Motor Termikoak26054
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear, 2018/19tik aurrera)
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Kodea
- 26054
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Energia termikoa, energia elektriko zein mekanikoa bihurtzeko erabiltzen diren era eta teknologia aztertuko dira, hauen funtzionamendua ulertu eta zehazteko kalkuluak eginik.
Lehenengo atal batean, energi-plantetan agertzen diren ziklo termodinamikoak eta haien gainean etekina handitzeko egiten diren hobekuntzak aztertuko dira.
Bigarren atal batean, aldizkako motoreen jarduera termodinamikoa aztertuko da, eta hauen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren ikusiko da.
Irakasgai hau graduan ikusitako irakasgaiekin (Erregaien teknologia I eta II, Instalazio elektrikoak, energia elektrikoa eta Ingeniaritza nuklearra eta babes erradiologikoa) loturik dago.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
ZEHARKAKO GAITASUNAK
*MEC1- Ikasleek, espezialitate moduluan irakatsitako ikasgaien ezagutza eta ulermena dutela froga dezatela, aldez aurretik duten ezagutzan oinarritua.
*MEC2- Modu arrazoituan espezialitateko arazo zehatzak modu arrazoituan ebatzi, oinarrizko moduluan eta modulu amankomunean ikasitako ezagutzak integratuz.
*MEC3- Arrazoitutako emaitzak planteatzeko datu garrantzitsuak bildu eta interpretatu, alderdi tekniko, zientifiko, juridiko eta ekonomikoak kontuan hartuta.
*MEC5- Arlo ezberdinetako ezagutzak integratu, eremu tekniko zehatzetan, autonomiaz, emaitza egokiak planteatzeko (Legediaren erabilera, araudia, softwarea, bibliografia konplexuaren erabilera).
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
*G1: Ikasleak frogatu behar du, ezagutu eta ulertu egiten dituela termodinamikaren ikusitako kontzeptuen aplikazioa motor termikoetan; eta ingeniaritza termikoaren kontzeptu eta egoera desberdinetan erabiltzeko gai dela.
*G2: Ikasleria gai izan behar da, motor termikoei lotutako problemak ebazteko, bai numerikoki, bai analitikoki, egoera desberdinak ebaluatzeko eta erabaki arrazoituak hartzeko.
*G3: Ikasleriak energia aurreztearen aldeko portaera izan behar du eta aztertutako sistema, irizpide ekonomiko eta ingurugirokoak erabiliz, eraginkorra den ala ez definitzeko gai izan behar da.
*G4: Ikasleriak laborategiko praktikekin erlazionaturiko lanak egin behar ditu: neurketak egin, emaitzak frogatu eta kalitatezko printzipioak erabiliz txostenak egiteko gai izan behar da.
*G5: Ikasleriak Termograf software bitartez inplementatzen den programazioa ulertzeko gai izan behar da, agertzen diren erroreak ulertzeko eta zuzentzeko gai izanik.
*G6: Ikasleria, motor termikoekin erlazionatuta dagoen gai batekiko informazioa bilatzeko eta ulertzeko gai izan behar da, eta gero, ikasiriko informazio hori ahoz transmititzeko gai izan behar da.
*G7: Ikasleria talde lanerako gaitasuna landu behar du, ingeniaritza termikoaren ataza desberdinei aurre egiteko gai izateko.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Irakasgai honetan 12 gai ikusiko dira. Gai hauek hurrengo sei ataletan sailkatu daitezke:
1 ATALA. LURRUN ZIKLOAK.
2 ATALA. GAS ZIKLOAK
3 ATALA. ZIKLO KONBINATUAK
4 ATALA. BARNE ERREKUNTZAKO ALDIZKAKO MOTORRAK
5 ATALA. KOGENERAZIOA
6 ATALA. TURBOMAKINAK
Kurtsoan zehar ikusiko diren gaiak honakoak izango dira:
0. GAIA. TERMODINAMIKA. BERRIKUSKETA
1. GAIA. LURRUNEZKO POTENTZIA SISTEMAK. SARRERA
2. GAIA. LURRUNEZKO POTENTZIA SISTEMAK. RANKINE ZIKLOA
3. GAIA. LURRUNEZKO POTENTZIA SISTEMAK. ZIKLOA HOBETZEKO AUKERAK
4. GAIA. GAS ZIKLOAK. BRAYTON ZIKLOA
5. GAIA. GAS ZIKLOAK. ZIKLOA HOBETZEKO AUKERAK
6. GAIA. ZIKLO KONBINATUAK
7. GAIA. BARNE ERREKUNTZAKO ALDIZKAKO MOTORRAK. SARRERA
8. GAIA. BARNE ERREKUNTZAKO ALDIZKAKO MOTORRAK. OINARRIZKO PARAMETROAK
9. GAIA. BARNE ERREKUNTZAKO ALDIZKAKO MOTORRAK. LAN ZIKLOAK
10. GAIA. KANPO ERREKUNTZAKO ALDIZKAKO MOTORRAK
11. GAIA. KOGENERAZIOA
12. GAIA. TURBOMAKINAK
MetodologiaToggle Navigation
Astero, Eskola Magistraletan Power Point aurkezpen bat egingo da. Eskola horretan gai bakoitzaren eduki teorikoa azaltzen da, gai horri buruzko galdera ezberdinak planteatuz. Eduki teorikoa barneratzeko, gelako praktiketan 2 edo 3 ariketa ebazten dira. Ariketak, irakasleak ebatzi dezake, edo ikasle bat edo lan-taldea eginez ere ebatzi daitezke.
