Breadcrumb

XSLaren edukia

Datu-baseen Kudeaketa27706

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27706
Murrizketak
Teknologia espezifikoko irakasgaietan "Datu-baseen Kudeaketa" matrikula egiteko, 60 kreditu gaindituta izan behar dira adar informatikoaren oinarrizko gaien eta gai komunen artean

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Datu Baseen Kudeaketa irakasgaiko ikasketak egin aurretik hurrengo irakasgaiak gainditu izana gomendatzen da:

- Datu baseak.

- Sistema Eragileen Oinarriak.

- Datu baseen diseinua.



Irakasgai hauetan lortu beharreko ezagutza garrantzitsuenak hauek dira:

- Datu base erlazionalen modelaketa.

- SQL lengoaia.

- Linux sistemen oinarrizko kudeaketa komando lerroa erabiliz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

SI1: Informazioaren eta komunikazioen teknologia eta enpresa prozesuetako soluzioak integratzeko gaitasuna erakundeen informazio premiak asetzeko, haien helburuak modu eraginkor eta efizientean betetzeko aukera emateko, eta horrela lehiatzeko abantailak eskaintzeko .



SI2: Antolakuntza baten informazio eta komunikazio sistemen eskakizunak zehazteko gaitasuna, kontuan izanik segurtasunaren eta indarrean diren araudiaren eta legeriaren betetze mailaren alderdiak.



SI3: Informazio eta komunikazio sistemak zehazten, diseinatzen, inplementatzen eta mantentzen modu aktiboan parte hartzeko gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA - SARRERA

DB kudeaketaren erronka nagusiak eta DB administratzaile baten eginkizun nagusiak. DBKS bat instalatu eta konfiguratu.



2. GAIA - SEGURTASUNA

Erabiltzaile eta rolen arteko desberdintasunak. Sarrera-kontrol metodoak. Pribilegioen kudeaketa.



3. GAIA - AUDITORETZA

Auditoretza baten betebeharrak eta auditoretza motak. Auditoretza tresnak, adibidez, Log-ak eta Trigger-ak.



4. GAIA – BERRESKURATZE MEKANISMOAK

Berreskurapen egutegia eta bere erabilpena. Babes kopiak: motak eta haien erabilpena.



5. GAIA – KONKURRENTZIA KONTROLA

Konkurrentzia arazoak. Konkurrentzia kontrol protokoloak: erreserbetan edo denbora-marketan oinarritutakoak. Konkurrentzia kudeatzeko tresnak.



6. GAIA - OPTIMIZAZIOA

DB-ak optimizatzeko teknika orokorrak eta kontsulten prozesamendua. Indizeak. Kontsulten kosteak estimatzeko teknikak.



7. GAIA - SISTEMA BANATUAK ETA NOSQL

DBKS banatuen ezaugarriak. NoSQL-ren oinarriak. Dokumentuetan oinarritatuko NoSQL DBKS baten funtsezko kudeaketa.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan (M) eduki teorikoak landuko dira, ondoren ariketa praktikoak egiteko erabiliko direnak. Eduki teoriko horiek lantzeko, ariketak egingo dira adibide gisa.



Gelako praktikak (GA) eduki teorikoei buruzko zalantzak argitzeko eta ariketak egiteko erabiliko dira batez ere. Banaka edo talde txikietan egiteko moduko ariketak proposatu daitezke ere.



Ordenagailuko praktiketan (GO) eskola magistraletan (M) eta gelako praktiketan (GA) ikasi diren teknikak praktikan jarriko dira benetako sistemetan. Saio praktiko hauetan taldeka lan egingo da, defektuz, 2 ikaslez osatutako taldeetan. Saio hauek ezin dira banaka jorratu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek ebaluaketa sistema hautatu dezakete bi aukera hauen artean: ebaluazio jarraia edo finala, jarraia lehentsia delarik. Horrela, ebaluazio finala aukeratu nahi duten ikasleek irakasleei jakinaraziko diete, lauhilekoaren 10. astea baino lehen.



== Ebaluaketa Jarraia ==



3 azterketa partzial eta 6 laborategiko probaz osatuta dago ebaluaketa sistema hau.



Irakasgaiaren ebaluaketa 3 zatitan banatzen da (I.Zatia, II. Zatia eta III.Zatia) . Ondoren, zati bakoitzari irakasgaiko nota finalean dagokion pisua zehazten da:

- I.Zatia , irakasgaiko kalifikazioaren %30

- II. Zatia, irakasgaiko kalifikazioaren %35

III.Zatia, irakasgaiko kalifikazioaren %35



Zati bakoitza, azterketa partzial bat eta laborategiko 2 proben entregatzeekin dago osatuta. Bakoitzaren kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango delarik.

