XSLaren edukia

Practicum I27604

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Kodea
27604

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lehenengo practicuma bigarren mailako irakasgaia da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

PRACTICUMEKO KONPETENTZIAK



- Ikastetxearen eta haren funtzionamenduaren ezagutza praktikoa eskuratzea.

- Ikasgelako interakzio- eta komunikazio-prozesuak behatzea, bertan giro egokia bultzatzeko.

- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren aldagai nagusiak identifikatzea.



IKASKETA EMAITZAK

- Ingurune (inguru fisikoa, sozioekonomikoa, kulturala), eskola eta hezkuntza-komunitatearekiko harremanak ulertzen ditu.

- Ikastetxeko gizarte- eta hezkuntza-errealitatea definitzen du, hori baldintzatzen duten gizarte-faktoreak identifikatuta.

- Ikastetxearen egitura eta antolaketa deskribatzen du.

- Hezkuntza-komunitateko langileen zereginak eta eginkizunak identifikatzen ditu.

- IHParen, ICParen eta ikastetxean dauden beste agiri eta protokoloen alderdi garrantzitsuenak nabarmentzen ditu.

- Zikloko irakasleen (tutore espezifikoak, PTak, etab.) eta familien arteko harremanak deskribatzen ditu.

- Giro ona bultzatzen duten interakzio motak bereizten ditu (onarpena, pertenentzia eta ongizatea).

- Ikasgelan gertatzen diren harremanen alderdi esanguratsuenak deskribatzen ditu.

- Ikasleak motibatzeko estrategiak ezagutzen ditu.

- Arloak tratatzean dauden desberdintasun metodologikoak identifikatzen ditu.

- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragiten duten aniztasunari lotutako alderdi garrantzitsuenak behatu eta aztertzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PRACTICUM I

1. Gaia. PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIARA: EZAUGARRIAK

2. Gaia. ESKOLAKO ERREALITATEAREN BEHAKETA

Irakaskuntza-lanean behaketa egiteak dituen helburuak eta baliagarritasuna, horren bidez aztertu daitezkeen aldagaiak

Behatzeko eta informazioa biltzeko teknikak, motak eta moduak:

. Ikastetxeetan eskuragarri dauden dokumentazio-iturriak.

. Ikasgelan irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan esku hartzen duten aldagaien behaketa.

. Informazioaren analisia eta interpretazioa

Dibertsitatea behaketaren helburu gisa: generoa, kulturen arteko harremanak...

3. Gaia. ESKOLA-ERREALITATEAREN ETA IKASGELAKO ELKARRERAGIN-PROZESUEN ANALISIA

Zentroak ingurune fisikoarekin, sozio-ekonomikoarekin eta kulturalarekin duen harremana.

Hezkuntza-zentroaren eta ikasgelaren egitura eta antolamendua

Zuzendaritza-taldea

Pedagogia-batzordea

Etaparen antolamendua

Irakaskuntza-koordinazioa

Ikastetxeko Proiektuak:

. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua

. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua

. Ikastetxeko Ikasketa Proiektua

4. Gaia. KANPOKO HEZKUNTZA-ZERBITZUAK

Berritzeguneak, talde multiprofesionalak, baliabideak eta laguntzako pertsonala

Hezkuntza-administrazioa.

Erreferentziazko lege-esparrua= Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma

MetodologiaToggle Navigation

IKASLEAK ERABIL DITZAKEEN TRESNAK ETA BALIABIDEAK

Ikasleen gogoeta eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako Practicumaren ikuskera, helduen ikaskuntza autonomoa ardatz gisa hartuta, ezin daiteke oinarrizko estrategia edo metodologia bakar batean bermatu. Ikasleak praktika-prozesu horretan guztian bere garapen pertsonala eta profesionala erdiesteko hainbat estrategia eta baliabide erabil ditzake. Oinarrizkoak hauek izango lirateke: 1) Behaketa, 2) Egunkaria, 3) Paper-zorroa eta 4) Elkarrizketak.



