XSLaren edukia

Baliabideen Tailerra I26478

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26478

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala913.5
Gelako p.3654

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Baliabideen Tailerra I Lehen Hezkuntzako Graduko laugarren eta azken ikasturtean eskaintzen den tailerra da. Hezkuntza Bereziko espezialitatean kokatuta dago, ondorioz hautazkoa da; hau da, Lehen Hezkuntzako Gradua lortzeko tailer hau burutzea ez da derrigorrezkoa. Ikasleriak azken ikasturtean hautatu behar izaten du eskaintzen zaizkien minor ezberdinen artean. Hala ere, Hezkuntza Bereziaren aipamena lortu nahi izango duten ikasleek matrikula egin eta tailer hau burutu behar izango dute.

Lehen Hezkuntzako Graduan zehar aniztasunari erantzutera bideratutako formakuntza, Didaktika eta Eskola Antolakuntzako sailan, Eskola Inklusiboaren Oinarriak eta Ikastetxeko Antolakuntza izena duten bigarren mailako irakasgaiek osatzen dute. Ondoren, espezialitate honetan trebatu nahi duten ikasleek Hezkuntza Bereziko minorra burutu beharko dute. Minorra hau lau irakasgaiak, bi tailerrak eta, horrez gain, Practicum III-aniztasunari eta Hezkuntza Bereziari erantzutera soilik bideratutako praktikak- betetzen dute eta, azkenik, Gradu Amaierako Proiektuarekin osatzen da Hezkuntza Bereziko formakuntza hau.

Baliabideen Tailerrak I, Hezkuntza Bereziko minor honetan DOE/DEAko sailak eskainitako beste bi irakasgaiak ere osatzera dator; hau da, Hezkuntza Premia Bereziei II eta Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleei II irakasgaiak hain zuzen ere.

Baliabideen Tailerra I-k erreferentzia baliotsuak eta errealak eskaintzen ditu, ikuskera praktiko batetik abiaturik. Horrela, diziplinarteko ikuspegia duen urte osoko tailer honek ikasleei berebiziko espazio akademikoa eskaintzeaz gain bertan, maila anitzeko baliabideak ezagutu, eskuratu, garatu, egokitu eta erabiliko dituzte inklusiboa eta parte-hartzailea izango den diseinu pedagogikoan eta ikasle bakoitzaren formakuntzaren bilakaeran aurrera egiteko.

Tailer honetako saioetan, EAEko sare publikoan erreferenteak diren zenbait ikastetxek aniztasunari erantzuteko erabiltzen dituzten gako pedagogikoak ezagutu eta horien inguruan hausnartuko dugu. Urte luzetan garatutako praktika pedagogiko nagusien inguruan ere solastuko gara elkarrekin eta gure iritziak elkartrukatuko ditugu. Hori guztia estrategia didaktiko desberdinetan oinarrituta; hala nola, talde dinamika kooperatiboak eta parte hartzaileak, hausnarketa indibidualak eta kolektiboak, eztabaidak, zenbait arazo eta esperientzia kritikoen ebazpenak... direla medio.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduko Konpetentziak:

- G004 DIBERTSITATEA ETA BALIOAK: Dibertsitate-testuinguruetan ikaskuntza-eremuak diseinatzea eta arautzea, herritarren heziketa-balioa osatzen dituzten generoen berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideen errespetua landuz.

- G005 GATAZKEN KONPONBIDEA: Ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina-arazoak konpontzea eta gatazkak bake-giroan konpontzen laguntzea. Ikasleen artean ahalegina, iraunkortasuna eta diziplina pertsonala sustatzea eta balioestea.

- G013 HEZKUNTZA-IKERKETA: Ikerketatik abiatuta hezkuntzak dituen kontzepzioak aztertzea eta balioestea, baita Hezkuntza Administrazioaren curriculum-proposamenak ere, hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatu eta garatzeko, curriculuma testuinguru soziokultural aldakorretara egokitzea ahalbidetuko baitu horrek.



Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)

- GJH1 POBREZIAREN AMAIERA

- GJH4 KALITATZEKO HEZKUNTZA

- GJH5 GENERO BERDINTASUNA



IKASKUNTZA EMAITZAK (eta Konpetentziekin eta GJHekin loturak)

- IE1: Hezkuntza inklusioaren erronka nagusiak ezagutzea eta aurrera egiteko funtsezkoak diren alderdiei buruz hausnartzea (G004)

- IE2: Ikastetxeak garatzen duen prozesu inklusiboen aurrean aurki daitezke ohiko oztopoak aztertzea (G004) (GJH4)

- IE3: Bazterketa sozial eta pertsonalaren aurkako borrokan eskolak betetzen duen funtzioaz jabetzea (G004) (GJH1)

- IE4: Zaurgarriak diren kolektibo ezberdinetako pertsonengan edota beren garapen akademikoan Curriculumak eta Eskola Antolakuntzak eragin dezaketen ondorioen inguruan hausnartzea (G004 – G013) (GJH1-GJH4-GJH5)

- IE5: Gatazka gizakiaren berezko ezaugarri gisa ulertzea (G005) (GJH4)

- IE6: Eskolako gatazkak prebentzio lana garatzeko edo/eta krisi garaia gainditzeko esku-hartze pedagogikoak diseinatzea (G005) (GJH4-GJH5)

- IE7: Eskuhartzerako edota ikerketa inklusiboan jarduteko ildo estrategiko nagusiak identifikatzea (G004 – G013) (GJH1-GJH4-GJH5-GJH10)

- IE8: Hezkuntzako aniztasuna kontutan hartuko dituen baliabideak ezagutzea, garatzea eta erabiltzea (G004 – G013) (GJH1-GJH4-GJH5)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Curriculumera sartzeko laguntza teknikoa: laguntza irakaslea eta laguntza taldeak. Taldeko teknikak partehartzaileak



2. GAIA- Komunikazio-sistema alternatiboak. Dinamika komunikatiboak estrategia metodologiko eta pedagogiko gisa.



3. GAIA- Irakaskuntza-materialak egokitzea, hezkuntza indartzeko. Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa (IKD). Gatazken Ebazpena



4. GAIA- Curriculumeko gaitasunak garatzeko laguntza-baliabideak. Eskola Antolakuntza malguak eta curriculum emergenteak

MetodologiaToggle Navigation

Hurrengo atalean ikus daitekeen bezala, tailer honetan bi irakaskuntza-modalitate desberdinak landuko dira: teorikoa eta praktikoa. Saio teorikoek ikasturtearen lehen saioak betetzen dituzte eta lantaldeak antolatzeko, ikasturtean eta tailerrean zehar landuko ditugun intereseko gaiak testuinguruan jartzeko eta azkenik, geroxeago, saio praktikoetan lan egiteko ikus-entzunezko material desberdinak ezagutzeko baliatuko ditugu. Saio hauek batez ere ikaskuntza emaitza hauekin lotuta daude: IE1, IE2 eta IE4



Modalitate praktikoko saioetan, ikaskuntza prozesuan zehar eta oinarri gisa talde-lanerako estrategiak erabiliko ditugu; hala ere, talde lana zeregin indibidualaz eta autonomoaz osatuko da. Horretarako, egindako lanen aurkezpen praktikoak, material didaktikoa, zientifikoa edota informatiboan dokumentatutako eztabaidak gauzatu, kasu azterketen analisiak egin, arazo praktiko eta errealen ebazpena proposatu eta benetako adibide praktiko eta ezberdinen ezagutza sakona (curriculum emergenteak edota Eskola Antokakuntza malguak) eskainiko ditugu. Beraz hau guztia, ikasleen formakuntzan laguntzeko benetako esperientzien eta arazoen aurrean jarriko ditugu. eGela plataformaren laguntzaz astero bilduko dira egindako taldeko zein banakako lanak, era honetan feedback, balorazioa edo, behar izanez gero, kalifikatuko ditugu. Saio praktikoek lotura estua dute ikaskuntzako emaitza hauekin: IE3, IE5, IE6, IE7 eta IE8.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 15
    • Ahozko defentsa (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15
    • Otros (Trabajo de Colaboración con asociaciones) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio presentziala (tailerrera joango den ikaslegoa): ikasgelako orduen %90eko asistentzia beteko duen ikaslegoa.

