XSLaren edukia

Ikastetxearen Antolakuntza25864

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25864

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia00
Gelako p.2436
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Lehen Hezkuntza Graduko 2. Mailako oinarrizko gaietako bat da. Ikasgai honetan ikastetxea hartzen da irakas-jardunaren gune nagusitzat. Hots, jardunbide profesionala oso modu zabalean ulertzen du, hasi ikasgelan modu indibidualean egiten den irakasle lanetik eta talde baten barruan hezkuntza edo erakundeen proiektu batetako kide moduan egiten deneraino. Ondorioz, ikasleek Graduko lehenengo urtean izan dituzten beste irakasgai batzuk osatzeko baliagarriak da. Izan ere, irakasle funtzioa ikastetxeko testuinguruan birdefinitzeko gaitasuna garatzen du, gelaz gaineko beste eremuak aztertu eta balioetsiz. Ikasgaiaren berariazko gaiak izango dira antolaketa-egitura, baliabideak, funtzionamendu egoki batetarako gakoak, erlazio-sistema, ebaluazioa eta berrikuntza. Lauhileko bereko beste materia batzuekin batera, diziplinarteko proiektu baten garapenean lagunduko du. Proiektu hori garatzeko kontuan hartuko dira irakaskuntza-praktiketan egindako lehenengo egonaldian ikasitakoa eta han jasotako esperientzia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

E1. Erakunde gisa ikastegien ezaugarri nagusiak identifikatzea.

Ikaskuntzaren emaitzak:

1.Ikastetxe baten antolakuntza egitura osatzen duten dimentsioak bereizten ditu.

2.Ikastetxearen antolaketaren dimentsioak ezberdindu egiten ditu

3.Ikastetxeen inguru administratiboa eratzen duten aldeak eta mailak lotzen ditu.



E2. Hezkuntza zentroetako testuinguru sozialak eta instituzionalak aztertzea, egoera bakoitzari egokitutako hezkuntzako eta antolakuntzako ekintzak modu kritikoan diseinatzeko.

Ikaskuntzaren emaitzak:

1.Egungo ikastetxeen inguru sozialaren (ezagutzaren gizartea eta bertako testuinguru soziokulturala) eta inguru instituzionalaren (hezkuntza sistema eta hezkuntza administrazioa) ezaugarriak nahiz ikastetxeen erronka nagusiak identifikatzen ditu.

2.Ikastetxea halako inguruan kokatzeko ekintzak eta estrategiak proposatzen ditu, esku-hartzeko proposamenak diseinatuta.



E3. Inguru sozialaren aldaketak kontuan hartuta, hezkuntza-antolakuntzen helburu instituzionalen inguruko gogoeta egitea; berrikuntzan, hobekuntzan eta barne nahiz kanpoko ebaluazioan berebiziko arreta jarriz.

Ikasketa-emaitzak:

1.Egun eta etorkizunean gauzatzeko proposamenak sortzen eta garatzen diren tokiak eta helburu instituzional berariazkoak jasotzen diren tokiak identifikatzen ditu. Proposamen esplizitu eta inplizituetan helburu ezkutuak identifikatzen ditu.

2.Ikuspegi zabal batetik, erakundearen autoebaluazioa eta kanpoko ebaluazioa egiteko proposamenak identifikatzen eta aztertzen ditu.

3.Ikastetxeetako jardute onak aztertzen eta baloratzen ditu.

4.Ikastetxeak berritzeko, euren helburuak eta lorpenak hobetzeko proposamenak egiten edota diseinatzen ditu.



E4. Taldekatzeak, baliabide materialak eta funtzionalak, egiturak – nabariak eta ezkutuak - zentroaren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarritako bitarteko gisa definitzen eta modu kritikoan ebaluatzen ditu.

Ikasketa-emaitzak:

1.Ikastetxearen gobernu, partaidetza eta koordinaziorako oinarrizko organoak eta prozesuak, funtzio orokorrak eta konpetentziak bereizten ditu, bakoitzak hezkuntza-proiektuari eginiko ekarpena ulertuz.

2.Ikastetxeko egiturak eta erlazio giroa eta hobetzeko proposamenak diseinatzen edota aurkezten ditu.



E5. Eskola ulertzeko osagai gisa eta ikastetxearen jardueraren gidari gisa, ikastetxeetan dagoen (dauden) kulturaren (kulturen) osagaiak identifikatzen eta aztertzen ditu, barne nahiz kanpoko harremanetan eta eragileen parte-hartze prozesuetan berebiziko arreta jarrita.

