XSLaren edukia

Merkataritza Komunikazioa: Erabakiak27069

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Marketineko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27069

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Ordenagailuko p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Merkataritza Komunikazioa: Erabakiak ikasgaia Marketin-Graduan, hirugarren mailan, bigarren lauhilekoan ematen da.

Ikasleek aurretik Merkataritza Zuzendaritza: Sarrera ikasgaia eman dute, eta beraz marketin-filosofia ondo ulertzeko eta antolaketetan praktikan jartzeko oinarriak ikasi dituzte. Era berean, Produktu eta Prezio Erabakiak eta Merkataritza Banaketa ikasgaiak eman dituzte, marketin-mixeko aldagaietariko batzuk aztertzeko aukera izanik. Merkataritza Komunikazioa: Oinarriak eta Plangintza ikasgaia ere eman dute. Ikasgai horretan merkataritza komunikazioari lehen hurbilketa egiten da, antolaketen merkataritza helburuak lortzen laguntzen duen aldagaia bezala, beti ere marketin-mixeko gainerako aldagaiekin batera. Merkataritza Komunikazioa: Erabakiak ikasgaiaren ematearekin antolaketen marketin-komunikazioari buruz prestakuntza osotu nahi da. Ikasgaiarekin batera ikasleek, era autonomoan eta maila ertainarekin, antolaketa baten merkataritza komunikazioa diseinatu, inplementatu eta kontrolatzeko gaitasunak eskuratu behar dituzte.

Merkataritza Komunikazioa: Erabakiak enpresaren marketin eta merkataritza estrategia orokorraren barnean merkataritza komunikazioaren oinarriak aurkezten ditu. Hortaz gain, antolaketa batek komunikazio-helburuak lortzeko erabil ditzakeen komunikazio-tresna nagusienak aztertzen dira. Ikasgai honetan honako komunikazio-tresna hauek aztertuko dira: Harreman Publikoak, Babesletza, Azokak, Marketin-Zuzena eta Interaktiboa, Internet bidezko komunikazioa eta Mugikor bitarteko komunikazioa. Ikuspegi praktikoa hartuko da tresna horietako bakoitzean garatu daitezkeen ekintzak balioztatzeko, gainerako komunikazio-mixarekin era estrategikoan eta koordinaturik. Era honetan, komunikazio-tresna desberdinen ezaugarri nagusienak eta bakoitza diseinatzeko, martxan jartzeko eta ondorengo kontrola eramateko prozesua azaltzen dira. Programan ez daude sartuta Publizitatea eta Salmenten Sustapena komunikazio-tresnak, izan ere, Merkataritza Komunikazioa: Oinarriak eta Plangintza ikasgaian aurretiaz aztertu baitira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiaren gaitasun espezifikoak:

1. Merkataritza komunikazioari buruz arazo bat egituratzeko eta aztertzeko gai izatea.

2. Komunikazio-kanpaina baten garapena plangintzatzeko gai izatea.

3. Lortu nahi diren helburuen lorpenean laguntzeko komunikazio-mixeko tresnak era egokian aukeratzeko eta konbinatzeko gai izatea, existitzen duten aurrekontu-mugak kontuan harturik.

4. Harreman-Publikoko kanpaina diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzeko gai izatea.

5. Babesletza kanpaina diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzeko gai izatea.

6. Azoka batera bertaratzea diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzeko gai izatea.

7. Marketin-zuzen eta interaktiboaren kanpaina diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzeko gai izatea.

8. Webgunearen bitartez eta Gizarte-Sareetan kanpaina diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzeko gai izatea.

9. Mugikor bitartez kanpaina diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzeko gai izatea.

Ikasgaiaren gaitasun hauek M03 Marketin moduluaren gaitasun espezifikoei lotuta daude: M03CM1, M03CM3, M03CM4, M03CM6, M03CM7, M03CM13, M03CM14, M03CM15 eta zeharkako-gaitasunekin: M03CM2, M03CM5, M03CM8, M03CM9, M03CM10.

Ikasketaren emaitzak:

1. Enpresa zehatz batentzako helburuak, xede den publikoa, aurrekontua, ekintza zehatzak eta kontrolatzeko era barne hartzen dituen komunikazio-plangintza burutzea.

