XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN AGURTZANE ORTIZ JAUREGUI

Ezagutza arloa
Psikiatria
Saila
Neurozientziak
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
mirenagurtzane.ortiz@ehu.eus

Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatua 1989an eta Neurozientzietan Doktorea 1998an. Espezialista Psikiatrian 2003an. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientziak-Psikiatriako Irakaslea 1993tik eta Psikiatria Arloko Koordinatzailea eta Neurozientziak Saileko Kontseilu kide 2017tik. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Dekanorde 2004tik. Unibertsitateko Batzorde desberdinetako kide: Euskara Batzordea (2004-2013), Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordea (2013-2019), Unibertsitateko Klaustrokide hautetsia (2011-2015), UPV/EHUko Kalitate Katedrako kide (2003-2011), besteak beste.



Zainketa Aringarrietan Arreta Osoko Master Propioaren Zuzendari Akademikoa 2011tik.



Bikaintasun diploma 2012an Irakasleen Irakaskuntza Jardueraren Docentiaz Ebaluazio Programan.



Hainbat lan zientifiko, liburu eta liburuen kapitulu, eta kongresuetarako ekarpenen egilekide, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ikerketa talde eta proiektu desberdinetan parte hartu izan dut. Nire ikerketa lerroak batez ere dira: Gaixotzearen Alde Psikosozialak, Osasun Mentala, Kronizitatea, Zahartzaroa, Irakaskuntzaren Ikerketa.



Bizkaiko Sendagileen Elkarteko Deontologia Batzordeko kide (2005-2018). Bilboko Mediku Zientzien Akademiako Gobernu Batzordekide 2015etik.