Breadcrumb

XSLaren edukia

Ekoizpenaren Antolakuntza27685

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27685
Murrizketak
Teknologia espezifikoko irakasgaietan "Ekoizpenaren Antolakuntza" matrikula egiteko, 60 kreditu gaindituta izan behar dira adar informatikoaren oinarrizko gaien eta gai komunen artean

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekoizpenaren Antolakuntza gradu industrialen artean amankomunak diren irakasgaietariko bat da. Taldeetan Ingeniaritza Mekaniko, Elektriko eta Elektronika Industrial eta Automatikako ikasleak biltzen dira.

“Kudeaketa Sistemen Integrazioa” irakasgaiarekin aldi berean, laugarren mailako lehen lauhilabetekoan irakasten da. Bi irakasgaiok alderdi amankomunak dauzkate, baina KSIn enpresaren kudeaketa estrategikoaren inguruko gaiak jorratzen dira eta EAn ekoizpenaren kudeaketa espezifikoki jorratzen da.

Gure inguruko manufaktura enpresa sare trinkoa eta zabala kontutan izanda, EA irakasgaian ikasleak inguru horretan murgildu ahal izateko beharrezkoak izango dituen oinarrizko ezagutza ekoizpen sistemen eta logistika sistemen diseinu, planifikazio eta kudeaketan jasoko ditu.

Hain zuzen ere, EA irakasgaiak, ikasleak ekoizpen sistemak antolatu, planifikatu, hobetu eta industrian eta zerbitzutan eskura dauden baliabideak eraginkortasun eta jasangarritasun printzipioak kontutan hartuta kudeatzen ikastea du helburu nagusitzat.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu komuneko konpetentzien artean irakasgai honetan CR9 eta CR11 garatuko dira.

Gainera, irakasgai honetan espezifikoki garatuko dira ondorengo konpetentziak:

1. Ekoizpenaren antolakuntzarekin erlazionaturiko kontzeptuak ezagutu eta taxuz erabiltzen jakin.

2. Egun erabiltzen diren prozesu industrial erabilienak ezagutu.

3. Planifikazio mota ezberdinak ezagutu enpresa motaren arabera.

4. Eragiketa Zuzendaritzarekin erlazionaturiko problemak identifikatzen eta kudeatzen jakin alderdi teknikoa eta ekonomikoak batik bat kontutan izanik.

Ikasleak ondoko ikasketa emaitzak lortuko ditu:

IE1. Prozesuen ingeniaritza zer den eta nola dagoen erlazionatuta ekoizpen fluxuaren izaerarekin.

IE2. Prozesu-diagramen bitartez ekoizpen-prozesuak deskribatu prozesu-denborak barne.

IE3. Produktu bakan eta anitzen ekoizpen lineak diseinatu.

IE4. Tailerretan oinarritutako ekoizpen lineak diseinatu.

IE5. Lean Manufacturing bitartez ekoizpen-prozesu baten xahubideak txikiagotu.

IE6. Kostuen eta zerbitzu-mailaren araberako biltegien kudeaketa eraginkorra.

IE7. Denboraren araberako ekoizpen-planifikazio sistema desberdinak ezagutu eta landu.

IE8. Enpresa batean salmenta eta eragiketa-planak egin.

IE9. Epe laburrean ekoizpenaren programazioa egin algoritmo optimoak eta heuristikoak erabiliz.

IE10. Botila-lepoak identifikatu eta kudeatu.

IE11. Fabrikazio malguaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta menderatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgaiak bi bloke dauzka. Batetik, sistema logistikoen eta ekoizpen sistemen diseinua, ekoizpenaren kontrola eta planifikazioa.

0. GAIA: Ekoizpen sistemen garapen historikoa.

1. GAIA: Ekoizpen-prozesuak.

2. GAIA: Produktuen araberako ekoizpen-prozesuen diseinua.

3. GAIA: Tailerren edo prozesuen araberako ekoizpen-prozesuen diseinua.

4. GAIA: Lean Manufacturing

5. GAIA: Biltegien diseinua.

6. GAIA:Eskari independentedun stock-en kudeaketa.

7. GAIA: Ekoizpenaren planifikazioa. Sarrera.

8. GAIA: Salmenten eta eragiketen planifikazioa

9. GAIA: Ekoizpenaren Programazio Nagusia

10. GAIA: MRP (Material Requirements Planning)

11. GAIA: Ekoizpen ahalmenaren planifikazioa.

12. GAIA: Ekoizpenaren programazioa (Operations scheduling)

13. GAIA: TOC, Mugaketen Teoria.

14. GAIA: Industria 5.0-rako sarrera.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza modalitateak Magistralak, Gela Praktikak eta Ordenagailu Praktikak dira.