2. Harreman Publikoen tekniken erabilpenaren bitartez antolaketa baten komunikazio ekintza bat, era autonomoan eta maila ertain batekin, diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzea.

3. Babesletza ekintzen bitartez antolaketa baten komunikazio ekintza bat, era autonomoan eta maila ertain batekin, diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzea.

4. Marketin-zuzen eta interaktiboaren ekintzen bitartez antolaketa baten komunikazio ekintza bat, era autonomoan eta maila ertain batekin, diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzea.

5. Azoken bitartez antolaketa baten komunikazio ekintza bat, era autonomoan eta maila ertain batekin, diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzea.

6. Internet bidezko ekintzen bitartez antolaketa baten komunikazio ekintza bat, era autonomoan eta maila ertain batekin, diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzea.

7. Mugikorra bide nagusi bezala erabiltzen duten ekintzen bitartez antolaketa baten komunikazio ekintza bat, era autonomoan eta maila ertain batekin, diseinatu, aurrera eraman eta kontrolatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgaia bi zatitan banatzen da. Lehenengo zatian aurretik ikusi diren kontzeptuak gogoratuko dira, bigarren zatian sakonean aztertuko diren komunikazio-tresnak era egokian ulertzeko hauek menperatzea beharrezkoa baita. Aztergai espezifikoak honako hauek dira:



I.GO ZATIA.- KOMUNIKAZIOARI SARRERA

1.go Gaia.- Marketina eta Komunikazioa

1. Komunikazioa marketin-aldagaia bezala.

2. Komunikazio-prozesua.

3. Komunikazioaren plangintza.

4. Markaren komunikazio osoa.



II. ZATIA.- KOMUNIKAZIO-TRESNAK

2. Gaia.- Harreman Publikoak

1. Harreman Publikoen kontzeptua, helburuak eta publikoa.

2. Harreman Publikoen teknikak.

3. Harreman Publikoen ekintzen plangintza.

4. Harreman Publikoen programen ebaluazioa.



3. Gaia.- Babesletza

1. Babesletza eta Mezenasgoaren kontzeptuak.

2. Babesletza motak.

3. Babesletza-ekintzen plangintza.

4. Babesletzaren helburuak.

5. Xede den Publikoa.

6. Gertakizunaren aukeraketa.

7. Babesletzaren komunikazioa.

8. Babesletzaren jardueren kontrola.



4. Gaia.- Azokak eta erakustaldiak

1. Merkataritza-azoken definizioa eta tipologia.

2. Azoken funtzioak.

3. Azoketan parte hartzearekin harremana duten jardueren plangintza.



5. Gaia.- Marketin Zuzena eta Interaktiboa

1. Marketin Zuzenaren definizioa eta aurrekariak.

2. Marketin zuzenaren helburuak eta publikoa.

3. Data-baseak: Marketin zuzenean tresna gakoa.

4. Marketin zuzenaren bideak.

5. Marketin zuzenaren plangintza.



6. Gaia.- Internet bidezko komunikazioa

1. Marketina Interneten.

2. Internet bidezko komunikazioaren helburuak.

3. Web gunea.

4. Blogak.

5. Bide sozialak.

6. Internet bidezko komunikazio eta marketinarekin lotutako lanbide berriak.

7. Marketin-digitaleko plangintza.



7. Gaia.- Mugikor bitarteko marketina

1. Mugikorraren ezaugarriak komunikazio bide bezala.

2. Mugikor bitarteko marketinaren estrategiak.

3. Mugikor bitarteko marketinaren plangintza.

MetodologiaToggle Navigation

Jarraituko den metodologia proposaturiko helburu zein gaitasunei lotuta dago, eta baita ikaskuntza motei ere. Honako ikaskuntza metodologia hauek erabiliko dira:

- Magistralak: Ezagupen teorikoak emateko erabiliko dira.

