XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2020
Gelako p.2035
Ordenagailuko p.2035

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

OHARRA: IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira osasun-arloko jardunean. Izan ere, osasunaren profesionalek, eta haien artean medikuek, askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete beren ohiko zereginetan: pazienteekin, familiekin, gizartearekin eta beste aditu batzuekin komunikatu behar izaten dute. Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Medikuntza Graduko ikasketa-planean zehaztutako hainbat gaitasunetan:



- Modu eraginkorrean eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, pazienteekin, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin.



- Informazio kliniko eta biomedikoko iturriak ezagutzea, kritikoki balioztatzea eta erabiltzea, informazio zientifiko eta sanitarioa lortu, antolatu, interpretatu eta komunikatzeari begira.



- Arretaz entzutea, gaixoak pairatzen dituen arazoei buruzko informazioa lortu eta sintetizatzea, eta lortutako informazio hori egokiro ulertzea.



- Pertsona arteko komunikazio egokia ezartzea, pazienteei, senideei, komunikabideei eta bestelako profesionalei efizientziaz eta enpatiaz zuzentzeari begira.



- Pazienteei buruzko informazioa duten erregistroak mantentzea eta erabiltzea ondorengo analisietarako, beti ere datuen konfidentzialtasuna gordeta.



- Informazio esangarri guztia biltzen duten historia klinikoak lortu eta garatu.



Graduko gaitasun horiek lantzeko ardura hainbat irakasgaitan ikus daiteke Medikuntzako graduan, baina bereziki lantzen dira euskaraz Euskaren Arauak eta Erabilerak (EAE) eta Komunikazioa Euskaraz (KE) irakasgaietan. KE irakasgaian etorkizuneko medikuek alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak eta espezializazio maila desberdinetakoak: eskabideak, gutunak, artikulu zientifikoak, poster zientifikoak, kongresuetako ahozko komunikazioak eta behar dituzten ikusteko euskarriak, osasun-kanpainetarako diptikoak, dibulgazio artikuluak eta hitzaldiak.



Euskaren Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaia KE irakasgaiaren oinarri da: euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzea lortu nahi da, ahoz zein idatziz. Espero da etorkizuneko espezialistek estandarizazio-arauak ondo

ezagutzea, eta hizkuntza-baliabide egokiak hautatzen jakitea komunikazio-egoeraren arabera. Kontuan hartu behar dugu, euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza bat dela. Azken urteotan esparru asko irabazi ditu euskarak arlo guztietan, baina oraindik erronka handiak ditu aurrez aurre. Testuinguru honetan goi-mailako tituludunak gainerako hiztunen erreferente dira; beraz, zeregin eta erantzukizun berezia dute euskararen zabalkunde eta modernizazioari begira eta osasun arloari dagokionez, erregistro horien garapenean ere parte hartu behar dute profesionalek. Goi-mailako tituludunak izaki, erantzukizun berezia dute hizkuntza-komunitatearen aurrean. Haien ekoizpenak hizkuntzaren estandar zainduaren araberakoak izango dira: euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz.



Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) 2. mailan eskaintzen da eta HAUTAZKOAK deritzon moduluan kokatuta dago, eta berariazko lotura du modulu horretan definitutako gaitasun batekin:



- Euskarak Osasun Zientzietan duen rola ezagutzea. Hizkuntza-kontsultak egiteko tresnak eta baliabideak ezagutzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak) eremu akademikoko edo lan-esparruko komunikazio-egoeretan sortzen diren beharrei erantzuteko.



Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia ere. Hartara, berariaz zehaztuta daude gaitasun horiek Medikuntzako ikasketa-planean lan horri eskainitako atalean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan. (% 10)



2.Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoa sintetizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan. (% 80)



3.Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziko Interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan. (% 10)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA:



1. Hizkuntza komunikazio-prozesuan

1.1. Hizkuntza-sistema

1.2. Erabilera

1.3. Alderdi soziolinguistikoa eta psikolinguistikoa

1.4. Estandarizazioa

2. Testuak komunikazio-prozesuan

2.1. Testua, komunikazio-unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

2.2. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

2.3. Testuen kalitatea eta berrikustapen prozesua

3. Euskara estandarraren arauak

3.1 Euskaltzaindiaren arauak

3.2. Estandarraren estilo zaindu orokorra

3.3. Esparruen araberako estilo-aukerak

4. Kontsulta-baliabideak



EGITARAU PRAKTIKOA:

Irakasgaiaren alderdi praktikoa bi proiektu praktikoren inguruan antolatuta dago eta 6 praktika egin beharko dira, hiruna praktika proiektu bakoitzeko. Praktikak idatzizko eta ahozko zereginak egitea eskatuko dute, prozedura batzuen arabera eta aurretik landutako oinarri teorikoa aintzat hartuta.

