XSLaren edukia

Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan25860

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Deskribapena: Etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa kontutan izanik, nahaste batzuen ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detekziorako oinarrizko ezagutzak eskuratzeko eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua ere landuko da, beti ere Lehen Hezkuntzako etapari egokiturik.

Era berean, ikaste zailtasunekiko egungo ikuspuntua zabalduko da, eredu patologikotik hezitzaileruntz bidea eginez, eta eskola inklusiboa ardatza izanik.



Testuingurua: Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako bigarren lauhilekoan (4. modulua) irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduluan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduluan Hezkuntzaren Psikologia.

Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . modulua) esplikatzen diren 6-12 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. modulua), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK (G)ETA IRAKASKUNTZ-ONDORIOAK (I.O)



G.1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu.

I.O.1

Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

I.O.2

Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.



G.2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.

I.O.3

Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.

I.O.4

Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.



G.3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak,ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.

I.O.5

Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak.



2. GAIA- Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan).



3. GAIA- Desgaitasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan bi irakas modalitate erabiltzen dira: klase magistrala eta gelako praktikak. Magistral modalitatean (%20) denbora gehiena edukiak azaltzeari eskeiniko zaio, nahiz eta talde lanak eta lan indibidualak ere egingo diren. Gelako praktiketan (% 80) eduki teoriko-praktikoak egoeren, kasuen edo arazoen bidez landuko dira. Lan hau burutzeko, ikasleek gai desberdinetako testuak irakurriko dituzte, sintesi gaitasuna erakutsiko dute, galdera/erantzunak egingo dituzte, taldeko eztabaidetan parte hartuko dute, ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna erakutsiko dute eta taldean eta bakarka lan egiteko gai izan beharko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • LAN MODULARRA (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA KLASERA ETORTZEN DEN IKASLEARENTZAKO (ETENGABEKO EBALUAZIOA): Irakasgai honen ebaluazioa mistoa izango da eta honako atal hauetaz ebaluatuko da:



1. BANAKAKO ATALA: Azken notaren %40 eta %50 artean:

Azterketa edota banakako froga (garatzeko galderak, idazki pertsonalak, test-a etab.)



2. TALDEAN EGITEKO ATALA:Azken notaren %30 eta %42 artean

Taldean gelaren barruan eta kanpoan egin beharreko ariketa praktikoak, lanak, proiektuak, idatziz entregatzekoak ala ahozko aurkezpenak eginez ebaluatzekoak etab.



3. DISZIPLINA ARTEKO LANA(DALa). Azken notaren %16 eta %20 artean



Irakasgaia gainditzeko ebaluazioaren zati guztiak gainditu beharko dira eta saio presentzialetara etortzea beharrezkoa izango da (%75). Jarrera eta klasean partaidetza aktibo izatea ikasgaiaren alderdi garrantsitzuak izango dira.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.





EBALUAZIO SISTEMA KLASERA ETORTZEN EZ DEN IKASLEARENTZAKO:



Ikasleak klasera etortzen ez badira, eta ezin bazaie egin etengabeko ebaluazioa egin, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, hurrengoa egin beharko dute:



Idatzizko froga/k TEORIKO-PRAKTIKO indibiduala. Proba hau edo hauek ikasgaiaren notaren %100 balioa izango dute, baldin eta ikasle horrek moduluko lana egin behar ez badu (moduluko gida ikusi salbuespenak ezagutzeko). Modulua egin behar dutenentzako, froga idatziak ikasgaiaren %80 eta %84ko balioa izango du, eta ondorioz moduluak %16-20a (ikusi moduluko gida).



OHAR GARRANTZITSUA: Gida honetan agertzen diren atalak irakasle bakoitzaren gida espezifikoan, zein gela saioetan modu zehatzagoan agertuko dira. Ikaslegoak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta agertzen diren zalantza posibleak bere taldean irakasgaia ematen duen irakaslearekin argitu.





Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasgaiaren irakasleak diseinatutako materialak: apunteak, jarduera praktikoak, etab.

- Irakasleak plataformaren bidez (e-gela) eskainitako materialak edpta irakasleak honela badio fotokopistegian uzten direnak.

Ikasleak material hauek maiztasunez begiratu beharko ditu.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aierbe, A. (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: EHU (descarga gratuita en: http://testubiltegia.ehu.es)



Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.



Canimas, J. (2015). ¿Discapacidad o diversidad funcional? Siglo Cero, 46 (2), 254 (79-97)



Castejón, J. y Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.



CERMI (2017). Como dirigirse adecuadamente a las personas con discapacidad. Madrid.



Comité para la promoción y apoyo de la mujer autista (CEPAMA). (2018). Mujeres autistas: desde dentro del espectro.



