XSLaren edukia

Hizkuntza Estandarra eta Aldaerak Eskolan27572

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27572

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan, Euskal Herriko eskola-esparruan (bai Haur Hezkuntzan bai, Lehen Hezkuntzan) hizkuntza estandarraren eta aldaera linguistikoen arteko erlazioez hausnartuko da; bereziki, euskara izango da irakasgaiaren ardatz, baina Euskal Herriko gainerako hizkuntzen eredu estandarren eta aldaeren inguruan ere hausnartuko da, gaztelania, frantsesa eta jatorri etorkineko ikasleen hainbat komunitateren hizkuntzak eta hizkuntzen arteko bizikidetza eta gatazka aztertuta. Hain zuzen ere, eskola-eremuan hizkuntza eta aldaera bakoitza erabiltzeko kontuan hartu beharreko faktoreak aztertuko dira, euren erabilera didaktikoa egiteko irizpideak ateratzeko xedearekin, irakaslegaiek, etorkizunean HIPI izan daitezkeela kontuan hartuta, hala Euskal Herrian jaio eta bizi diren ikasleen nola atzerritik etorritakoen beharrizanak asetzeko ezagutza eta baliabideak lor ditzaten.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaia era egokian burutzean ikasleek hurrengo Gaitasun Espezifikoak (GE) eskuratuko dituzte:

GE1: Garatu hausnarketarako autonomia, argumentaziorako eta iritzi akademiko eta profesionalak emateko

gaitasunak, horrela hezkuntzari dagozkion arazoak konpontzeko erabakiak har daitezen, hala norbanako

legez nola lankidetzan.

GE2: Erabili komunikazio-konpetentziak Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan, ahoz eta

idatziz, harik eta Europako markoko erreferentzia den C1 mailara iritsi arte.



Gaitasun espezifiko hauek honako Ikasketa Emaitzekin (IE) egiaztatuko dira:

IE1: Hizkuntzaren barietate motak bereiztea.

IE2: Hizkuntzaren barietateen ezaugarririk garrantzitsuenak ezagutzea.

IE3: Estandarra eta barietateak egokiro erabiltzeko irizpideak erdiestea.

IE4: Hizkuntza estandarra ahoz eta idatziz zuzen eta egoki erabiltzea testuinguru akademikoetan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- Oinarrizko kontzeptuak