Horretarako, Practicum ikasgaiak berezkoa du egonaldian oinarritutako irakaskuntza izango duela ardatz.

Honela, egonaldiaren aurretiko mintegiak, tutoretzak eta bestelako ikastaroak izango dira abiapuntu eta, ondoren egonaldian zehar, bertako irakaslearen tutoretzapean eta EHUko tutorearen bilera eta foroen bidez bideratuko da praktikaldia.



Practicumean zehar hausnarketa landuko da, bai bakarka bai taldeka.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi agentek ebaluatuko dute praktikak egiten ari den ikaslea: batetik, Fakultateko tutoreak, eta bestetik, Practicuma egin den ikastetxeko tutoreak. Horietako bakoitzak bere protagonismoa izango du ikaslearen azken kalifikazioan:

1) Fakultateko tutoreak (%70a) honako alderdi hauek baloratuko ditu:

- Aurretiazko prestakuntzan egindako lana, mintegiak…

- Memoria.

2) Gainerako % 30a ikastetxeko maisu-maistra tutoreak baloratuko du, ikasleak praktika-aldian egin duen lana kontuan hartuta.



Irakasgaiaren beraren konpetentziak lortzea da practicumaren helburua (ikus “konpetentzietan oinarritutako programazioa”, 4. atalean), eta horrenbestez, bi agenteek aldez aurretik zehaztutako ebaluazio-irizpideak dituzte.

Horrez gain, honako aldaera hauek kontuan hartzea komeni da:

- Azken nota eskuratzeko batez bestekoa egin aurretik, beharrezkoa da alde bakoitza gaindituta izatea, gutxienez, notaren %50a gaindituta izango delarik.

- Egonaldia edo lana, bietako bat gainditzen ez badu azken nota EZ NAHIKO izango da 1. deialdian. Egonaldia bada gainditu ez duena, ez ohiko deialdian ez aurkeztua izango du.

- Ez ohiko deialdian ere gainditzen ez badu, practicum osoa errepikatu beharko du hurrengo ikasturtean.

Bestalde, bertaratzeari dagokionean, baldintza hauek hertsiki eskatuko dira:

> Ikastetxeko ordu guztietan bertaratzea. Arrazoitu gabe hiru goiz edo arratsalde huts egitea nahikoa izango da egonaldian EZ NAHIKOA jartzeko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikastegiko webgunean Practicumari buruzko atal espezifiko bat dago eta bertan daude jasota ikasleak lana egiteko ezagutu beharreko alderdi administratibo guztiak. Ikasleak atal hori non dagoen jakin beharko du eta bertako eduki eta dokumentuak ezagutu beharko ditu.
Derrigorrez irakurri beharreko dokumentuak:
- Practicumaren araudia
- Practicumaren gida
Lanaren alderdi akademikoari dagokionez, tutoreak ikasleari lanaldiak betetzeko intzidentziei aurre egiteko,… jarraibide guztiak emango dizkio.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BIBLIOGRAFIA OROKORRA

DECRETO 33/2018, de 6 de marzo, sobre el prácticum de los estudios universitarios que habi-litan para el ejercicio de la profesión docente en los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Boletín oficial del País Vasco. Vitoria-Gasteiz, 23 de marzo de 2018, núm. 59, pp. 1-14.

Eusko Jaurlaritza. (s.f). HEZIBERRI 2020. Marco del modelo educativo pedagógico. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/es_heziberr/adjuntos/Heziberri_2020_c.pdf–tik berreskuratuta.

Facultad de Educación de Bilbao. (2018). Prácticas. Normativa de la Facultad de Educación de Bilbao. Facultad de Educación de Bilbao: Leioa. https://www.ehu.eus/documents/2955630/8871586/PRA%CC%81CTICAS+Normativa.pdf/b5d10aec-4314-de82-1c88-24d9bb517a79–tik berreskuratuta.



IKASLERIAREN BIBLIOGRAFIA OROKORRA

AA. VV. (2013). Mejora de la práctica docente. Una experiencia de autoevaluación. Vitoria-Gasteiz: Gasteiz: Departamento de Educación Política Lingüística y Cultura. Gobierno Vasco.

Agelet, J. et alt. (2001). Estrategias organizativas en el aula. Propuestas para atender la diversidad. Barcelona: Graó.

Aretxaga, L. (Coord.). (2013). Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100012e_Pub_EJ_altas_capacidades_e.pdf–tik berreskuratuta.

Aubert, A., Duque, E., Fisas, M. & Valls, R. (2004). Dialogar y transformar. Pedagogía crítica del siglo XXI. Barcelona: Graó.

Aubert, A., Flecha, A., García, C., Flecha, R. & Racionero, S. (2008). Aprendizaje dialógico en la Sociedad de la Información. Barcelona: Hipatia Editorial.

Elboj, C., Puigdellívol, I., Soler, M., & Valls, R. (2002). Comunidades de aprendizaje. Transformar la educación. Barcelona: Graó.

Escamilla, A. (2009.) Las competencias en la programación de aula. Infantil y Primaria (3-12 años). Barcelona: Graó.

Eusko Jaurlaritza. (2012). Orientaciones para la elaboración del plan individual de refuerzo educativo (PIRE) en la educación básica. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_diversid/adjuntos/17_aniztasuna_120/120011c_Pub_EJ_plan_refuerzo_basica_c.pdf–tik berreskuratuta.

Eusko Jaurlaritza. (2019). II Plan de coeducación para el sistema educativo vasco, en el camino hacia la igualdad y el buen trato (2019-2023). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. http://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/40_plandep_xileg/es_def/Plan%20coeducaci%C3%B3n%20sist.%20educativo.pdf–tik berreskuratuta.

Eusko Jaurlaritza. (2019). Plan marco para el desarrollo de la Escuela inclusiva. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/Plan_Marco_Escuela_Inclusiva_2019_2022_c.pdf

Gardner, H. (2011). Inteligencias múltiples. La teoría en la práctica. Barcelona: Paidós.

Gobierno de Navarra. (1996). Observación y evaluación. Educación Primaria. Gobierno de Navarra. Departamento de Educación y Cultura.

House, S. (Coord.). (2011). Investigación, innovación y buenas prácticas: teacher development. Barcelona: GRAO.

Includ-ed (2011). Actuaciones de éxito en las escuelas europeas. Madrid: MEC. https://sede.educacion.gob.es/publiventa/PdfServlet?pdf=VP14963.pdf&area=E–tik berreskuratuta.

Mª Luisa Jaussi (Coord.)(2002). Euskadiko Ikaskuntza Komunitateak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Martín Lobo, M. P. (2011). Inteligencias múltiples. Intereses y aficiones. Madrid: San Pablo.

Martín, A., & Rodríguez, S. (2015). Motivación en alumnos de Primaria en aulas con metodología basada en proyectos. Revista de Estudios e Investigación en Psicología y Educación, 0(01), 058-062.

Trujillo, F. (2015). Aprendizaje Basado en Proyectos. Infantil, Primaria y Secundaria. Madrid: Ministerio de Educación, Cultura y Deporte.

Vizcaíno Timón, I. M. (2008). Guía fácil para programar en Educación infantil (0-6) Trabajar por proyectos. Madrid: Wolters Kluwer.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Webgunean argitaratuta dagoen gidan ikusgai.

Web helbideak

http://www.berritzeguneak.net/
http://www.educaplay.com
http://www.euskadi.eus/heziberri/presentacion/web01-a3hbhezi/es/
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
https://ikasgunea.euskadi.eus/es/web/bizikasi
https://www.eleanitz.org/