XSLaren edukia

Irakasle Funtzioa25883

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25883

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia00
Gelako p.2436
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza lanbideari begiratzen zaio bere osotasunean. Ikasketen lehenengo kurtsoan sartzen da, ikasleak irakaslearen nortasun profesionala eta bere funtzio soziala ulertzera hurbiltzen dituelarik. Lehen Hezkuntzako irakaslearen zereginei buruz hausnartzeko egoerak sortarazten ditu, eskola osatzen duten jarduera eremuak aztertuz; hezkuntza proiektuan duen lekuari, irakasle taldearekin dituen betebeharrei eta tutoretza aurrera eramateari begiratuz, batez ere. Lehenengo seihileko beste irakasgaiekin bat eginez, hezkuntza zereginera gerturatze sistematikoa eskatzen duen diziplinarteko ikaskuntza proiektuaren osagaietako bat izango da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) Irakaskuntza-jardueraren alderdiak eta eginkizun nagusiak ulertzea, eta maisu-maistren izaera profesionalari buruzko lehen lerroak osatzea



B) Gelako interakzio- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea, eta balioetan oinarritutako hezkuntza, elkarbizitza positiboa eta hezkuntza-behar anitzetarako erantzuna sustatzea



C) Lehen Hezkuntzako tutorearen berariazko eginkizunak ezagutzea, baita familiarekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko moduak ere.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK

- Irakaskuntza jardueraren lanbide-zereginak identifikatu eta bereizten ditu.

- Lehen Hezkuntzako irakasle lanbidean sortzen diren hainbat eratako egoera

eta betebeharrei buruz hausnartzen du.

- Tutoretza planak egiteko prozesuak eta horren garabidean esku hartzen

duten eragileak zein diren ezagutzen du.

- Aniztasunean bizitzea eta horretan heztea, aldeko joeratik interpretatzen du.

- Hezkuntzako lanbideen oinarri emaile etikoak ulertzen ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- Nortasun profesionala. Lehen Hezkuntzako irakasleen eginkizunak eta lanak.



2. GAIA.- Hezkuntzako esku-hartzearen mailak. Hezkuntza-harremana, lana taldeekin, hezkuntza-proiektuen kudeaketa. Lana egitea profesionalen taldeetan.



3. GAIA.- Hezkuntzako elkarrekintzaren eta komunikazioaren guneak. Ikasten ari diren talde/ikasgelen kudeaketa. Aniztasuna, nortasuna eta parekidetasuna eskolan. Bizikidetzarako hezkuntza.



4. GAIA.- Tutoretza-eginkizuna. Tutoretza egiteko guneak eta tresnak. Tutoretzako Ekintza Planen diseinua. Familiekin eta talde profesionalekin dauden harremanen edukiak eta formak.



MetodologiaToggle Navigation

Eskolako lan saioetako jarduerak eta metodo-ezaugarriak:

- Informazioa hartzea, iruzkinak idaztea, solasaldia, ikasleon galderei

erantzutea.

- Elaborazioa, taldeetan nahiz banaka informazioa eta ideiak elkartu eta norberak berreraikitzea.

- Esku artean ditugun lanak eta emaitzak bestei aurkeztea.



Irakasgaiaren planteamendu didaktikoan kasu edo egoera praktikoen inguruan antolatuko dira jarduera asko. Jarduera horietan aurrera egiteko, garrantzi handia izango du bai taldeetan lana egiteak eta bai lotzen zaizkien hausnarketa teorikoetan ikasleen parte hartzeak.



Programa honetan proposatzen diren jarduera sekuentziek, egutegiak eta etengabeko ebaluazio sistemak aurreikusten dute ikasleak oso modu aktiboan esku hartuko duela egunez egun eskolara etorriz.



*Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak,… eGelaren bitartez, edota egokiak izan daitezkeen aplikazioen bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango ditugu, egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleriak funtsean bere kalifikazioa ohiko etengabeko ebaluazio sistemaren bitartez lortzen du.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkeztu beharko dio (irakasleari eskatu) irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, dozentzia hasi eta bederatzi asteko epea izango du.



