XSLaren edukia

Eskaria Aurreikusteko Teknikak27070

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Marketineko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27070

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.913.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Eskaria Aurreikusteko Teknikak" Marketing Graduko 3. Kurtsoko bigarren lauhilekoan irakasten den nahitaezko irakasgaia da. "Merkatuen Ikerketa" izeneko moduluan kokatzen da (M04).

Irakasgai honek, erregresio linealeko eredua erabiltzea ahalbidetzen die ikasleei, dauzkaten datuekin aldagai ekonomikoen portaera aztertzeko. Adibidez, enpresa baten salmentak aztertu daitezke zenbait faktoreen funtzioan: publizitate gastua, interneteko ataria izatea, kokapena, sektorea, etab. Analisiaren ondoren, zenbait galderei erantzuteko moduan izango dira: Zein faktorek eragiten du salmentetan eta zeinek ez? Publizitate gastua kantitate batean handitzen bada, zenbat espero da salmentak handitzea? Zenbateko salmenta izango du ezaugarri konkretu batzuk dituen empresa batek? Horrelako informazioa lortu eta ulertzea oso lagungarria da enpresa bateko gestiorako eta erabakiak hartzeko.

Erregresio linealeko eredua, erabilgarria eta beharrezkoa den eredua da, erabakiak hartzeko enpresa eta ekonomiako ereduek aztertzen dituzten irakasgaiak ulertzeko. Kurtsoaren helburu nagusiena hau da: irakasgaia bukatzean, ikaslea aldagai ekonomikoen arteko erlazioak aztertu eta neurtzeko gai izatea eta erregresio linealeko eredua erabiltzen jakitea, erabakiak hartzeko. Helburu hau bete behar da, bai ikuspegi teoriko batetik (galderak erantzun eta lortutako emaitzak azaldu), bai eta ikuspegi praktiko batetik (datu base baten oinarrian eredu bat estimatu eta kontrastatu, eskura ditugun tresna informatikoak erabiliz). Gretl softwarekin lan egiten da, honen abantaila, irekia eta dohainik dela.



Irakasgaiak, instrumentaltasun nabarmena duenak, ikaslea prestatzen du enpresako plangintzan erabakiak hartzeko orduan. Adibidez: ekoizpen-maila, produktu baten etorkizuneko salmentak, salmenta-prezioa, plantillaren soldata-maila, ekoizpen-faktoreetan egin daitekeen gastua, ingurumena

hobetzeko egindako ekarpenak edo bere teknologia-politika.



"Eskaria Aurreikusteko Teknikak" irakasgaia modu egoki batean garatzeko, beharrezkoak dira estatistika deskriptiboa, probabilitate teoria eta inferentzia estatistikoaren ezagutzak, jada "Datuen Analisia eta Estatistika" eta "Marketinari eta Merkatuen Ikerketari Aplikatutako Estatistika" irakasgaietan ikasiak izanik. Era berean, aljebra lineala eta matrizialaren oinarria izan behar da, hauek Batxilergoan edota graduko lehen mailako Matematika I eta Matematika II irakasgaietan ikasiak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun Espezifikoak:



G1. Erregresio linealeko ereduaren oinarrizko elementuak era kritikoan aztertu, eredu ekonometrikoen logika ulertzeko eta aldagai ekonomiken arteko erlazio kausalak zehaztatzeko helburuekin.

G2. Ekonometriaren oinarrizko metodologia aplikatu erlazio ekonomikoak estimatu eta balioztatzeko, aldagaien informazio estatistikoa kontuan izanik eta tresna informatiko egokiak erabiliz.

G3. Eredu ekonometrikoa estimatu eta balioztatzean lortutako emaitzak arrazoiki interpretatu, txosten ekonomikoak osatzeko helburuarekin.

G4. Aplikazio enpirikoan lortutako konklusioak era argi eta laburrean aurkeztu, ahoz edota idatziz.



Kurtsoan zehar moduluko Zeharkako Gaitasun hauek lantzen dira:



ZG1. Lortutako emaitzak kontuan izanik, arrazoitutako iritziak igortzeko ahalmena, Merkatuko Ikerketaren alorrean.

ZG2. Autonomi-gradu altua lortzeko ikasketa trebetasunak garatu, ondorengo ikasketei edota autoheziketari begira, Merkatuko Ikerketaren alorrean.

