Meatzaritza eta Energia Ingeniaritzak baliabide geologikoekin eta itsas eta lurreko baliabideekin lan egiten du, baliabide energetikoak eta transformazio produktuak lortzeko industriarentzat. Ikatza, gasa, petrolio edo ordezko energiak eta materialen azterketa eta tratamendua dira titulazio honen ardura nagusiak.
Gainera, Meatzaritza eta Energia Ingeniaritzako profesionalek tunelen, metro sareen, abiadura handiko tren azpiegituren... eraikuntzan esku hartzen dute, obra zibilean eta meatzaritzan lehergaiak erabiltzeko baimena duten bakarrak direlako bai kanpoko zein barruko leherketetan.
Espezializatzeko aukera izango duzu, bi aipamen hauetako bat aukeratuta: Meatzaritza, lurpeko zein kanpoko meatzaritza ustiapenak proiektatzen, planifikatzen eta kudeatzen eta leherketak diseinatu eta exekutatzen erakutsiko dizuna; eta Energia, aztergaitzat duena baliabide energetikoen prospekzioa, ustiapena, biltegiratzea, banaketa eta aprobetxamendua, eta lehergailuen fabrikazioa eta erabilera.
Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Meatzeetako Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
Eskainitako plazak
Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe

Irteera profesionalak
Hainbat arlotan lan egin ahal izango duzu:
- Meatze ustiapenak: geologia-meatzaritza arloko ikerketa, lehengaien erauzketa eta mineralurgia, makineria eta mantenimendua, lurrazpiko urak.
- Lurrazpiko eraikuntza eta lanak.
- Energia: baliabide energetikoen aprobetxamendua eta eraldaketa, ordezko energiak barne, energia elektrikoa eta termikoa sortzea eta banatzea, eta auditoria energetikoak.
- Lehergaiak: fabrikazioa, zulaketa eta leherketak.
- Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza eta aholkularitza, aholkularitza eta lanbide librea eta laneko arriskuen prebentzioa eta segurtasuna.
- Irakaskuntzan eta ikerketan aritzeko aukera izango duzu.