Breadcrumb

XSLaren edukia

Informazio Sistemen Analisia eta Diseinua27703

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27703
Murrizketak
Teknologia espezifikoko irakasgaietan "Datu-baseen Kudeaketa"matrikula egiteko, 60 kreditu gaindituta izan behar dira adar informatikoaren oinarrizko gaien eta gai komunen artean

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Informazio Sistemen Analisia eta Diseinua (ISAD) irakasgaia, Datu-baseak eta Softwarearean Ingeniaritzan lortutako ezaguerak batzen dituen irakasgaia da, ikasleari marko metodologiko bat eskainiz, honek proiektu informatiko baten garapen osoa egin dezan, proiektuaren

hasierako ideian hasi eta dagokion lantokian ezarri arte, tartean beharrezkoak izan diren egiaztapen eta proba prozesuak gainditu ondoren.



ISAD irakasgaia arazorik gabe gainditu ahal izateko, gomendatutako aurretiazko gaitasunak honako hauek dira:



- Datu-baseak irakasgaian lortutakoak:

*Eredu erlazioanalaren ezaugarriak ezagutzea.

*SQL aginduak erabiltzea, DB-en eskemak sortu, aldatu eta kontsultatzeko.

*DB-an transakzioak erabiltzen dituzten aplikazioak programatzen jakitea.



- Softwarearen ingeniaritza irakasgaian lortutakoak:

*Softwarearen ingeniaritzako edozein prozesu osatzen duten etapak ezagutzea.

*UML lengoaia erabiliz, objektuetara zuzendutako software sistema bat ulertzen eta berau modelatzen jakitea.

*Aplikazioaren analisia egin ondoren, hainbat mailatako arkitektura erabiltzen duen software sistema bat disenatzen jakitea.

*Aplikazioaren diseinua egin ondoren, sofware sistema bat inplementatzen jakitea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



M03CM01 Gaitasuna: Informazioaren eta komunikazioen teknologia eta enpresa prozesuetako soluzioak integratzeko gaitasuna erakundeen informazio premiak asetzeko, haien helburuak modu eraginkor eta efizientean betetzeko aukera emateko, eta horrela lehiatzeko abantailak eskaintzeko.



M03CM02 Gaitasuna: Antolakuntza baten informazio eta komunikazio sistemen eskakizunak zehazteko gaitasuna, kontuan izanik segurtasunaren eta indarrean diren araudiaren eta legeriaren betetze mailaren alderdiak.



M03CM03 Gaitasuna: Informazio eta komunikazio sistemak zehazten, diseinatzen, inplementatzen eta mantentzen modu aktiboan parte hartzeko gaitasuna.





IKASKUNTZAREN EMAITZAK:



1. Softwarearen garapenerako metologia baten beharra identifikatu eta gaur egun erabiltzen direnak aztertu, software garapen mota bakoitzeko metodologia egokiena hautatuz



2. Konfigurazioa kudeatzeko sistema bat modu egokian erabili eta irakasgaian landuko den praktikaren dokumentazioaren bertsio-kontrola eramateko sistema diseinatu eta indarrean jarri, dokumentazioaren trazabilitatea eta auditoretzak egin ahal izateko aukera bermatuz.



3. Softwarearen garapenerako bizi-zikloaren faseak identifikatu eta garapen mota bakoitzeko bizi-ziklo egokiena aplikatu.



4. Informazio Sistema batean Betekizunen Bilketa egiteko prozedurak aplikatu eta artifaktu egokienak lortu kasu bakoitzeko. Ereduak lortzeko lengoaia bateratua (UML) erabili fase honi dagozkion diagramak egin ahal izateko.



5. Informazio Sistema batean analisi fasea egiteko prozedurak aplikatu eta artifaktu egokienak lortu kasu bakoitzeko. Ereduak lortzeko lengoaia bateratua (UML) erabili fase honi dagozkion diagramak egin ahal izateko.



6. Informazio Sistema batean diseinu fasea egiteko prozedurak aplikatu eta artifaktu egokienak lortu kasu bakoitzeko. Ereduak lortzeko lengoaia bateratua (UML) erabili fase honi dagozkion diagramak egin ahal izateko.



7. Sistema baten proba eta egiaztapen prozedurak ezagutu eta aplikatzen jakitea, eta fase honetan beharrezkoa den dokumentazioa egiten jakitea. Emaitzak aztertu, interpretatu eta kritikatzen

jakitea, ondoren beharrezkoak diren ekintza zuzentzaileak modu egokian aplikatuz.



