XSLaren edukia

Desbideratzearen Soziologia26193

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26193
Murrizketak
"Desbideratzearen Soziologia" irakasgaian matrikula egiteko, "Soziologiarako Sarrera", "Psikopatologia" gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Desbideratzearen Soziologia irakasgaia, Soziologiarako Sarreraren jarraipena da. Honetan, Soziologiaren Sarreran landuriko errealitatearen dimentsio sozialean sakonduko da kriminologiarentzako berebiziko garrantzia duen Desbideratzearen kontzeptuan murgilduaz.

Desbideratzeak zirraragarria izateko potentziala dauka. Beste lekuetara bidaiatzen dugunean, baina baita gure herrien ere, geureen ezberdinak diren ohiturak aurkitzen ditugu. Honen arabera, geroz eta leku gehiagotara bidaiatuz gero arreta edo eta nahasmena sortzen diguten esperientzia gehiago topatzeko probabilitate handiagoa izango dugula esan nahi du. Aurkikuntza soziologikoa desplazamendu geografiko gabeko txoke kultural bezala deskribatua izan da. Beste lekuetara bidaiatzen duten bidaiarien modura, beraienak ez diren ohiturak ikusterako garaian, ezagunak zaizkigun gertakariak beste modu batean begiratuz gero, harridura, desorientazioa edo eta urduritasuna ere sentitu ditzakegu. Txoke kultural honek etnozentrismo handiagoko batetara eraman gaitzake. Honela, zera esan geniezaioke geure buruari: “guk ez dugu halakorik sekula egingo”, “gaixo, ero, edo burutik jota behar genuke egon”.

Hala ere, zentraltasun honen kontra borrokatu behar gera ekintzaren testuingurua ulertu ahal izateko gure esku dagoen guztia eginaz. Ulertu behar dugu, jendeak txakurrak, zaldiak, ardiak, sugeak, edo bestelako animaliak jaten dituzten gizarte baten gizarteratuak izan bagina, hauek guretzako ere “jaki” paregabeak izango liratekeela.

Desbideratzea txoke kulturala sor lezaken zerbait bezala ikusi ahal izateak, baina hau berez ez ona ez txarra ez dela aitortzea erabakigarria da. Edozein herritan dena delako portaera aztertu dezakegun moduan, “etxean” ere egin dezakegu desbideratzea aztertzerako garaian, aldakorrak diren harreman sozial eta esanahi kulturalen parte ere diren heinean. Horregatik hain zuzen ere, gure helburua portaeraren testuingurua, eta zer dela eta modu batean ala bestean definitzen eta ebaluatzen den modu konkretu batean ulertzea delako, ez dugu denbora askorik igaroko desbideratzea anormala ala gaixoa den, edo eta zuzenketa eta sendakuntza behar dituen diskutitzen. Hauek galdera oso garrantzitsuak dira beste pertsona batzuentzako baino ez soziologoentzako. Txakur haragia, behiarena beharrean jatea anormala edo eta gaixoa dela baieztatzea etnozentrikoegia izango litzatekeen moduan, etnozentrikoegia litzateke ere sustantzia batzuk (marihuana esaterako)kontsumitzen dituzten pertsonak, beste sustantzia batzuk (tabakoa edo eta alkohola esaterako) kontsumitzen dituzten pertsonak baino anormalagoak ala gaixoagoak direla baieztatzea . Desbideratzea, ia bere forma guztietan, gizarte guztien ezaugarri normal bat da eta, hargatik, desbideratzea gaixotasunarekin edo eta anormaltasunarekin parekatzearen tentazioaren kontra borrokatu behar gera. Desbideratze mota batzuk honekin ohituak ez dauden pertsonak eskandalizatu ahal ditu, baina honek ez du esan nahi, derrigor, desbideratzea normalitate ezaren edo gaixotasunaren sinonimoa denik.

