Software Ingeniaritza26017
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26017
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgaiaren helburu orokorra aplikazioen diseinu eta inplementazioa da, betekizunak aldez aurretik atzitu direlarik. Softwarea prozesu sistematiko baten bidez garatzeko metodologia arinak eta maila anitzetako software arkitekturak erabiliko dira, software kalitatea bermatzen laguntzen duten herramintak erabiliz.
Irakasgai hau gehiegizko zailtasunik gabe eraman ahal izateko honako konpetentziak aldez aurretik eskuratuta izatea gomendatzen da:
- Programazio Modularra eta Objektuetara Bideratutako Orientazioa irakasgaian:
* Objektuetara Zuzendutako Paradigmaren oinarriak eta objektuetara zuzendutako programazio lengoaia baten elementuak ezagutu eta ulertu.
* Klase eta objektuen arteko desberdintasuna ulertu; klaseen arteko harremanak, herentzia eta polimorfismoa.
* Programazioari buruzko kontzeptuak aplikatuz programa sinpleak garatu.
* Salbuespenen ezagutza eta erabilera, programen funtzionamendu egokia lortzeko erroreen kontrol mekanismo bat diren heinean.
-Datu Egiturak eta Algoritmoak irakasgaian:
* Datu-mota abstraktuen ezagutza eta aplikatzeko gaitasuna, konplexutasun ertaineko problemetan: Zerrendak, Pilak, Ilarak, Hash Taulak, Zuhaitzak eta Grafoak
* Datu-egituren tratamendurako algoritmoen ezagutza eta analizatzeko gaitasuna izatea: Bilaketa, Ordenazioa eta Enumerazioa.
* Problema baten ebazpenerako datu-egitura hoberena hautatu, diseinatu eta inplementatzeko gaitasuna.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Heziketa komunaren gaitasunak, informatika darrean:
* M02CM07 : Arazo jakin bat ebazteko egokienak diren datu-egiturak eta datu-motak ezagutzeko,
diseinatzeko eta eraginkorki erabiltzeko gaitasuna.
* M02CM08 : Aplikazio informatiko sendoak, seguruak eta eraginkorrak diseinatzeko, analizatzeko,
egiteko eta mantentzeko gaitasuna, egokienak diren paradigma eta programazio-lengoaiak
erabiliz.
* M02CM016 : Software-ingeniaritzaren oinarriak, metodologiak eta bizitza-zikloak ezagutzea eta
aplikatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
GU1: Software Ingeniaritzara Sarrera
- Software-aren motibazioa, bere bizi-zikloa eta metodologia arinak
- Erlazionatutako helburuak,, ezaugarriak eta programazio teknologiak
GU2: UML artefaktuen espezifikazioa
- UML-n definitzen diren hainbat artefaktuen azterketa eta erabilpena
GU3: Maila ezberdinetako software arkitekturak: Aurkezpena, Negozio-logika eta Datuak.
- Software Sistema bat osatzen dituen geruza ezberdinen diseinua.
GU4: Objektuetara bideratutako diseinu eta programazioa
- Funtzionalitatearen diseinua
GU5: Produktu jakin baten inplementazioa
- Software sistema baten inplementazioa egungo lengoaia eta tresna multzoa erabiliz
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia nagusiki praktikoa denez, PRESENTZIAZKO ESKOLAK (M) ondoren klase praktikoetan beharrezkoak diren kontzeptu teorikoak azaltzeko eta ikasleek planteatzen dituzten zalantzak ebazteko erabiliko dira. Era berean, bereganatutako kontzeptuak ariketen bitartez indartuko dira, bai banaka, bai talde txikitan.
ORDENAGAILUKO PRAKTIKETAN (GO), presentziako eskoletan landutako gaien inguruko ariketak egiteko eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza aktiboa aplikatzeko erabiliko dira. Lauhilabetearen hasieran irakasgaiaren edukiak era errealista batetan biltzen dituen proiektu baten enuntziatua banatuko da. Proiektu hau 2-4 pertsonako taldetan garatuko da, SCRUM metodologia arina aplikatuz. Metodologia honek proiektuaren garapena era inkremental batetan garatzea planteatzen du, segidako iterazioekin, non iterazio bakoitzaren emaitza aurreko iterazioari funtzionalitate berri bat gehitzen dion produktu partzial bat den. Iterazio bakoitzak, gainera, bere dokumentazioa egitea eskatzen du.