Ikasketa-emaitzak:

1.Ikastetxeen errealitateari buruzko kasu zehatzak aztertzen ditu zenbait ezaugarri kultural identifikatuta eta hauek aldatzeko ahal diren pausuak proposatzen ditu.

2.Ikastetxeetan partaidetza mailak aztertzen ditu, hauek hobetzeko proposamenak diseinatuta.









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- IKASTETXEEN ESANAHIRA HURBILDU. Erakundeen ezaugarri nagusiak. Eskolak organizazio gisara hartuta. Gizarte zientzietako ikerketa tradizio nagusiak eta berauen eragina ikastetxeen antolakuntzan.

2. GAIA.- ESKOLAREN GIZARTE TESTUINGURUA ETA INGURUA. Eskola informazioaren gizartean. Eskola Sistema eta Hezkuntza Administrazioa. Ikastetxea eta bere testuinguru sozial hurbila.

3.GAIA.- ESKOLA INSTITUZIOA ERAKUNDE GISA. Plangintza lanabesak/dokumentuak. Erakundeen helburuak (ikaskuntza lehentasun helburuak). Giza baliabideak: ikasleak, irakasleak, familia, administrazio zein zerbitzuetako langileak eta testuinguruan dauden bestelako agenteak/eragileak. Baliabide materialak: espazioa eta material didaktikoa. Baliabide funtzionalak: denbora, prestakuntza eta diru-iturriak. Egitura formala eta ez formala. Harremanak organizazioan, lan klima eta parte-hartzea.

4. GAIA.- ESKOLA-HOBEKUNTZA ETA INSTITUZIOAREN EBALUAZIOA. Hobekuntza eta berrikuntza prozesuak eskolan. Eskoletako proiektuak. Eskola barneko eta kanpoko ebaluazio instituzionala. Kalitatea eta ekitatea. Ebaluazio instituzionaleko eredu desberdinak.

5. GAIA: IKASTEGIEN ERAKUNTZAREN DEMAK. Inmigrazioa, bazterketa, landa-eskolak eta mugimendu berriak.



MetodologiaToggle Navigation

Saio Teorikoa (magistrala)

Saio teorikoa izenarekin ezagutzen da, eta bi ordu iraungo du. Nahiz eta talde osoari bideratuta egon, saio hauetan irakasleak aurkezpenak eta praktika txiki ezberdinak elkartuko ditu. Hori dela eta, banaka binaka edo taldeka egiteko jarduera zehatzak ere proposatuko dira. Saio teorikoetan eduki berrien aurkezpena egingo da, batzuetan hausnarketa ariketen laguntzaz, beste batzuetan, jarduerak saioaren eratutako edukietan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz izango dira.



Talde txikiko saio presentziala:

Saio praktikoa izenarekin ezagututa. Honek ordu eta erdi irauten du, eta egingo diren jarduerek saio teorikoetan azaldutako edukiekin lotura izango dute. Hainbat motatako jarduerak egiten dira, hala nola irakurketa dialogikoa, esaldien gaineko eztabaida, kasu praktikoen azterketa, eta abar. Batez ere talde txikitan jardungo dute ikasleek, nahiz eta banaka eta talde handian egiteko jarduerak ere egongo diren.

Lauhilabetero ikasleek moduluko talde lan bat egin beharko dute. Lauhilabetean zehar bi aste izango dituzte moduluko lana klasean egiteko, eta irakasgaiaren ordutegian irakaslearen laguntza izango dute lanean sortutako zalantzei eta galderei buruz orientabideak izateko.

Martxoaren aurreko praktika lanak, otsailaren azken egunean eman beharko zaizkio irakasleari.



Saio ez-presentzialak

Saio honetan TTBB-en laguntzaz, foroa zein bloga erabiliko da ikasleek dituzten ezagupen praktikoak azaleratzeko eta aztertzeko, irakasgaiarekin lotuz.



Tutoretzak

Tutoretzarako ordutegiaz, eta batez ere, bigarren lauhilabetean taldeei kanpoan proposatutako lanaren jarraipena egiteko ordu finkoak jarriko dira. Bestetik, irakasleak banakako tutoretzetara deitu ahal izango du ikusten badu beharrezkoa dela.



