XSLaren edukia

Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak25094

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25094
Murrizketak
"Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak" irakasgaian matrikula egiteko, "Psikopatologia" gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2233
Mintegia23
Gelako p.1319.5
Tailerra812

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASLEAREN DATUAK

Izena: Eneko Sansinenea

Telefonoa: 943-015714

e-posta: eneko.sansinenea@ehu.eus

Bulegoa: Psikologia fakultateko 1D14 bulegoa



Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak (aurrerantzean OMN) irakasgaia Kriminologiako graduko 3. mailako irakasgai hautazkoa da. OMNn matrikulatzeko ezinbestekoa da 2. mailako «Psikopatologia» irakasgaia gainditua izatea. «Biktimen analisia eta tratamendua», «Delitugilearen tratamendu psikologikoa» eta «Auzitegiko Psikopatologia» irakasgaiekin batera, 3. mailako irakasgai psikologiko-klinikoen multzoan dago.

Toxikomanien gaia garrantzitsua da kriminologiaren testuinguru zabalean, eta delitu anitzen inguruan kokatzen den aldagaia da. Irakasgaia droga-mendekotasunaren oinarri psikologiko-klinikoan bideratzen bada ere, toxikomanien testuinguru teoriko zabala kontutan hartzen da: testuinguru biologikoa, psikologikoa, antropologikoa eta soziala.

Toxikomanien eremuaren oinarrizko kontzeptuen ulermenaz gain, droga-mendekotasunaren teoria etiologikoak, nortasunaren eragina, drogen sailkapena (portaeraren adikzioak barne) eta droga-mendekotasunen tratamenduaren eta prebentzioaren oinarriak aztertzen dira, betiere ikuspegi kriminologikoa kontuan hartuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Atxikimendu eta mendekotasun psikologikoen psikologiaren oinarrizko kontzeptu teorikoak eta aplikazio klinikoak ezagutzea.

2. Mendekotasunen psikologiaren aplikazio-eremuak eta hark gainerako diziplina profesionalekin edo/eta zientifikoekin duen harremana ezagutzea.

3. Esku hartzeko eskaerak identifikatzeko gai izatea, mendekotasunen eta eratorritako nahasmenduen alorrean.

4. Ebaluatzeko tresna espezifikoak erabiltzeko gai izatea, mendekotasuneko nahasmenduen alorrean.

5. Mendekotasun nahasmenduei eta prebentzioari egokitutako esku hartze estrategiak diseinatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko gai izatea.

6. Lanbide anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea.

7. Ahozko nahiz idatzizko txosten teknikoak egiteko gai izatea.

8. Kriminologoak mendekotasunen eta osasunaren arloan dituen funtzio eta ardura etikoak ezagutzea.

9. Osasunari eta mendekotasuneko nahasmenduei buruzko dokumentazio-iturriak erabiltzeko gai izatea, eta informazioa eskuratzeko behar diren estrategiak menderatzen direla erakustea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAITEGI TEORIKOA



1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK. Atal honetan droga-mendekotasunen oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira: zer den droga bat, saritze-sistema, tolerantzia, abstinentzia, adikzioa, eta abar. Era berean, droga-kontsumoaren oinarrizko kontzeptu antropologiko eta sozialak aztertzen dira



2. DROGA-MENDEKOTASUNAREN EREDU ETIOLOGIKOAK. Adikzioaren azalpen anitz dago. Gai honetan oinarrizkoenak aztertzen dira: eredu biomedikoa, biopsikosoziala, portaeraren ekonomiarena, automedikazioaren teoria, eredu soziokulturala eta abar.



3. MENDEKOTASUNA ETA NORTASUNA. Droga-mendekotasunak erlazio estua du nortasunarekin. Atal honetan laburki deskribatzen dira erlazio honen aspektu batzuk.



4. MENDEKOTASUNEN NOSOLOGIA. Drogen sailkapen anitz badago ere, atal honetan sailkapen sinpleena azalduko da: droga depresoreak, estimulatzaileak, psikodelikoak eta azken urteetan sortu den beste multzo bat: portaeraren adikzioak.