KLASEAK ONLINE (EZOHIKO EGOERA)
Gelaren gaitasun mugak gainditzen diren kasuetan, ordu berean bigarren ikasgela bat gaituko da eta bertatik klasea jarraitzeko aukera egongo da (streaming teknikak edo antzekoak erabiliz). Osasun egoerak hala eskatzen badu, irakaskuntza on-line izango da eta horretarako unibertsitateak eskaintzen dituen baliabideak erabiliko dira (eGela, BlackboardCollaborate, ...)
Ikasgaiko klaseak presentzialki egiterik ezean, telematikoki egingo dira. Azken irtenbide hori ez-ohiko egoera batek eragina izaki, ikasgaiko irakasleak klase horietan erabilitako tresna, baliabide eta kalifikaziorako protzentaia oro online testuingurura egokituko ditu. Egokitzapen horiek guztiak eGela (edo irakasle eta ikasle arteko edozein komunikazio) bidez komunikatuko ditu irakasleak. Klase horietako data eta orduak ikastegiak klase presentzialetarako finkatutako berak izango dira.
INFORMAZIO GEHIAGO:
- Software Ingeniaritzaren irakasgaiko UPV/EHU-ko eGela.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdia ebaluzaio jarraituaren bidez edo ebaluzaio finalaren bidez egin ahal izango da. Defektuz EBALUAZIO JARRAITUA sistema ezarriko da eta ebaluazio finalaren bidez ebaluatuak izan nahi duten ikasleek uko egin beharko diote ebaluzio jarraituari.
EBALUAZIO FINALA
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin diezaioke ebaluazio finala egiteko. Uko egitea idatziz aurkeztuko dio irakasleari Ikasleen Ebaluazioarako Arautegiko 18. artikuluan ezarritako epeen barruan. Epe horretatik aurrera ezingo zaio uko egin ebaluazio jarraituari.
Ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleek irakasgaiaren % 100 balio duen azterketa bakarra egingo dute. Bertan irakasgaian landutako alderdi guztiak ebaluatuko dira (proiektuan landutako gaitasunak barne).
EBALUAZIO JARRAITUA
Defektuz, ikasleek uko egin ezean, ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatuko da irakasgaia.
Irakasgaiaren azken nota azterketetan lortutako noten bidez eta taldeka garatutako proiektuaren notaren bidez kalkulatzen da. Azken nota pisu hauekin kalkulatzen da:
- % 40 proiektuko entregetan oinarrituta (3 entregagarri). Lehenengo entrgan gutxiengoak (MVC aplikatzea eta eskatutako funtzionalitateak inplementatzea) betetzen ez ez dituzten taldeek proiektua suspendituko dute, eta proiektuaren azterketa egin beharko dute azterketa finalean. Lehenengo bi entregetan elkarrizketak izango dira, eta talde kide ororen parteharztea eta presentzia derrigorezkoa izango da. Hala bete ezean, irakaslean penalizazioa aplikatuko dio proiektuaren notan elkarrizketan parte hartu edota agertu ez den ikasleari.
- % 60 azterketa desberdinak eginez, gutxienez 2 azterketa.
Ebaluazio honetan ikasleak bi azterketa egingo ditu lauhilekoan zehar. Praktikako nota kontutan hartu ahal izateko, ikasleak 10 puntutik gutxienez 4 puntu lortu beharko ditu azterketa bakoitzean. Bestela, lortutako nota azterketen batez bestekoa izango da (eta ez da inoiz 4 puntu baino handiagoa izango 10 puntutik).
Irakasgaia gainditzen ez bada, proiektuaren nota ez-ohiko deialdirako gordeko da.
IDAZKETA: Bai ebaluazio jarraitua sistemako entregagaiak eta baita edozein sistemako azterketak zuzen eta argi idatzita egon beharko dira. Hala, hirugarren akats ortografiko larria antzematen den momentuan zuzentzeari utziko zaio eta nota ordurarte zuzendutakoan lortutakoa izango da.
UKO EGITEA: Ikaslea azterketa ofizialera aurkezten ez bada orduan "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio, hautatuako ebaluazio sistema kontutan hartu gabe.
KOPIA KASUAK: Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 11.3 artikulua ezarriko da.
EBALUAKETA/ONLINE AZTERKETA (EZOHIKO EGOERA): Ikasgaiko azterketak presentzialki egiterik ezean, telematikoki egingo dira. Azken irtenbide hori ez-ohiko egoera batek eragina izaki, irakasleak azterketak gauzatzeko egitura, jarraibide eta baldintzak definituko ditu, eta eGela (edo irakasle eta ikasle arteko edozein komunikazio) bidez komunikatuko dizkie ikasleei. Azterketen data eta ordua ikastegiak azterketa ofizialetarako finkatutako berak izango dira.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Lau ordutako bi proba egingo dira. Lehenengoak irakasgaiaren eduki teorikoak neurtuko ditu eta bigarrenak ezagutza horiek praktikan jartzea proiektuaren tamaina antzeko produktu baten diseinu eta inplementazioa eginez.
