XSLaren edukia

Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleak I26476

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26476

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala913.5
Gelako p.3654

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen azken kurtsoan kokatzen da, Hezkuntza Bereziko Minorrean hain zuzen ere. Ikasturte osoko irakasgaia da eta Graduko ikasketen bigarren ikasturtean eskaintzen diren Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan eta Eskola Inklusiboaren Oinarriak irakasgaien sakontzea dakar. Funtsean, bere asmo nagusia da hezkuntza laguntzarako berariazko premiak dituzten haurrak (hezkuntza premia bereziak barne) aurkeztea, haien ezaugarri nagusiak eta ezaugarri horien zergatiak aztertuz. Aldi berean, hezkuntza laguntzarako berariazko premiak izateak haurren garapenean eta ikaskuntzan eduki dezakeen eragina aztertzen da, etorkizuneko irakaslea haien lekuan jartzen saiatuz. Azken batean, ezinbestekoa da etorkizuneko irakasleek eskolan topatu dezakeen ikasleria anitzaren berri izatea eta irakasgai honek aniztasun hori sakonago ezagutzeko bideak eskaintzen ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiaren Ikaskuntza Emaitzak (IE) ondorengoak dira:

IE01. Hezkuntza laguntzarako berariazko premiak dituzten pertsonekiko aurkezten dituen jarrerei buruzko gogoeta egin du.

IE02. Hezkuntza laguntzarako berariazko premiak dituzten pertsonei buruz jardutean indarrean dagoen terminologia eta errespetuzkoa erabiltzen du.

IE03. Gizarte inguruneko eragileekin lankidetzan jarduten du hezkuntza laguntzarako berariazko premiak dituzten pertsonen bilakabidea eta ikasteko dituzten gaitasunak sustatzeko.

IE04. Hezkuntza laguntzarako berariazko premiak dituzten ikasleak identifikatzen ditu eta horien adierazpen nagusiak ezagutzen ditu.

IE05. Ikasleek hezkuntza laguntzarako berariazko premiak izatearen zergati nagusiak ezagutzen ditu.

IE06. Hezkuntza laguntzarako berariazko premiak izateak arlo sozio-pertsonalean eta akademikoan izan dezakeen eraginari buruz hausnartzen du.

IE07.Gelako ikaskuntza teoriko-praktikoa eta irakaskuntzan izandako aurre-esperientziaren arteko loturak eraikitzen ditu.

IE08. Informazio iturri anitz, fidagarri eta eguneratuetan oinarritzen ditu bere produkzioak.

IE09. Taldean nahiz bakarka lan egiteko gai da, berari egotzitako ardurak beteaz.

IE10. Gogoeta pertsonala gauzatzen du bere burua hobe ezagutuz eta etorkizuneko irakasle-lanerako berrikuntzak eta hobekuntzak proposatuz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.GAIA- Ikusmenaren, entzumenaren edota mugimenduaren urritasunetatik eratorritako behar psikopedagogikoak.

2.GAIA-Adimen urritasunetik eratorritako behar psikopedagogikoak.

3.GAIA-Jokabidearen nahasteetatik eratorritako behar psikopedagogikoak.

4.GAIA-Autismoaren espektroko nahasteetatik eratorritako behar psikopedagogikoak.

5.GAIA-Gaitasun handiak dituzten ikasleen behar psikopedagogikoak.



Hori guztiaz gain, egun eskolan dauden beharrei erantzuna emateko asmoz, gaitegia apur bat zabaltzea erabaki da. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Eskola Inklusiboaren Esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoak aintzat hartzen dituen kolektibo desberdinak landuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Bai eskola magistraletan eta baita eskola praktikoetan ere, irakasleak ikasleen lana bideratzeko azalpen laburrak emango ditu. Ikasgelako denbora gehiena hainbat jardueretan erabiliko da, normalean talde lanak egingo dira baina baita bakarkakoak ere.



Ikasleek ikaskuntza emaitzak lortzeko, irakaskuntza metodologia desberdinak erabiliko dira (talde proiektuak, kasu edo problemen ebazpena, lanen aurkezpenak, irakurgaien eztabaidak, role playing-ak, etab.). Horrez gain, ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, jarraipena egingo zaie, feedbacka emango zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Horrela, ikasleek kontzientzia har dezakete beren ikaste prozesuaz eta berau hobetzeko moduez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazioak eta kalifikazioak egin behar diren eginkizun ezberdinak kontutan hartuko ditu. Jakinda ere eginkizun bakoitza gainditua egon behar dela ikasgaia gainditu ahal izateko.





KLASERA MAIZ ETORTZEN DEN IKASLERIAK (%75a) eta etengabeko ebaluazioan parte hartzen duenak ondorengoa egin beharko du:



1)Bakarkako produkzioak eta probak(azken notaren %50a).