Ebaluazioa jarraia gauzatzeko, ikasleek esleitutako lanak bete beharko dituzte. Hainbat lan-entrega bitartez kurtsoan zehar burutuko da Tailer honen ebaluazioa. Irakaslea izango delarik ebaluazio prozesuaren arduraduna. Hala ere, banakako eta taldeko ikaskuntza prozesua ebaluatzeko, ikasleek hainbat zeregin eta ekintza burutu beharko dituzte, beti ere entrega datak errespetatuz. Tailerra gainditzeko, atal guztiak (teorikoak, praktikoak eta koordinatuak) bete eta gainditu beharko ditu ikaslegoak. Lan horiek ebaluazioaren %100 izango delarik. Lanak gainditzen ez dituzten ikasleek banakakoa izango den idatzizko proba bete eta gainditu beharko dute.

Tailerrean parte hartu ezin duten ikasleen kasuan:

Azken probak %100. Ebaluazio modalitate honen bidez ebaluatutako ikasleek %100eko balioa duen proba idatzia egiteko aukera izango dute.

UPV/EHUko Ebaluazio Araudiaren 8. artikuluak ezartzen du ikasleek ebaluazio jarraiari uko egiteko eskubidea dutela. Ebaluatu jarraia nahi EZ duenak HEFAko web gunean eskuragarria den inprimakia bete, beren arrazoiak idatziz justifikatu eta irakasleari bidali beharko dio zehaztuta dauden baldintzetan eta beti ere ezarritako epe barruan. Horrela eginez, ikasleek azken ebaluazio modalitatea aukeratuko dute zuzenean. Ikasle horiek ohiko-deialdia ez onartzeko aukera izango dute. Horretarako, azterketa garaiaren epe ofiziala hasi baino hamar egun lehenago gutxienez, eskaera bat aurkeztu behar zaio HEFAko idazkariari irakasgaiko/tailerreko irakasleari zuzenduta.

Bi ebaluazio-sistemetan (ebaluazio jarraia eta amaierakoa) eta bi deialdietan (ohikoa eta ezohikoa):

Ikasleek burututako jarduerak eta ekintzak zuzentzeko, ezinbestez bete beharko dituzte aurkezpenari, formatuari, gramatika zuzenketari eta abarri buruzko gutxieneko baldintzak, baita erabilitako informazio iturrien erreferentzia zuzenak egin eta errespetuzko jokabidea une oro adieraziko dute. Honetarako, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa erreferentzia izango delarik.

Azken proba egiten ez dutenek "Ez aurkeztua" kalifikazioa jasoko dute (ikus UPV/EHUren Ebaluazio Arauaren 12. artikulua)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- AZKEN EBALUAZIOA (%100)

Ezohiko deialdira aurkezten diren ikasleek bi atal ezberdinez osatutako banakako eta azken proba gainditu beharko dute; hots, atal teorikoa eta atal praktikoa, (non gutxienez arazo-egoera aurkeztuko den). Ikasleek bi atal hauei erantzun beharko dizkiete tailer honetan landutako eta eskainitako ezagutzak eta ebidentzia zientifikoak erabiliz eta azalduz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Tailerra behar bezala lantzeko ikastaroa sortu da UPV/EHUko irakaskuntza-ikaskuntza testuinguru birtualean (eGela). Ikastaro birtual honetan, erabili beharreko materialak eta metodologia bera ere zehaztu dira, derrigorrezko irakurketak edota bestelako irakurketa egokien zerrenda barne. Irakurketen aukeraketa hau segidan proposatutako oinarrizko bibliografiatik eratorria da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ainscow, M., and Messiou, K. (2018). Engaging with the views of students to promote inclusion in education. Journal of Educational Change, 19(1), 1-17. doi: 10.1007/1083301793121



Ainscow, M. (2016). Collaboration as a strategy for promoting equity in education: possibilities and barriers. Journal of Professional capital and community, 1(2), 159-172. doi: 10.1108/1220150013



Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Málaga, Spain: Aljibe

Buckingham, B. (2005). Educación en medios. Barcelona: Paidós.