ZG3. Jariakortasunarekin, idatzizko eta ahozko komunikazioaren ahalmena, Merkatuko Ikerketaren alorrean.

ZG4. Pentsamendu analitikoaren eta gogoeta kritikoaren ahalmena, Merkatuko Ikerketaren alorrean.



UPV/EHU-ko Katalogoko Zeharkako Konpetentziak: Konpromiso Soziala (gizarte eta ingurumen-arazo globalen ulermen kritikoa)



Irakasgai hau ematen duten irakasleek etika akademikoa sustatzen dute, ikasleen alderdi etikoekiko sentsibilitatea eta pertzepzioa sustatuz, bai ikasgelan duten jarrerari dagokionez, bai banakako edo taldeko lanei eta ikasturtean zehar burutzen diren zeregin eta praktikei dagokienez.

UPV/EHUk onartutako IKD ereduaren eta EHUagenda 2030aren ildotik, ikasgai honen helburua da prestakuntza integrala, malgua eta ikasleen gizartearen beharretara egokitua sakontzea. Horretarako, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen (2015) esparrua sartzen du benetako arazo ekonomikoen analisi kuantitatiboan, ikerketan oinarritutako ikaskuntza-ikuspegi baten bidez. Horrela, ikasgelako irakaskuntzaren, GIHen eta horien analisiaren, eta irakasgaiko irakasleek irakasgai honetan egiten duten ikerketaren eta lanbide-orientazioaren artearen harremana estutu nahi da.



IKASKETA EMAITZAK



- Erregresio linealeko ereduaren zehaztapena ulertu, bereziki oinarrizko hipotesien esanahaia eta eraginak (G1).

- Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboak ereduan barneratzen jakin (G1).

- Erregresio linealeko koefizienteak interpretatu, baita aldagaietan linealak ez diren zehaztapenekoak (G1, G3).

- Garrantzitsua den informazio estatistikoa antolatu eta sistematizatu (G3, G4).

- Datu ekonomikoak analizatu Gretl software ekonometrikoa erabiliz eta emaitzak interpretatu (G2, G3).

- Eredua estimatu Karratu Txikienen Arrunten bitartez (G2).

- Erlazio ekonomikoaren hipotesien kontrasteak (G3).

- Interesgarriak diren balioen aurresanak lortu eredu ekonometriko batekin (G3).

- Erregresio ereduko oinarrizko hipotesien baliotasuna konprobatu eta betetzen ez diren kasuetan, analisia aldatu (G3).

- Zehaztapen ezberdinen artean aukeratu, estimatzaileen propietateen arabera (G3).

- Eredu ekonometrikoaren estimazio emaitzak era egokian interpretatu (G3, G4).

- Gizarte, ekonomia eta ingurumen-arloko gai garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak ematea, datuen interpretaziotik abiatuta eta eredu ekonometriko egokiak erabilita.(ZG UPV/EHU-ko Katalogoko)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ekonometriarako sarrera.

Zer da ekonometria? Eredu-kontzeptua: eredu ekonomikoa eta eredu ekonometrikoa. Aldagai-motak: fikzio-aldagaiak. Datu eta ereduen motak. Eredu bat lantzeko etapak.

2. Erregresio-eredu lineal orokorra (I). Zehazpe)na.

Ereduaren zehazpena: oinarriko hipotesiak. Populazioaren erregresio-funtzioa. Koefizienteen interpretazioa: aldagai azaltzaile kuantitatiboak eta aldagai azaltzaile kualitatiboak. Zenbait eredu ez-lineal. Aldagai kuantitatiboen eta kualitatiboen arteko interakzioa.

3. Erregresio-eredu lineal orokorra (II). Estimazioa.

Karratu Txikien Arrunten estimatzailea (KTA). Laginaren erregresio-funtzioa: interpretazioa eta propietateak. Doikuntzaren ontasuna: mugatze koefizientea. Perturbazioen bariantzaren estimatzailea. Hondarren analisia. Neurri-unitateen aldaketa. KTA estimatzailearen propietateak lagin txikietan. Gauss-Markov-en teorema. ELOE-aren estimazioa gretl-ekin, oinarrizko emaitzak.