1.1. Hizkuntza

1.2. Dialektoa

1.3. Soziolektoa

1.4. Idiolektoa

1.5. Estandarra

1.6. Gaitasun soziolinguistikoa

1.7. Hizkera-komunitatea



2. GAIA.- Hizkuntzak: gatazka eta bizikidetza

2.1. Hizkuntza-ukipena

2.1.1. Hizkuntza-ukipenaren ondorio indibidualak

2.1.2. Hizkuntza-ukipenaren ondorio linguistikoak

2.1.3. Hizkuntza-ukipenaren ondorio sozialak

2.2. Hizkuntza-ekologia

2.2.1. Hizkuntza ekosistema

2.2.2. Zoko ekologia

2.2.3. Hizkuntzen grabitazio-sistemak

2.2.3.1. Hizkuntza zentralak

2.2.3.2. Hizkuntza periferikoak



3. GAIA.- Euskara batuaren sorrera, ezarpena eta bilakaera

3.1. Euskara batuaren sorrera

3.2. Euskara batuaren ezarpena

3.3. Euskara batuaren bilakaera

3.4. Euskara batua eta estandarra

3.5. Hizkuntza estandarra eskolan



4. GAIA.- Euskal Herrian erabiltzen diren eredu estandarrak

4.1. Euskara

4.2. Gaztelania

4.3. Beste batzuk



5. GAIA.- Aldaketa linguistikoa eta bariazio motak

5.1. Aldaketa linguistikoa

5.1.1. Kanpotik datorren hizkuntza-aldaketa

5.1.2. Hizkuntzaren barruan sortzen den aldaketa

5.2. Bariazio motak

5.2.1. Bariazio diakronikoa

5.2.2. Bariazio diatopikoa

5.2.3. Bariazio diastratikoa

5.2.4. Bariazio diafasikoa



6. GAIA.- Euskararen aldaeren ezaugarriak: Bizkaiko euskara

6.1. Euskararen aldaerak

6.2. Euskalkien sailkapenak

6.3. Bizkaiko euskara



7. GAIA.- Estandarraren eta aldaeren arteko erlazioak eskolan: tokiko ikasleei begira



8. GAIA.- Aldaerak lantzeko material didaktikoak



9. GAIA.- Estandarraren eta aldaeren arteko erlazioak eskolan: atzerriko ikasleei begira



10. GAIA.- Hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa eskolan: eskolako errealitatea eta HIPIen zereginak

10.1. Eskolaren hizkuntz-errealitatea ezagutzea

10.2. HIPIen funtzioak eta zereginak

10.3. Hizkuntzaren jabekuntza/ ikaskuntza prozesua

10.4. EUSLE programa

10.5. Jarraibideak

10.6. Ikasgelan zelan egin

10.7. Baliabideak, bestelakoak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia saio teorikoetan (24 eskola ordu), praktikoetan (31 eskola ordu) eta mintegietan (mintegi bi, 5 ordu guztira) oinarritzen da.



- Saio teoriko-praktikoak

Saioak teoriko-praktikoak izango dira, horrek esan nahi du teoria eta praktika txandakatuko direla. Zehaztutako gai ezberdinen eduki teoriko-praktikoak jorratuko dira ordenagailu bidezko aurkezpen eta arbeleko azalpenetan oinarrituz. Gai teoriko ezberdinak adibide errazekin lagunduko dira, adituen aipamen eta luzera desberdinetako bideoak ere tartekatuz. Azaldutakoa barneratu eta arreta areagotzeko, banaka edo taldeka lantzeko jarduera laburrak ere tartekatuko dira azalpen teorikoekin. Horrez gain, esperimentu txikiak egingo dira, bai eta irakasle lanarekin lotutako adibide praktikoak eta errealak landu ere, eta horiei lotutako ariketak eta jarduerak egin, zuzendu eta eztabaidatuko dira, ikasleen parte hartze zuzena bultzatuz. Saioetan beraz, teoria eta praktika uztartuko da eta ariketak banaka edota taldeka egingo dira, hauek ere tartekatuta.



- E-gela

E-gela erabiliko da ikasleen parte hartzea eta irakasle-ikasleen arteko komunikazioa bultzatu eta errazteko. E-gelaren bidez ikasmaterial eta errekurtso ezberdinak ikasleen eskura jarriko dira. Era berean, ikasturtean zehar zereginak bidaliko dira e-gela bidez, tresna hau zereginak ebaluatu eta ikasleei beraien ikasketa prozesua hobetzeko beharrezko feedbacka emateko erabiliko da. Landutako gaiekin erlazioa duten galdetegiak ere eskura izango dituzte e-gelatik, gai horretan landu diren kontzeptuak ondo barneratu dituztela egiaztatzeko.



- Tutoretzak

Ikasleek irakaslearekin zalantzak eta gelako lanetan dituzten arazoak argitzeko e-gela eta e-posta erabil ditzaketen arren, komenigarria da tutoretzak erabiltzea. Tutoretzek duten garrantzia azpimarratu nahi da beraz, ikasturtean zehar beraien erabilera sustatuko delarik. Ikasleek tutoretzetara euren kabuz jo dezakete duten edozein zalantza argitu edota orientabideak eskatzeko. Bestalde, ikasleek egindako zereginek ikaskuntza prozesuan hutsuneak agertzen dituztenean, ikasle horiek banakako tutoretzatara deituak izango dira, zereginen zuzenketak zuzenean ikusi eta orientabide bereziak emateko. Irakasleen tutoretza orduak GAURen daude ikusgai. Tutoretzak egiteko irakasleari jakinaraziko zaio hitzordua adosteko (beste ikasle batzuekin adostuta izan ditzakeen tutoretzekin ez gainjartzeko helburuarekin).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Azpian zehazten dira. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraituaren sistemak honako hauek hartuko ditu kontuan:

Banaka egindako lanak % 50

Taldeka egindako lanak % 50



Azken kalifikazioa kalifikazio hauen batezbestekoa haztatua eginez lortuko da, baina ezinbestekoa izango da atal biak gainditzea batezbestekoa egin eta irakasgaia gainditutzat emateko. Ebaluazioa hezigarria izango da.