5. PORTAERAREN ADIKZIOAK ETA MENDEKOTASUN BERRIAK. Azken urteotan, gero eta garrantzia handiagoa hartu dute portaeraren adikzioak. Mendekotasun mota honetan ez dago sustantziarik, eta jokabideak dira adikzioa sortzen dutenak. Apustu-jokoaren nahasmendua, mendekotasun-teknologikoa eta emozionala aztertzen dira atal honetan, besteak beste.



6. ADIKZIOEN EBALUAZIOA. Droga-mendekotasunen ebaluazioa ardatz desberdinen arabera uler liteke: lehenik, eskuragarri dauden tresna desberdinen arabera (galdesortak, elkarrizketak,...); bigarrenik, ebaluazioa jasoko duten subjektuen adin tartearen arabera; eta hirugarrenik adikzio motaren arabera (sustantzia jakin batekiko adikzioa versus

portaera batekikoa). Atal honetan bilatzen da ikasleak bereganatzea oinarrizko ezagutzak arlo honetan.



7. DROGA-MENDEKOTASUNAREN TRATAMENDU ETA ESKU-HARTZEAK. Psikologia klinikoaren arloan, droga-mendekotasunaren arazoa konpontzeko teknika eta esku-hartze ugari prestatu dira. Atal honetan horien arteko inportanteenak edo erabilienak azalduko dira: alde batetik tratamendu psikologiko orokorrak droga-mendekotasunetara aplikatuta, eta bestetik mendekotasunaren testuinguru zehatzean sortutako tratamenduak: Elkarrizketa Motibazionala, Komunitate Terapeutikoak eta Alkoholiko Anonimoen tankerako taldeak, besteak beste.



8. PREBENTZIOA ADIKZIOETAN. Adikzioen tratamenduen lorpena mugatua denez, prebentzioak garrantzi handia hartzen du. Atal honetan prebentzioaren oinarrizko ideia eta kontzeptuak azalduko dira: prebentzioaren mundu-mailako erakundeak, prebentzio unibertsala, selektiboa eta egokitua, eta arrisku eta babes faktoreak.





GAITEGI PRAKTIKOA



Gaitegi praktikoan hiru atal desberdintzen dira, irakaskuntza-modalitatearen arabera: gela-praktikak, tailerrak eta mintegia.



GELA PRAKTIKAK

Gela praktiketan Elkarrizketa Motibazionala deritzon elkarrizketa motaren oinarriak emango dira. 7 gela-praktikatan zehar, ikasleek Elkarrizketa Motibazionalaren oinarrizko komunikazio teknikak ezagutu eta praktikatuko dituzte.



TAILERRAK

Tailerretan irakasgaiaren marko psikologiko-klinikotik harago dauden gai batzuk tratatuko dira. Lehenik gaiarekin erlazionatutako ikus-entzunezko bat ikusiko da eta ondoren ikasleekin gaiaren inguruko eztabaida egingo da.



1. TAILERRA: HEROINAREN KONTSUMOA 80 HAMARKADADO EUSKAL HERRIAN. Ikasleek adinagatik ezagutu ez duten baina gaur egungo droga-mendekotasunaren fenomenoa ulertzeko beharrezkoa den fenomenoa da 80 hamarkadan izan zen heroinaren kontsumoaren «epidemia».



2. TAILERRA: KONTRAKULTURA, VIETNAMGO GERRA TEA ALUZINOGENOEN KONTSUMOA 60 HAMARKADAKO AEB-ETAN.

Europara iritsi baino apur bat lehenago, drogen kontsumo modernoa dei dezakeguna AEBetan hasi zen, «kontrakultura» deitu izan den mugimenduaren barruan. Droga-kontsumoa kontestualizatzen da garai horretako gatazka politikoekin (Vietnamgo gerra eta eskubide zibilen aldeko mugimenduak).



