XSLaren edukia

Irakasleak

UNAI ORTEGA LASUEN

Ezagutza arloa
Zientzia Esperimentalen Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
unai.ortega@ehu.eus

Unai Ortega zientzia biologikoetan lizentziatua eta doktorea da UPV/EHUn. UPV/EHUko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasle agregatua da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, eta bertan garatzen du bere irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana zientzia esperimentalen didaktikaren arloan. Baso-landareen kalitate-kontrolean lan egin du UPV/EHUn eta Asturiasko SERIDAren baso-atalean, eta mintegiko nutrizio-kudeaketa eta mikorrizazio kontrolatua modelizatu ditu, bai eta birlandaketak ezartzeko erantzun ekofisiologikoa ere. Gaur egun, hezkuntza zientifiko eta ekosozialaren etengabeko hobekuntza ikertzen ari da, hezkuntza formalean zein ez-formalean. IkasGaraia ikerketa-taldeko kidea da, eta nazioko eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du, baita hezkuntza berriztatzeko proiektuetan ere.



ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3625-6476

ResearcherID: http://www.webofscience.com/wos/author/record/Z-3488-2019