8. Talde-lana eta lankidetzan egindako atazak modu eraginkorrean burutzeko gaitasuna izatea, informazio sistema baten analisi eta diseinuaren testu-inguruan, besteen ekarpenak baloratuz, ideiak

eztabaidatuz eta lan-giro egokia sustatuz.



9. Informazio sistemaren analisi eta diseinuaren inguruko erabakiak dokumentatzen eta argudiatzen jakitea, modu zuzen eta hizkuntza tekniko egoki bat erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- Informazio Sistemen Analisia eta Diseinua. Sarrera

Informazio Sistema (IS) baten ezaugarri nagusiak aurkeztu eta aztertzen dira, jarraian, horien mekanizazioa nola lor daitekeen aztertzen da, software garapenerako metodologiak eta Modelatze Lengoai Bateratua (UML) erabiliz.



2. GAIA.- Konfigurazioaren Kudeateka

Gai honetan, IS baten etapeen barnean sortzen diren produktuen baliozkotasuna bermatzeko erabiltzen diren prozesuak aztertuko dira, aldaketen kudeaketa, mantenua eta kontrola barne.



3. GAIA.- Garapenerako bizi-zikloak eta metodologiak

IS baten bizi-zikloko faseak aztertuko dira, mota ezberdinak landuz. Bizi-ziklo hauek software garapenerako metodologian nola aplikatzen diren ere aztertuko da.



4. GAIA.- Betekizunen Bilketa

IS baten betekizunen bilketaren ikuspegi orokorrarekin hasten da gai hau, jarraian bizi-zikloaren barnean betekizunen lan-fluxuak aztertuz. Lan-fluxu horietan sortzen diren langaiak ere aztertuko dira: IS-ren arkitekturaren deskribapena, Domeinuaren Eredua, Negozioaren Eredua, Erabilpen Kasu Kritikoak, Aktoreak, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoen prototipoak, Terminoen Glosategia, etab.



5. GAIA.- Analisia

Gai honetan IS baten analisiaren lan-fluxuan lortzen diren langaiak deskribatu eta aztertuko dira: Erabilpen Kasuen Eredua, Klase Diagrama, Kolaborazio Diagramak.



6. GAIA.- Diseinua

Gai honetan IS baten diseinuaren lan-fluxuan lortzen diren langaiak deskribatu eta aztertuko dira: Klase Diagrama zehatza (klaseen metodoak zehatz-mehatz azalduz, bakoitza bere sinadura osoarekin), Sekuentzia Diagramak.



7. GAIA.- Probak

Gai honetan software garapenaren bizi-zikloan egiten diren proba prozesuak aztertzen dira: zer eta nola probatu, horretarako erabiltzen diren tresnak eta nola automatizatu prozesu osoa.





MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak (M) software garapenarekin lotutako konzeptu teorikoak azaltzeko eta ikasleen galderei erantzuteko erabiliko dira batipat. Dena den, zenbat eskola magistraletan eta Ordenagailu Praktiketan (PO) kontzeptu horien ezagupena sendotzeko hainbat ariketa ebaztuko diram bai banaka edo bai taldeka (talde txikietan), metodogia aktiboak erabiliz (Kasuaren Metodoa). Horrelakoetan, ikasleei ariketaren enuntziatu bat banatuko zaie, non ebatzi nahi den kasua azalduko den. Bizpahiru pertsonaz osatutako taldeetan elkartu, enuntziatua aztertu eta soluzio batera heldu beharko dira. Horrela, kasuak lantzen dituen gaitasun espezifikoak hobetzeaz gain, ISAD_G6 eta 9bG landuko dira baita ere.

Ariketen ebazpenak lantzeko erabiltzen ez diren PO eskolak, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologi aktiboa aplikazeko erabiliko dira. Lauhilekoaren hasiera aldera, ikasleei proiektu konplexu baten enuntziatua banatuko zaie eta bertan, laupabost pertsonez osatutatako taldeetan banatuta, lauhilekoan zehar proiektu hori garatu beharko dute, beharrezkoa den dokumentazioa landuz. Teknika hau erabiliz irakasgaian menperatu behar diren gaitasunak landuko dira.



Baimenduta dagoen bitartean, irakasgai honen presentzialtasun maila 100%-a izango da.



