XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27780

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear, 2018/19tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27780
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GrAL jatorrizko ariketa bat da, banaka egin beharrekoa eta honetarako izendatutako unibertsitate epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatuko dena; hots, Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako teknologia espezifikoen eremuan kokatutako proiektua da, non integratu eta garatuko baitira graduaren irakaskuntza aldian jasotako hezkuntza edukiak eta hartutako gaitasun, trebetasun eta irakaspenak(M05CM01)



Gradu amaierako lana titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, legeari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko jarraibideekin bat etorrita gogoeta egin eta iritzia azal dezan.

Gaiari dagokionez, Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzari dagokion graduatuaren jardute arloen barrukoa izango da.



Zeharkako gaitasunak:

MEC1.- Ikasleek frogatzea espezialitateko moduluan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2.- Beren espezialitateko problema espezifikoak ebaztea, modu arrazoituan, eta oinarrizko moduluan nahiz adarreko modulu komunean eskuratutako ezagutzak erabiliz.

MEC3.- Datu pertinenteak jaso eta interpretatzea irtenbide arrazoituak planteatzeko, alde tekniko-zientifikoak, legalak eta ekonomikoak kontuan hartuta.

MEC4.- (idatzia) Iritziak eta irakasgaien gaineko gai espezifikoak ziurtasunez, erraztasunez eta modu egituratuan azaltzea idatziz.

MEC4.- (ahozkoa) Irakasgaien gaineko iritziak eta gai espezifikoak ziurtasunez, erraztasunez eta modu egituratuan azaltzea ahoz.

MEC5.- Arlo desberdinetako ezagutzak bateratzea eremu tekniko jakinetan irtenbideak planteatzeko autonomiaz (arautegiak, erreglamentazioa, softwarea, bibliografia konplexuak erabiltzea).





* Informazio osoa eskuratzeko Zentroaren web orrian, ARAUDIA atalean argitaratutako GrAL ARAUAK kontsultatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ENERGIAREN ADARREKO LAN MOTA BAKOITZEKO JARDUTE ARLOAK

A) PROIEKTUA

1.- Prozesatze plantak, biltegiratzeko sistemak eta energi baliabideen banaketa diseinatu, erabili eta mantentzea.

2.- Hondakin solido, likido edo gaseosoen tratamendurako planten diseinua eta ingurumenekiko teknologien ezarpena.

3.- Lehergaiak fabrikatu, biltegiratu eta erabiltzeko instalazioen diseinua.

4.- Ur bide eta harpenen diseinua.

5.- Energia sortzeko planten diseinu, ustiapen eta mantentzea, baliabide berriztagarri eta ez berriztagarriak erabilita.

6.- Energia elektrikoaren garraio eta banaketarako instalazioen diseinu, plangintza eta mantentzea.

7.- Sektore energetikoaren planta kimikoen diseinu, ustiapen eta mantentzea.

8.- Erregaiak banatu eta saltzeko instalazioak.

9.- Klimatizazio eta berokuntzarako instalazioak.

10.- Eta titulazioari berez dagozkion eskumen eta gaitasunei loturikoak.

B) AZTERKETA TEKNIKOA

1.- Meatze, energi eta kimika instalazioen ereduak.

2.- Ingurumen-inpaktu eta zuzenketa azterlanak.

3.- Eraginkortasun energetikoari buruzko azterketak.

4.- Energi, ingurumen eta bestelako auditoretzak eta aholkularitzak.

5.- Energi baliabideei buruzko azterketak: bideragarritasuna, errentagarritasuna eta sostengarritasuna.

6.- Energi eta ingurumen teknologiei buruzko azterketak.

7.- Laneko arriskuen prebentzioa.

8.- Espezialitatearen esparruko prozesu eta produktuen kalitatearen gestioa.

9.- Eta titulazioari berez dagozkion eskumen eta gaitasunei loturikoak.

C) AZTERKETA TEORIKOAK ETA/EDO ESPERIMENTALAK

Mota honetan ez da jardute esparrurik zehaztuko, baina titulazioari loturiko jakintza arloen ingurukoak behar dute izan.

