XSLaren edukia

Practicum II26508

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
11
Kodea
26508

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

AZALPENA

Practicum IIak, beraz, beste urrats bat eman nahi du ibilbide honetan eta bertan ikasleak irakasle jardunean jarriko du bere arreta. Horretarako, lehenik eta behin, irakasle tutorearen jarduna behatu eta aztertuko du, ikaslearen beraren jardunerako ereduak eta adibideak jasotzeko; eta, bestetik, ikaslea behatzaile izatetik ikasgelan esku hartzera pasatuko da, irakats jardunak dituen alde guztiak ezagutzeko, bizitzeko eta gerora bere jardun profesionala izango dena barrutik ezagutzeko

KONPETENTZIAK

KOMUNIKAZIOA ETA ELKARREKINTZA

Elkarreragin- eta komunikazio-prozesuak ezagutu eta horiek gelan aplikatzea, eta ikaskuntza eta elkarbizitza errazteko beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasun sozialak menderatzea.

KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIA

Komunikazio- eta adierazpen-trebetasun handiagoa lortzea gela barruan nahiz kanpoan, bi hizkuntza ofizialetan.

IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZARAKO TEKNIKAK ETA ESTRATEGIAK

Hezkuntza-prozesuaren jarraipena egin eta kontrolatzea, irakatsi eta ikasteko prozesuarena bereziki, beharrezko teknikak eta estrategiak menderatuz.

TEORIAREN ETA PRAKTIKAREN ARTEKO LOTURA

Teoria eta praktika gelaren eta ikastetxearen errealitatearekin lotzea.

HAUSNARKETA ETA PARTAIDETZA

Irakaskuntzan parte hartzea eta egiten ikastea, praktikan oinarrituta jardunez eta hausnartuz.

IKASKUNTZA EMAITZAK

• Komunikazio-teknikak modu egokian erabiltzea, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

• Taldearekin eta taldekideen arteko komunikazioa erregulatzea, ikaskuntzarako eta bizikidetzarako egokiak diren egoerak sustatzeko.

• Curriculumaren esparruetara eta konpetentzietara xedaturik dauden programazio-unitateak diseinatzea.

• Ikasleen ikaskuntza-prozesuak erregulatzea

• Teoria gelako errealitatera egokitzen jakitea eta praktikari berari buruzko hausnarketa egiteko gai izatea

• Banaka nahiz taldean, ikaskuntza-egoeren garapena eta norberaren konpetentzia profesionalak baloratzea.

• Maisu-maistraren eginkizuna bere gain hartzea eta ikastetxeko eguneroko errealitatean modu aktiboan parte hartzea.

• Ikerketarako gaiak identifikatzea





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. BLOKEA: MAISU/MAISTRA-TUTOREAREN EGINKIZUNA



•Bizikidetza-arauak jakinaraztea eta gela barruko harremanak:



o Elkarrekintza-prozesuen arauketa.

o Egoera diskriminatzaileak eta horien aurrean izan beharreko jarrera (jarduteko protokoloak eta programak).

o Gaitasun sozialen erabilera (gizarte-konpetentziak) eta horiek gatazken konponketan aplikatzea.

o Konpetentzia linguistikoak: egokitzapena eta zuzentasuna hizkuntzaren erabileran.



•Ikasleen motibazioa



•Ikasleei orientazioa eta tutoretza eskaintzea.



•Familiekin harremanak, lankidetza, eta familiaren eta ikastetxearen arteko eginkizunak bereiztea.





2. BLOKEA: IRAKASLEAREN PRAKTIKA



•Gelako programazio-unitateak: metodologia-irizpide orokorrak



•Curriculuma ikastetxearen errealitatera egokitzea.



•Hainbat esparruren programazioa: sekuentzia didaktikoak aztertu, diseinatu eta ezartzea.



