XSLaren edukia

Komunikazio Gaitasunaren Garapena- Euskara eta Gaztelania-Lehen Hezkuntzan I27598

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27598

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Unibertsitateko lehen kurtso honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte-hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta batik bat, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte, hartzaile nahiz ekoizle izango dira ahoz eta idatziz. Zentzu honetan oinarrizko baliabidea izanik, ikasgaiak garrantzia hartzen du bi norabidetan: batetik, unibertsitatean egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da, eta era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da.

Komunikazio Gaitasunaren Garapena I ikasgaiak hurrengo helburu orokor hauek ditu:

− Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.

− Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta mintzamenaz hausnarketa egitea, testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.

− Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.



EGIAZTATURIKO MEMORIEN ESTEKAK:

• Bilbo: Lehen Hezkuntza ; Haur Hezkuntza



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu

B) Taldeko jardueretan parte hartu, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez

C) Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan.

GRADUEN IRAKAS-GIDEN ESTEKAK

• Bilbo: Lehen Hezkuntza ; Haur Hezkuntza ; Gizarte Hezkuntza

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.

2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Testu idatziak sortzea: apunteak, lanak, txostenak...

EGIAZTATURIKO MEMORIEN ESTEKA:

• Bilbo: Lehen Hezkuntza: https://www.dropbox.com/s/ykyulf1gdxur1u3/2014-05-22%20MEMORIA%20JUSTIFICATIVA%20ED.%20PRIMARIA.pdf





MetodologiaToggle Navigation

• Banakako lana eta/edo taldeko

• Ikaskuntza gidatua eta/edo autonomoa





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 26
    • Ahozko defentsa (%): 26
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 32
    • Trabajo interdisciplinar de Módulo (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.-Ebaluazio jarraitua: Klasera etortzen diren ikasleentzat beheko puntuak kontuan hartuko dira:

- Garatzeko azterketa.

- Praktikak egitea (Ariketak, Kasuak edota buruketak).

- Banakako lanak.

- Taldeko lanak.

1.- oharra: Guztiz beharrezkoa da jarduera guztiak eta bakoitza gainditzea irakasgaia gainditutzat jotzeko.

2.-Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo partehartzea (lanak...) bete ez duenarentzat derrigortuta daude azken proba bat egiteko. Beraz, ikasleria honek derrigorrez proba bat egin beharko du, eta azterketa honek % 100 balioko du. (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 8 eta 9. artikuluak)

2.- oharra: klasera etortzen diren ikasleentzako ebaluazioaren kopurua % 52 eta % 48 izango da; hau da, azken probarako % 52 eta praktikak, ariketak, aurkezpenak... % 48. Aldiz, klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo partehartzea (lanak...) bete ez duenarentzat derrigortuta daude azken proba bat egiteko, eta azterketa horrek % 100 balioko du. Gainera, bi egoeratan Moduluko Diziplina arteko Lanari (DAL) dagokion nota irakasgai bakoitzaren azken notaren % 16,67 izango da (1,6 puntu).

3.-Ebaluazio sistema horrek ikasturtean zehar egindako jarduerak ere barne hartu ahal izango ditu, azterketa aldi ofizialean ezarritako proban ebaluatu ezin diren ikaskuntzaren emaitzak baloratzeko. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan argi eta garbi adierazi beharko da jarduera horiek zeintzuk diren eta horien haztapena zein den, eta jarduerok sailaren oniritzia izan beharko dute. Halako kasuetan, sailak bermatu egin beharko du azterketa aldi ofizialean egindako proban programaren zatirik handiena ebaluatuko dela eta proba horretan ikasleek irakasgaiaren guztizko kalifikazioaren ehunekorik handiena eskuratzeko aukera izango dutela.

4.-Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Hori horrela, eskoletara etorriko ez diren ikasleak (kirolariak, lanagatik ezin dutenak, e.a.) azken azterketa egiteko eskubidea izango dute ikasgaiaren gaitasun guztiak erakusteko: % 100 (ahozko proba ere egin beharko da, beti ere halakorik erabakiko balitz.

5.-Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko zein ahozko erabilera zuzena izatea.

6.- COVID-19ren eraginez gerta daiteke eskolak aurrez aurrekoak ezin izatea

Ohiko deialdiak aurreikusitako bidea jarraituko du, baina kalifikazioen ehunekoak alda daitezke; irakasleak horren berri emango du eGelaren bidez. Azterketa aurrez aurrekoa izan beharrean, on-line izango da eGelaren bidez. Azterketa gehienbat praktikoa izango da eta irakasgaian irakasten diren gaitasun guztiak izango dira aztertuak. Irakasgaian landutako gaiak baino ez dira kontuan hartuko.