ONLINE ESKOLAK (SALBUESPENEKO EGOERAK)



Behar izanez gero, online eskolak ere emango dira. Geletan aforoa mugatuta dagoenez, bi gela prestatuko dira eskolen ordutegi berean, batan presentziala emateko (aforoa bete arte sartuko dira ikasleak) eta bestean (esan bezala ordu berean) streaming bidez bistaratu ahal izateko. Osasun egoerak horrela eskatzen badu, irakaskuntza online modalitatean emango da, UPV/EHUk eskaintzen dituen baliabideak erabiliz (eGela, BlackBoardCollaborate, ...)



Eskola presentzialak emateko aukerarik ez balego, berauek online emango dira. Salbuespeneko egoera den heinean, online eskoletan ikasleen lana kalifikatzeko erabiliko diren irizpideak ere bereziak izango dira eta irakasleek zehaztu beharko dute irakasgai-talde bakoitzean. Irizpideen moldaketa hauek eGelan argitaratuko dira. Eskola egunak ez dira aldatuko, ordutegia eskola presentzialetan erabiltzen dena izaten jarraituko du.



INFORMAZIO ZEHATZAGOA :

- UPV/EHUko eGelan argitaratuko da, irakasgaiaren webgunean, zehazki "Irakaskuntza eta Ebaluazio ez-presentzialaren plana" izeneko dokumentuan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Alde teorikoa (azterketen bidez) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian, besterik adierazi ezean, ikasleek ebaluaketa jarraitua egingo dutela ulertzen da. Ikasle batek ebaluaketa finala egin nahiko balu, eGelan horretarako jarriko den atal batean adierazi beharko du, dagokion datan.

Ebaluaketa jarraituan talde-lana proiektu-baten inguruko hainbat entregagaien bidez ebaluatuko da. Alde teorikoa, berriz, zenbait proben bitartez, beti ere 3 azterketa izanik.

Ebaluzio finaleko modalitateari atxikitutako ikasleek bi proba, 4 ordutako baikoitza, egin beharko dituzte. Proba batek ezagutza teorikoak ebaluatuko ditu eta besteak, irakasgaiari lotutako gaitasun praktikoak.

Ebaluaketa jarraituari atxikitako ikasle batek deialdiari uko egin eta “Ez aurkeztua” kalifikazioa lortu nahiko balu, eGelan eskatu beharko du dagokion epean. Ebaluaketa finalari atxikitako ikasleen kasuan, nahikoa izango da azterketa egunean ez aurkeztearekin.

Lan guztiek zuzen eta txukun idatzi behar dira. Beraz, lan batean 3 akats ortografiko larri edo gehiago aurkituz gero, lan horren zuzenketa bertan behera utziko da eta bere nota ordura arte kalifikatutako zatiaren nota izango da.



ONARTZEKO BALDINTZAK:



Aukeratutako ebaluazio-sistema alde batera utzita, irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da honako baldintza hauek betetzea:



Atal teorikoko bakoitzean (ariketa / azterketa) 3 edo gehiagoko kalifikazioa lortzea (10 puntutik): erabilpen-kasuak, domeinu-eredua, analisia eta diseinua. Bestela, irakasgaiaren kalifikazioa gutxieneko hori lortu ez duen ariketa/azterketari dagokiona izango da.

Zati teorikoko hiru ariketa/azterketen batez besteko aritmetikoa 4 edo handiagoa izatea (10 puntutatik). Bestela, irakasgaiaren kalifikazioa batez besteko aritmetiko hori izango da.



Aurreko bi baldintzak betetzen direnean bakarrik kalkulatuko da irakasgaiaren kalifikazioa, zati teorikoaren %60 eta alderdi praktikoaren %40 notak ponderatuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ohiko deialdian jarraitutako modalitatea edozein delarik, irakasgaiaren alde teorikoa, hiru ariketaz osatutako azterketa baten bidez ebaluatuko da.

Derrigorrezkoa izango da ohiko deialdian ez-gainditutako azterketen ariketak egitea. Gainontzeko ariketei dagokionez, ikasleak berak erabakiko du ea ohiko deialdian lortutako nota mantendu edo zati hori berriro egin nahi duen.

Ez-ohiko deialdian, zati praktikoaren nota, besterik ezean, ohiko deialdian lortutakoa izango da (mantendu egingo da). Baina badago aukera berriro ebaluatzeko. Horretarako, ikasleak proiektuaren entregagaiak errepikatu beharko ditu (ohiko deialdian) edo atal-praktikoa errepikatu beharko du (ohiko deialdian ebaluazio finaleko sistema aukeratu izan balu).

