutxiengoen eskubideak giza eskubideei buruzko nazioarteko testuetan (sistema unibertsala, sistema europarra eta amerikarteko sisteman).2. Gutxiengoen eskubideak zuzenbide konparatuan. 2.1 Gutxiengoen eskubideak estatu demokratikoetan. 2.2 Gutxiengoen eskubideak demokratiko ez diren estatuetan.



5. IKASGAIA. ERLIJIO-GUTXIENGOAK



1. Erlijiozko gutxiengoak zuzenbide espainiarrean. 1.1. Erlijio-askatasunaren eskubidea. Gizabanako nahiz eremu kolektiboan. 1.2. Laikotasuna printzipio gisa: eremua eta mugak. 1.3. Gatazka-eremuak. 1.3.1. Erlijio-identitate zeinuak lan harremanetan. 1.3.2. Erlijio-identitate zeinuak ikastetxeetan. 1.3.3. Asteko atseden eguna. 1.3.4. Odol-transfusioak. 1.3.5. Kontzientzia-askatasuna eta biomedikuntza. 1.3.6. Kontzientzia-eragozpenak. 1.4. Konstituzio-jurisprudentziak ezarritako irizpideak. 2. Erlijio-gutxiengoak zuzenbide konparatuan.



6. IKASGAIA. KULTURA-GUTXIENGOAK



1. Kulturazko gutxiengoak zuzenbide espainiarrean. 1.1. Kultura-identitatearen eskubidea. 1.2. Kulturarteko gatazkak. 1.2.1. Behartutako ezkontzak. 1.2.2. Emakumeen genitale-mutilazioa. 1.2.3 Poligamia. 2. Kulturazko gutxiengoak zuzenbide konparatuan.



7. IKASGAIA. NAZIOZKO ETA HIZKUNTZAZKO GUTXIENGOAK



1. Gutxiengo nazionalen babesa Europan. Jatorria. Gerrate arteko garaia eta nazionalitateen printzipioa. 2. Giza eskubideak babesteko sistema unibertsala eta naziozko nahiz hizkuntzazko gutxiengoen babesa. Eskubide zibil eta politikoen Nazioarteko Ituneko 27. artikulua. 3. Gutxiengo nazional eta linguistikoen babesa Europako ordena berrian. Europako Kontseilua eta dituen babeserako baliabideak. 4. Gutxiengo nazional eta hizkuntzazkoak Europako konstituzio-sistemetan. 5. Dibertsitate linguistikoa Espainiako autonomia-sisteman.



8. IKASGAIA. IMMIGRANTE EDO ETORKINEN ESKUBIDEAK



1. Immigrazio politikak. 2. Immigranteen eskubideak nazioarteko testuetan. 3. Immigranteak eta eskubideak, Espainiako zuzenbidean. 4. Immigrante edo etorkinen partaidetzarako eskubidea. 5. Zuzenbide konparatua.







MetodologiaToggle Navigation

Klaseak banatuta daude teoriko magistraletan, eta gelako praktiketan.

Klase teorikoak, irakasleak bideratuko ditu aurkezpenekin eta ikasleei eskatuko zaizkien ekarpenekin, proposatutako irakurketa eta analisien adierazgarri. Bakarka nahiz taldeka.



Klase praktikoetan, irakasleak proposatutako kasuen bitartez, ikasleek eduki teorikoak aplikatu, bilaketak egin eta gaiaren inguruan agertutako gaien azterketa kritikoa egitea eskatuko zaie. Ebazpena ahoz nahiz idatziz egin beharko da.



Metodologiaren inguruko zehaztapenak irakaskuntza laguntzeko plataforman, egelan, jasoko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, jarraituko den ebaluazio sistema nagusiki, etengabeko ebaluazioa edo ebaluazio jarraia izango da.

Ebaluazio jarraiak asistentzia eskatzen du. Hutsegiteak gehienez % 20koak izango dira.