Etengabeko ebaluazioa:

Azken kalifikazioa lauhilabeteko osoan zehar ikasleak burututako froga guztien balorapenaren menpe egongo da eta irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.

Saio magistral, gelako praktika eta abarretan jarrera egokia izatea derrigorrezko baldintza da ebaluatua izateko.

* Ebaluazio jarraia, egoerak eskatuko balu, eGelaren edota egokiak izan daitezkeen aplikazioen bitartez burutuko da; hau da, bai ebaluaziorako beharrezkoak diren materialak igoz (entregak, praktikak…), baita kalifikazioa eman ere.



Azken ebaluazioa:

Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da.

Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.

- Froga idatzia %20

- Test-a %10

- Gelako praktikak: %20

- Taldeko lanak: %50 (DALA barne)

>Dozentzia garaian gauzatu den Diziplinarteko Lana %16ko pisua du. DAL-a suspendituta edo

eginda ez balego, ikasleak azterketa garaiko frogan egin beharko luke.



Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGela edota egokiak izan daitezkeen aplikazioen bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balego *





EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA ETA AZKEN EBALUAZIO SISTEMAREN BITARTEZ EBALUATUA IZATEKO ESKAERA.

Etengabeko ebaluazioan azken probaren balioa irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada , nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa EZ AURKEZTUA izateko. Aldiz, azken probaren balioa irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino lehen, gutxienez hilabete lehenago, eskaria egin beharko dute. Ikasleek eskari hori idatziz aurkeztu beharko diote irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deiladira uko egin nahi duen ikaslea ez aurkeztearekin nahikoa da.



EZ-OHIKO DEIALDIA



A. Ebaluazio jarraia aukeratu duten ikasleak: Ikasleek ebaluazio jarraian sortutako ekoizpenak gainditu gabe izatekotan

eta horren eraginez bataz bestekoa egiteko aukera izan ez dutenean, gainditu gabe edo entregatu gabe duten atala

entregatzeko aukera izango dute ez-ohiko deialdian.

B. Amaierako ebaluazioa aukeratu duten ikasleak: Amaierako ebaluazioa gainditu ez duten ikasleen kasuan,

kalifikazioaren %100a eGelaren bitartez burututako frogaren bitartez gauzatuko da.



Ikaslea azken ebaluazio frogara ez aurkeztekotan deialdiari uko egiten diola ulertuko da, eta "Aurkezteke" jarriko zaio.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaien edukiei buruz irakurtzeko oinarrizko baliabide jakinak.

Erabiliko diren Irakaskuntza-ikaskuntzaren kudeaketarako eta komunikatzeko baliabideak hurrengo hauek izango dira horrela behar izatekotan:
- e-Gela
- BBC, txat-gela, foroak
- Posta elektronikoa
- Beste edozein aplikazio, plataforma,… egokia, eta ikasleentzako dohakoa dena, momentuko helburuetara erantzuteko.

Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGela edota egokiak izan daitezkeen aplikazioen bitartez landuko dira eta bertan eskuragarri egongo dira egoerak hala eskatuko balu.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALEGRE, O. (2010). Capacitación docente para atender la diversidad. Una propuesta vinculada a las competencias básicas. Sevilla: MAD.

ANGULO, A. (2009). La tutoría en la Educación Primaria. Madrid: Wolters Kluwer.

ARNAIZ, P. y RIART, J. (1999): La Tutoría: de la reflexión a la práctica. Barcelona, PPU.

BRUBACHER, J. W.; CASE, CH. W.; REAGAN, T.G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.

CASE, CH. W.; REAGAN, T.G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.

DAY, C. (2006) Pasión por enseñar. La identidad personal y profesional del docente y sus valores. Madrid. Narcea.

EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA (2007). Euskal Hezkuntza Sistemaren Antolamendua eta Ezaugarriak. Vitoria- Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA (2007). Oinarrizko hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko. Orientabideak: lehen hezkuntzako 1. Zikloa. Vitoria- Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA. Tutoretza Lehen Hezkuntzan. Laguntzeko eskuliburua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/tutoretza/HASIERA.htm . Kontsulta data: 2010-09-13.

FERRERES, V.; IMBERNON, F. (Eds.) (1999). Formación y actualización para la función pedagógica. Madrid: Síntesis.

GARCÍA, R., GONZÁLVEZ, V., VÁQUEZ, V. & ESCÁMEZ, J. (2010). Repensando la educación: cuestiones y debates para el siglo XXI. Valencia: Brief



ETXAGUE, X. (koord.) (2004). Didaktika Orokorra. Donostia: Erein.

IMBERNON, F. (2007) La formación permanente del profesorado. Nuevas ideas para formar en la innovación y el cambio. Barcelona: Graó.

MARCHENA, M. R. (2009). El aula por dentro. Cómo mejorar su gestión y organización. Madrid: Wolters Kluwer.

MARCELO, C. (2002). La función docente. Madrid. Editorial Síntesis.

MARTÍN, X.; PUIG, J.M.; PADRÓS,M.; RUBIO, L.; TRILLA, J. (2008). Tutoría. Técnicas, recursos y actividades. Madrid: Alianza Editorial, S.A.

MENDEZ, L. eta beste (2007). La tutoría en Educación Infantil. Madrid: Wolters Kluwer.

MONGE, C. (2009). Tutoría y orientación educativa. Nuevas competencias. Madrid: Wolters Kluwer.

PERRENOUD, P. (2015). Diez nuevas competencias para enseñar. Invitación al viaje. Barcelona: Graó.

TARDIFF, M. (2004) Los saberes del docente y su desarrollo profesional. Madrid: Narcea.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALEGRET, J.; CASTANYS, E. Y SELLARES, R. (2010). Alumnos en situaciones de estrés emocional. Barcelona: Graó.
DEPARTAMENTO DE UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN DEL GOBIERNO VASCO (2007). Orientaciones para la elaboración del Plan de acción tutorial (PAT) para la educación Básica: Servicio de Publicaciones del Gobierno Vasco. Vitoria- Gasteiz.
DEPARTAMENTO DE UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN DEL GOBIERNO VASCO (2007). Ordenación y Características del Sistema Educativo Vasco. Servicio de Publicaciones del Gobierno Vasco. Vitoria- Gasteiz.
FUNES, S. (Coord.) (2009). Gestión eficaz de la convivencia en los centros educativos. Madrid: Wolters Kluwer.
GARCÍA, R. JOVER, G.; ESCÁMEZ, J. (2010). Ética Profesional docente. Barcelona: Síntesis.
LOPEZ, L. (2007). Relajación en el aula. Recursos para la educación emocional. Madrid: Wolters Kluwer.
LOPEZ LARROSA, S. (2009). La relación familia-escuela. Guía práctica para profesionales. Madrid: CCS.
MARCELO, C ; VAILLANT, D. (2009). Desarrollo profesional docente ¿Cómo se aprende a enseñar? Madrid: Nancea.
MARRODAN, M. J. ; BALABONA, J.M. (2008). La calidad en la orientación escolar. Manual Practico del orientador. Educación Infantil y Primaria. Madrid: ICCE.
PERRENOUD, PH (2004). Diez nuevas competencias para enseñar: Invitación al viaje. Barcelona. Graó.
SANCHEZ, M. (COORD) (2010). Como educar en la diversidad afectiva, sexual y personal en Educación Infantil. Orientaciones prácticas. Madrid: Catarata.
SCHÖN, D. A. (1998). El profesional reflexivo, cómo piensan los profesionales cuando actúan. Barcelona: Paidós.
SEGOVIA, J. D. Y FERNANDEZ, M. (1999). Técnicas para el desarrollo personal y formación del profesorado. Bilbao: ICE de la Universidad de Deusto.
TORREGO, J.C. (Coord) (2009). Modelo integrado de mejora de la convivencia. Estrategias de mediación y tratamiento de conflictos. Barcelona: Graó.