2)Talde produkzioak (azken notaren %50a).





Arrazoi justifikatuak direla eta KLASERA MAIZTASUNEZ ETORRI EZIN DUEN IKASLERIAREN KASUAN, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu beharko ditu irakasgaia gainditzeko:



1)Bakarkako idatzizko proba (azken notaren %80).

2)Bakarkako produkzioak (azken notaren %20).





Araudiaren arabera (2019ko maiatzaren 30ekoa, UV/EHUren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko) IKASLERIAK OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN AHAL IZANGO DIO ondorengo moduan:



1.Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2.Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3.Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2. Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Irakasleak e-gela plataforman zintzilikatuko dituen materialak edota kopistegian utziko dituenak.
-Gelara ordenagailua ekartzea gomendatzen da lan ugari bertan egingo baitira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

American Psychiatric Association (APA). (2013). Diagnostic and statistical manual of mental disorders (5. ed.). American Psychiatric Association.



Bermúdez, M. P., eta Bermúdez, A. M. (Ed.)(2004). Manual de psicología infantil: aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madrid: Biblioteca Nueva.



Botías, F., Higueras, A. M., eta Sánchez, J. (2012). Necesidades educativas especiales: planteamientos prácticos. Madrid: Wolters Kluwer.



Fernández Castillo, A., eta Arco, J. L. (Koord). (2004). Manual de evaluación e intervención psicológica en necesidades educativas especiales. Madrid: McGraw Hill.



Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Málaga: Archidona.



Méndez, F. X., Espada, J. P., eta Orgilés, M. (Koord.)(2006). Intervención psicológica y educativa con niños y adolescentes: estudio de casos escolares. Madrid: Pirámide.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aierbe, A. (2008). Esku hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (materiala osorik deskargatzeko: http://testubiltegia.ehu.es/Esku-hartze-psikopedagokikoa/deskarga).

Bermúdez, M. P., eta Bermúdez, A. M. (Ed.)(2006). Manual de psicología clínica infantil. Madrid: Biblioteca Nueva.

Campo, M. E. (1997). Casos prácticos de dificultades de aprendizaje y necesidades educativas especiales. Madrid: Editorial Centro de Estudios Ramón Areces.

Geddes, H. (2010). El apego en el aula. Barcelona: Graó.

González, T. (2011). Psicología clínica de la infancia y de la adolescencia: aspectos clínicos, evaluación e intervención. Madrid: Pirámide.

Marchesi, A., Coll, C., eta Palacios, J. (1999). Desarrollo Psicológico y Educación III. Madrid: Alianza.

Méndez, F. X., Espada, J. P., eta Orgilés, M. (2006). Terapia psicológica con niños y adolescentes. Madrid: Pirámide.

Sánchez Sanz, M. (2013). Diversidad e inclusión educativa. Madrid: Siglo XXI.

Aldizkariak

CAMBRIDGE JOURNAL OF EDUCATION
HARVARD EDUCATIONAL REVIEW
PSICOTHEMA
REVISTA DE EDUCACIÓN ESPECIAL
REVISTA DE PSICODIDACTICA
SPANISH JOURNAL OF PSYCHOLOGY
TEACHER EDUCATION AND SPECIAL EDUCATION

Web helbideak

-"Orientación Andujar" webgunea: http://www.orientacionandujar.es
-Psikologia y Pedagogia baliabideak: http://www.psicopedagogias.blogspot.com.es/
-Nafarroako Gobernuaren Baliabidetegia Hezkuntza Premia Berezien inguruan: http://creena.educacion.navarra.es/
-Ikasgelarako baliabideak: www.smconcetados.com
-Aragoiko Gobernuaren baliabidetegia hezkuntza eta teknologia berrien gaietan: http://www.catedu.es/webcatedu/
-Haur hezkuntzarako baliabideak eta orientabideak dituen wikia: http://haurhezkuntzab08.wikispaces.com
-Espainiko Gobernuaren Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren baliabidetegia: http://recursostic.educacion.es/aeduc/aprender/web/fichas.html
-Aniztasunari erantzuna emateko Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen materialak:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_diversid/aniztasunari_erantzuna.html
-UPV/EHUko Euskara Errektoreordetzak eskaintzen dituen materialak:http://testubiltegia.ehu.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPIAZU IZAGUIRRE, LOREA
  • DE LA FUENTE GAZTAÑAGA, AMAIA
  • VELA RODRIGUEZ, IMANOL

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.02 - . (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-8

12:30-14:30 (1)

20-25

08:30-10:30 (2)

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.08 - . (1)
  • Aula 1.03 - . (2)
  • Aula 2.05 - . (3)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-8

08:30-10:30 (1)

20-25

10:30-12:30 (2)

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.09 - . (1)
  • Aula 1.03 - . (2)
  • Aula 1.03 - . (3)