Breadcrumb

XSLaren edukia

Sare eta Zerbitzuen Hedapena eta Kudeaketa27362

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27362

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Laborategiko p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, telematikako espezialitate moduluan hausnartu diren sare- eta interkonexio-arkitekturen oinarriak aplikatu nahi dira, muturretik muturrerako sare arkitektura, interkonexio osagaiak barne, zabaltzeko gai izan dadin.

Horrez gain, ikasleak laborategiko ingurune batean, helbideratze-tresnak eta lotura mailatik aplikazio mailararteko komunikazio-protokoloak diseinatu eta konfiguratu beharko ditu, telekomunikazio-zerbitzu baten horniduran parte hartzen duten agenteen arteko informazio-transmisioa eman dadin (arkitekturaren maila desberdinen deskribapena, programazioa, bideratze-protokoloen balioztatzea, seinaleztapena eta konfigurazioa barnean hartuz)

Beste alde batetik, zabaldu beharreko azpiegitura planifikatu beharko da, muturretik muturrerako errendimenduak planteatutako zerbitzuen funtzionamendu zuzena bermatzen duela ziurtatzeko. Baita, degradazio egoeren aurrean errendimenduaren aldaketarik egonez gero, optimizazio eta hobekuntzak planteatu, eta jakinarazpenetarako jarritako osagaiak kudeatu beharko dira.

Telematikako espezialitatearen barruan irakasgai honek, "Sarbide sareak" eta "Garraio sareak" irakasgaietan emaniko azpiegituraren ikuspegi partziala, zerbitzuekin (multimedia zerbitzuak) lotu nahi da, horrela ikasleak bai sare bai zerbitzuen muturretik muturrerako funtzionamendu zuzena bermatzeko betebeharrekoa uler dezan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan, telematikako espezialitate moduluan hausnartu diren sare- eta interkonexio-arkitekturen oinarriak aplikatu nahi dira, muturretik muturrerako sare arkitektura, interkonexio osagaiak barne, zabaltzeko gai izan dadin:

* Ikasleak laborategiko ingurune batean, helbideratze-tresnak eta lotura mailatik aplikazio mailararteko komunikazio- protokoloak diseinatu eta konfiguratu beharko ditu, telekomunikazio-zerbitzu baten horniduran parte hartzen duten agenteen arteko informazio-transmisioa eman dadin (Telematika Moduluko gaitasunak: TE2 -bideraketa, seinaleztapena- eta TE4 -protokolo eta interfazeen deskribapena eta balioztatzea -).

* Zabaldu beharreko azpiegitura planifikatu beharko da, arkitekturaren maila desberdinen deskribapena, programazioa, bideratze-protokoloen balioztatzea, seinaleztapena eta konfigurazioa barnean hartuz gaur eguneko teknologia baliagarriekin, muturretik muturrerako errendimenduak planteatutako zerbitzuen funtzionamendu zuzena eta hedatutako elementuen kudeaketa bermatzen duela ziurtatzeko (Moduluko gaitasunak: TE5 -sare eta zerbitzuen hobekuntza aurrerapen teknologikoaren bitartez -, TE6 -arkitekturaren diseinua -).

* Modu enpirikoan lortutakoa errendimendua ebaluatuko da, degradazio egoeren aurrean errendimenduaren aldaketarik egonez gero, optimizazio eta hobekuntzak planteatu, jakinarazi eta dokumentatzeko (Moduluko gaitasunak: TE3 - zerbitzuak eraikitzeko gaitasuna plangintza eta analisi tresnak erabilita -).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Nabarmenki praktikoa den irakasgai bat da, beraz, sare-kudeaketa, zerbitzu-eskaintza eta normalizazioari loturiko problematika aztertzeko, araututako taldekako praktikak garatuko dira, beraien artean honako hauek egonik:

1. "Enpresak" behar dituen sare eta zerbitzuen problemaren aurkezpena eta definizioa.

2. Hardware eta zerbitzuen instalazioa. Mantentze-lanak.

3. Lotura mailako problematika eta oinarrizko zerbitzuak.

4. Banakako sare problematika.

5. Elkarlotura.

6. Sare kudeaketa, monitorizazioa eta modelatzea.

7. Zerbitzu aurreratuak eta finketa





MetodologiaToggle Navigation

Taldeka itxurazko-enpresa baten sare eta zerbitzuen hedakuntzari zein enpresa hori beste enpresekin Taldeka itxurazko- enpresa baten sare eta zerbitzuen hedakuntzari zein enpresa hori beste enpresekin elkarlotzeko arazo osoari aurre egin beharko zaio. Non aurreko arazoak tekniko hutsak ez diren irizpideak ere, esaterako gastu arrazionaltze eta egokitasun irizpideak ere barne hartuko dituen.

