XSLaren edukia

Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan25860

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia00
Gelako p.2436
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Deskribapena:



Psikologiaren azalpen eredu ezberdinak kontutan izanik, etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa eta patologikoaren ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detektatu eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua.



Testuingurua:



Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako bigarren lauhilekoan (4. moduloa) irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduloan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduloan Hezkuntzaren Psikologia.



Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . moduloa) esplikatzen diren 6-12 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. moduloa), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak/ Ikaskuntza emaitzak:



1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu,

IA1. Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

IA2. Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.





2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.



IA3. Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.



IA4. Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.



3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak, ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.



IA5. Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAIAK



1. GAIA- Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak

2. GAIA- Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan)

3. GAIA- Urritasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta. Erabiliko diren lan egiteko moduen artean, "Kasu-azterketa eta Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia" aurki daitezke.



Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Tresnen deskripzioa eta azalpenak hurrengo ataletan ikusi (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa zentro eta modulo bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko da



1- EBALUAZIO JARRAIA

Gainditu beharreko bi atal izango ditu:



LEHENENGO ATALA:

-Banaka egin beharreko azterketa ala/eta ariketak, lanak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu).....................................................................%40 eta %50 artean



BIGARREN ATALA:

-Taldean gelaren barruan eta kanpoan egin beharreko ariketa praktikoak, lanak, proiektuak, idatziz entregatzekoak ala ahozko aurkezpenak eginez ebaluatzekoak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu).....................................................................%30 eta %42 artean



- Taldeko diziplinen arteko lan modularra. Eskolan aniztasunaren egoerari

buruzko talde-lana........................................................%16 eta %20 artean



Ebaluazio mota honetan (jarraian), irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako ATAL GUZTIAK EGIN eta LEHENENGO ETA BIGARREN ATALAK DERRIGORREZ GAINDITU beharko dira.



Ebaluatuko diren aspektuen zerrenda osoa, bakoitzean lortu beharrekoa eta jasoko duten kalifikazioa, irakasleak gelan eta ikasleei eskainiko dien Ikaslearen Gidan zehaztuko dira.



Ikaslegoaren ikaskuntza errazteko eta bermatzeko lan praktikoen jarraipena egingo da. Horretarako ezarritako ebaluazio irizpideen arabera feed-backa emango zaie, ikaslegoak norbere ikaskuntzaren kontzientzia eta hobetzeko aukera izan dezake. Ikaslegoak segimendua eta berrikuspenerako argitaratutako tutoretza orduak izango ditu.















2- AZKEN EBALUAZIOA:

Egoera honetan dagoen ikasleak irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:



- Idatzizko froga TEORIKO-PRAKTIKO indibiduala. Proba horrek ikasgaiaren notaren %100 balioa izango du, baldin eta ikasle horrek DAL-a egin behar ez badu (moduluko gida ikusi salbuespenak ezagutzeko). DAL-a egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %80 eta %84ko balioa izango du, eta hau moduloan eskatzen den moduan egin beharko da (ikusi moduloko gida).



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.





DEIALDIARI UKO EGITEA



Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakagaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta irakasgaiaren ikasle gidan zein gela saioetan zehaztuko dira. Ikasleak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.



Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Blackboard Collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da (honek suposatuko dituen atal eta zeregin ezberdinekin). - Hortaz, aurreko atala ikusi ezaugarriak ezagutzeko -

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko (ikusi "azken ebaluazioa" ohiko deialdiaren atalean).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

.- Irakasgaiaren irakasleak diseinatutako materialak: apunteak, jarduera praktikoak, etab.

.- Irakasleak plataformaren bidez (e-gela) eskainitako materialak. Ikasleak material hauek maiztasunez begiratu beharko ditu.

.- Oinarriko bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aierbe, A. (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: EHU (dohain jaitsi daiteke helbide honetan: http://testubiltegia.ehu.es)



Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.



Castanedo, C. (1997). Bases psicopedagógicas de la educación especial: Evaluación e intervención. Madrid: CCS.



Castejón, J. eta Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.



Deutsch, D. (2003). Bases psicopedagógicas de la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.



González, E. (Coord) (2003). Necesidades Educativas Especiales: Intervención psicoeducativa. Madrid: CCS.



González Barrón, R. (coord).(2005). Psicopatología del niño y del adolescente. Madrid: Pirámide.



Heward, W. (1997). Niños excepcionales: Una introducción a la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.



Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Malaga: Aljibe.



Marchesi, A.; Coll, C. eta Palacios, J. (Comps.) (1999). Desarrollo psicológico y educación. Psicología evolutiva. Tomo 3: Trastornos del desarrollo y necesidades educativas especiales. Madrid: Alianza.



Moriña, A. (2008). La escuela de la diversidad. Madrid: Síntesis.



Rodriguez Sacristán, J. (Dir.).(2002). Psicopatología infantil básica: teoría y casos prácticos. Madrid: Pirámide.



Trebol, F. (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: UEU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Friedes, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Barcelona: Ariel.

Molina, S. (1994): Bases psicopedagógicas de la Educación Especial. Alicante:Marfil

Paula, I. (2003): Educación Especial. Técnicas de intervención. Madrid: McGraw Hill.

Aldizkariak

Anales de Psicología
Infancia y Aprendizaje
Journal of Abnormal Child Psychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidactica
Spanish Journal of Psychology
TANTAK
UZTARO

Web helbideak

http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ ECHEVARRIA, ENERITZ
  • REDONDO RODRIGUEZ, IRATXE
  • URIARTE ARCINIEGA, JUAN DE DIOS

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-31

12:00-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-31

12:30-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-31

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-31

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-31

08:30-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)