On-line ebaluazioa normaltasunez garatzeko asmoz, hurrengo neurriak hartuko dira.

- Ikasle guztiek ordenagailua eta sareko konexioa dutela konprobatuko da.

- Ikasturtean zehar erabilitako eGela plataforman egingo da.

- Azterketan ikasleak irakaslearekin kontaktatu ahal izango du eGelako txataren

bitartez edo Blackboard colalborateren bidez.

- Azterketaren iraupena malgua izango da arazo teknikoak sortuko balira.



Oharra:

Ikasleek aldez aurretik programatutako lanak entregatu beharko dituzte azterketa egunean.



OHARRA: Ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteko UPV/EHUren irizpide ofizial hauek jarraituko dira: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf/9305b6c7-919a-97d4-aa66-8564fb728502



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

(EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 9. artikulua)

1.Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea

izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

4.-Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko zein ahozko erabilera zuzena izatea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Ordenagailua.
-Ikus-entzunezkoak.
-Ikasliburuak, azterketak, apunteak, lanak, praktiketarako txostenak, bideo-grabazioak...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ASKOREN ARTEAN (2005). IVAPeko Estilo liburua. HAEE-IVAP

-Calsamiglia, H. & Tusón, A. (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona: Ariel.

-Camps, A. & Zayas, F. (Coord.)(2006)Secuencias didácticas para aprender gramática. Barcelona: Graò.

-Carlino, P.(2005). Escribir, leer y aprender en la Universidad. Buenos Aires: F.C.E.

-Cassany, D.(2006). Taller de textos. Barcelona: Paidós.

-Castelló, M. (Coord.)(2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona: Graó.

-Gaminde, I., Aurrekoetxea, G., Etxebarria, A., Garay, U. & romero, A. (2014) Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika. UPV/EHU.

-Gartzia, J. (2016) Esaldiak josten. UPV/EHU.

-Garzia, J.(2008). Jendaurrean hizlari. Berriozar: Alberdania.

-Gómez Torrego, L.(1997). Gramática didáctica del español. Madrid: SM.

-González Nieto, L.(2001). Teoría lingüística y enseñanza de la lengua. Lingüística para profesores. Madrid:Cátedra.

-Montolío, E., Garachana, C. & Santiago, M.(2000). Manual de escritura académica. Barcelona: Ariel

-Navarro, F. (Coord.) (2014). Manual de escritura para carreras de humanidades. Buenos Aires: Editorial de la Universidad de Buenos Aires.

-Regueiro, M.L. y Sáez, D.M. (2013). El español académico. Madrid: Arco libros.

-Vázquez, G. (Ed.)(2001). Actividades para la escritura académica. ¿Cómo se escribe una monografía? Madrid: Edinumen.

-Vázquez, G. (Ed.) (2001). El discurso académico oral: guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: Edinumen.

-Zubiri, E. & Zubiri, I.(1995). Euskal gramatika osoa. Bilbo: Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-ASKOREN ARTEAN(2009). Lectura y escritura de textos académicos. (Monográfico) Textos nº 50.
-ASKOREN ARTEAN(2004). Reflexión sobre la lengua (Monográfico) Textos nº 37.
-Fontich, X.(2006). Hablar y escribir para aprender gramática. Barcelona: Horsori.
-Beaugrande, R.& Dressler, W.(1997). Introducción a la lingüística del texto. Barcelona: Ariel
-Clanchy, J. & Ballard, B. (2000). Cómo se hace un trabajo académico. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.
-Pérez, F. (2005). Redacción en el aula. Madrid: Síntesis.
-Reyes, G. (1990). La pragmática lingüística. Barcelona: Montesinos.
-Reyes, G. (1998). Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Madrid: Arco/ Libros
-Sánchez Lobato, J.(2006). Saber escribir. Madrid: Aguilar- Instituto Cervantes.
-Van Dijk, T.(2000). El discurso como estructura y proceso. Barcelona: Gedisa.
-Vázquez, G.(2001). Guía del discurso académico escrito. Madrid: Edinumen
-Vilà, M.(coord.) (2005). El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graò.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía
Hik Hasi
Ikastorratza
IVAP
Lenguaje y textos
Tantak
Textos

Web helbideak

http://euskaljakintza.com/
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
http://www.ehu.eus/ehulku/
http://www.ehu.eus/seg/
http://www.euskaltzaindia.eus

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BOILLOS PEREIRA, MARIA DEL MAR
  • IGLESIAS CHAVES, AITOR
  • KORTAZAR BILLELABEITIA, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

14:00-16:30 (1)

12-12

14:00-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

14:30-17:00 (1)

12-12

14:30-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Mintegia-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

14:00-16:30 (1)

12-12

14:00-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S23G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)