Darreche Urrutxi, L. Zenitagoitia Arexolaleiba, E. (2008) Hezkuntza Bereziaren oinarri pedagogikoak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.



Darreche, L. (2010). Guía de materiales para la inclusión educativa: discapacidad intelectual y del desarrollo /Hezkuntza inklusiorako materialen gida: adimen eta garapen urritasuna (HH, LH, DBH) (ondorengo web orrian eskuragarri: http://www.fevas.org/index.php?id=190). Bilbo: FEVAS.



Deutsch, D. (2003). Bases psicopedagógicas de la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.



Eusko Jaurlaritza (2016). Ikusmen-desgaitasuna duten ikasleen ikasleen hezkuntza-inklusioa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



Eusko Jaurlaritza (2013). Ikasle gorren sarbidea hizkuntzen curriculumean. 1. Haur eta Lehen Hezkuntzan. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.



Eusko Jaurlaritza (2019). Adimen-gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



Eusko Jaurlaritza (2013). Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



González, E. (Coord) (2003). Necesidades Educativas Especiales: Intervención psicoeducativa. Madrid: CCS.



González Barrón, R. (coord).(2005). Psicopatología del niño y del adolescente. Madrid: Pirámide.



Haranburu, M., Soroa, M., Esteve, J.,Balluerka, eta N., Gorostiaga, A. (2011). Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua. Bilbo: Udako euskal Unibertsitatea.



Junta de Andalucía. Consejería de Educación y Ciencia (2003). Guía para la atención educativa a los alumnos y alumnas con discapacidad motora.





Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Malaga: Aljibe.



Moriña, A. (2008). La escuela de la diversidad. Madrid: Síntesis.



Muñoz, M.,Ruiz, S. (Asociación autismo Córdoba).(2017). ¡Yo también juego!¿Teapuntas? Guía para el juego dirigido con alumnado con trastorno del espectro autista en centros educativos.



Rodriguez Sacristán, J. (Dir.).(2002). Psicopatología infantil básica: teoría y casos prácticos. Madrid: Pirámide.



Trebol, F. (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: UEU.



Udak gaiak bilduma (2019). Desgaitasuna egoeran dauden pertsonak: Nola aipatu behar ditugu? Gasteiz: Gasteizko Udala.

Gehiago sakontzeko bibliografia

FRIEDES, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Barcelona: Ariel.

PAULA. I. (2003): Educación Especial. Técnicas de intervención. Madrid: McGraw Hill.

Aldizkariak

Anales de Psicología
Infancia y Aprendizaje
Journal of Abnormal Child Psychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidactica
Spanish JournaL of Psychology
TANTAK
UZTARO

Web helbideak

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/
https://creena.educacion.navarra.es/web/
http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
https://www.cmb.eus/tel-euskadi-asociacion-familias-amigos-personas-trastorno-especifico-lenguaje
https://tourette-euskadi.com/
https://fevas.org/
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPIAZU IZAGUIRRE, LOREA
  • DE LA FUENTE GAZTAÑAGA, AMAIA
  • VELA RODRIGUEZ, IMANOL

TaldeakToggle Navigation

31-01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

31-01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

10:30-12:30 (1)

18-19

10:30-12:30 (2)

20-22

10:30-12:30 (3)

22-26

10:30-12:30 (4)

23-27

10:30-12:30 (5)

26-28

10:30-12:30 (6)

28-29

10:30-12:30 (7)

29-30

10:30-12:30 (8)

30-30

10:30-12:30 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.02 - . (1)
  • Aula 2.02 - . (2)
  • Aula 2.02 - . (3)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • Aula 2.02 - . (5)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (6)
  • Aula 2.02 - . (7)
  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (8)
  • Aula 2.02 - . (9)

31-01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

08:30-10:30 (1)

18-19

08:30-10:30 (2)

20-22

08:30-10:30 (3)

22-26

08:30-10:30 (4)

23-27

08:30-10:30 (5)

26-28

08:30-10:30 (6)

28-29

08:30-10:30 (7)

29-29

08:30-10:30 (8)

30-30

08:30-10:30 (9)

08:30-10:30 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.09 - . (1)
  • Aula 2.09 - . (2)
  • Aula 2.09 - . (3)
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • Aula 2.09 - . (5)
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (6)
  • Aula 2.09 - . (7)
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (8)
  • Aula 2.09 - . (9)
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (10)

32-01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.01 - . (1)

32-01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30 (1)

22-30

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • Aula 2.05 - . (2)

32-01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

08:30-10:30 (1)

22-25

12:30-14:30 (2)

23-30

08:30-10:30 (3)

26-30

10:30-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 1.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 2.7 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)