4. Erregresio-eredu lineal orokorra (III). Inferentzia.

KTA estimatzailearen banaketa normaltasun hipotesiarenpean. Tartezko estimazioa. Erregresioko koefizienteei buruzko hipotesi kontrasteak. Kolinealitatea. Zehazpen erroreak. Aurresana. Inferentzia gretl erabiliz.

5. Erregresio-eredu lineal orokorra (IV). Diagnostikoa eta erabilpena.

Diagnostikoa: emaitzen analisia. Egitura aldaketa. Heterozedastizitatea. Autokoerlazioa. Gretl-en erabilpena.

6. Aukera diskretuko ereduak. Estimazio eta inferentzia aukera binarioko ereduetan. Logit eta Probit ereduak. Koefizienteen interpretazioa. Estimazioa datu indibidualekin eta behaketa anitzekin. Hipotesien kontrastea aukera diskretuko ereduetan. Eredu logit multinomialak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntzaren metodologia bi saio-tipotan oinarritzen da: klase magistralak eta klase praktikoak gelan edo informatika laborategian. Saio desberdinen banaketa (kronogramaren) eta irakasgai honen ikasketarako beharrezko materiala

eGela irakaskuntzarako laguntzako plataforman sortutako irakasgaiko ikasgela birtualean daude.

Klase magistralek programaren gai desberdinak garatzen dituzte batez ere. Hauetan, kontzeptu teorikoak azaltzen dira eta hobeto ulertu ahal izateko, zenbait adibide azaltzen dira. Gainera, problemak, ariketak eta galdeketak eskeintzen dira, ikaslegoak banaka edota taldeka egin ditzan eta horrela, teoriaren erabilpena kasu desberdinetan ulertu dezan.

Klase praktikoetan zenbait lan egingo, eztabaidatuko eta azalduko dira: batzuk ikaslegoak bere kasa ezaguera berriak lor ditzan eta besteak berriz, klase magistraletan erakutsitako kontzeptuak finkatu ditzan. Klase praktikoen organizazioa orokorrean berdintsua da. Lehenik, ikaslegoari eGelan lanaren adierazburua emango zaio, ez presentzialak diren orduetan landu dezan eta klase praktikoetara ekarri beharko du prestatuta. Bigarren, gelan landuko da bakarka edo taldeka. Normalean, lan bakoitzarekin ikasleak irakasleari gelan egindakoaren ebidentzia edo emaitza emango dio (ahozko aurkezpena edota idatzia). Gainera, lan hauetan planteatutakoaren irakaskuntzaren jarraipena ondorengo klase magistraletan izan daiteke, burututako lanari eta aurkeztutako ebidentzien feed-back eskeiniz. Horrela, ikasleak bere ikaskuntzaren berri izango du eta beharrezkoa baderitzo, ikasketa taktikak bideratuko ditu emaitzak hobetzeko. Metodologia honen lehen zatia era autonomoan ezaguerak prestatu eta finkatzean datza, bigarrenak sortutako zalantzak azaltzeko aukera eskeintzen du eta hirugarrenak, lortutako aurrerapenaren osagarria litzateke.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiaren ebaluazio sistema, ebaluazio jarraia da. Nota modu honetan lortuko da:

- Klase praktikoetan aurkeztutako ebidentziak eta klase magistraletan burututako ariketak, kasu edota problemen ebazpenak, banaka edo taldeka, %30.

- Banakako azken proba, %70. Idatzizko proba bat izango da non galdera teorikoei erantzungo den eta irakasgaiko eduki teoriko-praktikoekin erlazionatutako ariketak ebatziko diren.



Azken kalifikazioa, ebaluazio jarraiko kalifikazioaren eta banakako azken probaren kalifikazioaren batezbesteko ponderatua izango da. Batezbesteko hau egiteko, banakako idatzizko azken proban 10 puntuko kalifikaziotik gutxienez 4 puntu izatea ezinbestekoa da. Bestela, esleituko den kalifikazioa, banakako idatzizko azken proban lortutakoa izango da, ebaluazio jarraiako kalifikazioarekin batezbestekoa egin gabe.



Irakasgaiaren irakasleek ebaluazio-sistema aldatzeko eskubidea izango dute baldin horretarako arrazoirik egongo balitz.



Irakasgai honetako proba eta azterketetan kalkulagailua erabil daiteke, eta, beharrezkoa denean, UPV/EHUko informatika-aretoetako ordenagailuak. Ezin daitezke telefono edo Tablet bezalako gailu elektronikorik erabili, ezta kalkulagailu bezala ere. Salbuespen gisa arau hau lasaitu ahal izango da azterketa zehatzetan, aldez aurretik abisatuko delarik.



