XSLaren edukia

Ingelesaren Didaktika I26482

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
26482

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingelesaren Didaktika I irakasgaia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako Atzerriko Hizkuntza Minor edo aipameneko bost irakasgaietako bat da. Ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak batera izango dira ikasturte horretan zehar eta irakaspen komuna jasoko dute bi graduetarako baliagarriak izango direnak, eta, hala dagokionean, Haur edo Lehen Hezkuntzarako berariazkoak zehaztuko dira.

Horrez gain, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan izandako Atzerriko Hizkuntza eta Bere Didaktika irakasgaian jasotako irakaspenak oinarritzat hartuko dira prestakuntzaren garapenerako, bai eta Hizkuntzaren Didaktikaren inguruan graduan zehar ikasitakoak ere.

Irakasgaiak, Minorreko beste lauekin batera multzo osagarri eta bateragarria osatuko du, baita urtean zehar burutuko diren hainbat proiektu eta egitasmoetarako egitarau bateratua izango ere.

Irakasgaiaren irakaskuntza, bai eta beste lau irakasgaiena ere, ingelesez izango da, eta, horretarako, hizkuntza maila aurreratua izan beharko dute ikasleek ezinbestez. B2 maila ziurtatzea derrigorrezkoa da aipamenean matrikula egin ahal izateko..

Irakasgai hau eta aipameneko gainontzekoak gainditzearen ondorioz, ikasleek gai izan behar lukete Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzan ikasgeletan ingeles hizkuntzaren irakaskuntza egokia sustatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

KONPETENTZIA (deskriptorea) IKASKUNTZA EMAITZAK EBALUAZIO

ADIERAZLEAK

KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK Hainbat komunikazio-egoeratan ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea eta egitea, ingelesez, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan. Atzerriko hizkuntzarekiko, haren erabilerarekiko eta ikaskuntzarekiko, eta komunikazio-gaitasunaren hobekuntzarekiko jarrera positiboa adierazten du.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailako atzerriko hizkuntzaren alderdi fonetiko-fonologikoak, erritmoa, azentuazioa, doinua, eta lexikoa ezagutzen ditu, eta behar bezala eta modu koherentean erabiltzen ditu.

Hainbat genero eta garaitako ingelesez idatzitako testu zientifiko akademikoak ulertzen eta analizatzen ditu.

Ingelesezko ahozko diskurtso eta azalpen didaktikoen ezaugarriak ulertzen eta erabiltzen ditu.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ingelesezko eskolak emateko elkarrekintza-prozesuak eta komunikazio-baliabideak ezagutzea, eta behar bezala aplikatzea. Atzerriko hizkuntzaren erabilerarekin zerikusia duten gaiak autonomiaz ebazten ditu (akatsen zuzenketa, testuak zuzen idaztea…), eskura dauden hizkuntza-baliabideak erabiliz (gramatika, hiztegiak, etab.).

Hezkuntza komunitateko parte diren guztiekiko errespetua, malgutasuna, ardura eta etika profesionala erakusten ditu.

Hezkuntza komunitatean beharko dituen, ezagutzak, estrategiak, konpetentziak eta lankidetzarako jarrerak adierazten ditu.

HIZKUNTZEN IKASKUNTZA Atzerriko hizkuntza irakasteko eta ikasteko metodoak, ikuspuntuak eta teknikak ezagutzea. Parte hartzen du irakaskuntza- kalitatearen hobekuntzak sortzen eta garatzen, ikerketa pedagogikoan eta irakats-jarduera hobetzeko erabiltzen diren metodoak eta teknikak ezartzen.

Gogoeta kritikoaren bidez ikas-irakats metodoak egokitzen ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako testuinguru espezifikoetara.

Haur eta Lehen Hezkuntzako esperientzia zehatzetan curriculumeko atzerriko hizkuntzaren eta atzerriko hizkuntzan aurrera emandako irakaskuntzari buruzko atalak egokituta ote dauden ebaluatzen du.

Programazio unitateak edo bestelako hezkuntza esku-hartzeak planifikatu, burutu eta ebaluatzea minorraren alorretik. Atzerriko hizkuntzan komunikazioa sustatzeko eta trebetasuna garatzeko baliabideak ezagutzen ditu.

Atzerriko hizkuntza irakasteko eta ikasteko jardueretako proiektuak antolatzen ditu eta ikasgelan azaltzen ditu material eta baliabide egokiak erabiliz eta diseinatuz.

Klaseak prestatzen eta ematen ditu ikasgelako simulazioetan, helburu pedagogikoekin, edukiekin eta baliabide egokiekin bat eginez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI ZERRENDA

1.- Ingelesa haurrei irakatsi eta hura ikasteari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta teoriak.

2.- Ingelesa ikasten ikastea. Atzerriko Hizkuntza irakasteko metodoak,teknikak eta estrategiak.