Proba teorikoak azken kalifikazioaren % 60 balioko du. Ikastaroa gainditu ahal izateko, ikasleek 10 puntutik gutxienez 4 puntu lortu beharko dituzte ariketeta bakoitzean.
Bigarren probak % 40 balioko du eta bertan proiektuaren antzeko produktu baten diseinu eta inplementazioa egin beharko da. Proiektuan gutxienez 5 puntuko nota eskatzen da. Hala nahi duen ikasleak EBALUAZIO JARRAITUKO sistema mantendu ahal izango du, proiektuan lortutako nota mantenduz. Ondorioz, ez du proba hau egin beharko.
IDAZKETA: Bai ebaluazio jarraitua sistemako entregagaiak eta baita edozein sistemako azterketak zuzen eta argi idatzita egon beharko dira. Hala, hirugarren akats ortografiko larria antzematen den momentuan zuzentzeari utziko zaio eta nota ordurarte zuzendutakoan lortutakoa izango da.
UKO EGITEA: Ikaslea azterketa ofizialera aurkezten ez bada orduan "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio, hautatuako ebaluazio sistema kontutan hartu gabe.
KOPIA KASUAK: Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 11.3 artikulua ezarriko da.
EBALUAKETA/ONLINE AZTERKETA (EZOHIKO EGOERA): Ikasgaiko azterketak presentzialki egiterik ezean, telematikoki egingo dira. Azken irtenbide hori ez-ohiko egoera batek eragina izaki, irakasleak azterketak gauzatzeko egitura, jarraibide eta baldintzak definituko ditu, eta eGela (edo irakasle eta ikasle arteko edozein komunikazio) bidez komunikatuko dizkie ikasleei. Azterketen data eta ordua ikastegiak azterketa ofizialetarako finkatutako berak izango dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiaren apunteak
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Software Ingenieritzari buruzko oinarrizko liburua:
Ingeniería del Software. Un enfoque práctico.
Roger S. Pressman. MacGraw-Hill, 2001. 5ª Edición.
UML eta software garapenaren prozesu bateratuari buruzko liburuak:
Ingeniería El Proceso Unificado de Desarrollo de Software.
Jacobson, Booch, Rumbaugh. Addison Wesley, 1999
Objektuetara bideratzeari buruzko luburua:
Construcción de Software Orientado a Objetos.
Bertrand Meyer. Prentice-Hall. 1998.
Diseinu Patroiei buruzko liburua:
Head First Design Patterns. Eric Freeman, Elisabeth Freeman, Kathy Sierra, Bert Bates, 2008
Java 8-ri buruzko liburua:
Java 8 in Action: Lambdas, Streams, and functional-style programming. Raoul Gabriel Urma, 2014
Gehiago sakontzeko bibliografia
Construcción de Software Orientado a Objetos. Bertrand Meyer. Prentice-Hall. 1998.
Web helbideak
http://www.uml.org/
Sitio oficial de UML donde se puede encontrar su especificación y documentación complementaria.
http://www.visual-paradigm.com/product/vpuml/
Sitio oficial de la herramienta Visual Paradigm.
Libros sobre patrones:
http://hillside.net/patterns/books/
http://www.javacamp.org/designPattern/
http://www.dofactory.com/net/design-patterns
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- BARRENA MADINABEITIA, ANDER
- GOIKOETXEA SALUTREGI, JOSU
- LOPEZ CUADRADO, JAVIER
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 15:00-17:00 (1) | ||||
21-30 | 15:00-17:00 (2) | ||||
32-35 | 15:00-17:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P5I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P5I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
- P5I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 17:00-19:00 (1) | ||||
21-21 | 17:00-19:00 (2) | ||||
22-22 | 17:00-19:00 (3) | ||||
23-23 | 17:00-19:00 (4) | ||||
24-24 | 17:00-19:00 (5) | ||||
25-30 | 17:00-19:00 (6) | ||||
32-35 | 17:00-19:00 (7) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 17:00-19:00 (1) | ||||
32-35 | 17:00-19:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 15:00-17:00 (1) | ||||
32-35 | 15:00-17:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P3I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P3I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 17:00-19:00 (1) | ||||
32-35 | 17:00-19:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 17:00-19:00 (1) | ||||
32-35 | 17:00-19:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
- P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)