MetodologiaToggle Navigation

Modalitateari dagokionez irakasgaia erdipresentziala da. Ikasgelaz kanpoko saio ezpresentzialetan ikasleak saio presentzialetako praktikak egiteko beharrezko kontzeptuak eta alderdi teorikoak landuko ditu. Saio presentzialetan, ikasleen zalantzak argitzeaz gain ebaluaziorako beharrezkoak diren praktikak eta ariketak egingo dira. E-gela plataforma erabiliko da irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasle komunikazioa, autoebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko, baita saio ez-presentzialetako jardueren instrukzioak emateko eta lanak irakasleari helarazteko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Portfolio (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira. UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Lau jarduera mota hartuko dira kontuan:



- Praktiketako bi txostenak (% 40)

- Ahozko aurkezpenak (% 20)

- Irakasleari aurrez aurreko saioetan eta saio ez-presentzialetan helaraziko zaizkion ariketa indibidualak (% 20)

- Bukaerako testa (% 20)





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO DEIALDIAN irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da.

Azterketa ORDENAGAILU-GELAN egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. AHOZKOA ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Alorreko gai bat azaldu beharko dute era didaktikoan. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte azterketa egiten duten ikasleek.



Hona hemen proba desberdinen balioa:

1. Testa (% 20)

2. Itzulpena (% 20)

3. Idazlana (% 30)

4. Ahozko aurkezpena (%30)





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999). Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

BASURTO, M. eta CRESPO, S. (2007). Araugintza-ikastaroa. Nafarroako Gobernua.

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona.

EUSKALTZAINDIA (1993). Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo.

ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2002). Zientzia eta teknikarako Euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide UEU.

ODRIOZOLA, J.C. eta ZABALA, I. (1992). Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen-Zerbitzua.

ZUBIMENDI, R. eta ESNAL, P. (1993). Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BATZUEN ARTEAN (2008). XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak. Euskara, XXI. mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa. Eusko Jaurlaritza.
CALSAMIGLIA, H. & A. TUSÓN (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
Euskararen Aholku Batzordea (1998). Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza. Euskararen Aholku Batzordea (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza.
Euskararen Aholku Batzordea (2008). Euskara hedabideetan. Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritza, 2008. Euskararen IV Inkesta Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza.
EZEIZA, J., LEKUONA, M. eta ALTUNA, E. (1995). Esalditik testura (euskaraz trebatzen). GAIAK. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Donostia.
GARZIA, J. (1997). Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, J. (2008). Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania
HAEE/IVAP (1994). Hizkera argiaren bidetik, Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
KALTZAKORTA, M. (2007). Prosa komunikagarriago egiten zenbait proposamen (I). UEU.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.
OIHARTZABAL, B. (1996). "Euskara batua eta euskalkiak". Aitzolen Mendeurrena eta II. Jagon Jardunaldiak. Euskera 41: 511-515.
SALABURU, P., 2002. Euskararen etxea. Alberdania.
SARASOLA, I. (1997). Euskara batuaren ajeak, Alberdania.
ZABALA, I. eta J.C.ODRIOZOLA (1992). Idazkera teknikoa. 1-Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZABALA, I.(1998). "Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan" Ekaia 12.
ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

Biogaia. (Biological English ¿Cómo lo digo en español? Eta euskaraz?) Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren aldizkaria.
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Cuadernos de la Fundación Dr. Antonio Esteve
http://www.esteve.org/publicaciones/cuadernos/

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Osatuberri. Osakidetzaren aldizkaria
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html

Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.org/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
http://www.medicinenet.com/medterms-medical-dictionary/article.htm
http://www.euskalnatura.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala