Breadcrumb

XSLaren edukia

Informatikarako Ingelesa27718

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
27718

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4560
Mintegia1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kurtso hau (Ingeles berezitua) unibertsitateko ikasle helduentzat da. Hiru helburu nagusi ditu:

1. Helburua: maila ertainetik gorako ingeles maila lortzea.

2. Helburua: ingeles orokorra eta berezitua garatzea arlo profesionalean zein akademikoan, hots, ikerkuntzan, idatziko komunikazioan eta egoera formaletan oro har.

3. Bizitza osaon zehar ikasteko gaitasunak garatzea eguneko arazo linguistikoak konpontzeko.

Oinarrizko maila B2+ eta C1 artean suposatzen da, baina titulua edukitzeak ez du gainditzea bermatzen, ikastaroa oso espezifikoa delako. Maila ahula dutenek ere aurrera egin dezakete lan eginez.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Kurtsoko konpetentziak graduko MEC5 konpententziaren harira aukeratu dira:

Ikasleek behar adina ikasi dute ikasten jarraitu ahal izateko laguntza handirik gabe.

Kurtsoak amaiturik, ikasleek honakoa jakingo dute:

1- ingeles maila jasoagoa (1. H)

2.- idatziz eta ahoz hobeto komunikatzea (2. H)

3.- formaltasun maila ezberdinetara egokitzea ( 2.H)

4.- egoera eleanitzetan bitartekari lana ziurtasunez jokatzea (2. H)

5.- hizkuntza maila sakonean ulertzea baliabide onenak aurkitzeko. (3.H)

6.- hizkuntzaren sena, maila profesionalean aise jarduteko bigarren hizkuntzan. (3. H)



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Kurtsoan 3 gai mota jorratuko ditugu txandaka:

AHOSKERA: FONEMAK ETA INTONAZIOA

Bloke honek ingeleseko soinuak irakasten ditu ahozkera eta ulermena hobetzeko helburuarekin. Ikusiko diren atalak honako hauek dira:

• Ikur fonetikoak;

• Bokalak: luzeak, laburrak, dipatongoak, schwa bokalaren garrantzia;

• Konsonanteak: ahostunak eta ahoskabeak;

• Fonemen aldaketak eta hitz-jarioaren fenomenoak;

• -ed atzizkien ahoskera;

• /d/ eta /h/ fonemen desagerpena;

• -s letraren ahoskera hitzen amaieran;

• Hitz-jario kateatuta, bitarteko fonemak;

• Hitz mutuak;

• Multzokatutako fonemak

• Bestelako prozesuak: hitzen forma ahulak eta indartsuak, azentua hitzetan eta esaldietan.



INGENIARITZAKO UNITATEAK

Kurtsoaren bizkarhezurra testu berezitu batzuk izango da edota bideoak ere bai.

Klasean eta etxeko lan gisa jorratuko dira.



ARIKETA OSAGARRIAK

Klaseko jardueraren arabera gramatika eta hiztegi ariketak, projektu laburrak, idazlanak, eztabaidak, edo ikasleek prposatutako ariketak gehituko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan kontzeptuak jorratuko dira, testuliburuarekin edo aktibitateen bidez.

Mintegietan atazak antolatuko dira, adierazpen praktikak, ahozko praktikak, idatzizko dokumentuak eta ekoizteko praktikak jorratuko dira. Noizean behin alderantzizko gela adaptatutaren elementuak erabiliko dira, hits, etxeko lana klase magistralen edo mintegien aurretik eta ondoren esleitu daiteke.

Etxeko lanak aurrez aurretik edo ondoren esleitu daitezke.

Bertaratzea eta saioetan parte-hartze aktiboa derrizgorrezkoa da ebaluazio jarraituan.



Banakako lanak eta taldekoan txandakatuko dira; batzuk etxeko lan moduan, eta beste batzuk norarako.

Ikasle ahulagoen galderak eta parte hartzea oso egokiak dira laguntza egokia emateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Attendance and active participation (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluzio Sistema jarraitua lehenetsia da.

EBALUAZIO JARRAITUA:

Ikasleek ataza batzuk, azterketa laburra, eta aurkezpena eman/egin beharko dituzte. Nondik-norakoak eGelan argitaratuko dira. Nota osoak honako alderdiak ditu:

Bertaratzea eta parte-hartze aktiboa: %10

Azterketa laburra: % 20

Banakako atazak: %20

Talde atazak: % 20

Aurkezpena: % 30



Atazak etxean edo klasean egingo dira, banaka edo taldeka. Horiekin, ez da ohiko azterketa egin behar. Dena dela, ataza eta betebehar guztiak gainditzea derrigorrezkoa da nota finalean gehitu ahal izateko.

Mesedez gogoan izan BERTARATZEA eta saioetan parte-hartze aktiboa ezinbestekoa dela, eta nota osoaren %10a balio du. Badago, ordea, 12 ordu galtzeko tartea. Goizegi alde egitea edo oso berandu heltzea falta izan daitekeela ez ahaztu, mesedez. Gainera, faltak ez dira ezabatzen printzipioz. Hori ikasle guztiei ezarriko zaie, edozien arrazoia izanagatik ere, baina ziurtagiriaren bidez azaldu baldin bada, eskertuko da.

12 ordu baino luzeago falta direnek ebaluazio jarraitua galduko dute, eta suspenditu dezakete garaiz ez badute jarraiturai uko egiten.



Ohorezko matrikula lortzeko 9.6 eta 10 arteko nota globala atera behar da eta eskola ordu guztietara etorri behar da.



OHIKO AZTERKETA

Ebaluazio jarraitua nahi ez duten ikasleek uko egin behar diote idatziz baimendutako epean. Hala ez badute adierazten, ohiko ebaluazioa suspenditu dezakete.

Mesedez, irakurri uko egitearen arauak beherago.

Ohiko azterketarako edukiak eta gaitasunak noreberak landu behar ditu. Aukera bakarreko 5-azterketa bilduma gainditu behar dute. Ezaugarriak hurrengo atalean irakur ditzakezu.



UKO EGITEA:

https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/azken-ebaluazioa-eta-deialdiari-uko-egitea

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO AZTERKETA

Ohiko eta ezohiko azterketak aukera bakarreko azteketa globalak dira; berezko ezaugarriak dituzte.

Ezohiko azterketa egin behar dute:

• Ebaluazio jarraitua gainditu ez dutenek;

• Ohiko azterketa gainditu ez/egin ez dutenek.

Azterketa bera egin behar dute ikasle guztiek, eta azterketa ohikoaren egitura bera du ere bai.

5 atal dira, eta 5ak gainditu behar dira. Atal bat gainditu ezean, beraz, gaia SUSPENDITUTA dago.

Ohiko eta ezohiko azterketek testu zerrenda batean oinarrituko da eta eGelan argitaratuko da bai eta adierazitako eduki guztiak.



Orriaren oinarrian azterketen ezaugarriak azaltzen dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak MATERIAL GEHIGARRIA partekatuko du -fotokopiak klasean, edo artxiboak eta eskekak eGelan.
Mesedez, gogoan izan eGelan partekatutako materiala ez dela ikastaro indibiduala baizik eta klaseko material gehigarria.

Ohiko eta ezohiko azterketen testuak eGelan adieraziko dira ebaluazio jarraitutik aparte.
Testuliburua proposatzen bada, mesedez, gogoan eduki benetazko aleak eta ez fotokopiak edo eskaneatutako bertsioak onartuko direla. Mesedez eskakizun hau errespetatu.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Remacha Esteras, S. (2008). Infotech. English for Computer users. 4th ed. Cambridge.



IEEE magazines

https://magazines.ieeeauthorcenter.ieee.org/get-started-with-ieee-magazines/about-ieee-magazines/



- Online dictionaries:

www.wordreference.com

www.yourdictionary.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

MARK POWELL . Presenting in English: how to give successful presentations. HEINLE CENGAGE learning, 2011
NICK BRIEGER. Technical English: vocabulary and grammar. Summertown publishing, 2002
GENEVIEVE WHITE. Writing. B2+ Upper intermediate. Collins, 2014
VIRGINIA EVANS. Successful writing. Upper-intermediate. Express Publishing
VIRGINIA EVANS. Successful writing. Proficiency. Express Publishing
JOHN MORLEY. University writing course. Express Publishing, 2007

Aldizkariak

Speak Up magazine (general English)

Web helbideak

https://dictionary.cambridge.org/https://www.macmillandictionary.com/
-Online grammar resources:
www.uottawa.ca/academic/arts/writcent/hypergrammar - Video lessons:
https://www.engvid.com/
http://englishwithjennifer.com/
-Youtube channels:
Daily dictation (American English) https://www.youtube.com/channel/UC0aF5ybbUcxzKgY8TMTerhw
Youglish youglish.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BILBAO-GOYOAGA ARENAS, ANA MARIA
  • CASTRO CALVIN, JOSE
  • KOPINSKA , MARTA

TaldeakToggle Navigation

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

16:00-17:00 (1)

15:00-17:00 (2)

32-35

16:00-17:00 (3)

15:00-17:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

66 Mintegia-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

17:00-18:00 (1)

32-35

17:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)