Ikasgelatik kanpo

Ikasleen beharrak banakakoak eta taldekakoak izan daitezke:

a) Banakako lana, honetaz zentratuko da:

Oinarrizko artikuluak irakurtzea eta ikastea

Klasean ikusitakoa sakontzea eta emandako bibliografia aztertzea

Bidalitako banakako lanak betetzea

b)Talde lanean:

Saio presentzialetan bukatu ez dena bukatzea

Beste alde batetik irakasleak garapen-lan batzuk proposatutako ditu ikasturtean zehar eta horiek ikasleek kanpoan egingo dituzte.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 44
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Diziplinarteko Lana.Campusaren arabera diziplinarteko lanaren balioa desberdina da. Hori dela eta, garatu beharreko proba idatziaren portzentaia ere desberdina izan daiteke (%40-44tartean) campusaren arabera. (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia honetan proposatzen den EBALUAZIO SISTEMA JARRAITUA da, HIRU ATALETAN oinarrituta:

- Garatu beharreko proba idatzia: % 40-%44

- Praktikak: % 40

- Diziplinarteko Lana (DAL) % 16 -%20

Campusaren arabera diziplinarteko lanaren balioa desberdina da. Hori dela eta, garatu beharreko proba idatziaren portzentaia ere desberdina izan daiteke (%40-44tartean) campusaren arabera.





UPV-EHUko Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluak ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiteko eskubidea duela ezartzen du. Uko egite hori jakinarazi nahi duenak horretarako egindako txantiloia bete eta irakasleari bidali beharko dio, ezarritako epean eta baldintzatan. Horrela izango balitz, hauek izango dira kontuan izango diren atalak eta bakoitzari dagokion ponderazioa:

-DALa (%16).

-Azterketa (%84).





Ebaluazio sistema mota bietan (ebaluazio jarraituan zein azken ebaluazioan) eta deialdi bietan ere (ohikoa zein ohiz kanpokoa):

-Ikasleak egindako jarduerak zuzentzeko ezinbestekoa izango da adierazpenari dagozkion gutxienekoak betetzea (aurkezpena, formatua, gramatikazko zuzentasuna,…), erabilitako informazio-iturrien aipamenak zuzen egitea, baita errespetuzko jokabidea mantentzea ere.

-UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa izango dugu erreferentetzat.

-Ikasgaia gainditzeko, jarraian aipatzen diren BALDINTZA BI bete beharko dira:



-Azterketara aurkezten ez direnek “ez aurkeztu” kalifikazioa jasoko dute (ikus UPV-EHUko Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikulua)



Ikasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditzea ezinbestekoa izango da batez-bestekoa egiteko.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian gainditzen ez badu, ohiz kanpoko deialdian parte hartu beharko du ikasleak. Ohiko deialdian gainditutako atalen kalifikazioak ohiz kanpoko deialdirako gordeko dira, ikasleak kontrakoa eskatzen ez badio irakasleari (idatziz eta ohiko deialdiko aktak argitaratu baino lehenago).





Ezohiko deialdian ez gaindituz gero, lortutako kalifikazio partzialak ez dira gordeko datozen ikasturterako.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (e-Gelan-en) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alvarez, M. (2010). Liderazgo compartido. Buenas prácticas de dirección escolar. Madrid: Walters Kluwers. Antúnez, S., Gairin, J. (2006). La organización escolar. Práctica y fundamentos. Barcelona: Grao.

Antunez, S. (1993). Claves para la organización de centros escolares. Barcelona: ICE-Horsori.

Bernal, J., Cano, J., Lorenzo, J. (2014). Organización de los centros educativos. LOMCE y políticas neoliberales. Zaragoza.Mira editores, S.A.

Bujan, K.; Aramendi, P. (2005). Eskola-antolaketa. Bilbo: UEU.

Cantón, I., Pino, M. (Coord.) (2014). Organización de centros educativos en la sociedad del conocimiento. Madrid: Alianza.

Carda R.M. y Larrosa F. (2007). La organización del centro educativo: manual para maestros. Alicante: Club Universitario. Connoly, M; Eddy-Spicer, C.; & Cruse, J. (2019). The SAGE Handbook of school organization. SAGE.

Fernández Enguita, M. y Terrén, E. (2008). Repensando la organización escolar. Crisis de legitimidad y nuevos desarrollos. Madrid: Akal.

Gairin, J. y Darder, P. (1994). Organización y Gestión de centros educativos. Barcelona: Praxis.

Garcés, M. (2020). Escuela de aprendices. Galaxia Gutenberg.