- Kasuaren metodoa (Kontzeptu eta enpresen errealitate desberdinen aplikazioarako kurtsoan zehar kasu zehatzen analisia proposatuko da, kurtsoan zehar garatu diren kontzeptuak garatzeko)eta

Arazoetan oinarritutako ikaskuntza (Ikasleen ikaskuntza aktiboa, autonomia eta inplikazioa sustatzeko arazo egituratu bat proposatuko da gela barnean zein kanpoan lantzeko). Hauek lantzeko ordenagailu-praktikak erabiliko dira.

- Komunikazio eremuko aditu profesionalen hitzaldiak.

- Horrez gain ikasleen aldetik aurkezpenak egiteko Gela praktikoen ikaskuntza modalitatea erabiliko da.



Ariketak edota kasu praktikoak taldean zein banaka ebazteko proposatuko dira ordenagailu-praktika bidez edota gelatik kanpo ere.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Prueba final (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazio-sistema lehenengo deialdian ebaluazio jarraituarena da. Azken notaren %70a ikasleen ebaluazio jarraituaren prozesuaren bidez lortzen da, eta gainerako %30a Fakultateko egutegi-akademikoan agertzen den azterketaren data ofizialean froga baten bidez.



Ikasleen azken nota honako jarduera hauen bitartez lortuko da:

a. Kasu praktikoen ebazpena, gela barruan zein kanpoan: Irakasgaiaren %20a.

b. Irakasgaiaren edukiarekin lotutako ahozko-aurkezpena: Irakasgaiaren %10a.

c. Interneten eragina eta erabilerarekin lotutako kasu praktikoen ebazpena: Irakasgaiaren %40a.

d. Fakultatearen egutegi-akademikoaren azterketen data ofizialean banakako idatzizko-probaren bidez: Irakasgaiaren %30a.

Jarduera horiek ez dute betebeharrezko izaerarik.



Ebaluazio-jarraituaren sistemari uko egin nahi dioten ikasleek, eta beraz azken-ebaluazioa eskubidea eskatu nahi dutenek, idatziz ikasgaiaren irakasleei ebaluazio-jarraituari ukoa aurkeztu beharko diete, beti ere lauhilekoaren hasieratik 9 asteko epearen barruan zentruaren egutegi-akademikoaren arabera. Ikasle guztien ekitatea eta justizia ebaluazioan bermatzeko asmoz, azken-ebaluazioa era honetan osatuko da:

1) Ikaskuntza-garaian zehar marketin-digitalarekin lotutako garatuko den proba baten bidez: Irakasgaiaren %30a.

2) Fakultatearen egutegi-akademikoan agertzen den data ofizialean idatzizko azterketaren bitartez: Azken notaren %70a.

Ikasleek ez-aurkeztuaren nota lortuko dute azken-ebaluaziora aurkezten ez direnean eta ebaluazio-jarraituari espresuki uko egin badiote.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleei irakasleekin kontaktuan jartzea gomendatzen zaie.



Ebaluazio-sistema irakasgai honetan aparteko deialdian ebaluazio finalarena da eta bi probaz osatuta dago:

1.- Azken notaren %30a marketin-digitalarekin lotutako jardueraren bidez lortuko da.

2.- Gainerako %60a Fakultatearen egutegi-akademikoan agertzen den data ofizialean idatzizko azterketaren bidez lortu daiteke.

Bi jarduera horiek ez dute betebeharrezko izaerarik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela irakaskuntza-birtual ingurunean dagoen dokumentazioa.
Oinarrizko bibliografian ezarrita dauden testu-liburuak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alonso, M. (2008). El plan de marketing digital. Editorial Prentice-Hall, Madrid.

Bigné, E. (2003): Promoción Comercial. Esic. Madrid.

Alet, J.(2011):Marketing Directo e Interactivo: Campañas Efectivas con sus

Clientes, 2ªEd. Esic, Madrid

Rodriguez Ardura, I. Coord. (2007): Estrategias y técnicas de comunicación. Una visión integrada en el marketing. Editorial UOC, Barcelona.