Desbideratzearen gaineko teoriak denboran zehar eboluzionatu egin dute. Bere hastapenetan, ikusi ahal izango dugun moduan, lehen perspektibak desbideratuen, eta desbideratzearen, berezko ezaugarrien inguruko sinesmenetan oinarritu ziren, hauek, modu natural batean beren kontrako “normalengandik” argi desberdintzen zirela uste zutelarik. Honen arabera, beraz, desbideratzea jende anormalak egiten zuena zela pentsatzen zen. Denboran poderioz, arreta arauetan, etiketetan eta erreakzio sozialetan jartzen joan zen. Desbideratze soziala, gizarte anitz baten bizitza kudeatu (edo eta ezabatu)nahi zuen gizarte kontrolak berak sorturiko ezaugarri erregular bezala ikusia izatera iritsi zen.

Honela, laburki, desbideratzearen kontzeptuak desberdintasun sozialaren, gizarte gatazkaren eta desadostasun sozialen ondorio diren errealitate konplexu, erlazional, dinamiko eta problematikoen eraikuntza sozial izaera biltzen duela iruditzen zaigu eta, hargatik, definizio bakar, estatiko edo eta ortodoxo bat ematen saiatzea zaila bezain antzua litzateke. Zentzu honetan, desbideratzearen soziologiak planteatzen digun erronka, eta aldi berean gonbitea, ez litzateke desbideratzearen inguruko taxonomiak sortzea, konplexua den errealitate bat gure kontzeptu propio eta muga epistemologikoetatik harantz joanda ulertzen saiatzea baizik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak hauek dira:

1 Gaitasuna (G1): desbideratzearen inguruko kontzeptu eta teoria soziologiko nagusietan sakondu.

G1ekin erlazionaturiko ikaskuntza emaitza: desbideratzearen inguruko kontzeptu eta teoria soziologiko nagusien ezagutza kritikoa.



2 Gaitasuna (G2): Gaitasun metodologikoak, bereziki fokatze kualitatiboetan oinarritutakoak, osatu eta hobetu gizarte ikerkuntzarako metodologien diseinu eta analisirako trebakuntza eta aplikazio bitartez .

G2rekin erlazionaturiko ikaskuntza emaitza: desbideratzearen ikerketara aplikaturiko ikerkuntza metodologien ezagutza teorikoa eta aplikatua.



3 Gaitasuna (G3): Soziologiako informazio eta dokumentazio iturrien bilaketa, kudeaketa eta analisi kritikoa eta lorturiko emaitza zein datuen azalpen sintetiko eta sistematizatua meneratu.

G3rekin erlazionaturiko ikaskuntza emaitzak: Desbideratzearen soziologiako informazio eta dokumentazio iturrien oinarrizko base bibliografiko bat garatu eta barneratu, eta lorturiko emaitza zein datuen azalpen sintetiko eta sistematizatua egiteko gai izan.



4 Gaitasuna (G4): Idatzizko komunikazioa perfekzionatu eta norbere posizioen eta oinarri soziologikoa duten emaitzen ahozko aurkezpen eta defentsa ordenatu eta sintetizatzera egitera ohitu, beharrezkoa izanez gero, bitarteko audiobisualez eta IKTz baliatuz, beti besten iritziekiko errespetua erakutsiz.

G4rekin erlazionaturiko ikaskuntza emaitzak: Eskoletako bakarkako praktiken lanketa eta aurkezpena, eta klasean aurkeztu eta debatitu beharko den talde ikerketa soziologiko baten lanketa.



5 Gaitasuna (G5): Progresiboki irakasgaiaren norbere ikasketa prozesua kudeatzen joan, geroz eta autonomia gehiago beharko duten jarduerak eginez.

G5rekin erlazionaturiko ikaskuntza emaitzak: Hastapenetan izaera magistralagoa eta zuzenduagoa izango duten eskoletatik,irakasleak aholkulari-dinamizatzaile itxura gehiago izango duen auto kudeatuagoak eta debaterako aproposak izango diren eskoletara igaro.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Desbideratzearen Soziologiarako Sarrera

2.Desbideratzearen Natura Dinamikoa

3.Desbideratzeari buruzko Ezagutza Soziologikoaren Eraikuntza

4.Desbideratzeari buruzko Pentsamendu Soziologikoaren Bilakaera. Teoria Nagusiak.