Proposatu daitezkeen ebaluaziorako jardueren artean daude:



- Kasu praktikoen ebazpena eta aurkezpena klasean (banaka edo taldean), notaren % 15-20 artean.



- Proposatutako lanak egin eta aurkeztea klasean (banaka edo taldean), notaren % 15-20 artean.



- Garatu beharreko idatzizko froga/k (eduki teoriko edo/eta pratikoekin), notaren % 70-60 artean.



Ebaluaziorako tresna eta portzentaiak klasean zehaztuko dira eta egela plataforman jasoko dira.



Irakasgaia gainditzeko, azken nota osatzen duten atal guztietan, nahikotasuna erakutsi beharko da.



EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute etengabeko ebaluazioan parte ez hartzeko eta azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko.



Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Azken ebaluazioa hautatzen duen ikasleak, notaren 100%-a lortu ahal izango du proba baten bitartez irakasgaiaren irakaskuntza-emaitzak ebaluatuko dituena. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialeran egingo da.



Proba horretan galdera teoriko eta praktikoak egingo dira, hala nola garatutako gai baten ahozko aurkezpena, egiaztatzeko irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu direla.



Azken ebaluazoaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automaikoki deialdiari uko egitea.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatzizi aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Osasun-larrialdi egoeran, ebaluazio ez-presentzialeko aukerak baliatu beharko balira, bideo konferentzia edo/eta bestelako sistema telematikoak jarraituko dira, Egela bidez zehaztuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ezohizko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.



Horretarako notaren % 100 balioko duen azken proba bat egingo da.



Ezohizko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko.



Ikasleek Ikasturean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Proba horretan galdera teoriko eta praktikoak egingo dira, hala nola garatutako gai baten ahozko aurkezpena, egiaztatzeko irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu direla.



Irakasgaia gainditzeko, azken nota osatzen duten atal guztietan, nahikotasuna erakutsi beharko da.



Azken ebaluazoaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automaikoki deialdiari uko egitea.



Osasun-larrialdi egoeran, ebaluazio ez-presentzialeko aukerak baliatu beharko balira, bideo konferentzia edo/eta bestelako sistema telematikoak jarraituko dira, Egela bidez zehaztuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak adierazi ahala, irakasgai bakoitzak landu beharreko materialak izango ditu.
Horien artean araudia, irakurgaiak, eskemak, kasu praktikoak, lanketarako irizpideak etab.
Egela plataforman informazioa sakonduko da, hala nola behar den materialaren berri eman.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AAVV, El derecho de la libertad de conciencia en la praxis jurisprudencial, Universidad pública de Navarra, Pamplona, 2005.



CASTRO JOVER, A. (Dir.) Interculturalidad y Derecho, Thomson Reuters,Aranzadi, Cizur Menor, 2013



GIDDENS, Anthony, Sociología, 4ª edición, Alianza editorial, Madrid, 2004



GIMENEZ-SALINAS i COLOMER, Esther y ROMÁN MESTRE, Begoña, Criminología e inmigración en una sociedad pluralista, en EGUZKILORE, n º 18, San Sebastián, diciembre 2004, pp. 145- 157



HABERLE, Peter, El Estado constitucional europeo, en REVISTA DE DERECHO CONSTITUCIONAL EUROPEO, Año 6, Número 11, enero-junio de 2009



KYMLICKA, Will, Ciudadanía multicultural, Paidos, Bercelona 1996



LLAMAZARES FERNÁNDEZ, D., DERECHO DE LA LIBERTAD DE CONCIENCIA, Civitas, Madrid, 2011



PEREZ LUÑO, A.E, Los derechos fundamentales, Tecnos, Madrid, 2007



RODRIGUEZ PIÑERO, M., FERNÁNDEZ LÓPEZ, M.F, Igualdad y discriminación, Técnos, Madrid, 1986



INSTRUMENTOS DE SOFT LAW, Guías, protocolos de actuación y buenas prácticas. OBSERVATORIO DE PLURALISMO Y CONVIVENCIA