•Gelan esku hartzeko estrategiak



•Ebaluazio-irizpideak



•Aniztasunaren tratamendua

MetodologiaToggle Navigation

IKASLEAK ERABIL DITZAKEEN TRESNAK ETA BALIABIDEAK

Ikasleen gogoeta eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako Practicumaren ikuskera, helduen ikaskuntza autonomoa ardatz gisa hartuta, ezin daiteke oinarrizko estrategia edo metodologia bakar batean bermatu. Ikasleak praktika-prozesu horretan guztian bere garapen pertsonala eta profesionala erdiesteko hainbat estrategia eta baliabide erabil ditzake. Oinarrizkoak hauek izango lirateke: 1) Behaketa, 2) Egunkaria, 3) Paper-zorroa eta 4) Elkarrizketak.



Horretarako, Practicum ikasgaiak berezkoa du egonaldian oinarritutako irakaskuntza izango duela ardatz.

Honela, egonaldiaren aurretiko mintegiak, tutoretzak eta bestelako ikastaroak izango dira abiapuntu eta, ondoren egonaldian zehar, bertako irakaslearen tutoretzapean eta EHUko tutorearen bilera eta foroen bidez bideratuko da praktikaldia.

Egonaldiaren bukaeran esperientziaren hausnarketa landu eta bilduko da taldeko edo bakarkako bileretan, azken txosten edo bestelako biltze lan batean jasoz guztia.

.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi agentek ebaluatuko dute praktikak egiten ari den ikaslea: batetik, Irakasleen U.E.ko tutoreak, eta bestetik, practicuma egin den ikastetxeko tutoreak. Horietako bakoitzak bere protagonismoa izango du ikaslearen azken kalifikazioan:

1) Irakasleen U.E.ko tutoreak honako alderdi hauek baloratuko ditu:

- Aurretiko prestakuntzan egindako lana, mintegiak eta foroak; horiek azken kalifikazioaren % 30a osatuko dute.

- Memoria eta egunerokoa; horiek azken kalifikazioaren % 40a osatuko dute.

2) Gainerako % 30a ikastetxeko maisu-maistra tutoreak baloratuko du, ikasleak praktika-aldian egin duen lana kontuan hartuta.

Irakasgaiaren beraren konpetentziak lortzea da practicumaren helburua (ikus “konpetentzietan oinarritutako programazioa”, dagokion atalean), eta horrenbestez, bi agenteek aldez aurretik zehaztutako ebaluazio-irizpideak dituzte.

Ikasleek jakin dezaten, jarraian xedatzen diren ebaluazio-irizpideak ikasleek beren praktika-aldian lortu behar dituzten konpetentziekin daude lotuak, eta beraz, bi tutoreek horiek hartuko dituzte kontuan ikasleak ebaluatzeko orduan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Practicum IIaren gida eta baliabide tresnak: http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/graduko_gidak.html

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BOLÍVAR, A.; DOMINGO, J. (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madril: PPC.

CALBÓ ANGRILL, M. (Koord.) (2009). Guía para la evaluación de competencias en el Practicum de Maestro/a. Bartzelona: AQU Catalunya.

COLL, C. (2002). Observación y análisis de las prácticas de educación escolar. Bartzelona, UOC.

CORIAT, M.; ROMERO, A., GUTIÉRREZ, J. (Coord.) (2003). El Practicum en la formación inicial del profesorado de Magisterio y Educación Secundaria. Avances de investigación, fundamentos y programas de formación. Granada: Granadako Unibertsitatea.

GAVARI STARKIE, E. (Koord) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces.

GAVARI STARKIE, E. (Koord.)(2005). Estrategias para la observación de la práctica educativa. Madril: Ramón Areces.

GAVARI, E. (Dic.) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces fundazioa.

RODRÍGUEZ MARCOS, A. (2002): Cómo innovar en el Practicum de magisterio. Madril: UAM.

SCHÖN, D. (1987). Educating thereflective practicioner: Towards a new design for teaching and learning in the professions. London Josey: Bass.

SCHÖN, D. (1992). La formación de profesionales reflexivos. Bartzelona: Paidós.

SHORES, E. y GRACE, C. (2004). El portafolios paso a paso. Infantil y Primaria. Bartzelona: Graó.

ZABALZA, M. (2004). Diarios en clase: un inistrumento de investigación y desarrollo profesional. Madril: Narcea.



Web helbideak

http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/irakpracticumaurki.html