Ebaluazio jarraitua egin nahi ez duten ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiten diotela jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko diote irakasleari, eta horretarako, lauhilekoa hasten denetik bederatzi asteko epea izango dute. Ikasle horiei azken ebaluazio sistema aplikatuko zaie.



Azken ebaluazio sistemak honako hau hartuko du kontuan:

Azterketa % 100

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian zehaztutako ebaluazioa aplikatuko da ezohiko deialdian ebaluazio jarraitua egin duten ikasleen kasuan. Gainditutako atalen nota gordeko da eta gainditu gabekoa egin beharko da ezohiko deialdian. Ezohiko deialdian gainditu ezean ez da hurrengo deialdietarako notarik gordeko.



Ohiko deialdian ebaluazio jarraitua egin ez duten ikasleek azterketa egin beharko dute (notaren % 100).





--> Deialdiari uko egitea



- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «Ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren e-gela erabili beharreko errekurtsoa da, informazioa jasotzeko, zereginak ikusi eta bidaltzeko, galdetegiak egiteko, eta baita ere zereginen ebaluazioa eta feedbacka jasotzeko. Kontuan izan e-gelatik bidalitako mezu eta jakinarazpenak EHUko web postan jasoko direla, beraz posta eguneratuta mantendu eta sarrerako postontzia beteta ez dagoela egiaztatu behar da.
Irakasgaia lantzeko ezinbestekoak izango dira jarraian zehazten diren materialak:
- e-gela
- Ordenagailua, tableta, sakeleko telefonoa...
- Ikus- entzunezkoak
- Dokumentazio akademikoa, apunteak, lanak, audio eta bideo grabazioak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Altonaga, K. (2015). Back to Leizarraga. Elkar.

Aurrekoetxea, G. (2004). Estandar eta dialektoen arteko bateratze-joerak: ikuspuntu teorikotik begirada bat. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 50, 45-57.

Aurrekoetxea, G. (2006). Hizkuntza estandarraren eta dialektoen arteko bateratze joerak. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo, 40, 1-2, 133-160.

Aurrekoetxea, G., Gaminde, I., Ormaetxea, J.L., & Videgain, X. (2019). Euskalkien sailkapen berria. UPV/EHU.

Barruso, A., et al,. (2001). Euskalkia eta hezkuntza. Mendebalde Kultur Alkartea.

Camino, I. (2004). Irizpide metodologikoak egungo euskal dialektologian. Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, 49-1. 67-102.

Camino, I. (2005). Euskal soziolinguistikaren atarian. In Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia (Iker-17). (157-187). Euskaltzaindia.

Camino, I. (2008). Dialektologiaren alderdi kronologikoaz. Fontes linguae vasconum, 40-108. 209-247.

Camino, I. (2009). Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi. Elkar.

Eguskiza, N. (2019). Hizkuntz aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian. [Doktore-tesia]. UPV/EHU.

Ensunza, A. (2015). Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan. [Doktore-tesia]. UPV/EHU.

Etxebarria, A., Garay, U., Gaminde, I., Romero A., & Larrea, K. (2010). Etorkinen hizkuntzen gaineko azterketen erabilera didaktikoaz: Prosodia. In J.M., & D. Losada (ed.), Jordanadas de Psicodidáctica. UPV/EHU.

Etxebarria, J.M. (1992). Etno-testuen beharrizana euskararen etorkizunean. In G. Aurrekoetxea & X. Videgain (arg.), Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. (727-735). Euskaltzaindia.