3.- Haur eta Lehen Hezkuntzako curriculumaren azterketa eta hausnarketa, bereziki, atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzari dagokionean.

4.- Gure testuinguruan, bereziki Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako erabiltzen diren metodoen azterketa kritikoa eta hausnarketa.

5.- Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzarako baliabideak, jarduera motak eta elkarreragina ingeles saioetarako. 6.- Unitate Didaktikoen eta irakaskuntza-saioen diseinua.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen garapenerako oinarrizko metodologia, ikasleek egindako irakurketen ondorioz elkarlanean egindako azterketa eta hausnarketak abiapuntu izanik, eztabaida edo talde-lanak burutzean gauzatuko da.Horretarako, praktika gogoetatsua eta galdera edo ikerketan oinarritutako ikaskuntza eta flipped classroom teknikak, besteak beste, erabiliko dira.

Halaber, ondorengo praktikak izango dira irakaskuntza osatuko dutenak:

- Praktikak (jarduerak, azterketak edo hausnarketak)

- Banakako lanak

- Taldeko lanak

- Lanen, irakurketen... aurkezpena. Tertulia dialogikoak…

- MDP (Multi Subject Didactic Project) izeneko disziplinarteko proiektua.



COVID 19 dela-eta, irakasgaiaren atalen bat edo osorik online egin behar bada (saioak bideodeia bitartez emango dira ordutegi berarekin) irakasgaiaren ezaugarriak, konpetentziak, irakaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta abar ez dira aldatuko. Ondorioz, saioetan azaldu beharreko parte-hartzea, aurkezpenak, lanak, hausnarketa kritikoaren maila eta bestelakoak bere horretan mantenduko dira eta ebaluazio-ebidentzia gisa jasoko dira. Beraz, ebaluazio jarraituaren atalak, egokitzapenak egokitzapen, bere horretan iraungo du. Azken azterketari dagokionez, azterketa idatzia online egingo dute ikasleek, bideo-deia (kamera piztuta dutela) eta Google Docs konbinatuta erabiliz. Halaber, ahozko azterketa ere, aurrez aurre egitea ezinezkoa bada, bideo deiaren bidez egingo da, kamera eta mikrofonoa erabiliz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • BESTELAKOAK (IKUS ORIENTAZIOAK BEHEAN) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko azterketa - % 10

Gelako partaidetza, kasuak, eztabaidak - % 20 Banakako lanak - % 10

Taldekako lanak - % 20 Aurkezpenak - % 20 Egunerokoa/hausnarketa - % 20



Idatzizko azterketa - % 10

Gelako partaidetza, kasuak, eztabaidak - % 20 Banakako lanak - % 10

Taldekako lanak - % 20 Aurkezpenak - % 20 Egunerokoa/hausnarketa - % 20







Jarduera guztietan azaldutako ingeles-maila ere ebaluaziorako ebidentzia izango da. Ikasleak norbere ebaluazio-hausnarketa egin beharko du.

Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.

Irakasgai honen funtsezko ataletako bat, Multi Subject Didactic Project izeneko zenbait irakasgaien arteko disziplinarteko proiektua izango da. Horren baitan, ikasleek, talde txikitan, ikaskideen aurrean irakas-saio baten simulazioa egin beharko dute, bai eta ondorengo hausnarketa denen artean, eta, Practicumaren ondoren, saio bera, hausnarketa eta esperientziari esker hobetuta, benetako haurrekin jarriko dute praktikan HEFAIIn bertan ikaskideen aurrean ondoren berriro ere aztertu ahal izateko.





Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.



Klasera etortzen ez diren ikasleek edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%80) edo parte-hartzea (lanak…) bete ez dutenek, irakaslearekin lehenbailehen jarri beharko dute harremanetan eta, lanen ahozko aurkezpenerako datak zehazteaz gain, idatzizko azterketa ere egin beharko dute.



Informazio guztia e.gela aplikazioan argitaratuko da ikastaroa hasten denetik, aurkeztu beharreko lanak, datak, epeak, eta abar. Ezinbestekoa da haien jarraipena eta irakaslearekin etengabeko harremanetan mantentzea.



