XSLaren edukia

Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika: Ingelesa27583

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
27583

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Atzerriko Hizkuntzaren (AH) minorrean irakasten diren bost irakasgaietako bat da. Esan beharra dago, minor honetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduko ikasleak batera daudela; horrekin batera, AHren didaktikaren arloa Lehen Hezkuntzan garatu eta aztertu dela gehien. Hori dela eta, irakasgaia Lehen Hezkuntzako gelan erabiltzen diren proposamenetan zentratuko da.



Irakaskuntza ingelesez izango denez, hizkuntza horretan maila aurreratua izatea ezinbestekoa da. Horrez gain, bigarren hizkuntzaren didaktikan ikusitako oinarri teorikoak argi izatea eta atzerriko hizkuntzaren didaktikan ikusitakoak ere gogoratzea lagungarria izango litzateke.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzaren, ingelesaren, ikas-irakaskuntzak oinarritzat hartzen dituen alde teoriko, estruktural eta formaletan sakontzea.



Gelako testuingurua aztertzea eta ezagutzea, bertan eman daitezkeen elkarrekintzei buruz, erabili daitezkeen metodologia ezberdinei buruz eta eskura dauden baliabide eta tresnen erabilera egokiari buruz hausnartzea.



Curriculumari, ikasketa-programei eta ebaluazio-motei buruzko ezagutza kritikoa lortzea horrela irakaskuntza-lanak proposatzeko gai izateko, betiere ikasleen beharrizanak eta ezaugarriak kontuan izanda.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzarako oinarri teoriko eta metodologikoak:

1. Hizkuntzen ikaskuntzan Linguistika, Psikolinguistika eta Soziolinguistika arloek izandako ekarpenak.

2. Ingelesa irakasteko metodoak, teknikak eta estrategiak.

3. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: 5 trebetasunak.



Planifikazioa eta ebaluazioa:

1. Lehen eta Haur Hezkuntzan ingelesa irakasteko curriculum eta ikasketa-programak.

2. Feedback, akatsen zuzenketa eta ikas-irakaskuntza prozesuaren ebaluazioa.

3. Unitate didaktiko eta irakaskuntza-saioen diseinua.



Antolakuntza:

1. Gela eta bere eragin faktoreak. Ikasle eta irakasleen rolak.

2. Jarduera motak, taldekatzeak eta elkarrekintza ingeleseko saioetan.

3. Baliabideen ebaluazioa, aukeraketa eta egokitzapena.

MetodologiaToggle Navigation

- Ikus-entzunezko eta idatzizko materialak irakurri eta hausnarketarako erabili.

- Gelako eztabaida talde txiki eta handietan.

- Aurkezpenak: ahozko jarduera ezberdinak.

- Banakako lana.



*Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgai osoan zein zati batean tresna metodologikoak egokituko dira. Egela plataforma erabiliko da horretarako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMAK: ETENGABEKOA ETA AZKENA



Etengabeko ebaluazioa da lehenetsitako ebaluazio sistema. Sistema honetan ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Erabilitako sistemak eta tresnek bermatuko dute gaitasun guztien garapena. Irakasgai honetan prestakuntza aldian zehar egindako probekin eta azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarri batekin egingo da etengabeko ebaluazioa. Ebaluazio sistema honetan parte hartzeko gutxienez klaseen % 75era etorri beharra dago.



- Zati bakoitzaren portzentajeak:

- Taldeko lanak % 30

- Banakako lanak % 20

- Azken proba % 50 (garatzeko azterketa)

*Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgaian ebaluatuko diren zeregin eta probetarako modalitateak egokituko dira. Egela plataforma erabiliko da horretarako.



- Azken kalifikazioa egiteko kalkulua:

- Ikasgaia gainditzeko atal guztiak gainditu beharko dira.

- Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio.

- Gainditutako atalak soilik gordeko dira dagokien ikasturtean zehar.



o Nahiz eta etengabeko ebaluazio sistema jarraitzea gomendatzen den, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, hamaika asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Ikasleak ez badu zehaztutako epean etengabeko ebaluazioaren ukoa aurkezten, etengabeko ebaluazio sisteman jarraitzen duela ulertuko da eta honen arabera ebaluatua izango da. Azken ebaluazioak aukera ematen du proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.