Ez-ohiko deialdian zati batera aurkeztuz gero, zati horren nota ez-ohiko deialdikoa izango da beti ere (nahiz eta ohiko deialdikoa hobeagoa izan).



ONARTZEKO BALDINTZAK:



Aukeratutako ebaluazio-sistema alde batera utzita, irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da honako baldintza hauek betetzea:



Atal teorikoko bakoitzean (ariketa / azterketa) 3 edo gehiagoko kalifikazioa lortzea (10 puntutik): erabilpen-kasuak, domeinu-eredua, analisia eta diseinua. Bestela, irakasgaiaren kalifikazioa gutxieneko hori lortu ez duen ariketa/azterketari dagokiona izango da.

Zati teorikoko hiru ariketa/azterketen batez besteko aritmetikoa 4 edo handiagoa izatea (10 puntutatik). Bestela, irakasgaiaren kalifikazioa batez besteko aritmetiko hori izango da.



Aurreko bi baldintzak betetzen direnean bakarrik kalkulatuko da irakasgaiaren kalifikazioa, zati teorikoaren %60 eta alderdi praktikoaren %40 notak ponderatuz.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Moodleen jarriko diren irakasgaiaren apunteak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Roger S. Pressman; Ingenieria de software un Enfoque practico; Edit. Mc. Graw Hill;2007.



Piattini, M., Calvo-Manzano, J. A., Cervera, J. eta Fernández, L. Análisis y diseño detallado de Aplicaciones Informáticas de Gestión. Rama. 1996.



Ian Sommerville; Ingenieria de Software, Edit. Addison Wesley; 2005.



Zubizarreta, Jose Ramon. Softwarearen ingeniaritza [I. ATALA : Softwarearen garapenaren zenbait arlo]. Udako Euskal Unibertsitatea. 2006.



Jacobson, I., G. Booch & J. Rumbaugh. El proceso unificado de desarrollo del software. Pearson education. 2000



Rumbaugh, J., I. Jacobson & G. Booch. El lenguaje unificado de modelado. Manual de referencia. Pearson education. 2000.



Booch, G., J. Rumbaugh & I. Jacobson. El lenguaje unificado de modelado. Addison-Wesley. 2000.



Jennifer Greene, Andrew Stellman: Learning Agile. O'Reilly. 2014

Gehiago sakontzeko bibliografia

Fowler, M. y Scott, K.: UML Distilled Second Edition: A Brief Guide to the Standard Object Modeling Language, Addison Wesley . 2002.

Lano, K. Advanced Systems Design with Java, UML and MDA. Butterworth-Heinemann. 2005.

Larman, C. UML y Patrones. Prentice Hall. 2002.

Bruegge, B. eta Dutoit, A. Object-Oriented Software Engineering: Using UML, Patterns and Java. Prentice Hall. 2003.

Hunt, J. Guide to the Unified Process Featuring UML, Java and Design Patterns. Springer. 2003.

Web helbideak

http://www.uml.org/ (2022/06/1ean Atzituta)
Sitio oficial de UML donde se puede encontrar su especificación y documentación complementaria.

http://www.ibm.com/software/rational/uml/ (2022/06/1ean Atzituta)
Documentación y ejemplos de uso de UML.

http://www.umltools.net/ (2022/06/1ean Atzituta)
Revisión de herramientas para la elaboración de diagramas UML.

http://www.umlzone.com/ (2022/06/1ean Atzituta)
Sitio sobre información y recursos de UML.

http://www.visual-paradigm.com/product/vpuml/ (2022/06/1ean Atzituta)
Sitio oficial de la herramienta Visual Paradigm.

http://modeling-languages.com/recursos-sobre-uml-en-la-web/ (2022/06/1ean Atzituta)
Recopilación de recursos sobre el lenguaje UML.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DE VELASCO VAZQUEZ, MIKEL
  • EGAÑA ARANGUREN, MIKEL
  • VILLAMAÑE GIRONES, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

11:00-13:00 (1)

4-4

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

08:00-10:00 (1)

11-11

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

08:00-10:00 (1)

14-14

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

15:00-17:00 (1)

12-12

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

1-14

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 8A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

11:00-13:00 (1)

12-12

13:00-14:00 (2)

14-14

13:00-14:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)