GO (ordenagailuko praktikak): 2,5h-ko iraupena duten 4 praktika burutuko dira. Ikasle bakoitzak irakasleak proposatutako ariketa ebatzi beharko du. Ariketa hau puntuagarria izango da.
GL (laborategiko praktikak): 2,5h-ko iraupena duten 2 praktika burutuko dira.Ikasleek praktyika bakoitzean taldeka txosten bat burutu beharko dute.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
1-IDATZIZKO AZTERKETA
Nota finalaren %60 balio du. Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da idatzizko azterketan %40eko minimoa lortzea. Idatzizko azterketako nota jarriko da aktetan minimo hori lortzen ez duenari.
2-LABORATEGIKO ETA ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK(*)
Lau ordenagailuko praktikak eta bi laborategiko praktikak egindo dira. Praktika hauen ebaluaketa nota finalaren %15 izango da.
3-TALDEKO LANAK ETA KLASEKO ARIKETAK
Ebaluatuko diren bi ariketa egingo dira lauhilekoan zehar. Bakoitzaren ebaluazioa nota finalaren %5 izango da. Halaber, ikasleek irakasgaiarekin erlazionatutako talde lan bat egin eta aurkeztu beharko dute. Talde lanaren ebaluazioa irakasgaiaren nota finalaren %15 izango da.
NOTA: Idatzizko azterketa (%60) + Ordenagailu eta laborategiko praktikak (%15) + Ariketak eta lanak (%25)
(*)Oporrak direla medio, praktikaren bat ezin bada egin, ez da praktika errekuperatuko. Nota finaleko proportzioak mantentzeko, egindako praktiken balioak doituko dira.
(**) Dagokion deialdian, ikaslea idatzizko azterketara aurkezten denean, deialdira aurkeztu dela ulertuko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez-ohiko deialdian, idatzizko azterketa egingo da soilik. Irakasgaiaren nota finala kalkulatzeko, azterketa honetan lortutako nota, eta kurtsoan zehar ordenagailu eta laborategiko praktiketan lortutakoak batuko dira, ohiko deialdiaren baldintzak eta irizpideak jarraituz. Ordenagailu eta laborategiko praktikak, beraz, ohiko eta ez-ohiko deialdietarako gordetuko dira, baina ez dira hurrengo kurtsorako mantenduko.
Ikasleren batek etengabeko ebaluazioari dagokion partea ez ohizko deialdian errepikatu nahi balu, irakasgaiaren koordinatzailearekin kontaktuan jarri beharko da gutxienez idatzizko proba baino hilabete bat lehenago. Kasu horretan ebaluazio jarraiaren parterako laborategiko praktikan proba bat eta hausaz aukeraturiko ordenagailuko proba bat egin beharko dira (azkeneko notaren %15). Halaber, talde-lanei lotutako gai bati buruzko txoten bat prestatu beharko du, eta ahozko aurkezpen batean aurkeztu beharko du (azkeneko notaren %15).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Kurtsoan zehar e-Gelan igoko diren materialak (Power points, ariketak, enuntziatuak, txostenak...)
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
* Fundamentos de Termodinámica Técnica, Moran, M.J., Shapiro, H.N., Editorial Reverte 2004.
Gehiago sakontzeko bibliografia
* Procesos y Tecnología de Máquinas y Motores Térmicos. J. Arrègle, J.A. Brotch
* Ciclos termodinámicos de Potencia y Refrigeración. Haywood, R.H.
* Cogeneración, Aspectos Termodinámicos, tecnológicos y económicos. J.M. Sala Lizarraga
* Motores de combustión interna alternativos. F. Payri, J.M. Desantes
Web helbideak
IkasTherm - Active Learning in Thermal Engineering:
https://www.youtube.com/channel/UCuOfeUucgjh5t2nQi3zZf5Q