3. TAILERRA: ADIKZIOEN IKUSPEGI BI. Adikzioa garun-gaixotasun gisa eta adikzioa hautu pertsonal gisa gaur egun fenomeno hau esplikatzeko lehiatzen diren bi ikuspegi nagusi dira. Bi-biek eremu zientifikoa gainditzen dute eta droga-kontsumoaren ondorio sozialetan arreta jartzen dute.



4. TAILERRA: DROGEN LEGEZTAPENA VERSUS DEBEKATZEA. Johann Hari ikertzailearen hitzaldi batetik abiatuta, drogen legeztapenaren aferari helduko zaio.



MINTEGIA



Mintegian ikasle bakoitzak bere intereseko gai baten aurkezpena egingo du, gehienez bost minutukoa, eta nolabait adikzioekin erlazionatuta egongo dena. Horretaz gain, aurkezpenaren testu bat emango du, gehienez bi orrialdekoa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak biltzen ditu eskola teorikoak edo majistralak, non irakasleak gaitegi teorikoen edukiak azaltzen dituen, eta eskola praktikoak (gela-praktikak, tailerrak eta mintegiak), non gaitegi praktikoaren edukiak landuko diren. Azken hauetan ebaluazio-jarraiaren metodologia erabiliko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 5
    • Test motatako proba (%): 60
    • Ahozko defentsa (%): 5
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak irakasgaia ebaluatzeko bi modu desberdin daude: a) ebaluazio mistoa; eta b) azken ebaluazioa.



a) Ebaluazio mistoaren sistema



Ebaluazio mistoa bi kalifikazio desberdinez osatuta dago:



- Gela-praktika, tailer eta mintegiaren ebaluazio jarraia, nota osoaren %40 izango dena.

- Azken azterketa, notaren %60a izango dena, eta gaitegi teorikoari buruzko galderak jasoko dituena bakarrik. Irakasgaiaren azken emaitza izango da bi kalifikazio hauen batura, eta biak gainditu behar dira independenteki irakasgaia gaindutu ahal izateko. Ohiko deialdiko ebaluazio sistema mixtoan bi ataletako bat (teorikoa zein praktikoa) gainditzen ez bada, emaitza gordeko da ez-ohiko deialdirako, baina ez hurrengo ikasturtetako deialdietarako.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



b) Azken ebaluazioaren sistema

Ikasleriak eskubidea izango du eduki teoriko zein praktikoak azken ebaluazioaren sistemaren bitartez gainditzeko, notaren %100 balioko duena, ebaluazio mistoan parte hartu izanik zein ez. Azterketa hau gaitegi teorikoari (%60) zein gaitegi praktikoari (%40) buruzko galderez osatuta egongo da.



Ohiko deialdiari uko egitea



a) Ebaluazio mistoaren kasuan



Ebaluazio mistoaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasleari.



b) Azken ebaluazioaren kasuan



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.



UPV/EHUn honako hauek dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean edo aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honetan azterketa bakarra izango da, eduki teoriko (%60) eta praktikoen (%40) galderekin osatua. Azterketa honek emaitzaren %100a balioko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gaitegi teorikorako, liburu hau jarraituko da:
Sansinenea Mendez, E., Soroa Martinez, G. eta Machimbarrena Garagorri, J. M. (2022). Adikzioen Psikologia eta Osasuna. UPV/EHU-UEU.