Irakasgai honetako ikasleak, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan, jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloari lotuta daude akademikoaren eta ebaluazio-probetako praktika lizun edo iruzurrezkoen aurkako prebentzioaren gainean eta UPV/EHU-ako lan akademikoetan. (https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf/9305b6c7-919a-97d4-aa66-8564fb728502).



UPV/EHU-aren Graduko titulu Ofizialetako ikasleen Ebaluazio-Erregulatzaile Araudiko II kapituluko 8 artikuluan adierazitakoaren arabera, azkeneko ebaluazio-sistemaren bitartez ebaluatu nahi duten ikasleek, taldearen arduraduna den irakasleari idatziz eskatu beharko dio, lehen 9 klase-asteak. Ebaluazio jarraiari uko egiteko zentruko web orrialdean aurkitu daitekeen eskaera-orria bete beharko du eta ikasgelan irakasleari eman, behar bezala sinatuta. Talde bakoitzaren arduraduna den irakasleak, ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleen zerrenda eGela plataforman argitaratuko du 3 egunetako epean.



Ohiko deialdian ebaluazio jarraiari uko egiteko eskatu duten ikasleen ebaluazioa, idatzizko banakako proba izango da (kalifikazioaren %100), non irakasgaiaren ikasketa emaitza guztiak baloratuko diren. Proba hau, azterketen egutegi ofizialean ezarritako datan izango da ikastegiko informatika-ordenagailu gelan.



UPV/EHU-aren Graduko titulu Ofizialetako ikasleen Ebaluazio-Erregulatzaile Araudiko II kapituluko 12 artikuluan adierazitakoaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azterketen egutegi ofizialean ezarritako datan izango den banakako idatzizko azken probara ez aurkeztea, ebaluazio emaitzaren %70a izango litzateke ebaluazio-sistema jarraian eta %100a azkeneko ebaluazio-sisteman. Aktetan EZ AURKEZTUA agertuko da.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdiko ebaluazioa banakako proba bat izango da (kalifikazioaren %100a izango da) non irakasgaiaren ikasketa emaitza guztiak baloratuko diren.



Irakasgaiaren irakasleek ebaluazio-sistema aldatzeko eskubidea izango dute baldin horretarako arrazoirik egongo balitz.



Ez ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da banakako probara ez aurkeztea. Aktetan EZ AURKEZTUA agertuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforma.
GRETL programa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gomendatutako bibliografia banatzen da hiru ataletan, oinarrizko bibliografian, sakontzeko eta ariketetako bibliografian. Bibliografian sartutako titulu guztiek ikastaroaren edukien guztizkoa bete ez arren, oinarrizko bibliografian aurkeztutako guztien multzoa materia prestatzeko nahikoa da.



Oinarrizko erreferentzia bibliografikoa



1. Stock, James H. eta Mark Watson (2011). Introducción a la Econometría, 3ª ed., Madrid, Pearson



2. Wooldridge, Jeffrey M. (2006). Introducción a la econometría: Un enfoque moderno, 2ª ed., Madrid,Thomson-Paraninfo.





Online materiala



1. Esteban, M.Victoria, Paz Moral, Susan Orbe, Marta Régulez, Ainhoa Zárraga eta Marian Zubia (2009). Oinarrizko Ekonometria Gretl erabiliz. Sarriko-On 09/09. Facultad Ciencias Económicas y Empresariales. UPV-EHU.



2. Fernández, Javier eta González, Pilar (2009). Introducción a la Econometría, EHU OpenCourseWare, Creative Commons, (hyperlink: ocw.ehu.es, [2009/03][Cas]).



3. González, Pilar eta Orbe, Susan (2013). Ekonometriaren ikasketarako Praktikak. Servicio Editorial d del la UPV/EHU.

4. Orbe, Susan eta González, Pilar (2014). Ekonometria aplikatua Gretl erabiliz , EHU OpenCourseWare, Creative Commons, (hyperlink: ocw.ehu.es, [2014/01][Eus]).

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Fernández, Ana, González, Pilar, Regúlez, Marta, Moral, Paz, Esteban, M. Victoria (2005). Ejercicios de Econometría, 2ª ed., McGraw-Hill.