Klase magistraletan konpetentziak ikuspuntu teoriko batetik landu egiten dira baita zenbait kasu eta buruketen ebazpenak landu ere. Klase hauetan irakaslea izango da klasea gidatzeaz gain protagonista nagusia. Gela eta ordenagailu praktiketan, ordea, magistraletan landutako ezagutza horiek aplikatu ditu ikasleak irakasleak planteatzen dizkion kasuak eta buruketak ebazteko.

Klase modalitate hauetan ikasle kopurua magistraletakoa baino txikiagoa da eta ondorioz talde txikietan lan egingo da. Irakaslearen parte-hartzea askozaz ere txikiagoa izango da, orientatzaile lana egitera mugatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIO-SISTEMA

Prestakuntza-epealdian zehar irakasleak hainbat praktika txosten edota lanak aginduko ditu.

Ikasleak ohiko deialdian irakasgaia gainditu ahal izateko agindutako jarduera guztiak burutu beharko ditu eta 5etik 10 puntu edo proportzioan dagokion kalifikazio baliokidea.

Gainera, ordenagailu praktiketan asistentzia nahitaezkoa da irakasgaia gainditzeko. Alegia, asistentzia ezak (behar bezala ez bada justifikatu) ondorio bezala izango du ikaslea amaierako ebaluazio sistemarekin ebaluatzea.

Dena den, irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da azterketa deialdian ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarria (idatzizko azterketa) gainditzea, 5etik 10 puntu edo proportzioan dagokion kalifikazio baliokidea lortzea alegia.

Azaldutako probetan gainditzeko nota minimoa izanez gero, irakasgaiaren kalifikazioa bi ataletan lortutako nota haztatuta izango da (Praktika ariketak, Lantaldeko lanak, Lanen jendaurreko azalpenak eta Idatzizko azterketa). Atalen baten gainditzeko nota minimoa lortzen ez baldin bada, irakasgairen kalifikazioa exijitutako nota minimoa lortu ez diren probetako nota haztatuta izango da.



Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den probara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMA

Bestalde, ikasleak eskubidea du amaierako ebaluazio sistema aukeratzeko, nahiz etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu izan edo ez izan. Ikasleren batek azken ebaluazio sistema aukeratzen badu, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat (sinatuta) aurkeztu beharko dio irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Denbora tarte hori pasatu ondoren, ez da onartuko aipatutako helburua duen idatzi edo eskaerarik.



Amaierako ebaluazio sistema horrek froga osagarriari gehituko zaion froga gehigarri bat izango du. Froga gehigarri horretan gainontzeko ikasleek etengabeko ebaluazio-sistemaren bitartez eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko galdera edo/eta ariketak izango dira. Proba gehigarri hori gainditzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko (5 puntu lortzea 10etik).



Kasu honetan ere, azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den probara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



Ebaluazio probetan erabili ahal izango diren baliabide eta bitarteko bai teknologikoak bai bestelakoei dagokienez, normalean eta besterik adierazi ezean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



OHAR GARRANTZITSUA:

Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko azken ebaluazio probak lau atal izango ditu: Klase magistraletan garatutako teoria, ikasgelako praktiketan garatutako ariketak, POI metodologian garatutako edukiak eta ordenagailu praktiketan garatutako edukiak.



Ezohiko deialdian prestakuntza-epealdian lortutako jardueretako nota (Praktika ariketak, Lantaldeko lanak, Lanen jendaurreko azalpenak eta abar) gorde egingo da irakasleak halaxe iritzita eta beti ere gaindituta badaude. Hori horrela ez bada, froga osagarriari gehituko zaio froga gehigarri bat. Froga gehigarri horretan gainontzeko ikasleek etengabeko ebaluazio-sistemaren bitartez eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko galdera edo/eta ariketak izango dira. Proba gehigarri hori gainditzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko (5 puntu lortzea 10etik).



Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den probara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



Ebaluazio probetan erabili ahal izango diren baliabide eta bitarteko bai teknologikoak bai bestelakoei dagokienez, normalean eta besterik adierazi ezean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



OHAR GARRANTZITSUA:

Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klasean irakasleak emandako apunteak.
Irakasleak bidali edo emandako materiala eta adierazitako materiala.
Ruiz de Arbulo López, Patxi. (2009) "Fundamentos de Diseño de Sistemas Productivos y Planificación de la Producción". UPV/EHU. (EHU-ko erreprografia zerbitzuan eskuragarri)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos estratégicos en la producción y los servicios. McGrawHill

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos tácticos y operativos en la producción y los servicios. McGrawHill

Heizer, J. y Render, B. (2007). Dirección de la producción y operaciones. Decisiones estratégicas. Prentice Hall. 8º edición.