Beraz, proiektuetan oinarritutako ikasketatik hurbileko metodologia da non talde bakoitzak garatu beharreko lanaren mugak, irakaslegoaren gidapean, finkatuko dituen. Gidatutako talde ikasketa dugu beraz. Aurre-baldintza bezala, talde- maketen ondoko erabilerarako erabilgarriak izango diren sare eta zerbitzari-administrazioko oinarrizko konpetentziak indibidualki garatzea beharrezkoa izango da.

Kasu bietan, foro/tutorialen, eskuliburu eta baliabide informatiko ezberdinen erabilpenaren bidez lan autonomoa bultzatuko da, eskola magistralak kasuan-kasuko ebatzi beharreko arazoaren azalpen laburra bihurtuz.

Ezagutzen zabalkuntza eta berrelikadura bermatzeko asmoaz itxurazko-enpresaren garatu beharreko jardueren segimendua egingo da eta klase aurreko bi aurkezpen (lauhilabetearen erdialderantza lehenengoa eta amaieran bigarrena) antolatuko dira.

Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 23
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 69
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 8

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

%100 praktikoa den irakasgaia da, problematan oinarritutako ikasketan oinarritzen dena. Hortaz, sare eta zerbitzarien kudeaketaren oinarrien inguruko banakako ahozko proba baten bidez ebaluatuko den hasierako atala eta gero, gainontzeko ebaluazioa laborategiko jarduera, idatzizko txosten eta diseinaturiko sare-maketaren ezaugarriak azaltzeko egin beharko den taldekako ahozko aurkezpenean oinarrituko da. Lehen aipatu bezala, enpresa ideiaren hasierako aurkezpen bat burutuko da eta horretan hartutako feedback-a kontuan hartuta enpresaren hasierako helburuak zabaldu edo finduko dira amaierako aurkezpenari begira.

Amaierako nota ebaluazio sistemetan adierazitako pisuaz ponderaturiko ebaluazioen batez bestekoaz lortuko da. Etengabeko ebaluazioari uko egiteko, Gradu- eta lehenengo eta bigarren zikloko irakaskuntzetarako kudeaketa-araudian ezarritakoari jarraitu beharko zaio: hau da, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasketa-emaitza guztiak ebaluatu behar direnez gero, ebaluaziorako definitutako ebaluazio jarraitu izaera eta feedback-a kontuan hartuta, ikasleek deialdi honetan momentuan ebalua daitezkeen elementuak aurkeztu behar izango dituzte: ahoz aurkeztuko den proiektu-memoria bat eta hedatutako sistemaren funtzionamendu zuzena erakusten duen amaierako proba praktiko bat.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Proiektuetan oinarrituriko ikasgaia izanik, heldutasun-ezaugarri modura nor bere lana ahalik eta hobekien burutzeko baliabideak bilatzen trebatu beharko da. Hala ere modulu bakoitzaren hasieran itxurazko-enpresaren diseinuaren alor horretan ebatzi beharreko arazoaren inguruko gidoi/txostena eskainiko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasgaiaren oinarrizko bibliografia erabili beharreko tresneri loturiko informazioan datza. Egia esateko, klasearen dinamika berak, ikasleak sortzen zaizkion arazoak bai baliabideak Internet bidez bilatuz bai ekipamenduaren fabrikatzailearen esku-liburuak (batzuk aurreragoko irakasgaietan ikusiak) erabiliz konpondu beharko ditu.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Linux: Instalación y Primeros Pasos (zenbait egile, online eskuragarri www.tldp.org) The Linux System Administrator's Guide (zenbait egile, online eskuragarri www.tldp.org)
Linux Advanced Routing & Traffic Control (zenbait egile, online eskuragarri http://www.lartc.org/)

Aldizkariak

Irakasgai praktikoa izanik, ez dago bibliografia zientifikoari lotuta, baizik eta eskuragarri dauden eskuliburu online-ei.

Web helbideak

Manuales
http://www.tldp.org/
http://www.lartc.org
http://www.cisco.com
Software
https://sourceforge.net/
https://github.com/
https://www.kernel.org stackoverflow.com/
Noticias
www.reddit.com www.slashdot.org

TaldeakToggle Navigation

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-26

15:00-18:00 (1)

27-30

15:00-18:00 (2)

32-35

15:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

15:00-18:00 (1)

28-30

15:00-18:00 (2)

32-35

15:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)