XSLaren edukia

Irakaskuntza Materialen Ikerketa27594

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27594

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Curriculuma eta berrikuntza kontzeptuen inguruan zenbait sistema, teoria eta estrategia ematen dira. Irakasgai honetan eskola berrikuntzari emango zaio garrantzia. Eskoletako egunerokoari aurre egiteko lehenik eta behin eskola horietako hezkuntza prozesuak eta horiek gauzatzeko dauden testuinguruak aztertuko ditugu, izan ere soilik egoera horietatik abiatuz eta prozesu horiek aldatuz bideratu litezke egitasmo berritzaileak. Berrikuntzaz ari garenean zerbait berriaz ari gara, hots, eskola jakin batean ordura arte egon ez den zerbait gertatzen dela baieztatzeko.

Hezkuntza berrikuntza azaldu dugun moduan hartzeak badaramakigu ulertzera eskoletako ikasmaterialen gaineko ikerkuntza berritasun parametro horietara mugatu behar dela, eta horregatik, eskola ikasmaterialak aztertu ditugu curriculumaren berrikuntza ahalbidetzen duten heinean. Bereziki interesatzen zaigu ikasmaterialen erabilerak eta sorkuntzak eskolako irakasleen artean prozesu berritzaile sortzeko eta gauzatzeko erakusten duten ahalmena.

Baliabide gaurkotuetan sortutako ikasmateriala soilik da berritzaile ikastetxeko hezkuntza proiektu berritzaile bideratzeko baliagarria bada. Horregatik, irakasleek ikasmaterialen erabileraz haratago joan behar dira, eta ezagutu behar dute ikasmaterial bakoitzaren erabilerak ikasleengan zein irakasleriaren gaurkotze profesionalean duen eragina, bai agerikoa bai ezkutuzkoa.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak bereganatu behar dituen gaitasunak honako hauek dira:



1. Curriculumeko arloen artean dagoen diziplina arteko harremana ezagutzea, ezaguera didaktiko multzo desberdinak erabiliz, ikasmaterialaren integrazio egoki bat egiteko.



2. Eskolako curriculumean bildutako zientzia zein kultura ezagutzak proposamen didaktikoetan nola garatzen diren ebaluatzea, baliabide didaktiko desberdinak aztertuz, pentsamendu kritikoa sustatzeko.



3. Hezkuntzako baliabide didaktiko desberdinak sortzea, onlineko eta material suntsikor didaktiko desberdinetaz baliatuz, ikaste-irakaste prozesuan txertatzeko.



4. Hausnarketa akademikoak egitea, argudioak emanez, kritikoa izateko.



5. Bakarka eta elkarlanean lan egitea, denbora era egoki batean kudeatuz, etorkizuneko erantzunkizun profesionala sustatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. IKASMATERIALAK CURRICULUM PROIEKTUETAN



Hezkuntza proiektuak eta programak ikasmaterialekin duten koherentzia.



Ikasmaterialaren kalitate-irizpideak: oinarri epistemologiko, sozial eta psikologikoak.



2. IKASMATERIALEN EBALUAZIOA



Ikasmaterialak irakaslearen funtzio eta pentsaeraren adierazpen gisa.



Baliabide eta ikasmaterialaren integrazio egoki baterako oinarrizko baldintzak.



3. BALIABIDE ETA IKASMATERIALEN INTEGRAZIORAKO SORKUNTZA



-Eskola ezagutzaren hautaketa eta baliabideen integrazioa.



-Baliabide didaktikoen aukeraketan eta erabileran eskolak gauzatzen dituen ezagutza eta kultura.



4. DIGITALIZAZIOA ETA E-LEARNING



Hezkuntza-praktika eszenatoki berriak digitalizazioaren garaian.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan ikasleriaren parte-hartze aktiboa, lankidetza, edukien inguruko hausnarketa eta norberaren erantzunkizuna sustatuko dugu.



Irakasleak eskola magistralak jorratuko ditu eta Ikasle Gidan zehaztutakoaren arabera, ikasleek talde eta banakako praktikak eta proiektuak egin beharko dituzte.



Irakasgaiak bere garapenerako eta ikaslearen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen zereginak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landuko dira eta egoerak hala eskatuko balu bertan eskuragarri izango ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa edo ebaluazio jarraitua (jarduera-multzo bat eta ebaluazio proba) da UPV/EHUn nagusiki erabili beharreko ebaluazio sistema (EHAA, 1311 erabakia, 8.2. artikulua).



ETENGABEKO EBALUAZIOA



Irakasgai honetan ikasleak ebaluazio jarraituan Ikasle Gidan zehaztuko diren atal hauek egin beharko ditu:



Ikasgelan, ikasgelatik kanpo, indibidualak zein taldekoak diren eginbeharreko praktikak notaren %100a izango dira: ariketak, proiektuak, aho aurkezpenak, etab.



Ikasleak atal/praktika guztiak modu independientean gainditu behar ditu.



*** Etengabeko ebaluazioari uko egin ***



Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egin diezaioke eta azken ebaluazioaren arabera ebaluatua izan (azken ebaluazioaren atala ikusi).



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita, kasuz kasu epe hauek errespetatu behar dira (EHAA, 1311 erabakia, 8.3. artikulua):



Lehen lauhileko 9. astea baino lehen.