2. González, Pilar, Orbe, Susan, Goitisolo, Beatriz e Inmculada Gallastegui (2008). Clases prácticas. Introducción a la Econometría. Licenciatura de Economía.

3. Gujarati, Damodar (2003). Basic Econometrics, 4ª ed., Madrid, McGraw-Hill.

4. Hill, R. Carter, Griffiths, William E. y George G. Judge (2003). Undergraduate Econometrics, 4ª ed., McGraw-Hill.

5. Hill, R. Carter, Griffiths, William E. y Guay C. Lim (2003). Principles of Econometrics, 4ª ed., Danvers, Wiley.

6. Ramanathan, Ramu, (2002). Introductory Econometrics with Applications, 5ªed., Ohio, SouthWestern.

Aldizkariak

Ekonomia aldizkariak (ingelesez)

1. Econometric Reviews
2. Empirical Economics Journal
3. International Journal of Forecasting
4. Journal of Applied Econometrics
5. Journal of Business and Economic Statistics
6. Journal of Econometrics
7. Journal of Economic Dynamics and Control
8. Journal of Forecasting
9. Oxford Bulletin of Economics and Statistics
10. Review of Economics and Statistics
11. Review of Economic Studies

eta bilatu gehiago hemen: UPV/EHU library--online journals.

Ekonometria aldizkariak (gaztelaniaz)

1. http://www.revecap.com. Revista de Economía Aplicada
2. http://www.revistaestudiosregionales.com. Revista de Estudios Regionales
3. http://www.funep.es/invecon/sp/sie.asp. Investigaciones Económicas
4. http://www1.euskadi.net/ekonomiaz. Ekonomiaz

Web helbideak

Instituzioak:

1) http://www.eustat.es. EUSTAT
2) http://www.ine.es. INE
3) http://www.bde.es. Bank of Spain.
4) http://ec.europa.eu/eurostat. EUROSTAT
5) http://www.oecd.org OECD
6) http://www.imf.org. International Monetary Fund.
7) http://www.worldbank.org. World Bank.
8) http://www.bolsamadrid.es Madrid Stock Market

Datu-baseak:

1) http://www.nber.org/data_index.html
2) http://www.estadief.minhac.es/
3) http://fisher.osu.edu/fin/osudown.htm
4) http://econ.queensu.ca/jae/
5) http://www.psidonline.isr.umich.edu/data/
6) http://www.census.gov/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ESTEBAN GONZALEZ, MARIA VICTORIA
  • FERNANDEZ SAINZ, ANA ISABEL
  • GARCIA ENRIQUEZ, JAVIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

08:30-10:00 (4)

29-29

08:30-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-18

08:30-10:00 (1)

20-21

08:30-10:00 (2)

25-25

08:30-10:00 (3)

27-27

08:30-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

08:30-10:00 (1)

22-22

08:30-10:00 (2)

24-24

08:30-10:00 (3)

26-26

08:30-10:00 (4)

28-28

08:30-10:00 (5)

30-30

08:30-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (6)

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

08:30-10:00 (4)

29-29

08:30-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-18

08:30-10:00 (1)

20-21

08:30-10:00 (2)

25-25

08:30-10:00 (3)

27-27

08:30-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)

02 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

08:30-10:00 (1)

22-22

08:30-10:00 (2)

24-24

08:30-10:00 (3)

26-26

08:30-10:00 (4)

28-28

08:30-10:00 (5)

30-30

08:30-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)
  • 0.3 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (6)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

12:30-14:00 (4)

29-29

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-18

12:30-14:00 (1)

20-21

12:30-14:00 (2)

25-25

12:30-14:00 (3)

27-27

12:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:00 (1)

22-22

12:30-14:00 (2)

24-24

12:30-14:00 (3)

26-26

12:30-14:00 (4)

28-28

12:30-14:00 (5)

30-30

12:30-14:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (6)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

23-23

12:30-14:00 (4)

29-29

12:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-18

12:30-14:00 (1)

20-21

12:30-14:00 (2)

25-25

12:30-14:00 (3)

27-27

12:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:30-14:00 (1)

22-22

12:30-14:00 (2)

24-24

12:30-14:00 (3)

26-26

12:30-14:00 (4)

28-28

12:30-14:00 (5)

30-30

12:30-14:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (5)
  • B0.2 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (6)