XSLaren edukia

Estatistika I27511

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27511

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Estatistika I irakasgaiaren helburua da ikasleari datu garrantzitsuenak analizatzeko teknika deskriptiboak ematea, informazioa identifikatu eta bilatzeko, eta ikasleak metodo deskriptibo egokiak erabiltzea bildutako datuen arabera, analisia egiteko eta ikerketa aplikaturako tresna izan dadin, negozioen kudeaketaren arloko erabakiak errazago hartzeko.



Irakasgaiak izaera nagusiki praktiko eta instrumentala izango du. Hori dela eta, funtsezkoa da titulazioko beste irakasgai batzuekin lotuta egotea, halako moduz non eduki estatistikoak negozioen esparruan aplikatuko baitira. Ikasketa planean duen kokapenak helburu hori errazten du, titulazioko lehenengo mailako bigarren lauhilekoan irakasten baita.



Irakasgaiaren jarraipen egokiak eskatzen du aldez aurretik matematikaren arloko oinarrizko ezagutzak izatea. Hori dela eta gomendatzen da aprobetxamenduz jarraitzea Tresna-erreminten moduluko Matematika I eta Matematika II irakasgaiak.



Halaber, irakasgaiaren izaera praktiko argia dela eta, beharrezkoa da tresna informatikoak erabiltzea. Horrenbestez, gomendatzen da ikasleak modulu bereko Kudeaketarako Informatika irakasgaia egina izatea.



Gainera, kontuan hartu beharra dago Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintzagaiko lehenengo irakasgaia dela. Hori dela eta, bilatzen da aurreko hezkuntza mailetan eskuratutako ezagutzak homogeneizatzea, oinarrizko ezagutza batzuk erdiestea eta gaiko beste irakasgai batzuetan (Estatistika II, Ikerketa Operatiboa eta Datuen Analisia) ikasiko diren teknika estatistiko berrien ulermena erraztea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Honakoak dira irakasgaiaren gaitasunak:



1.- Informazioa identifikatu eta bilatzea buruketa estatistiko deskriptibo bat analizatzeko, tresna hori erabaki arrazionalak hartzeko beharrezkoa dela aitortuz eta haren kontzientzia hartuz. Graduko G001, G002, G003, G004 eta G008 gaitasunekin lotutako berariazko gaitasuna.



2.- Metodo deskriptibo egokiak erabiltzea bildutako datuen arabera eta planteatutako arazoaren arabera, beste jakintzagai batzuetan barneratutako ezagutzetan bermatuz, eta taldean lan egiteko gaitasuna hobetzea. Graduko G001, G002, G003, G004, G005 eta G008 gaitasunekin lotutako berariazko gaitasuna.



3.- Hiztegi eta lengoaia estatistikoa ezagutzea eta egoki erabiltzea, jakintzagaiari buruzko ideiak, ezagutzak eta arrazonamenduak ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna barneratzeko. Graduko G002, G003 eta G005 gaitasunekin lotutako berariazko gaitasuna.



4.- Ekonomiarekin eta enpresarekin lotutako datuak interpretatu, erabakiak hartzeko informazioa modu kritikoan baloratzeko. Zeharkako gaitasuna, G001, G002, G003 eta G005 gaitasunekin lotutakoa.



Honakoak dira irakasgai hau ikastearen emaitzak:



- Ikasten hasitako kontzeptuak definitu, erlazionatu eta barneratu direla erakustea.

- Estatistika deskriptiboko metodo nagusiak aplikatzeari buruzko ariketak egitea, ordenagailuaren laguntzarik gabe.

- Gizarte-arloko gai garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak eman, ekonomiarekin eta enpresarekin lotutako datuak interpretatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia: Sarrera. Datuak.

2. gaia: Datuen analisiari buruzko oinarrizko ezagutzak.

3. gaia: Aldagaien bikoteen gaineko analisia.

4. gaia: Karratu txikieneko erregresio linealaren bidezko analisia.

5. gaia: Kontzentrazio neurriak.

6. gaia: Zenbaki indizeak.

7. gaia: Denboraren araberako serieak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetako ikaskuntza prozesua egoki aprobetxatu eta jarraitzeko, egokitzat jo da bertaratu beharreko 60 orduko irakaskuntza honela banatuta egotea:

Eskola magistralak: 42 ordu.

Eskola praktikoak: 18 ordu.

Gainera, jotzen da ikasleak bertaratu gabeko jardueraren 90 ordu behar direla, irakasgaian finkatutako gaitasunak eskuratu ahal izateko.

31 taldean (euskarazko) Lorategia Prototipoa LORATU IKD i3 berrikuntza proiektua garatuko da, 1,5 ECTSeko ardunaldiz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honek jarraituko duen ebaluazio sistema ebaluazio jarraitua izango da. Aurrera eramateko, irakasgaia honako 2 gai multzo hauetan sailkatu da:

-- 1. blokea: 1., 2., 3. eta 4. gaiak

-- 2. blokea: 5., 6. eta 7. gaiak



Ebaluazio-tresnak eta -hastapenak idatzizko 2 probatan oinarrituko dira. Proba horiek azken notaren % 100 izango dira.