Gaitegi praktikorako, irakasleak eGelan eskegitako materialak gain, honako txosten laburra erabiliko da:
Sansinenea Mendez, E., Soroa Martinez, G. eta Machimbarrena Garagorri, J. M. (2021). Elkarrizketa Motibazionala. UPV/EHU.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasleak kopistegian zein eGela plataforman eskuragarri utzitako material teoriko eta praktikoa.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Biurrun, J. (1999). Los caballos con números. Discursos y sistemas del fármaco psicotrópico. Irun: Iralka.
Bobes García, J., Casas Brugué, M., & Gutierrez Fraile, M. (Eds.). (2003). Manual de evaluación y tratamiento de drogodependencias. Barcelona: Ars Medica.
Echeburúa, E. (2000) ¿Adicciones sin drogas? : las nuevas adicciones : juego, sexo, comida, compras, trabajo, internet. Desclée de Brouwer: Bilbao.
Escohotado, A. (1996). Historia elemental de las drogas. Barcelona: Anagrama
Fields, R. (2010). Drugs in perspective. New York: McGraw-Hill International Edition.
Graña Gómez, J. L. (1994) Conductas adictivas. Teoría, evaluación y tratamiento. Madrid: Debate.
Hari, J. (2015). Tras el grito. Un relato revolucionario y sorprendente sobre la verdadera historia de la guerra contra las drogas. Madrid: Paidos Contextos.
Lorenzo, P., Ladero, J. M., Leza, J. C. eta Lizasoain, I. (2009). Drogodependencias. Buenos Aires: Panamericana.
Miller, W. R., & Rollnick, S. (2015). La entrevista motivacional. Barcelona: Paidos.
Nutt (2012) Drugs without the hot air: minimizing the harms of legal and illegal drugs. London: Uit.
S.E.T. (Ed.). (2006). Tratado SET de Trastornos Adictivos. Madrid: Editorial Médica Panamericana.

Aldizkariak

ADICCIONES
BOLETIN DE ESTUPEFACIENTES
BOLETIN SOBRE DROGODEPENDENCIAS
CDD BOLETÍN= DDZ ALDIZKARIA (Centro de Información y Documentación de Drogodependencias del País Vasco)
DRUG AND ALCOHOL DEPENDENCE
DRUG AND ALCOHOL DEPENDENCE: AN INTERNATIONAL JOURNAL ON BIOMEDICAL AND PSYCHOSOCIAL
APPROACHES
DRUGS AND DRUG ABUSE EDUCATION NEWSLETTER
HEALTH AND ADDICTIONS (SALUD Y DROGAS)
JOURNAL OF SUBSTANCE ABUSE TREATMENT
PROYECTO (REVISTA PROYECTO HOMBRE)
REVISTA ESPAÑOLA DE DROGODEPENDENCIAS
SOCIDROGALCOHOL
TRASTORNOS ADICTIVOS

Web helbideak

Drogomedia (www.drogomedia.com)
Plan Nacional sobre Drogas (www.pnsd.msc.es)
Instituto para el Estudio de las Adicciones (http://www.lasdrogas.info)
Asociación Española de Patología Dual (http://www.patologiadual.es)
Proyecto Hombre (proyectohombre.es)
AGIPAD (www.agipad.org)
Ailaket! (www.ailaket.com)
Energy Control (energycontrol.org)
Drogomedia (http://www.drogomedia.com)
Fundación Gaudium (http://www.fundaciongaudium.es/es/)
Ludopatia (ludopatía.org)
Elisad (www.addictionsinfo.eu/)
Instituto Deusto de Drogodependencias (www.idd.deusto.es)
Adicciones no tóxicas (www.adiccionestecnologicas.es)
Asociación Aditu (www.asociacion-aditu.org)
DEE/AAD (www.dee-aad.org)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CIPITRIA LEANIZBARRUTIA, IRAIDE
  • SALGUEIRO MACHO, MONIKA
  • TORRES GOMEZ DE CADIZ AGUILERA, BARBARA CLARA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

17:30-20:30 (1)

4-9

17:30-18:30 (2)

10-10

17:30-19:30 (3)

11-15

17:30-19:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)
  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (4)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

18:30-20:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Mintegia-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

18:30-20:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-9

18:30-20:30 (1)

10-10

19:30-20:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

18:30-20:30 (1)

14-15

18:30-20:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • PARANINFO Demetrio Loperena. - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:30-14:30 (1)

4-9

11:30-12:30 (2)

10-10

11:30-13:30 (3)

11-15

11:30-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)
  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (4)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-9

12:30-14:30 (1)

10-10

13:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

12:30-14:30 (1)

14-15

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)