- Zati bakoitzaren portzentajeak:

- Azterketa idatzia % 80

- Atal praktikoa % 20, idatziz aurkeztu eta ahoz defendatu beharrekoa.

*Ikasleek ikasgaian zehaztutako gaitasunak eta ikaskuntza-emaitzak lortu dituztela erakusteko behar beste proba zehaztuko dira.

*Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgaian ebaluatuko diren zeregin eta probetarako modalitateak egokituko dira. Egela plataforma erabiliko da horretarako.



- Azken kalifikazioa egiteko kalkulua:

- Ikasgaia gainditzeko atal guztiak gainditu beharko dira.

- Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio.

- Gainditutako atalak soilik gordeko dira dagokien ikasturtean zehar.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK:



Oharra: Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.



o Egun Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzaren, ingelesaren, ikas-irakaskuntzan oinarri diren teoria nagusiak ulertu eta irakaskuntzan dituzten ondorioak ikusteko gai izatea.

o Gelan erabili daitezkeen metodologia ezberdinei buruz hausnartzeko gai izatea.

o Metodologia horietan erabiltzen diren baliabide eta tresnen azterketa kritikoa egiteko gai izatea.

o Curriculum, ikasketa-programa eta ebaluazio-motei buruzko ezagutza kritikoa lortuta, irakaskuntza-jarduerak proposatzeko gai izatea.

o Atzerriko hizkuntza ikasterakoan ikasleek dituzten beharrizanak eta ezaugarriak kontuan izateko gai izatea.



EBALUAZIO HEZIGARRIA:



o Feed-back edo berrelikadura emateko moduak:

-Planifikatutako tutoretzak

-Eginkizunen zuzenketak

-...



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEA



o Prozedura: Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

Ez-ohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

Ez-ohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



AZKEN EBALUAZIOA (% 100)



- Bloke ezberdinen deskribapena eta portzentajea:

- Azterketa idatzia % 80 (etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleei talde laneko %30a gordeko zaie, baldin eta positiboa bada).

- Atal praktikoa % 20, idatziz aurkeztu eta ahoz defendatu beharrekoa (etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleei lan indibidualeko % 20a gordeko zaie, baldin eta positiboa bada).

*Ikasleek ikasgaian zehaztutako gaitasunak eta ikaskuntza-emaitzak lortu dituztela erakusteko behar beste proba zehaztuko dira.

*Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgaian ebaluatuko diren zeregin eta probetarako modalitateak egokituko dira. Egela plataforma erabiliko da horretarako.



- Azken kalifikazioa egiteko kalkulua:

- Ikasgaia gainditzeko atal guztiak gainditu beharko dira.

- Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio.

- Ez-ohiko deialdian gainditutako atalak ez dira gordeko hurrengo ikasturterako.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK:



o Egun Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzaren, ingelesaren, ikas-irakaskuntzan oinarri diren teoria nagusiak ulertu eta irakaskuntzan dituzten ondorioak ikusteko gai izatea.

o Gelan erabili daitezkeen metodologia ezberdinei buruz hausnartzeko gai izatea.

o Metodologia horietan erabiltzen diren baliabideen eta tresnen azterketa kritikoa egiteko gai izatea.

o Curriculum, ikasketa-programa eta ebaluazio-motei buruzko ezagutza kritikoa lortuta, irakaskuntza-jarduerak proposatzeko gai izatea.

o Atzerriko hizkuntza ikasterakoan ikasleek dituzten beharrizanak eta ezaugarriak kontuan izateko gai izatea.



EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA



o Prozedura: o Prozedura: Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Moodle plataforman argitaratutako testuak eta beste formato batean dauden edukiak.
- Klasean erabiliko ditugun testuak eta ikus-entzunezko materiala.
- Testu-liburu, apunte, gelan aipatutako erreferentziak, egindako lanak, audio eta bideo grabazioak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BOE: Real Decreto 126/2014, de 28 de febrero, por el que se establece el currículo básico de la Educación Primaria. Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre

https://www.boe.es/buscar/pdf/2014/BOE-A-2014-2222-consolidado.pdf



BOPV: Decreto 237/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Infantil y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/01/1600142a.pdf



BOPV: Decreto 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/01/1600141a.pdf



The Ikastola Language Project: https://www.ikastola.eus/hizkuntz_proiektua





Brewster, J., et al. (2002). The Primary English Teacher’s Guide. Pearson Educational L., Essex, England.

Celce-Murcia, M. (2001). Teaching English as a Second or Foreign Language. Heinle & Heinle, US.

Harmer, J. (2012). Essential Teacher Knowledge. Pearson Education Limited, Essex.

Hedge, T. (2000). Teaching and Learning in the Language Classroom. Oxford University Press, Oxford.

Ioannou-Georgiou, S. & P. Pavlou (2003). Assessing Young Learners. Oxford University Press, Oxford.

Larsen-Freeman, D. (2000). Techniques and Principles in Language Teaching. Oxford University Press. Oxford.

Lindsay C. & P. Knight (2006). Learning and Teaching English. A Course for Teachers. Oxford University Press, Oxford.

Pinter, A. (2006). Teaching Young Language Learners. Oxford University Press, Oxford.

Thornbury, S. (2007). An A-Z of ELT. Macmillan Books for Teachers, Oxford.

Vale, D. & A. Feunteun (1995). Teaching Children English. Cambridge University Press, Cambridge.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Berk, L. (2000). Child development. Allyn and Bacon, Boston.
Cameron, L. (2005). Teaching Languages to Young Learners. Cambridge University Press, Cambridge.
Cook, V. (2016). Second language learning and language teaching. Routledge.
Hall, G. (2017). Exploring English language teaching: Language in action. Routledge.
Long, M. (2014). Second language acquisition and task-based language teaching. John Wiley & Sons.
Moon, Jayne (2005). Children Learning English. Macmillan Education, Oxford.
Phillips, D. et al. (1999). Projects with Young Learners. Oxford University Press, Oxford.
Scrivener, J. (2005). Learning Teaching. Macmillan Books for Teachers, Oxford.
Slattery, M. & J. Willis (2001). English for Primary Teachers. Oxford University Press, Oxford.
Tomlinson, B. (ed.) (2003). Developing materials for Language Teachers. Continuum Cromwell Press, London.
Ur, P. (1996). A course in Language Teaching. Practice & Theory, Cambridge University Press, Cambridge.
Willis, Jane & D. Willis (2013). Doing Task-Based Teaching-Oxford Handbooks for Language Teachers. Oxford University Press, Oxford.

Aldizkariak

TEACH Magazine - http://teachmag.com/archives/category/esl
EFL Magazine - https://www.eflmagazine.com/
English Teaching Professional - https://www.etprofessional.com/home
English Club - https://www.englishclub.com/efl/category/esl-magazine/

Web helbideak

www.babelnet.sgb.ac.at/canalreve/bravo/module1.
www.britishcouncil.org
www.developingteachers.com
www.dltk-kids.com
www.dltk-teach.com
www.elkarrekin.org/elk/Lib/ingelesa.htm
www.ikastola.net (Eleanitz-English proiektua & Hizpro)
www.isabelperez.com/workshops.htm
www.restena.lu/amifra/exos/index.htm
Teaching English (British Council) - https://www.teachingenglish.org.uk/
TESOL International Association - https://www.tesol.org/
IATEFL - International Association of Teachers of English as a Foreign Language - https://www.iatefl.org/

TaldeakToggle Navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-10:00 (1)

10:30-12:00 (2)

4-16

08:30-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

13:00-15:30 (1)

12-12

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

61 Mintegia-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

13:00-15:30 (1)

12-12

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

61 Mintegia-3 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

13:00-15:30 (1)

12-12

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

4-16

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

61 Gelako p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

4-16

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)