Arautegiko 8.3 artikuluak horrela dio:



/… 3.- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita

http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



COVID 19 dela-eta, irakasgaiaren atalen bat edo osorik online egin behar bada (saioak bideodeia bitartez emango dira ordutegi berarekin) irakasgaiaren ezaugarriak, konpetentziak, irakaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta abar ez dira aldatuko. Ondorioz, saioetan azaldu beharreko parte-hartzea, aurkezpenak, lanak, hausnarketa kritikoaren maila eta bestelakoak bere horretan mantenduko dira eta ebaluazio-ebidentzia gisa jasoko dira. Beraz, ebaluazio jarraituaren atalak, egokitzapenak egokitzapen, bere horretan iraungo du. Azken azterketari dagokionez, azterketa idatzia online egingo dute ikasleek, bideo-deia (kamera piztuta dutela) eta Google Docs konbinatuta erabiliz. Halaber, ahozko azterketa ere, aurrez aurre egitea ezinezkoa bada, bideo deiaren bidez egingo da, kamera eta mikrofonoa erabiliz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko azterketa - % 10

Gelako partaidetza, kasuak, eztabaidak - % 20 Banakako lanak - % 10

Taldekako lanak - % 20 Aurkezpenak - % 20 Egunerokoa/hausnarketa - % 20



Jarduera guztietan azaldutako ingeles-maila ere ebaluaziorako ebidentzia izango da. Ikasleak norbere ebaluazio-hausnarketa egin beharko du.

Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.

Irakasgai honen funtsezko ataletako bat, Multi Subject Didactic Project izeneko zenbait irakasgaien arteko proiektua izango da. Horren baitan, ikasleek, talde txikitan, ikaskideen aurrean irakas-saio baten simulazioa egin beharko dute, bai eta ondorengo hausnarketa denen artean, eta, Practicumaren ondoren, saio bera, hausnarketa eta esperientziari esker hobetuta, benetako haurrekin jarriko dute praktikan HEFAIIn bertan ikaskideen aurrean ondoren berriro ere aztertu ahal izateko.





Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.



Klasera etortzen ez diren ikasleek edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%80) edo parte-hartzea (lanak eta abar) bete ez dutenek, irakaslearekin lehenbailehen jarri beharko dute harremanetan eta, lanen ahozko aurkezpenerako datak zehazteaz gain, idatzizko azterketa ere egin beharko dute.



Informazio guztia e.gela aplikazioan argitaratuko da ikastaroa hasten denetik, aurkeztu beharreko lanak, datak, epeak, etab. Ezinbestekoa da haien jarraipena eta irakaslearekin etengabeko harremanetan mantentzea.



Arautegiko 8.3 artikuluak horrela dio:



3.- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita

http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



COVID 19 dela-eta, irakasgaiaren atalen bat edo osorik online egin behar bada (saioak bideodeia bitartez emango dira ordutegi berarekin) irakasgaiaren ezaugarriak, konpetentziak, irakaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta abar ez dira aldatuko. Ondorioz, saioetan azaldu beharreko parte-hartzea, aurkezpenak, lanak, hausnarketa kritikoaren maila eta bestelakoak bere horretan mantenduko dira eta ebaluazio-ebidentzia gisa jasoko dira. Beraz, ebaluazio jarraituaren atalak, egokitzapenak egokitzapen, bere horretan iraungo du. Azken azterketari dagokionez, azterketa idatzia online egingo dute ikasleek, bideo-deia (kamera piztuta dutela) eta Google Docs konbinatuta erabiliz. Halaber, ahozko azterketa ere, aurrez aurre egitea ezinezkoa bada, bideo deiaren bidez egingo da, kamera eta mikrofonoa erabiliz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak prestatutakoak (e.gela plataformaren bitartez) Bestelako euskarrietako materiala: ikus-entzunekoa, IKT... Unean uneko bestelako materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Ball, P., Kelly, K., & Clegg, J. (2015). Putting CLIL into practice. Oxford: Oxford University Press. Bancroft, W. J. (1999). Suggestopedia and language acquisition: variations on a theme. Taylor & Francis.

Brandl, K. (2008). Communicative language teaching in action: Putting principles to work. Pearson/Prentice Hall. Brown, H. D. (2000). Principles of language learning and teaching (Vol. 4). New York: Longman.

Brumfit, C. J. (1979). The communicative approach to language teaching.



Canale, M., & Swain, M. (1980). Theoretical bases of communicative approaches to second language teaching and testing. Applied linguistics, 1(1), 1-47.



Coyle, D. (2007). Content and language integrated learning: Towards a connected research agenda for CLIL pedagogies. International journal of bilingual education and bilingualism, 10(5), 543-562.



Coyle, D., Hood, P. and Marsh, D. (2010). Content and language integrated learning. Cambridge: Cambridge University Press.





Dip, dip, dip! [Recurso electrónico]: ingelesaren sarrera goiztiarra, 4-5 urtekoentzat. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia. 2005. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf



Ellis, R. (2005). Instructed Second Language Acquisition: A literatura review. Report to the Ministry of Education. Auckland: Research Division, Ministry of Education.



Ellis, R. (2009). Task-based language teaching: Sorting out the misunderstandings. International journal of applied linguistics, 19(3), 221-246.



Ellis, R. (2010). Second language acquisition, teacher education and language pedagogy. Language teaching, 43(2), 182- 201.