Aldizkariak

AULA DE INFANTIL. Graó Educación. Barcelona.
AULA DE INNOVACIÓN EDUCATIVA. Graó Educación. Barcelona.
BORDÓN. Sociedad Española de Pedagogía. Madrid.
CUADERNOS DE PEDAGOGÍA. Editorial Fontalba. Barcelona. CD-ROM-ean eskuragarri.
EDUCAR. Universitat Autónoma de Barcelona. Barcelona.
ENSEÑANZA. Anuario Interuniversitario de Didáctica. SPU de Salamanca. Salamanca.
HIK HASI. Lasarte-Oria: Xangorin.
JAKINGARRIAK: Hezkuntza Aldizkaria. http://www.jakingarriak.com/
POLVO DE TIZA. Revista del Movimiento Cooperativo de Escuelas Populares de Madrid.
QURRICULUM. Teoría, Investigación y Práctica Educativa. Universidad de La Laguna.
RELIEVE. Revista electrónica de Investigación y Evaluación Educativa. http://www.uv.es/RELIEVE/
REVISTA DIGITAL INNOVACIÓN Y EXPERIENCIA EDUCATIVA.
http://www.csi-f.es/content/revista-digital-innovacion-y-experiencia-educativa-0
REVISTA ESPAÑOLA DE ORIENTACIÓN Y PSICOPEDAGOGÍA. Madrid: UNED.
REVISTA INNOVACIÓN EDUCATIVA (Santiago). www.usc.es/didoe/doc/revista/frames.htm
REVISTA DE INVESTIGACIÓN EDUCATIVA (RIE). Barcelona.
REVISTA ELECTRÓNICA INTERUNIVERSITARIA DE FORMACIÓN DEL PROFESORADO http://www.uva.es/aufop/publica/revelfop/98-v1n1.htm
REVISTA ESPAÑOLA DE PEDAGOGÍA. (CSIC). http://www.ucm.es/info/quiron/rep.htm
TANTAK. Euskal Herriko Unibertsitateko Aldizkaria. UPV/ EHUko Publicaciones periódicas.
TRES-SIS. Enlaces a revistas educativas. http://www.xtec.es/recursos/tres-sis/recull/docs/educacio.htm

Web helbideak

http://recursosdocentesprimaria22.blogspot.com/2009/12/bibliografia-para-saber-mas.html
http://tertuliasanagustin.blogspot.com/
http://www.aulafacil.com
http://www.berrigasteiz.com/
http://www.berrikuntza.net
http://www.cnice.mecd.es/enlaces/index.html
http://www.coe.int/T/E/Cultural_Co-operation/education/
http://www.cuadernosdepedagogia.com
http://www.cult.gva.es/dgoiepl/AREA_EDUCACION/INNOVACION/
http://www.educacion.es/portada.html
http://www.educacion.navarra.es/portal/


http://www.educanet.net/privado/euskera/que-es/indice.html
http://www.educared.net
http://www.education.gouv.fr/
http://www.euskadi.net/ihitza/indice_e.htm
http://www.eustat.es/eskola/
http://www.fuhem.es/portal/
http://www.gestiopolis.com/recursos/documentos
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/
http://www.isei-ivei.net/eusk/guiarecueus/busgre.htm
http://www.jccm.es/educacion/desarr/desarr.htm
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/recursos/temas.php3
http://www.lander.es/~freinet/publicac.htm#tiza
http://www.pangea.org/pam/guix/
http://www.pnte.cfnavarra.es/
http://www.pnte.cfnavarra.es/publicaciones/pdf/gui_doc.pdf
http://www.un.org/Depts/OHRM/sds/internsh/htm/application.html
http://www.unesco.org/education/index.shtml
http://www.utopiayeducacion.com/2006/06/tertulias-dialgicas.html
http://www.uv.es/soespe/bordon.html
http://www.xtec.es/escola/index.htm



5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • PASTOR ANDRES, DAVID
  • ROMERO ANDONEGUI, AINARA
  • TEJADA GARITANO, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

09:00-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S03G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)