Gehiago sakontzeko bibliografia

CASTRO JOVER, A. (Dir.), DIVERSIDAD RELIGIOSA Y GOBIERNO LOCAL. Thomson Reuters, Aranzadi, 2013

CHACÓN RODRIGUEZ, Lorenzo, La integración de y con los inmigrantes en España: debates teóricos, políticas y diversidad territorial, en Política y Sociedad, vol 45, nº 1, 2008, pp. 205-235

DEOP MADINABEITIA, Xabier, La participación de las minorías nacionales en la vida política de los estados europeos: una variedad de modelos jurídicos, en AFERS INTERNACIONALS, nº 42, pp. 99-123

FERRERO, Ruth. Los derechos de las minorías nacionales en el contexto de ampliación y constitucionalización de la Unión Europea, en Revista FRC 9. Tardor / Hivern 2004

JAÚREGUI, Gurutz, La democracia en el siglo XXI: un nuevo mundo, unos nuevos valoreS, en IVAP, 2004, pp. 289-322

LOPEZ BASAGUREN, Alberto. Orden constitucional español y Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias: algunos problemas de aplicación, en LA PROTECCIÓN DE LAS LENGUAS MINORITARIAS EN EUROPA: HACIA UNA NUEVA DÉCADA, Servicio central de publicaciones del Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2011

MORONDO TARAMUNDI, D., RUIZ VIEYTEZ, E, Diversidad religiosa, integración social y acomodos. Un análisis desde la realidad local en el caso vasco, Peter Lang, Bruselas, 2014

RUIZ VIEYTEZ, Eduardo, Minorías, nacionalidades y minorías nacionales. La problemática aplicación en España del Convenio Marco para la Protección de las Minorías nacionales del Consejo de Europa, en RVAP, nº 82 (I) 2008, pp. 187-225

RUIZ VIEYTEZ, E, MINORÍAS, INMIGRACIÓN Y DEMOCRACIA EN EUROPA, Tirant lo Blanch, Valencia, 2006
SÁEZ, J. Fundación Secretariado Gitano, GUÍA PARA LA GESTION POLICIAL DE LA DIVERSIDAD. Disponible en internet

SÁEZ, J. Fundación Secretariado Gitano, GUÍA PARA LA GESTION POLICIAL DE LA DIVERSIDAD. Disponible en internet

Aldizkariak

Eguzkilore: Cuaderno del Instituto Vasco de Criminología. http://www.ehu.eus/es/web/ivac/revista-
Revista de derecho migratorio y extranjería.
Revista de derecho penal y criminología.
Harlax : ertzainaren lanbide aldizkaria = revista técnica del hertziana
Cuadernos de política criminal





Web helbideak

Noticias jurídicas: legislación: http://noticias.juridicas.com/base_datos/
Noticias jurídicas: jurisprudencia: http://sentencias.juridicas.com/
Dialnet: doctrina (monografías y revistas): http://dialnet.unirioja.es/
Base de datos de legislación, jurisprudencia y doctrina: Aranzadi.
Tribunal Constitucional: http://www.tribunalconstitucional.es/es/Paginas/Home.aspx
Tribunal Supremo: http://www.poderjudicial.es/eversuite/GetRecords?Template=cgpj/ts/principal.htm
CENDOJ: http://www.poderjudicial.es/search/index.jsp
IKUSPEGI, Observatorio de inmigración. http://ikuspegi-inmigracion.net/es
Fundación Pluralismo y convivencia: http://www.pluralismoyconvivencia.es
Observatorio de pluralismo religioso: http://www.observatorioreligion.es
Consejo de Europa: http://www.coe.int/en/web/portal/home

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CASTRO JOVER, MARIA ADORACION
  • LETURIA NAVAROA, ANA
  • ODRIOZOLA IGUAL, MARIA CRISTINA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

17:30-19:30 (1)

15:30-17:30 (2)

7-15

17:30-19:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

09:30-11:30 (1)

10:30-12:30 (2)

7-15

09:30-11:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • eAULA 3.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • eAULA 3.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)