- Azterketa partzialak, galdera teorikoz eta ariketaz egongo da osatuta. Klase Magistraleen (M) ordutegian egingo dira.

- Laborategiko proben entregatzea, data zehatzetan egingo da. Data gehigarri bat egongo da, non irakasleek, ikasle talde batzuei bertan garatutako ariketa praktikoak martxan erakustea eskatuko den. Zein taldek egingo duten erakusketa, modu aleatorioan erabakiko da.



Praktiken kalifikazioa emandako ariketen eta, bidezkoa bada, irakasleek GO klase batean egindako ebaluazioaren arabera egingo da. Lauhilekoaren hasieran azterketa partzialak, laborategietako entregatzeak eta praktiken ebaluketa datak iragarriko dira.



Irakasgaiaren zati bakoitzaren kalifikazioa kalkulatzeko, azterketa partzialaren kalifikazioaren (% 50) eta laborategiko praktiken kalifikazioaren (% 50) arteko batez besteko ponderatua eginez kalkulatuko da.



Modalitate honetan ikasgaia gainditu ahal izateko nahitaezkoa da 10etik gutxienez 3,5 puntu izatea azterketa partzial guztietan eta entrega praktikoetako batez besteko nota ponderatua, 10etik 5 puntuko izatea. Gutxieneko nota horiek ez badira lortzen, irakasgaiaren gehieneko kalifikazioa 4 puntukoa izango da.



== Ebaluaketa Finala ==



Ebaluazio mota hau idatzizko azterketa teoriko baten eta azterketa praktiko baten bidez sustatuko da. Eskolak finkatutako egun eta ordu ofizialetan egingo da. Lehenbizi idatzizko azken azterketa eta, ondoren, azken azterketa praktikoa. Bi azterketen kalifikazioa 0tik 10era bitartekoa izango da.



Aukeran, azken azterketa praktikoa baliozkotu daiteke, ebaluazio jarraituaren modalitatean proposatutako laborategiko praktikak gainditzearekin.



Ikasgaia gainditzeko, nahitaezkoa izango da idatzizko azken azterketa eta azken azterketa praktikoa gainditzea. Bi azterketak gaindituz gero, irakasgaiaren azken kalifikazioa lortzeko, azken azterketa idatziaren kalifikazioaren (% 50) eta azken azterketa praktikoaren (% 50) arteko batez besteko ponderatua kalkultatuz lortuko da. Bestela, azken kalifikazioa ez da 4 puntu baino gehiagokoa izango.



== Aurkeztua vs Ez-Aurkeztua=



- Lortutako kalifikazioa "Aurkeztua" izango da, baldin eta hirugarren azterketa partziala egiten bada ebaluazio jarraituaren modalitatean edo ebaluazio finalaren modalitateko edozein azterketa egiten bada.



- "Ez aurkeztuta" kalifikazioa lortuko da, baldin eta ez bada egiten hirugarren azterketa partzialik ebaluazio jarraituaren modalitatean, eta ebaluzioa finalako edozein azterketa ezta ere.



==Kopia=

Kopia kasua identifikatuz gero, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 11.3 artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi modalitatetan ebalua daitezke: evaluazio jarraia edo ebaluazio finala. Deialdi honetan modalitate jarraituan ebaluatu nahi diren ikasleek , deialdi arruentean ere modalitate jarraitua egin behar izan dute.



== Ebaluaketa Jarraia ==



Ohiko deialdian zehaztutako 3 zati berdinetan banatuko da ebaluazioa deialdi honetan ere (I. zatia, II. zatia eta III. zatia). Zati bakoitzak azterketa partzial bat eta laborategiko 2 praktika dituelarik.



Hiru zatietako bakoitzak ondorengoa pisua du, nota finalean:



- I.Zatia , irakasgaiko kalifikazioaren %30

- II. Zatia, irakasgaiko kalifikazioaren %35

III.Zatia, irakasgaiko kalifikazioaren %35



Deialdi honetan, deialdi arruntean ikasleek gainditu ez dituzten edo egin ez dituzten probak egin ditzakete bakarrik, bai alde teorikoan bai alde praktikoan ere.



Deialdi arruntean egin eta gainditutako azterketa eta laborategi praktikoen kalifikazioak mantendu eginen dira deialdi honetan. Azken kalifikazioa lortzeko, deialdi honetan egindako proben kalifikazioak deialdi arruntean gainditutako proben kalifikazioekin konbinatuko dira.