Sainz de Vicuña, J.M. (2017). El plan de marketing digital en la práctica. Editorial Esic, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Arroyo Galán, L. (2007) Multimedia móvil. Empresa y sociedad. Fundación EOI Tecnología e Innovación. Madrid
Barquero, J.D., Barquero Cabrero, M. (2008) El libro de oro de las relaciones públicas y el marketing. Deusto. Barcelona
Ferrand, A. C, y Torrigiani, L. (2007): Gestión del Sponsoring Deportivo, Ed,
Paidotribo, Baercelona.
Lenderman, M. y Sánchez, R.(2008): Marketing Experiencial: la Revolución de las
Marcas, ESIC, Madrid.
Moreno Sánchez, M., Reinares Lara, E: M. y Saco Vázquez, M. (2006): Planificación
estratégica de las ferias comerciales, Ed. Dykinson, SL
RIES, A. y RIES, L. (2003), La caída de la publicidad y el auge de las RR.PP., Empresa Activa, Madrid
Rodríguez, S. (2007) Creatividad en Marketing Directo. Planeta de Agostini. Barcelona
Wilcox, D. J. y Cameron G. (2006): Relaciones públicas: estrategias y prácticas, ed.
Pearson Educación, Madrid

Aldizkariak

Advertising Age http://adage.com/
Anuncios: semanario de publicidad y marketing
Control de publicidad y ventas
El publicista: de la publicidad, la comunicación y el marketing
Estrategias de comunicación y marketing
Harvard Deusto Marketing & ventas
IPMARK
Journal of Advertising Research
Marketing & ventas
Marketing news

Web helbideak

Advertising Educational foundation: http://www.aef.com/index.html
AEAP (Asociación Española de Agencias de Publicidad): http://www.aeap.es/home/home.asp
AIMC (Asociación para la investigación de medios de comunicación): http://www.aimc.es AMPE ( Asociación de Medios Publicitarios de España): http://www.ampemedios.es/
Asociación de agencias de medios: http://www.agenciasdemedios.com/
Asociación de agencias de publicidad de Bizkaia:http://www.publicidadeuskadi.com/agencias/cas/asociacion/proyectos.aspx
Asociación de anunciantes españoles (AEA): http://www.anunciantes.com
Asociación de directivos de comunicación: http://www.dircom.org/
Asociación de Marketing de España: http://www.puromarketing.com/
Asociación española de agencias de Marketing promocional: http://www.aemp.es/
Asociación Española de Estudios de Mercado, Marketing y Opinión: http://www.aedemo.es
Asociación General de empresas de publicidad: http://www.marketingdirecto.com/empresas/marketing-directo-servicios/agep-asociacion-general-de-empresas-de-publicidad/
Autocontrol: http://www.autocontrol.es/
Club de creativos
Colegio vasco de economistas: http://www.ekonomista.org/portal/noticias/noticiasficha.asp?idioma=C&id=192&pzona=5&idopcion=11
Emprendedores: http://www.emprendedores.es/
Federación Nacional de empresas de publicidad: http://www.fnep.es/
InfoAdex: http://www.infoadex.es
International advertising association: http://www.iaaspain.org/
Introl: http://www.ojd.es
ODEC: http://www.odec.es/
Premios eficacia: http://www.premioseficacia.com/
TNSofres: http://www.sofresam.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARAUJO DE LA MATA, ANDRES
  • GILSANZ LOPEZ, AINHIZE
  • RUIZ ROQUEÑI, MAITE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

12:30-14:00 (4)

29-29

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-22

12:30-14:00 (1)

24-24

12:30-14:00 (2)

25-25

12:30-14:00 (3)

26-28

12:30-14:00 (4)

30-30

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

12:30-14:00 (4)

29-29

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

02 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-22

12:30-14:00 (1)

24-24

12:30-14:00 (2)

25-25

12:30-14:00 (3)

26-28

12:30-14:00 (4)

30-30

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

12:30-14:00 (4)

29-29

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-22

12:30-14:00 (1)

24-24

12:30-14:00 (2)

25-25

12:30-14:00 (3)

26-28

12:30-14:00 (4)

30-30

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

12:30-14:00 (4)

29-29

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-22

12:30-14:00 (1)

24-24

12:30-14:00 (2)

25-25

12:30-14:00 (3)

26-28

12:30-14:00 (4)

30-30

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)