-- Lehenengo proba, 1. blokeari dagokiona, eskola-orduetan egingo da, behin 4. gaiako irakaskuntza bukatuta, eta azken notaren % 60 izango da.

-- Bigarren proba, 2. blokeari dagokiona, azterketen data ofizialean egingo da, eta azken notaren % 40 izango da.

Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5eko kalifikazioa lortu behar da azken notan, eta gutxienez 10etik 3,5eko kalifikazioa idatzizko bi probetako bakoitzean.

Ebaluazio-probaren bat egiten ez duten ikasleek EZ AURKEZTUA kalifikazioa jasoko dute.



Justifikatutako arrazoiak direla medio, ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea eskatu eta lortu duten ikasleek, ikasgaiaren ezagutzak eta gaitasunak lortu dituztela egiaztatu ahal izango dute amaierako proba bakar baten bidez. Proba horrek ikasgaiaren notaren % 100 izango da.



Osasun-arrazoiak direla-eta probak ezin badira modu presentzialean egin, online egingo dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kasu horretan, gaitasun guztiak idatzizko proba presentzial baten bidez ebaluatuko dira. Proba horrek azken notaren % 100 egingo du.



Osasun-arrazoiak direla-eta probak ezin badira modu presentzialean egin, online egingo dira.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak ikasturtaren zehar http://egela.ehu.eus plataforma birtualean argitaratutako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Barandiaran, M; Orueta, I; Otazua, B. (2007). Estatistika sarrera.

http://testubiltegia.ehu.es/Estatistika-sarrera



- Garín, M.A.; Ferreira, E.; Fernández, K. y Bárcena, M.J. (2007). Estatistika deskribatzailearen eta Probabilitatearen baliabideak. Bilbao: Universidad del País Vasco.



- Levin, R.I. y Rubin, D.S. (2013). Estadística para administración y economía. 8ª ed. México: Pearson Educación.



- Lind, D.A.; Marchal, W.G. y Wathen, S.A. (2019). Estadística aplicada a los negocios y a la economía. 17 ed. México D.F.: Mc. Graw Hill.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Carlberg, C. (2011). Análisis estadístico con Excel. Madrid: Anaya.

- Castillo Manrique, I. y Guijarro Garvi, M. (2005). Estadística descriptiva y cálculo de probabilidades. Madrid: Pearson Educación.

- Marques, F. (2010). Estadística descriptiva a través de Excel. Madrid: RC libros.

- Martín Guzmán, P. y otros (2006). Manual de Estadística Descriptiva. Madrid. Thomson Civitas.

- Martín-Pliego López, J. (2004). Introducción a la estadística económica y empresarial.Teoría y práctica. 3ª ed. Madrid. Paraninfo.

- Mures Quintana, M.J. (2004). Problemas de estadística descriptiva aplicada a las ciencias sociales. Madrid. Pearson Eduacion.

- Narvaiza, J.L. y otros (1998). Estadística aplicada a la gestión y a las ciencias sociales: estadística descriptiva y probabilidad. Bilbao. Descleé de Brouwer.

- Pulido, R.A. (2011). Estadística descriptiva y cálculo de probabilidades. Granada: Grupo Editorial Universitario.

Web helbideak

www.eustat.es
www.ine.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALONSO SANZ, IXONE
  • BARANDIARAN GALDOS, MARTA
  • INCHAUSTI IRAZABAL, MARIA ANGELES

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

10:00-12:00 (1)

16-30

08:00-10:00 (2)

21-21

10:00-12:00 (3)

24-25

10:00-12:00 (4)

28-28

10:00-12:00 (5)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 00:00
  • Ekain : 2023-06-13 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

10:00-12:00 (1)

22-23

10:00-12:00 (2)

26-27

10:00-12:00 (3)

29-30

10:00-12:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 00:00
  • Ekain : 2023-06-13 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

12:00-14:00 (1)

22-23

12:00-14:00 (2)

26-27

12:00-14:00 (3)

29-30

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 00:00
  • Ekain : 2023-06-13 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA 2.4 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

10:00-12:00 (1)

16-30

08:00-10:00 (2)

21-21

10:00-12:00 (3)

24-25

10:00-12:00 (4)

28-28

10:00-12:00 (5)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 00:00
  • Ekain : 2023-06-13 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (5)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

10:00-12:00 (1)

22-23

10:00-12:00 (2)

26-27

10:00-12:00 (3)

29-30

10:00-12:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 00:00
  • Ekain : 2023-06-13 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

12:00-14:00 (1)

22-23

12:00-14:00 (2)

26-27

12:00-14:00 (3)

29-30

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 00:00
  • Ekain : 2023-06-13 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)