*** Deialdiari uko egin ***



Deialdiari uko egin nahi dion etengabeko ebaluazioa duen ikasleak irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Deialdiari uko egiten dion ikasleak «aurkezteke» kalifikazioa jasoko du.



AZKEN EBALUAZIOA



Ikasleak azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko eskubidea izango du eta indibidualki garatu beharreko proba notaren %100a izango da. Nolanahi ere, praktika guztiak azterketa egunean entregatu behar ditu eta azterketa bat egin. Irakasgai honetan ikasleak azken ebaluazioan Ikasle Gidan zehaztutakoa egin beharko du.





*** Deialdiari uko egin ***



Azken ebaluazioa duen ikaslearen kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «aurkezteke» kalifikazioa jasoko du.



OHARRA



Egoerak hala eskatuko balu, ohiko deialdian eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA



Ohiko deialdian etengabeko ebaluazioa duen ikasleari ohiko deialdian gainditutako atalaren nota gordeko zaio. Ezohiko deialdian gainditzeke duen atala egin beharko du.



*** Deialdiari uko egin ***



Deialdiari uko egin nahi dion etengabeko ebaluazioa duen ikasleak gainditzeke duen atala azterketa egun ofizialean ez entregatze hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «aurkezteke» kalifikazioa jasoko du



AZKEN EBALUAZIOA



Ezohiko deialdian ikasleak Ikasle Gidan zehaztutako atal hau egin beharko du eta nolanahi ere, praktika guztiak azterketa egunean entregatu behar ditu eta azterketa bat egin.



Indibidualki garatu beharreko proba notaren %100a izango da



Azken ebaluazioa duen ikaslearen kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «aurkezteke» kalifikazioa jasoko du.



OHARRA



Egoerak hala eskatuko balu, ez-ohiko deialdian eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (EGELA) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Beane, J.A., Apple, M. (2002). Escuelas democráticas. Madrid: Morata.

Beltrán, F., San Martín, A. (2000): Diseñar la coherencia escolar: bases para el proyecto educativo. Madrid: Morata.

Bolívar, A. (2008): Didáctica y currículum: de la modernidad a la postmodernidad. Archidona (Málaga): Ed. Aljibe.

Escudero, J.M. (2006). Compartir propósitos y responsabilidades para una mejora democrática de la educación. Revista de Educación, 339, 19-41. http://www.revistaeducacion.mec.es/re339.htm

Hernández Ortega, J. et al. (2011). Experiencias educativas en las aulas del siglo XXI. Innovación con TIC. Barcelona: Ariel.

Gimeno Sacristán, J. (comp.) (2006). La reforma necesaria. Entre la política educativa y la práctica escolar. Madrid: Morata.

Guarro Pallás, A (2005). Los procesos de cambio educativo en una sociedad compleja: diseño, desarrollo e innovación del currículum. Madrid: Pirámide.

Salinas Ibañez, Jesús (2008): Innovación educativa y uso de las Tic. Sevilla: Universidad de Andalucia.

Sancho Gil, J.Mª. (Coord.) (2006). Tecnologías para transformar la educación. Madrid, Universidad Internacional de Andalucía/Akal.

Rodriguez Rojo, M. (Coord.) (2002): Didáctica General. Qué y cómo enseñar en la sociedad de la información. Madrid: Biblioteca Nueva.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bilbao Bilbao, M.B. & Perez Urraza, M.C. Irakaskuntza Materialen Ikerketa OWC, UPV/EHU. http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=283, 2013-14 ikasturtean eskuragarri.
Castaño, C., Maíz, I., Palacio, G. & Villarroel, J.D. (Eds.) (2008). Prácticas educativas en entornos Web 2.0 . Madrid: Síntesis
Castaño, C., y Cabero J. (Coords.) (2013). Enseñar y Aprender en entornos M-Learning. Madrid: Síntesis.
Correa, J. M. (Coord.) (2010). Políticas educativas TIC en el País Vasco y buenas prácticas de enseñanza y aprendizaje. Madrid: Paraninfo.
De Pablos, J. (Coord.) (2009). Tecnología Educativa: La formación del profesorado en la era de Internet. Málaga: Aljibe.
De Pablos, J., Area, M., Valverde, J. & Correa, J. M. (Eds.) (2010). Políticas Educativas y Buenas Prácticas con TIC. Barcelona: Grao.
Robinson, K. (2011). El elemento. Barcelona: Grijalbo.
Solano, I. (2010). Web 2.0 y herramientas en red para Educación Infantil y Primaria. Recuperado de http://hdl.handle.net/10201/14614.
Valverde, J. (2012). Estrategias educativas para el desarrollo de la competencia digital. En Y. S. Romero, Arturo Arenas Fernández, E. López Meneses, J. Cabero y J. I. Aguaded Gómez (Coords.) Las Tecnologías de la Información en contextos educativos: nuevos escenarios de aprendizaje (pp. 53-66). Ediciones Universidad de Santiago de Cali. Recuperado de http://www.jesusvalverde.es/images/libros/competencia_digital.pdf

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

08:30-10:30 (1)

6-7

08:30-10:30 (2)

9-15

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

10:30-13:00 (1)

8-8

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

10:30-13:00 (1)

8-8

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

11:00-13:00 (1)

5-5

08:30-10:00 (2)

6-7

11:00-13:00 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

9-15

11:00-13:00 (5)

16-16

08:30-10:30 (6)

11:00-13:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (3)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (4)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (5)
  • 1S03T-Lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (6)