XSLaren edukia

Irakasleak

OIER LOPEZ DE LACALLE LECUONA

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
oier.lopezdelacalle@ehu.eus

Oier Lopez de Lacalle doktorea (ORCID ID 0000-0003-4969-2055) informatikan ingeniaria da 2003tik geroztik (EHU), eta 2009an Informatikan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egiten du lan irakasle atxiki gisa. Aurretik haimbat ikerketa proiektuetan aritu da doktorego ondoko ikerlari bezala. Azkena, BETTER programarako (IARP-BAA-18-05) CLEVER taldeko partaide aritu da ikertzen EHUko IXA taldearen izenean. Ikerbasque ikertzaile ere izan zen (BFI-2011- 442) Edinburgoko unibertsitatean.



Urte hauetan, 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari eta kongresuetan Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (NLP) eta Adimen Artifiziala (IA) arloetan. Bere ikerketa eredu probabilistikoen eta ikasketa sakoneko algoritmoak ikertzen aritzen da, ezaguatzaren errepresentazio onak lortzeko prozesamendu semantikoa eta informazioaren erauzketa hobeto egiteko. IXA taldeko eta HiTZ zentroko ikerlaria da.



Argitalpenei dagokionez, ekarpen nagusiak hauek lirateke: JCRdun 4 argitalpen ditu aldizkarietan, goi-mailako 10 goi-mailako kongresuetan (SCIE 1/2) eta 3 kapitulu liburuetan. LRE, JNLE eta IEEE bezalako nazioarteko aldizkari entzutetsuetako ikuskatzaile erregularra da.



LRE, JNLE eta IEEE bezalako nazioarteko aldizkari entzutetsuetako ikuskatzailea da. Gainera, nazioarteko biltzar-batzordeen programa entzutetsuetan parte hartu du, hala nola ECAI, AAAI, EACL, NAACL, ACL, EMNLP eta IJCNLP. Arestian esan bazel