4.1. Perspektiba Makroak

4.1.1.Teoria Estruktural-Funtzionalistak

4.1.2.Gatazkaren Teoriak



4.2. Perspektiba Mikroak

4.2.1. Etiketaren Teoria

4.2.2.Gizarteratzeari eta Ikaskuntzari buruzko Teoriak

4.2.3.Kontrolaren Teoriak

4.3. Perspektiba Transbertsalak

4.3.1.Teoria Feminista



5.Nortasun Desbideratuak

5.1. Desbideratuan Bilakatzea

5.2. Besbideratze Moduak

5.3. Estigma



6.Desbideratzea, Soziologia eta Politika Sozialak



7.Desbideratzearen Metamorfosiari buruzko Hausnarketak eta Etorkizunera Begirako Ikusmoldeak

MetodologiaToggle Navigation

Desbideratzearen Soziologiaren eskolak bi eskola motetan berezituko dira

ESKOLA MAGISTRALAK:

Eskola hauetan, irakasleriak kontu teoriko nagusiak aurkeztu eta azaltzeaz gain, ikasleriak aztertzeko adibide eta kasu praktikoak aurkeztuko dira. Zentzu honetan, gaitegiko kontuak hobeto ulertzen, eta irakasgaian landu nahi diren gaitasunak hobeto lantzen lagunduko duten gaurkotasun gaiak txertatuko dira posible den heinean



GELAKO PRAKTIKAK

Gelako praktikei dagokionez, hauek desbideratzearen soziologiaren markoan ikergarria den arazoren baten ikerketa proiektu batean oinarrituko dira. Gainera, eskolak lauhilekoan zehar eskola teorikoagoetatik, non irakasleriaren aldetik kontu metodologikoak aurkeztu eta azalduko diren, eskola auto kudeatuagokoetara pasako dira, non ikasleriak bere proiektuan gainean modu autonomoan taldeetan lan egingo duen irakasleriaren aholkularitzarekin.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Derrigorrezko irakurketen analisia (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioak lau atal izango ditu:

1.Bidaltzeko Jarduerak_eskoletako praktikak (%40).

2.Derrigorrezko irakurketen analisia (%10):



•Becker, H. S. (2009). Outsiders: hacia una sociología de la desviación. Buenos Aires: Siglo Veintiuno.

•Goffman, E. (2006). Estigma: la identidad deteriorada. Buenos Aires: Amorrortu.



3.Taldekako ikerketa lana (%40).

4.Garatzeko idatzizko froga (%10)eskoletan landuriko gaien inguruan.



Ebaluazio sistema honi uko egiteko prozedura, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12. Artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da



Bestalde, UPV/ EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa protokoloaren arabera,

"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia" (3. puntu, or.5).

Halaber, "UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta

aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntu).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa ezohiko deialdian egiteko prozedura, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 9. Artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelako plataforma bidez ikasleriak eskura izango ditu eskolak jarraitzeko behar diren testu zein materialak.Halaber, ordenagailua eskola guztietara ekartzea beharrezkoa da)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Becker, H. S. (2009). Outsiders: hacia una sociología de la desviación. Buenos Aires: Siglo Veintiuno.

Downes, D. y Rock, P. E. (2011). Sociología de la desviación. Barcelona: Gedisa.

Goffman, E. (2006). Estigma: la identidad deteriorada (1a. ed.). Buenos Aires: Amorrortu.