Modalitate honetan ikasgaia gainditu ahal izateko nahitaezkoa da 10etik gutxienez 3,5 puntu izatea azterketa partzial guztietan eta entrega praktikoetako batez besteko nota ponderatua, 10etik 5 puntuko izatea.. Gutxieneko nota minimo horiek ez badira lortzen, irakasgaiaren gehieneko kalifikazioa 4 puntukoa izango da.



== Ebaluaketa Finala ==



Ebaluazio mota hau idatzizko azterketa teoriko baten eta azterketa praktiko baten bidez sustatuko d. Eskolak finkatutako egun eta ordu ofizialetan egingo da. Llehenbizi idatzizko azken azterketa eta, ondoren, azken azterketa praktikoa. Bi azterketen kalifikazioa 0tik 10era bitartekoa izango da.



Aukeran, azken azterketa praktikoa baliozkotu daiteke, ebaluazio jarraituaren modalitatean proposatutako laborategiko praktikak gainditzearekin.



Ikasgaia gainditzeko, nahitaezkoa izango da idatzizko azken azterketa eta azken azterketa praktikoa gainditzea. Bi azterketak gaindituz gero, irakasgaiaren azken kalifikazioa lortzeko, azken azterketa idatziaren kalifikazioaren (% 50) eta azken azterketa praktikoaren (% 50) arteko batez besteko ponderatua kalkultatuz lortuko da. Bestela, azken kalifikazioa ez da 4 puntu baino gehiagokoa izango.



== Aukeztua vs Ez-Aurkeztua=



- Lortutako kalifikazioa "Aurkeztua" izango da azterketa partzialen bat edo azterketa finala eginez gero.

- Azterketa partzialik edo bukaerarik egiten ez bada, lortutako kalifikazioa "Aurkeztu gabea" izango da.



== Kopia ==



Kopia kasua identifikatuz gero, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 11.3 artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Erabili behar den material guztia eGela (UPV/EHU) plataforma birtualean utziko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Datu-base oinarriak (4. edizioa). R.A. Elmasri eta S.B. Navathe. EHU, 2009.

Gazteleraz: Fundamentos de Sistemas de Bases de Datos (5a edición). R.A. Elmasri y S.B. Navathe. Addison-Wesley, 2007.

Ingelesez: Fundamentals of Database Systems (7th edition). R.A. Elmasri and S.B. Navathe. Addison-Wesley, 2015.

* Gazteleraz: Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para diseño, implementación y gestión (4a edición). T. Connolly y C. Begg. Addison-Wesley, 2005.

Ingelesez: Database Systems: A Practical Approach to Design, Implementation, and Management (5th edition). T. Connolly and C. Begg. Addison-Wesley, 2009.

* Gazteleraz: Sistemas de Bases de Datos (9a edición). Diseño, implementación y administración. P. Rob y C. Coronel. Cengage Learning, 2014.

Ingelesez: Database Systems: Design Implementation and Management (9th edition). P. Rob and C. Coronel. Cengage Learning, 2009.

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Database system concepts (6th edition). A. Silberschatz, H.F. Korth and S. Sudarshan. McGraw-Hill, 2011.
* Database: Principles, Programming, and Performance (2nd edition). P. O'Neil and E. O'Neil. Elsevier Science, 2001.
* Principles of Distributed Database Systems (3rd edition). M.T. Ozsu and P Valduriez. Springer, 2011.
* Distributed Database Systems. D. Bell and J. Grimson. Addison-Wesley, 1992.
* Managing Distributed Databases. Building bridges between database islands. D.K. Burleson. J. Wiley & sons, 199.
* Database Administration. The Complete Guide to Practices and Procedures. C.S. Mullins. Addison-Wesley, 2002.
* Database Tuning. Principles, Experiments and Troubleshooting Techniques. D. Shasha and P. Bonnet. Morgan-Kaufmann, 2002.
* The Manga Guide to Databases. Mana Takahashi and Shoko Azuma, Trend-Pro Co. Ltd. No Starch Press, 2009.

Web helbideak

* MySQL-ren web-orria: http://www.mysql.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARMENDARIZ LEUNDA, ANA JESUS
  • LOPEZ NOVOA, UNAI
  • PRESEDO GARCIA, MARIA CONCEPCION

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

11:00-13:00 (1)

32-35

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

13:00-14:00 (1)

32-35

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:00-11:00 (1)

32-35

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P8I 9L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P8I 9L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:00-10:00 (1)

32-35

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P8I 9L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P8I 9L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

09:00-11:00 (1)

21-30

09:00-11:00 (2)

32-35

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

08:00-09:00 (1)

21-30

08:00-09:00 (2)

32-35

08:00-09:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

12:00-13:00 (1)

32-35

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P8I 9L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P8I 9L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)