Ellis, R. (2015). The importance of focus on form in communicative language teaching. Eurasian Journal of Applied Linguistics, 1(2), 1-12.



Gattegno, C. (2010). Teaching foreign languages in schools: The silent way. Educational Solutions World. Harmer, J. (2007). The practice of English language teaching. : Pearson Longman.



INEBI (Recurso electrónico): ingelesa edukien bitartez, 6-12 urtekoentzat. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia. 2004.



LARSEN-FREEMAN D. (2000) Techniques and Principles in language teaching. Oxford University Press.



Littlewood, W., & William, L. (1981). Communicative language teaching: An introduction. Cambridge university press.





Liu, Q. X., & Shi, J. F. (2007). An Analysis of Language Teaching Approaches and Methods--Effectiveness and Weakness. Online Submission, 4(1), 69-71.



Long, M. (2014). Second language acquisition and task-based language teaching. John Wiley & Sons. MADRID D, BUENO A. eds (2004) TEFL in Primary Education. Universidad de Granada. 2004. Granada

Manrique de Lara, Saro. Introducción de una lengua extranjera L3 en la etapa infantil (4/5 años) y en el primer ciclo de primaria in ¿Nuevos caminos para la enseñanza plurilingüe = Hezkuntza eleaniztunerako bide berriak = Nouvelles voies pour l¿enseignement plurilingue¿. Eusko Ikaskuntza. 2000.pp 49-63



Mehisto, P., Marsh, D., & Frigols, M. J. (2008). Uncovering CLIL content and language integrated learning in bilingual and multilingual education. Macmillan.



Nunan, D. (2004). Task-based language teaching. Ernst Klett Sprachen.



Richards, J. and Rodgers, T. (2014). Approaches and Methods in Language Teaching (3rd Ed.). New York, NY: Cambridge University Press.



Swain, M. (1985). Communicative competence: Some roles of comprehensible input and comprehensible output in its development. In S. Gass & C. Madden (Eds.), Input and second language acquisition. 235-252. Rowley, MA: Newbury.



WILLIS J. et al. (2004) Task-based instruction in Foreign Language Education: Practices and programs. Georgetown University Press

.

Willis, D. (2008). Focus on meaning, language, and form: A three way distinction. Retrieved December, 20, 2008.



Yang, L. (2014) The application of TPR English teaching method in primary schools. In International Conference on Education, Language, Art and Intercultural Communication (ICELAIC-14). Atlantis Press..



Gehiago sakontzeko bibliografia

Brewster, J., Ellis, G. and Girard, D. (2003). The Primary English Teacher’s Guide. (New Edition). Harlow: Penguin English – Pearson Education.

Hammond, J., & Gibbons, P. (2005). What is scaffolding. Teachers’ voices, 8, 8-16. Ikastolen Hizkuntz Proiektua. Jakintza Ikastola. Ikastolen Elkartea. 2009.
Kumaravadivelu, B. (2006). Understanding language teaching: From Method to Post-Method. Mahwah, NJ: Lawrence Erlbaum & Associates.

Lantolf, J. P. (2000). Introducing Sociocultural Theory. In Lantolf, J. P. (Ed.), Sociocultural theory and Second Language Learning. 1—26. Oxford: Oxford University Press.

Meddings, L. T., & Thornbury, S. (2017). Teaching unplugged: Dogme in English language teaching. Ernst Klett Sprachen GmbH.

Scrivener, J. (2011). Learning teaching: The essential guide to English language teaching. Macmillan Education. Scrivener, J. (2012). Classroom management techniques. Cambridge: Cambridge University Press
Thornbury, S. (2005). Uncovering Grammar. Oxford, UK: Macmillan.

Thornbury, S. (2012). Speaking instruction. In Burns, A. and Richards, J. (Eds). The Cambridge Guide to Pedagogy and Practice in Second Language Teaching. (198-206). New York: Cambridge University Press.

Tobón, S. Sánchez, A., Carretero, M. y García, J. (2006). Competencias, calidad y educación superior. Bogotá: Cooperativa Editorial Magisterio.

Aldizkariak

ELT Journal
Foreign Language Annals
Journal of Teacher Education
Language Learning
Language Teaching
Language Teaching Research
Modern Language Journal
Reflective Practice: International and Multidisciplinary Perspectives
Second Language Research
Studies in Second Language Acquisition
Teaching and Teacher Education,
TESOL Quarterly

Web helbideak

Ehu.eus/biblioteka
Web of Knowledge
Scopus
Inguma

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AROCENA EGAÑA, MIREN ELIZABET
  • IRIONDO ARANA, MIREN ITZIAR
  • URIZAR ENBEITA, RUBEN

TaldeakToggle Navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

08:30-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

11:30-13:00 (1)

10:00-11:30 (2)

20-25

08:30-10:30 (3)

10:30-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)