Schroeder, Roger. (2005) Administración de operaciones. Concepto y casos contemporáneos. McGrawHill.

Suñe, A., Gil, F. y Arcusa, I. (2005). Manual práctico de diseño de sistemas productivos. Díaz de Santos. Madrid.

Goldratt, E. (1993). La meta. Ed. Diaz de Santos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baudin, M. (2004). Diseño de líneas de montaje. Ed. Productivity.
Chase, R., Aquilano, N. y Jacobs, R. (2005) Administración de la producción y operaciones para una ventaja competitiva. McGrawHill. Mexico.
Cuatrecasas, LL (2000). Diseño de procesos de producción flexible. TGP. Madrid.
Cuatrecasas, Ll. (2000). Organización de la producción y dirección de operaciones. Sistemas actuales de gestión eficiente y competitive. Ed. Ramón Areces.
Cuatrecasas, Ll., (1998). Gestión competitiva de stocks y procesos de producción. Gestión 2000. Barcelona.
Hirano, H. (1997). 5 Pilares de la Fábrica Visual. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción
Hirano, H. Manual para la implantación del JIT. (2001). Una guía para la fabricación Just in Time.
Lario, F.C. (2002). Problemas de programación y control de producción. Ed. Universidad Politécnica de Valencia.
Monden, Y. (1997). El Just in Time en Toyota. Ed. Deusto.
Muther, R. (1981). Distribución en Planta. Hispano Europea, S. A.
Nakajima, S. (1993) Introducción al TPM. Ed. Productivity
Productivity, I. (1993). 20 Claves para mejorar la fábrica. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sekine, K. (1993). Diseño de células de fabricación. Ed. Productivity.
Shingo. S. (1990) Tecnologías para el cero defectos. Ed. Productivity
Shingo. S. (1990) Una revolución en la producción: El sistema SMED. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sule. D. (2001). Manufactura. Ubicación, planeación y diseño. Thomson.
Vollmann, T. y otros. (2005) Planeación y control de la producción. Administración de la cadena de suministros. McGrawHill. México.

Web helbideak

1) www.apqc.org Centro americano de productividad y calidad.
2) www.cranfield.ac.uk/public/mn/ Estrategias de producción. Universidad de Cranfield.
3) www.ame.org Asociación para la excelencia en la fabricación
4) www.sap.com
5) www.agilityforum.org Perfiles de estrategias de la industria
6) www.web.mit.edu/ctpid/www/agile/atlanta.html Proyecto ágil de fabricación
7) www.dfca.larc.nasa.gov/dfc/toc.html Diseño de ventajas competitivas
8) www.baddesigns.com Ejemplos de malos diseños
9) www.asq.org Sociedad americana para la calidad
10) www.juran.com Instituto Juran

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BORREGAN ALVARADO, JON
  • CILLERUELO CARRASCO, ERNESTO JESUS
  • JACA-MADARIAGA OMINETTI, MAITE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

11:00-13:00 (1)

2-2

08:00-10:00 (2)

3-7

11:00-13:00 (3)

8-12

11:00-13:00 (4)

13-14

11:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

13:00-14:00 (1)

2-2

10:00-11:00 (2)

3-7

13:00-14:00 (3)

8-12

13:00-14:00 (4)

13-14

13:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

4-4

09:00-11:00 (2)

6-6

09:00-11:00 (3)

8-8

09:00-11:00 (4)

10-10

09:00-11:00 (5)

12-12

09:00-11:00 (6)

14-14

08:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

3-3

09:00-11:00 (2)

5-5

09:00-11:00 (3)

7-7

09:00-11:00 (4)

9-9

09:00-11:00 (5)

11-11

09:00-11:00 (6)

13-13

08:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 8I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

09:00-11:00 (1)

2-2

11:00-13:00 (2)

3-9

09:00-11:00 (3)

10-10

09:00-11:00 (4)

11-14

09:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P7I 8A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

08:00-09:00 (1)

2-2

13:00-14:00 (2)

3-9

08:00-09:00 (3)

10-10

08:00-09:00 (4)

11-14

08:00-09:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

3-3

11:00-13:00 (2)

5-5

11:00-13:00 (3)

7-7

11:00-13:00 (4)

9-9

11:00-13:00 (5)

11-11

11:00-13:00 (6)

13-13

11:00-14:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P5I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)