Etxebarria, J.M. (1994). Herri-euskeratik euskara batura. Enseiukarrean, 10, 129-133.

Etxebarria, J.M. (1995). Etno-ipuin eta esaunden bilketa. Euskera, 40, 173-179.

Euskaltzaindia. (2020). Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak. Euskaltzaindia.

Gaminde, I. (2007). Bizkaian zehar: euskararen ikuspegi orokorra. Mendebalde Kultura Alkartea.

Gaminde, I. (2007). Bizkaieraren Irudiaz. Ikastorratza, 1 (1-15).

Garay, U.; Etxebarria, A., Gaminde, I., Romero, A. eta Larrea, K. (2011) "Emozioak etorkinen hizkuntzetan: estrategia linguistikoak eta euron pertzepzioa" Inmaculada Ballano (koord.): Evaluar la competencia lingüística del alumnado inmigrante (137-150 orr.), Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.

Goikoetxea, J.L. (2003). Euskalkia eta hezkuntza (Iker-13). Euskaltzaindia.

Larrea, K., Etxebarria, A., Romero, A., Gaminde, I., & Garai, U. (2013). Hizkuntza etorkinak: azterketa eta erabilera didaktikoa. UPV/EHU.

Larrea, K.; Etxebarria, A.; Romero, A.; Gaminde, I. eta Garay, U. (2013) Hizkuntza etorkinak: Azterketa eta erabilera didaktikoak.

Maia, J., & Larrea, K. (2008). Euskara batua eta euskalkiak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. UPV/EHU.

Santazilia, E., & zuloaga, E. (2018). Zer (ez) dakigun Iruñeko euskarari buruz. In I. Azkona & R. Jimeno. (arg.), Iruñeko historia: hiriaren ibilbidea historian barna. Iruñeko Udala & Pamiela.

Sarasola, I. (2016). Bitakora kaiera. Erein.

Unamuno, V. (2003). Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Bartzelona.

Zarraga, A., et al,. (2010). Soziolinguistika eskuliburua. Eusko Jaurlaritza.

Zuazo, K. (2000). Euskararen sendabelarrak. Alberdania.

Zuazo, K. (2005). Euskara batua, ezina ekinez egina. Elkar.

Zuazo, K. (2014). Euskalkiak. Elkar.

Zuazo, K., (2017). Mendebaleko euskara. Elkar.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Euskaltzaindia. (1979a). Euskara batua, euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak. Euskera, 24: 103-106.
Euskaltzaindia. (1979b). Euskara batua eta euskalkiak irakaskuntzan. Euskera, 24: 697-698.
Euskaltzaindia. (1994). Euskaltzaindiaren Leioako Adierazpena. Euskera, 39: 1609.
Euskaltzaindia. (2004). Adierazpena. Euskalkien erabileraz Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan. Euskaltzaindia.


Aldizkariak

Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo (ASJU)
Euskalingua
Euskera
Fontes Linguae Vasconum
Lapurdum
Litterae vasconicae (Euskararen Iker Atalak)

Web helbideak

http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/
http://www.fon.hum.uva.nl/praat/
http://www.ahotsak.eus/spanish/
https://www.bizkaiera.biz/
http://bizkaie.biz
http://euskalkiak.eus/
http://www.euskaltzaindia.net

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABASOLO ISASA, JUAN SEBASTIAN
  • EGUSQUIZA SANCHEZ, NAIA
  • IGLESIAS CHAVES, AITOR

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

08:30-10:30 (1)

9-12

08:30-10:30 (2)

14-15

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

10:30-13:00 (1)

13-13

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

10:30-13:00 (1)

13-13

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

11:00-13:00 (1)

8-8

08:30-10:00 (2)

9-12

11:00-13:00 (3)

13-13

08:30-10:00 (4)

14-15

11:00-13:00 (5)

16-16

08:30-10:30 (6)

11:00-13:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)