Carr, W., and Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. La investigación-acción en la formación del profesorado. Barcelona, Spain: Martínez Roca.



Freire, P. (1997). A la sombra de este árbol. Barcelona: El Roure.



Garmendia, M. & Karrera, I. (2019). ICT Use and Digital Inclusion among Roma/Gitano Adolescents. Media and Communication, 7 (1) pp. 22–31. doi: 10.17645/mac.v7i1.1624



Karrera, I. (2008). La metodología cualitativa crítica como estrategia válida en la resolución de conflictos. Leioa: UPV/EHU



Kemmis, S. (2012). Researching educational praxis: spectator and participant perspectives. British Educational Research Journal 38(6), 885-905. doi: 10.1080/01411926.2011.588316



Palacio, R.J. (2012). La lección de August. Nube de tinta.



Parrilla, A. (2010). Ética para una investigación inclusiva. Revista de Educación Inclusiva, 3(1), 165-174.



Parrilla, A. (2007). Inclusive education: A wiew from Inside. In L. Barton and F. Fletcher (eds), Policy, Experience and change: cross-cultural reflections on Inclusive Education. London, England: SpringerBooks.



Skliar, C. (2008). La pretensión de la diversidad o la diversidad pretenciosa. Monográfico. A propósito de la diversidad. Kikiriki, 89, 30-37.



Susinos, T. y Calvo, A. (2006). Yo no valgo para estudiar. Un análisis crítico de la narración de las experiencias de exclusión social, Contextos Educativos, 8-9, 85-104.



Woods, P. (1989). La escuela por dentro. La etnografía en la investigación educativa. Barcelona, Spain: Laertes.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Karrera, I., Basasoro, M. & Arguiñano, A. (2021) Pedagogical keys to inclusion and democracy in a Basque Country school: gaining knowledge from the educational project at Antzuola Herri Eskola, Educational Review, DOI: 10.1080/00131911.2021.1923460

Karrera, I., Arguiñano, A., Basasoro, M. & Castillo, P. (2020) Innovative Pedagogical experiences at Basque Country Inclusive Schools, British Journal of Educational Studies, DOI: 10.1080/00071005.2020.1719032

Karrera, I., Garmendia, M., y Arguiñano, A. (2019). Sinergias entre Inclusión, competencias y Rendimiento Escolar: El caso de la Escuela Pública de Antzuola. Profesorado, revista de curriculum y formación del profesorado, 23(1), 84-102. doi:10.30827/profesorado.v23i1.9145

Muntaner, J. J. (2000). De la compensación a la inclusión: La organización de un modelo de apoyo en la escuela. En L. Delgado (Coord.), Las organizaciones educativas en la sociedad neoliberal (pp. 423-443). Granada: Grupo Editorial Universitario.
Ortiz, Mª C. (1996). De las “necesidades educativas especiales” a la inclusión. Siglo Cero, 27 (2), 5-13.

Parrilla, A. (1998) Creación y desarrollo de grupos de apoyo entre profesores. Bilbao: Ediciones Mensajero.

Stainback, S. (2001). Aulas inclusivas. Un nuevo modo de enfocar y vivir el curriculum. Madrid: Narcea.

Verdugo, M. A. (2006). Como mejorar la calidad de vida de las personas con discapacidad. Salamanca: Amarú.

Aldizkariak

https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka

https://www.elsevier.com/es-es

https://scholar.google.es/schhp?hl=es

https://www.scimagojr.com/

Web helbideak

https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka

https://www.elsevier.com/es-es

https://scholar.google.es/schhp?hl=es

https://www.plenainclusion.org/coleccion/siglo-cero/

https://www.scimagojr.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMENABAR PERURENA, NERE
  • KARRERA JUARROS, IÑAKI
  • OZERINJAUREGI BELDARRAIN, NAGORE

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.02 - . (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

1-9

08:30-10:30 (2)

7-9

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • Aula 2.08 - . (2)
  • Aula 1.01 - . (3)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-12:30 (1)

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.03 - . (1)
  • 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)