Taylor, I., Walton, P. y Young, J. (2006). La nueva criminología: contribución a una teoría social de la conducta desviada (2a ed.). Buenos Aires: Amorrortu.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alonso, L.E. (1998). La mirada cualitativa en sociología. Una aproximación interpretativa. Madrid: Editorial Fundamentos
Berger, P. L. y. L. Thomas. (1998). La Construcción Social de la Realidad. Buenos Aires: Amorrortu Editores, S.A.
Bourdieu, P. (Dir.) (1999). La Miseria del mundo. Tres Cantos: Akal.
Curra, J. (2011). The Relativity of deviance. London: SAGE.
Durkheim, É. (1987). Las reglas del método sociológico. Madrid: Akal.
Foucault, M. (1993). La Vida de los hombres infames: ensayos sobre desviación y dominación. Madrid: La Piqueta.
Goode, E. (Ed.) (2015). The Handbook of Deviance. West Sussex: Wiley Blackwell.
Barcelona: Paidós Básica.
Harris, M. (1994). Bueno para comer: enigmas de alimentación y cultura. Madrid: Alianza Editorial Ediciones del Prado.
Leon, E. (2011). El monstruo en el otro. Sensibilidad y coexistencia humana. Madrid: Sequitur.
Lorenzo Cadarso, P. L. (2001). Fundamentos teóricos del conflicto social. Madrid: Siglo Veintiuno de España.
Malloch, M. y Munro, B. (eds.) (2013). Crime, Critique and Utopia. London: Palgrave. macmillan
Matza, D. (1981). El proceso de desviación. Madrid: Taurus.
Miller, WI. (1998). Anatomía del asco. Madrid: Taurus.
Merton, R. K. (1964). Teoría y estructura sociales. Méjico: Fondo de Cultura Económica.
Ruiz Olabuenaga, J. I., y Ispizua, M. A. (1989). La Descodificación de la vida cotidiana: métodos de investigación cualitativa. Bilbao: Universidad de Deusto.
Schutz, A. (1999). Estudios sobre teoría social. Buenos Aires: Amorrortu Editores
Sumner, C. (1994). The Sociology of Deviance. An Obituary. Buckingham (UK): Open University Press.
Torrente Robles, D. (2001). Desviación y delito. Madrid: Alianza.
Valverde Molina, J. (1996). El proceso de inadaptación social (3a ed.). Madrid: Popular.
Valles, M. S. (2003). Técnicas cualitativas de investigación social: reflexión metodológica y práctica profesional. Madrid: Síntesis.

Aldizkariak

Boletín Criminológico (Instituto Andaluz Interuniversitario. Universidad de Málaga): http://www.boletincriminologico.uma.es/
Comités de investigación sobre Sociología Jurídica y Criminología de la Federación Española de Sociología: https://fes-sociologia.com/comite/Sociolog%C3%ADa-Jur%C3%ADdica-y-Criminolog%C3%ADa
Deviant Behaviour: https://www.tandfonline.com/loi/udbh20
Eguzkilore (Instituto Vasco de Criminología. UPV-EHU): https://www.ehu.eus/eu/web/ivac/revista-eguzkilore
Revista Española de Investigación Criminológica (Sociedad Española de Investigación Criminológica): www.criminologia.net

Web helbideak

EHU/UPV LIBURUTEGIA: https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka

DATU BASEAK:
-DIALNET: http://dialnet.unirioja.es/
-ERIC: https://eric.ed.gov/
-INGUMA: https://www.inguma.eus/
-LATINDEX: https://www.latindex.org/latindex/inicio
-PROCUEST SOCIOLOGIA: http://search.proquest.com/socialsciences
-SCOPUS: http://www.scopus.com/home.url
-WEB OF SCIENCE: https://apps.webofknowledge.com

TESIAK:
-TESEO: https://www.educacion.gob.es/teseo/irGestionarConsulta.do;jsessionid=8543ADC51D6F2237B804068EFDC4608D

ESTATISTIKA OFIZIALAK
-EUSTAT (CAPV): http://www.eustat.es
-INE (ESPAÑA): http://www.ine.es/
-EUROPA: http://europa.eu/index_es.htm

GIZARTE GAIAK:
- Estadísticas del Departamento de Empleo y Políticas Sociales de GOVA: https://www.euskadi.eus/web01-s2enple/es/contenidos/informacion/estadistica_oe_informacion/es_def/index.shtml

-SIIS: http://www.siis.net

OTROS:
-FUNDACIÓN CAIXA:
https://obrasociallacaixa.org/es/mantente-informado/publicaciones/estudios-sociales

-ZINEMA
Sánchez Noriega, J. L. (2004). Diccionario temático de cine. Madrid: Cátedra.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDAZ ARREGUI, JUAN
  • ESPI GUZMAN, MARIA TERESA
  • GALARRAGA EZPONDA, AUXKIN

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

15:30-17:30 (1)

16-30

17:30-19:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

11:30-13:30 (1)

09:30-11:30 (2)

22-30

11:30-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

09:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)