MEATZEEN ADARREKO LAN MOTA BAKOITZEKO JARDUTE ARLOAK

A) PROIEKTUA

1.- Lurpeko eta aire zabaleko meatze-ustiategien diseinu, plangintza eta mantentzea.

2.- Meatzaritzako zein obra zibileko leherketen diseinua eta plangintza. Lehergaien erabilera.

3.- Lurrei eusteko eta lurrak finkatzeko proiektuak, lurzoru-saiakuntzak eta karakterizazioa, lur-mugimenduak.

4.- Ur bide eta harpenen diseinua.

5.- Lurpeko lanen diseinu eta plangintza.

6.- Natur guneak leheneratzeko eta zuzentzeko proiektuak.

7.- Materialak fabrikatzeko instalazio eta planten diseinu, plangintza eta mantentzea.

8.- Lehergaiak fabrikatu, biltegiratu eta erabiltzeko instalazioen diseinua.

9.- Arroka eta mineralak tratatzeko planten diseinu, plangintza eta mantentzea.

10.- Eta titulazioari berez dagozkion eskumen eta gaitasunei loturikoak.

B) AZTERKETA TEKNIKOA

1.- Meategi eta meatze instalazioen ereduak: bideragarritasuna, errentagarritasuna eta sostengarritasuna.

2.- Azterketa geoteknikoak eta geomeatzetakoak.

3.- Ingurumen-inpaktu eta zuzenketa azterlanak.

4.- Ingurumen auditoretzak eta aholkularitzak.

5.- Ingurumen teknologiei buruzko azterketak.

6.- Laneko arriskuen prebentzioa.

7.- Espezialitatearen esparruko prozesu eta produktuen kalitatearen gestioa.

8.- Azterketa topografiko eta kartografikoak.

9.- Fabrikazio eta materialen aplikazioetarako teknologiak.

10.- Eta titulazioari berez dagozkion eskumen eta gaitasunei loturikoak.

C) AZTERKETA TEORIKOAK ETA/EDO ESPERIMENTALAK

Mota honetan ez da jardute esparrurik zehaztuko, baina titulazioari loturiko jakintza arloen ingurukoak behar dute izan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek, defentsa egin baino hamabost lanegun lehenago, aurkeztuko dute GrAL ikastegiko idazkaritzan, paperezko formatuan eta 4 kopia euskarri informatikoan (CD). GrALi buruzko agiri inprimatuak aurkezteko, GrALi buruzko arautegian jasotakoari jarraitu beharko zaio



Ikaslearen aurkezpena bukatutakoan eta zuzendariaren txostena ikusitakoan, epaimahaiak ikasleari eman beharreko kalifikazioa eztabaidatuko du, gehienez 15 minutuz, hurrengo irizpideen arabera:



A) Balioespenaren % 75a idatzitako lanari egokituko zaio, portzentaje desberdinaz erabakiko dute epaimahaiko kideek:

(40%) TUTOREA (30%) MAHAIBURUA (30%) OHAR KIDEA

Zeharkako gaitasunak: MEC1, MEC2, MEC3, MEC4 (idatzizkoa) eta MEC5



B) Gainerako % 25a azalpen eta defentsaren balioespenari dagokio, portzentaje berdinaz erabakiko dute epaimahaiko kideek:

(33%) TUTOREA (33%) MAHAIBURUA (33%) OHAR KIDEA

Zeharkako gaitasuna: MEC4 (ahozkoa)



Informazio osoa eskuratzeko, ikus ARAU eta GrALren ERANSKINAK Zentroaren web orrian argitaratutako ARAUDIAK atalean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ikasle bakoitzak, bere lanaren arabera behar dituen aldizkari, gidaliburu, arau eta Interneteko helbide guztiak.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasle bakoitzak, bere lanaren arabera behar dituen aldizkari, gidaliburu, arau eta Interneteko helbide guztiak.

Aldizkariak

Ikasle bakoitzak, bere lanaren arabera behar dituen aldizkari, gidaliburu, arau eta Interneteko helbide guztiak.

Web helbideak

http://www.meatze-herri-lan-ingeniaritza.ehu.es/p221-content/es/contenidos/informacion/tecnica_minera_alumnado/eu_miobteal/tecnica_minera_alumnado_evalcomp.html