Gather, M., Maulini, O. (2010). La organización del trabajo escolar. Una oportunidad para repensar la escuela. Barcelona: Grao.

González M. T. (coord.) (2003): Organización y Gestión de centros escolares. Dimensiones y procesos. Madrid: Pearson Educación.

Hargreaves, A. (2008). El liderazgo sostenible. Siete principios para el liderazgo en centros educativos innovadores. Madrid: Morata.

King, R. (2017). The sociology of school organization. Routledge.

Lorenzo, L. (2011). Organización de centros educativos. Modelos emergentes. Madrid: La Muralla.

Rivas Flores, J.I.; Leite Méndez, A.E. y Cortés González, P. (2011). Paradojas y conflictos entre las culturas del profesorado, las familias y los estudiantes en el contexto escolar. Revista de Educación nº 356, pp. 161-183. Recuperada el 25/05/2015:

http://www.revistaeducacion.educacion.es/re356/re356_07.pdf

Santamaría, R.M., Navarro, A. (2012). Organización y planificación escolar. Madrid: Editorial Síntesis. San Fabián, J.L. y Granda, A. (2013). Autoevaluación de centros educativos. Madrid: Síntesis.

Santamaría, R.M. y Navarro, A. (2012). Organización y Planificación Escolar. Madrid: Editorial Síntesis Santos Guerra, M.A (coord.) (2001): Organización y Gestión Escolar. Barcelona: Cisspraxis. Biblioteca Básica del Profesorado.

Trillo, F. (coord.) (2002). Evaluación de programas, estudiantes, centros y profesores. Barcelona: Praxis. Valverde Berrocoso, J. (coord.) (2015). El proyecto de educación digital en un centro educativo. Madrid: Síntesis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ayuste A., Flecha R., López F. (1999) Planteamientos de la pedagogía crítica. Comunicar y transformar. Barcelona: Graó.
Bolivar, A. (1999): Cómo mejorar los centro educativos. Madrid: Síntesis
Castro, M. (2007). La escuela en la comunidad: la comunidad en la escuela. Barcelona: Grao.
Díez E., Martí F., Periañez R. (1995). Estructurar las organizaciones: 18 casos prácticos de análisis de problemas y búsqueda de soluciones. Madrid: Síntesis.
Elboj C., Puigdellivol I. et al. (2002) Comunidades de aprendizaje. Transformar la educación. Bartzelona: Graó
Fantova F. (1997). Borrando Fronteras.Vol.5. Quito (Ecuador), CECADIS.
Gairin, J. (1996). La organización escolar: contexto y texto de actuación. Madrid: La Muralla.
López J., Sánchez M. (2002): Análisis de organizaciones educativas a través de casos. Madrid: Síntesis.
Martín-Moreno Cerrillo, Q. (2010). Contextualización de los centros educativos en su entorno. Madrid: Sanz y Torres.
San Fabián Maroto, J.L. (2014). Evaluar programas socioeducativos en tiempos de crisis. Un enfoque organizativo. Oviedo: Editorial Trabe.
Tejada Fernández, José (1998). Los agentes de la innovación en los centros educativos. Profesores, directivos y asesores. Málaga: Aljibe.


Aldizkariak

Comisión Europea. Dirección General de Educación y Cultura
http://ec.europa.eu/dgs/education_culture/index_en.htm
Consejo Escolar de Euskadi.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/did2/es_2053/d2_c.html
Revista Cuadernos de Pedagogía.
Euridyce Network. Red de los sistemas educativos europeos y las políticas educativas de la UE.
http://eacea.ec.europa.eu/education/eurydice/index_en.php
Hik Hasi. Euskal Heziketarako Aldizkaria.
Revista Organización y Gestión Educativas.

Web helbideak

Gobierno de España. Departamento de Educación, Cultura y Deporte.
http://www.mecd.gob.es/portada-mecd/
Gobierno Vasco. Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/es/
OCDE.
http://www.oecd.org/centrodemexico/laocde/
UNESCO.
http://www.unesco.org/new/es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARTETXE GONZALEZ, OIHANE
  • LOPEZ DE LA SERNA, ARANTZAZU
  • ROJO ROBAS, VANESA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

12:00-14:00 (1)

08:30-10:00 (2)

9-16

12:00-14:00 (3)

08:30-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

10:30-13:00 (1)

9-16

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

10:30-13:00 (1)

9-16

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)